Giza Zientzietako Unibertsitate Titularen 2021-2022 ikasturteko lehen mailarako izena emateko epea: 2021eko ekainaren 1etik 15era

Lehenengo argitaratze data: 2021/05/13

Izena emateko epea: 2021eko ekainaren 1etik 15era
Izena emateko orria

Lehen mailan izena emateko prozesua

Izena emateko prozedura

Lehen mailan izena emateko eskaria Internetez egin behar da, Bizkaiko Esperientzia Gelen web orriaren bidez.

Izena emateko baldintzak

  • 55 urte beteta izatea 2021eko urriaren 1a baino lehen.
  • Erretiratua edo antzekoa izatea, edo etxekoandrea edo etxegizona izatea.

Izena emateko epea

2021eko ekainaren 1etik 15era.

Izena emandako pertsonen zerrenda

Zerrenda Esperientzia Gelen web orrian argitaratuko da, ekainaren 17tik aurrera.

Behin betiko onarpena

Lehenengo mailarako eskainitako plazak zozketa bidez beteko dira behin betiko, eta zozketa hori behar bezala iragarriko da.

Behin betiko onartutakoen zerrenda eta itxaron zerrenda Bizkaiko Esperientzia Gelen webgunean argitaratuko dira, zozketa egin eta hurrengo egunetan.