Jardueren programa

1. PRESTAKUNTZA

1. Prestakuntza dual zabala eta nazioartekoa izatea, irakaskuntza metodologia berritzaileak izango dituena eta euskal gizartearen beharrei erantzungo diena, kanpoko ebaluazio erakundeek onartutako emaitzen bidez.

1.1. Ikastegiei laguntzea, beren tituluetarako aipamen duala eta/edo nazioarteko aipamena lor dezaten eta irakaskuntza metodologia aktiboak ezar ditzaten.

1.2. Jarduerak antolatzea, graduko eta masterreko tituluetan zigilu duala lortzeko prozesuan ikastegiek garatutako jardunbide egokiak ezagutzera emateko.

1.3. Euskal Herriko Unibertsitatearen (UPV/EHU) graduko tituluen indarguneak eta hobekuntza arloak aztertzea, eta lehen txostena egitea.

1.4. Graduko tituluen emaitzak aztertzeko lan talde bat finkatzea, eta graduko titulu berrien inplementazioa baloratzea, euskal gizartearen beharrak aintzat hartuta.

1.5. Erakunde akreditazioa duten ikastegien kopurua areagotzea.

1.6. IKD GAZtE programa zabaltzea eta sendotzea, hainbat titulutako ikasleen arteko lana errazteko moduan.

1.7. Ikaskuntza esperientzia berritzaileak garatzea, gizarte eta ekonomia eragileen lankidetzaz ENLIGHT Aliantzaren esparruan.

2. Zeharkako gaitasunei buruzko prestakuntza sustatzea, bereziki sormenari, lidergo gaitasunari, ekintzailetzari eta kulturartekotasunari, prestakuntza praktikoari eta hizkuntzei dagokienez. Berdinen arteko ikaskuntza mekanismoak bultzatzea, zeharkako gaitasunak garatzeko.

2.1. Berdinen arteko ikaskuntza mekanismoak bultzatzea, egokitzapen beharrak asetzeko eta ikasle berrien integrazio akademikoa, soziala eta pertsonala eta zeharkako gaitasunen garapena errazteko (BAT programa, Berdinen arteko tutoretza).

2.2. Sormenari, lidergo gaitasunari, ekintzailetzari eta kulturartekotasunari lotutako zeharkako gaitasunak ikasleengan bultzatzeko prestakuntzari buruzko eskaintza areagotzea irakasleen artean. 

3. Erronketan oinarritutako ikaskuntza programa bateratuak garatzea, ENLIGHT partzuergoko kide diren unibertsitateekin, ikasleen mugikortasuna errazteko eta areagotzeko.

3.1. ENLINGHT zuzendaritza sortzea, Ikasleen eta Enplegagarritasunaren arloko Errektoreordetzaren barruan.

3.2. Pertsona giltzarriak prestakuntza eta berrikuntza arloetan sartzea; besteak beste, ENLIGHT proiektuaren lan taldeetan, etorkizuneko baterako programen oinarriak finkatzeko.

3.3. Hezkuntzarako Laguntza Zerbitzuaren (HELAZ) ikerketan oinarritutako eta erronketara bideratutako barne prestakuntza programa bat abiaraztea. 3.4. ENLIGHT Europako Unibertsitateko kide diren 9 unibertsitateen artean baterako prestakuntza programak diseinatzea eta garatzea.

4. Euskampus-Bordele Mugaz Gaindiko Campusa eta atzerriko beste unibertsitate batzuekiko harremanak sendotzea, baita Graduondokoen Latinoamerikako Sarea ere.

4.1. Ikastegiei hiru Erasmus Mundus berri sortzen laguntzea; horietako bitan, Euskal Herriko Unibertsitatea izango da koordinatzailea, eta, laugarren Erasmus Mundusaren kasuan, zehazki DataSciencekoan, beharrezkoak diren kudeaketa lanak egitea, Ikasleen eta Enplegagarritasunaren arloko Errektoreordetzaren lankidetzaz, Erasmus Mundus hori ENLIGHT esparruan kokatzen baita.

5. Gradu eta graduondoetan euskarazko irakaskuntza areagotzea eta finkatzea. Lanbide masterretan euskarazko ikasteko aukera bermatzea.

5.1. Euskararen III. Plan Gidaria (2018-2022) garatzen jarraitzea.

5.2. Euskarazko ikasmaterialaren prestakuntza, egokitzapena eta dibulgazioa bultzatzea, baita euskaraz egindako Gradu Amaierako Lanak (GRAL) eta Master Amaierako Lanak (MAL) ere.

