


Kirola aire zabalean egiteko gogoz? Hautsi sedentarismoa eta egin zaitez mendizale
MENDI ERRONKA UPV/EHUk antolatutako proposamena da zure lagunekin bizipenak konpartitzeko eta Euskal Herriko mendi guztiak eta beste leku batzuk ezagutzeko.
Jarduera hori baliagarria izango da natur-jarduerengatik kredituak lortzeko. 0,5 kreditu 5 tontor bakoitzeko. Gehienez kreditu 1 lauhileko bakoitzeko. 2 kreditu gehienez, ikasturte akademiko bakoitzeko.
Aire zabalean egin ahal izango duzu kirola, kiroldegietara, gimnasioetara eta sarrera mugatudun lekuetara joan gabe.
Gure proposamenerako ez zara maila handiko kirolaria izan behar, eta ez duzu ekipamendu teknikorik izan behar.Gure proposamena da irteera bakoitzean gutxien dela 120 minutuko jarduera egitea, hori baita gure ustez osasuntsua.
Oharra; fitxategi bat igotzeko aukera baino ez du ematen. Dokumentu bat baino gehiago badituzu, bidal itzazu konprimitutako karpeta batean; zip,...
Eguneko tontor bakarra hartuko da kontuan.
Bidalketa-epeak errespetatu behar dira
Prest hasteko: jantzi oinetako erosoak, hartu ur nahikoa eta gutxieneko segurtasun neurriak bete istripurik eta ezustekorik ez izateko. Aurrera!
Dokumentua:
Dokumentua:
Ibilbideak aukeratzeko, hona hemen web gune pare bat:
Dokumentua: