Ikuskizuna: "1:1 eskala". Olatz Salvador eta Alaia Martin
Noiz eta non
2026/05/08, 18:30 - 19:30
Kokapena
Mitxelena entzunaretoa - Bizkaia Aretoa
Avenida Abandoibarra 3. -48009- Bilbo (Bizkaia)
Zikloa
EUSKAL EMAKUME SORTZAILEAK
Deskribapena
Musika + Literatura + Antzerkia = 1:1
Geruzaz geruza gorputzetan pilatzen zaigun erruduntasunaz ari da 1:1 eskala. Erruduntasunari
ihes egiteaz, erruduntasunaren atzetik korrika egiteaz, erruak erruteaz etengabe, gure kulturaren errutinaz.
(Denon baina batez ere) Emakumeen* bizitzetan behin eta berriz errepikatzen den sentipena da kulpa; kanporatzeak lotsa ematen duenez, -akastun egiten gaituenez- barruan sedimentatzen dena, dena estali arte.
Olatz Salvadorrek eta Alaia Martinek ihesbide bat bilatu dute musikan eta hitzetan eta bere neurrira ekarri nahi dute errua, erlatibizatu eta eraldatu, onarpenaren pozera eta arintasunaren eskubidera itzultzeko. Paralisitik ateratzeko, ardurara.
Hizkuntza: euskara
SARRERA LIBRE EDUKIA BETE ARTE