5.3. Lehenetsitako arloen diagnostikoa egitea eta plan bat garatzea, graduan euskarazko nahitaezko irakasgaien eskaintza areagotzeko.

5.4. Euskaraz osorik eman daitezkeen graduondoko tituluen eskaera identifikatzea.

5.5. Euskararen erabilera unibertsitateko bizitzaren arlo guztietan areagotzeko jarduerak bultzatzea. 

5.6. Unibertsitatearen berezko jarduerak osorik euskaraz egiteko dauden oztopoak hautemateko eta konpontzeko modua sistematizatzea.

5.7. Euskaraz eman daitezkeen lanbide graduondokoen eta masterren irakasgaiak identifikatzea.

6. Graduetan eta graduondokoetan hirugarren hizkuntza batean ikasteko aukera indartzea eta areagotzea, eta ingelesezko tituluak bultzatzea, atzerriko ikasleak erakartzeko, bereziki ENLIGHT partzuergoan hartutako konpromisoen esparruan.

6.1. Graduko eta graduondoko tituluen nazioartekotzea bultzatzea.

6.2. Atzerriko hizkuntzetan eskaintza akademikoa areagotzea eta berrantolatzea.

6.3. Graduondokoen II. Plana zehazteko prozesua hastea, lan batzordeak sortuz, metodologia proposatuz eta lehen zirriborroa eginez.

7. Etengabeko prestakuntza sustatzea, aurrez aurrekoa nahiz onlinekoa, euskaraz eta gaztelaniaz, hura eskatzen duten gizarte eragileekin koordinatuta.

7.1. Ikastegiek campusetako eskaintza akademikoa areagotzeko egindako ekimenak bultzatzea eta babestea.

7.2. Lurralde historiko bakoitzean egindako ikastaroen antolakuntza Euskal Herriko Unibertsitatearen (UPV/EHU) Uda Ikastaroen Fundazioarekin koordinatzea.

7.3. Etengabeko prestakuntza estrategia baterako oinarriak diseinatzea.

8. Online prestakuntza eleaniztuna bultzatzea, arreta berezia jarrita euskaraz, ingelesez eta frantsesez emandako prestakuntzan, eCampusaren bidez irakaskuntza zerbitzuak areagotuz.

8.1. Irakasleei erraztasunak ematea, ikastaro eleaniztunak eta akreditazio probak egin ditzaten.

8.2. Online formatuko ikasketetan bultzatu beharreko gaitasun digitalak zehaztea. 

9. Ebidentzia egiaztatuko hezkuntza berrikuntzako erreferenteak izatea.

9.1. Hezkuntzarako Laguntza Zerbitzuak (HELAZ) gidatutako lan talde bat sortzea, azken urteetan abian jarritako hezkuntza berrikuntzako programek irakasleen eta ikasleen emaitzetan izandako eragina aztertzeko.

9.2. IKD i3 Laborategiaren lehen deialdiaren emaitzen azterketa espezifikoa egitea, indarguneak eta hobetzeko eta hazteko arloak hautemateko.

10. Garapen Jasangarrirako Helburuei (GJH) –hala nola genero berdintasuna, euskara, euskal kultura, klima aldaketaren aurkako borroka eta energia berriztagarrien sustapena– lotutako gradu eta master amaierako lanak bultzatzea.

10.1. GRALen eta MALen defentsarako matrikula inprimakietan tarte bat uztea, ikastegien lankidetzaz, lanaren ekarpena zer GJHri egiten zaion adierazteko.

10.2. Erronkei bideratutako diziplina anitzeko GRALak gehiago bultzatzeko bideak aztertzea, arrakasta izan duten beste ekimen batzuk eredutzat hartuta, hala nola Ocean i3 eta Fórmula Student Bizkaia i3 .

10.3. UPV/EHUko Ikasleen Kongresua antolatzea eta GRALek GJHei egindako ekarpena agerian uzten jarraitzea.

11. Nazioarteko mugikortasuna ikasle guztien artean zabaltzeko eta errazteko ekintza inklusiboak ezartzea: mugikortasun birtualak eta konbinatuak (mugikortasun fisikoa + aldi birtuala) eta iraupen laburrekoak, eskaera prozesua sinplifikatuz.

11.1. Unibertsitateko kolektiboen mugikortasuna bultzatzea, deialdi espezifikoen bidez, mugikortasun horien aitortzari bereziki erreparatuz.

11.2. Egiturak eta zerbitzuak mugikortasun programen kudeaketa premietara egokitzea, Erasmus Without Paper ekimenari bereziki erreparatuta.

