Gym birtuala: Kirol jarduera fisikoa online

Egin kirola gura duzunean eta gura duzun lekuan

Probatu gure Gym Birtuala
22-23 ikasturteko nobedadea (2022ko urriaren 3tik aurrera)

Egunero 12 jardueratarako sarbidea, diziplina bakoitzeko eskola pilo batekin, 24 orduz. Interesatzen zaizuna aukeratu besterik ez duzu egin behar, jardueraren barruan dagoen "next CLASS" botoiaren bidez, eskuineko menuan

Orain osasuna zain dezakezu ariketa fisikoa eginez gura duzunean. «Zugandik hurbil» egon nahi dugu, eta gauzak erraz jarri. Horregatik, doaneko plataforma bat jarri dugu zure esku, non egunero-egunero, astelehenetik igandera, saio berri bat aurkituko duzun jarduera hauetan: ABDOMINALAK, AEROBICA (2 modalitate), COMBAT, SPINNINGA (indoor zikloa), LUZAKETAK, GAP, PILATESA,TAICHI, TBC (Ipurmasailak+abdominalak+hankak), TONIFIKAZIOA eta YOGA.

Kirol-modalitate bakoitzeko saio asko egiten dituzu. Aukeratu gehien gustatzen zaizuna.

Egin zeure neurrirako programa, sortu zeure errutina eta eutsi espezialisten jarraibideei.

Etxean edo egoitzan egoteak ez du esan nahi bizimodu sedentarioa izan behar duzunik: landu ohitura osasuntsuak eta aktiba zaitez.

Zelan eman izena?

UPV/EHUko kidea izan behar zara.

Bete formularioa (2022ko urriaren 3tik aurrera)
OHARRA: KOMENIGARRIA DA FIREFOX EDO CHROME ERABILTZEA

Inprimakia bete ondoren, zure pantailan Ongietorri mezu bat agertuko da dagokion kupoiaren zenbakiarekin eta plataforman alta emateko esteka batekin.

Izen ematea indarrean egongo da egiten duzunetik 2023ko irailaren 30era arte.

Behin alta emanik, aurrerantzean botoi hau erabil dezakezu plataforman sartzeko. (SAIO HASI)

Gym Birtualerako sarbidea

GYM BIRTUALA: Egunero bideoklase bat eskuratzea diziplina bakoitzeko.