Blackboard Collaborate Ultra-ko gune birtualera sarbidea

Erabili beharreko beste gailuen ezarpenak

Konexioaren kalitatea bermatzeko, bilera gune gehienetan partaideek ez dut mikrofonoa ezta bideoa partekatzeko aukerarik. Baina, moderatzaileak saioaren uneren batean baimena hauek eslei ditzake- hori dela eta, hasieran beste gailuen baimen konprobaketa egitea beharrezkoa da.

Mikrofonoa partekatu (audio sarrera)

Saioa hastean, lehenetsitako  audio gailua (1) eta bide horretatik sartzen den doinu maila adierazten dira (2). Gainera, menu hedagarri batean (3) ordenagailuan erabilgarri dauden gailuen zerrenda zabaltzen da, beraietako bat aukeratu nahi izanez gero. 

Audio maila onargarria izanez gero, “Bai, badabil” (Sí funciona) sakatu (4). Horrela ez balitz, “Ez, laguntza behar dut” (No, necesito ayuda) eta Blackboard Collaborate-n web orrira eramango du erabiltzailea.

Audio-proba

Aukeraketa hau aplikazioan egin beharrean, nabigatzailean egitea ere posible da (Firefox pantaila harrapaketa).

Audio proba Firefox nabigatzailetik

Audioaren kalitatea hobetzeko eta itzulketak saihesteko mikrofonoa integratuta duten entzungailuak erabiltzea gomendatzen da. Aldi berean aktibatuta dauden mikrofono kopurua ere zaintzea garrantzitsua da.

Kamera partekatu

Audio sarrerarako gailua aukeratu ondoren, nabigatzaileak kamera gailu hori erabiltzeko baimena eskatuko digu:

Chrome-ekin egindako pantaila harrapaketa
Firefox-ekin egindako pantaila harrapaketa

Ondoren,  kamera erabiltzeko prest dagoela baieztatzeko eskatzen da, “Bai badabil” (Si funciona) aukeratuz (1).  Kamerak ez du irudirik emango  behealdean azaltzen den kamera ikonoa sakatu eta aktibatzen den arte (2). Mikrofonoa eta kamera aktibatzeko ikonoak eskuragarri izango dira saioaren konfigurazioan moderatzaileak horrela zehaztu duenean.  

Bideo proba

Audio eta bideo ezarpenak

Ondorengo irudian “Nire ezarpenak”(Mis ajustes)  “Audio eta bideo ezarpenak” (Ajustes de audio y video) atalaren baitan dauden aukerak ikus daitezke. (ikus "Bilera gunearen funtzionalitateak").

Gailuak egoki funtzionatu  ezean, baimenak esleitzeko prozesua eta audio eta kamera konfiguratzea berrabiarazi daitezke (1).

Gainera, bilerako partaide orok gunearen zenbakia eta pin pertsonala erabil ditzake (2) audioa jaso eta emateko. PIN zenbakia erabiltzaile bakoitzarentzat ezberdina da eta ohiko audio sarbide-irteerak baliogabetzen ditu. Dei honek probintziarteko dei baten kostua izango du.

Audio eta bideo ezarpenak

Bestalde, nabigatzaileari emandako baimenak saioan zehar alda daitezke (1) kandadu ikonoan sakatuz (irudian ikus daitekeen bezala). Erabiltzen  ari garen beste gailuak (mikrofonoa, kamera…) aldatu nahi baldin badira, emandako baimenak bertan behera utz daitezke (1.1). Baimenen bat nahi gabe ukatu baldin bada, aukeraketa hau alda daiteke berriro baimena eska diezagun eta aukeraketa egokia gauzatzeko (1.2).

Emandako baimenak ezeztatzea

Tutorialak (erabiltzaileentzako tour-ak)

Lehenengoz bilera gunean ordenagailu batetik sartzean, “tutoriala hasi” (Iniciar tutorial)aukera azaltzen da (1). Aukera hau beranduagorako utzi nahi izanez gero, “beranduago” (Más tarde) (2) aukeratu.

Tutoriala hasi edo berunduago ikusi