11.3. Gradurako mugikortasun programa konbinatuak (birtualak eta fisikoak) eta graduondorako mugikortasun laburragoak antolatzea, ikasle guztiei mugikortasun aukera handiagoak emateko.

11.4. Ikasle bisitarientzako harrera zerbitzua hobetzea. 

11.5. Ikasle bisitarientzako Buddy programa finkatzea eta haientzako harrera eta orientazio saioak antolatzea. 

12. Ikasleek erabilitako tresna informatikoen (GAUR, eGela, BBC…) erabilera eguneratzea eta sinplifikatzea, bereziki gailu mugikorretan.

12.1. Graduko eta masterreko ikasketak egiteko unibertsitatera sartzeko aplikazio berri bat garatzea, gailu mugikorretatik erabili ahal izango dena.

12.2. Erasmus programaren barruan Online Learning Agreement abian jartzea, epe laburrean Erasmus programaren tramitazio digitala lortzeko (Erasmus Without Paper).

13. Ikasleen enplegagarritasuna errazten duten baldintzak hobetzea.

13.1. Gure unibertsitatearen eta ehun sozioekonomikoaren arteko lankidetza babestea, hitzarmenen bidez.

13.2. I. Enplegagarritasun Plana garatzea.

13.3. Hiru campusetan foru enpleguak antolatzen jarraitzea, ikasleen eta egresatuen laneratzea errazteko.

13.4. Ikasleen kopurua areagotzea bai erakundetan, enpresetan edo gure unibertsitateko zerbitzuetan egindako kualifikazio handiko praktiketan, bai inguruko enpresa eta erakundetan egindako GRALetan, MALetan eta doktorego tesietan.

13.5. Jardueren katalogo bat disenatzea, EHUalumni kolektiboaren enplegagarritasuna hobetzeko Prestakuntza Eskolaren bidez.

13.6. Enplegurako prestakuntza osagarriaren aurrez aurreko edo onlineko eskaintza areagotzea, ikasleen prestakuntza beharrari egokituta, eta gure unibertsitatearen zeharkako gaitasunen katalogoan jasotako gaitasunen garapena areagotzea.

14. Jarduera ekintzailea eta enpresak sortzeko gure unibertsitateko irakasleikertzaileen, ikasleen eta egresatuen ekimenak koordinatzea eta bultzatzea, bereziki Garapen Jasangarrirako Helburuekin konprometituta badaude.

14.1. Ekintzailetzan eta enpresen sorreraren arloan eskainitako zerbitzuak zabaltzea ikasleen eta irakasle-ikertzaileen artean, eta datozen lau urteetarako eskaintza indartzea.

14.2. Hiru campusetan enpresa ekimenak garatzeko laguntza ekonomikoak, babes programak eta sariak bultzatzea.

14.3. Datozen lau urteetarako I. Ekintzailetza Plana egitea.

14.4. Oraingo junior enpresen egoerari buruzko diagnostikoa egitea, eta, hortik abiatuta, arlo horretarako jarduera plan bat egitea.

15. Unibertsitate-enpresa ikasgelen sarea sendotzea eta zabaltzea.

15.1. Unibertsitate-enpresa ikasgelen funtzionamendua ebaluatzea eta beharrezkoak diren hobekuntza ekintzak egitea.

15.2. Ikastegiko eta campuseko unibertsitate-enpresa ikasgelen sorrera babestea.

15.3. Jardunaldi bat antolatzea, ikastegi eta campusetan dauden unibertsitate-enpresa ikasgelen errealitatea eta beharrak ezagutzeko.

2. IKERKETA ETA EZAGUTZAREN TRANSFERENTZIA

1. II. Ikerketa Planaren jarraipena egitea eta beste plan bat prestatzea.

1.1. II. Ikerketa Planaren urteko jarraipen txostena egitea.

2. Nazioarteko bokazioa duen bikaintasuneko ikerketa mantentzea eta bultzatzea, jakintza arlo guztietan.

2.1. Ikertzaileen mugikortasun programak mantentzea.

2.2. Nazioarteko tesiak sustatzea, arreta berezia jarrita ikerketa tradizio gutxiko arlotan, eta Bordeleko Unibertsitatearekin eta Paueko eta Aturriko Herrialdeetako Unibertsitatearekin (UPPA) batera tutoretzakidetzako tesiak bultzatzea.

2.3. Zientzia kalitate handiko nazioarteko argitalpenak babestea, bereziki maiz aipatuak izan daitezkeen pertsonen artean.

3. Ikerketa berariaz bultzatzea ikertalde edo ikerketa tradizio urria duten baina kultura aberastasuna sortzen duten eta eratu edo egonkortu behar diren jakintza arloetan.

