Eduki publikatzailea

Ikastaroa

Tailerra: "Aurrez aurreko komunikazioa lantzen"

Noiz eta non

Noiztik: 2026/05/04 Noiz arte: 2026/05/06, 16:00 - 18:00

Kokapena

Bilbo (Bizkaia)

Zikloa

UDABERRI KULTURALA

Deskribapena

EDUKIAK: Komunikazio gaitasunak indartzera bideratutako ikastaro honetan arte eszenikoen hainbat tresna erabiliko ditugu. Ahozko adierazpena eta gorputz adierazpena ardatz bezala hartuta, begirada, enerjia, presentzia, lotsa eta beste hainbat kontzeptu landuko ditugu.

Helburua, besteen aurrean aurkezpen bat egiteko orduan erosotasuna bilatzea da eta lagungarri izango diren baliabideak eskura edukitzea.

EMALEA: MARIA URCELAY (Bergara, 1977/09/28)

Nahiz eta kazetaritzan lizentziatua izan, antzerkilaritzan murgildu zen orain dela hogeitabost urte inguru. Basauriko antzerki eskolan formakuntza jaso zuen baina itxi egin zutenez, kurtso ezberdinak egiten osotu zituen bere ikasketak: clown, bufoia, ahotsa, butoh teknika, dantza garaikidea, kale antzerkia… 2002.urtean Hortzmuga Antzerki Taldearekin lanean hasi zen eta ordu^k aurrera beste konpainia eta egitasmo ugaritan ibili da: Antzerkiola Imajinarioa, LaRessistens, Khea Ziater, Arriaga, BBK aretoa eta P6ko ekoizpenak, Doos KolekAboa, Erre Produkzioak, Loraldia FesAbala…

NOIZ: 2 egunetako ikastaro bat da: maiatzak 4 eta 6 

NON: Bilbo Sarrikoko parkean dagoen eraikina "Basoko etxea"

HIZKUNTZA: euskaraz

IZENA EMAN BEHAR DA GALDETEGIAN

KREDITUAK ZIURTATUKO DIRA

Formularioa