BETEBEHARRAK

Giza Zientzietako Unibertsitate Titulua izatea.

 

HELDUENTZAKO UNIBERTSITATE IKASTAROAK (HUI)

 

Helduentzako Unibertsitate Ikastaroetan (HUI) bi motatako irakasgai daude:

  • Giza Zientzietako Unibertsitate Tituluko hautazko irakasgaiak.
  • Euskal Herriko Unibertsitateko Gradu Ofizialetan ematen diren irakasgaiak.

 

HUIko 1. eta 2. mailako ikasleak bi irakasgai motetan matrikulatu daitezke, gehienez 3 irakasgai lauhileko bakoitzean (Esperientzia Geletako 2 irakasgai eta Gradu Ofizialetako bat edo Gradu ofizialetako 2 irakasgai eta Esperientzia Geletako bat izan daitezke. Inoiz ez, 3 irakasgai Esperientzia Geletan edo Gradu Ofizialetan).

 

HUIko 3. mailatik gorako ikasleak gradu ofizialetan soilik matrikulatu ahal izango dira, gehienez ere bi irakasgai lauhileko bakoitzeko.

 

Ikasturte akademikoa gainditzeko ikasleek gutxienez % 80ko asistentzia izan behar dute. Betebehar hori egin ezean, ikasleek ezin izango dute matrikula burutu, izandako hutsak justifikatzeko mediku agiririk aurkezten ez bada.