3.1. Ikerketa tradizio urriko arlotan ikertalde berrien sorrera bultzatzea, eta arlo horietan egindako ikerketa zabaltzea.

3.2. Ikertalde finkatuetan edo sortu berrietan doktore ez-berriak sartzeko pizgarriak ematea.

4. Sortzen ari diren ikertaldeei eta ikertzaile berriei laguntzea, ikerketa urriko arloei bereziki erreparatuta.

4.1. Ikertzaile berriek ikerketa proiektuetako lidergoa lortzeko aukera izan dezaten sustatzea.

4.2. Ikertaldeei laguntzea ikertzaile berriak har ditzaten (baterako IN eta tesien zuzendaritzakidetza).

5. Diziplinarteko lankidetza ekar dezaketen erronka eta galdera konplexuen inguruko ikerketa antolatua sustatzea.

5.1. Taldeen arteko lankidetzako ikerketa babestea eta bultzatzea, tamaina handiko proiektuak abiaraztea ahalbidetuko duten baterako proposamenak sustatuz.

5.2. Aukeren bilaketa sustatzea, ikertzaileek diziplina anitzeko proiektuetan parte har dezaten era askotako deialdietan.

5.3. GJHen inguruan egindako ikerketak eta prestakuntza nabarmentzea.

6. EHUagenda 2030 planarekin jarraitzea, eta hura indartzea eta egokitzea, unibertsitateak sortu eta transferitutako ezagutzari erreparatuta.

6.1. EHUagenda 2030 gainbegiratzea eta, hala behar bada, berrikustea.

7. EHUagenda 2030en GJH14 helburua sartzea: ozeanoak, itsasoak eta itsas baliabideak kontserbatzea eta modu iraunkorrean erabiltzea, garapena jasangarria izan dadin.

7.1. Itsasoaren kontserbazioari buruzko GJH14 helburuari lotutako ikerketa, diziplina anitzeko prestakuntza eta dibulgazioa nabarmentzea eta areagotzea.

8. Doktoregoaren balio erantsia bultzatzea, sektore sozioekonomikoan eta kulturalean.

8.1. Doktorego tesiak erakundeen eta enpresen lankidetzaz egitea ahalbidetuko duten deialdiak bultzatzea.

8.2. Kanpo erakundeekiko harremanak areagotzea, doktorego tesiak egiteko lankidetza hitzarmenak sinatzeko. 

9. Euskararen presentzia areagotzea ikerketan, transferentzian eta dibulgazioan.

9.1. Euskarazko tesien eta euskarazko nazioarteko tesien kopurua areagotzea.

9.2. Euskarazko eztabaida eta dibulgazio foroak areagotzea.

9.3. Estrategiak diseinatzea, euskaraz argitaratutako ikerketak eta dibulgazio lanak gizartean gehiago nabarmendu daitezen eta ikertzaileen artean euskararen erabilera areagotu dadin.

10. Ikerketarako eta ikerketa bideratzeko azpiegiturak, guneak eta zerbitzuak hobetzea. Kontratuak egitean arinago jokatzea.

10.1. Egungo zientzia azpiegiturak abian jartzen amaitzea.

11. Enpresekin unibertsitatearentzat itzulkinak izango dituzten kontratuak egiteko erraztasunak ematea, eta jabetza industrialeko lizentziak sustatzea, bereziki Europakoak eta nazioartekoak.

11.1. Ikertaldeen transferentzia eta berrikuntza gaitasunak berriro diseinatzea eta eguneratzea, GJHen inguruan.

11.2. Kontratu, patente eta lizentzia kopurua areagotzea.

3. KULTURA ETA GIZARTEA

1. Webgunea eta informazio publikoa hobetzea. Marka irudia finkatzea.

1.1. Webgunearen diseinua amaitzea, hura erabiltzen duten kanpoko nahiz barneko kolektiboen eskaerei erantzuteko.

2. Estrategia komunikatibo eta mediatiko eraginkorrak garatzea, gure unibertsitateak hiru lurralde historikoetan izandako lorpenak gizarteari ezagutzera emateko.

2.1. Difusio estrategia Komunikazio Bulegoaren bidez definitzea.

3. Ehugune eta haren jarduerak hiru campusetan bultzatzea, unibertsitatearen eta gizartearen arteko eztabaida eta lotura espazio gisa.

3.1. Euskararen erabilera sustatzea.

3.2. Alderdi sozioekonomikoei eta soziopolitikoei buruz eztabaidatzeko konferentziak eta mintegiak antolatzea.

4. EHUalumni sarea sustatzea, eta Mentoring, Enbaxadore eta Cicerone programak sendotzea.

4.1. EHUalumniren sorreraren bosgarren urteurrena ospatzeko jarduerak egitea.

5. Graduen eta graduondokoen berri emateko eta haietara ikasleak erakartzeko estrategia hobetzea, UPV/EHn ikastearen balio bereizgarria agerian jarriz, eta unibertsitate aurreko ikasleen orientazioa areagotzea.

5.1. Unibertsitate aurreko ikasleentzako jarduerak antolatzea.

5.2. Eskaintza akademikoa zabaltzea, ikasleek prestakuntza ibilbideak finkatzeko aukera izan dezaten (gradua, graduondokoa eta etengabeko prestakuntza).

5.3. UPV/EHUko prestakuntzaren kalitateari buruzko gizartearen pertzepzioa hobetzea.

5.4. Bigarren Hezkuntzako orientatzaileentzako OrientaTU jarduera bultzatzea.

5.5. 2021eko master eguna ezartzea.

5.6. Graduen eta masterren UNIFERIA izeneko online jardunaldia antolatzea eta ezartzea EUEBren lankidetzaz.

6. Bi norabideko akordioak ezartzea, unibertsitate prestakuntzaren eta Lanbide Heziketaren artean.

6.1. Erreferentziazko lanbide heziketako ikastetxeekin harremanak areagotzea, kredituak bi noranzkoetan aitortzeko mekanismoak ezartzeko aukera ematen duten gaietan.

7. Esperientzia Gelen prestakuntza programak berrikustea, gizartearen eskariari erantzuteko.

7.1. Esperientzia Geletako ikasle ohien elkarteekin lankidetzan jardutea.

7.2. Helduentzako Unibertsitate Ikastaroen Espainiako Elkartearekin (AECUM) lankidetzan jardutea.

8. Ikasleen, irakasle-ikertzaileen eta AZPko langileen gizarte ekimena eta konpromiso zibikoa babestea, sustatzea, aitortzea eta zabaltzea.

8.1. Unibertsitateko kideen parte hartzea bultatzea konpromiso zibikoko eta euskal kultura integratzeko ekimenetan, ikasle bisitariak ere horietan inplikatuz.

9. Ikasteko aukerak hobetzen dituzten programak bultzatzea, gizarte egoera ahulean dauden edo zailtasun ekonomikoak, hezkuntza premia bereziak eta bestelako premiak dituzten kolektiboetan.

9.1. III. Inklusio Planaren urteko txostena aurkeztea.

9.2. Unibertsitateko kolektiboek eta sektoreek garapenerako lankidetzaren arloan egiten dituzten ahaleginak koordinatzea, babestea eta bideratzea. 

10. Jarduera akademiko guztietan ingurumen eragina murriztea, eta, horretarako, klima aldaketarekiko kontzientziazioa lantzen eta hura geldiarazteko ohitura berriak hartzen laguntzea.

10.1. Dokumentazioa inprimatu ordez online bitartekoen erabilera bultzatzea, eta igorpen tasa txikiagoko garraio publiko osasuntsuaren erabileraren alde egitea.

10.2. Nazioarteko mugikortasuna kudeatzeko prozesua eguneratzea, Erasmus Without Paper Europako irizpidera egokitzeko.

11. Gizartean genero berdintasunerako politikak diseinatzen eta aztertzen laguntzea eta horiek unibertsitatean bertan aplikatzea.

11.1. Indarrean den Berdintasun Planean aurreikusitako ekintzak ezartzea, baita aurreikusitako programa eta ikastaroena ere.

11.2. Bigarren hezkuntzako ikastetxeen lankidetzaz STEM bokazioak emakumeen artean sustatzeko programa bat diseinatzea, arlo horretan diharduten emakume profesionalen eta zientzialarien partaidetzaz.

11.3. Transexualitate, transgenero eta intersexualitate kasuetan jarduteko protokolo bat egitea.

12. Gure unibertsitatearen lidergoa indartzea, ezagutza eta kultura sortzeko eta transferitzeko eta euskal gizartean iritzi informatua zabaltzeko eragile gisa.

12.1. Lan eta eztabaida talde bat sortzea, UPV/EHUn kultura sortzeko eta zabaltzeko lerro eta irizpide nagusiak finkatu, eta kultura jarduerak sustatuko dituena.

13. UPV/EHUren kultura ondarea zaintzea, sustatzea eta zabaltzea.

13.1. Lankidetza akordioak bultzatzea gizartearen kultura eragileekin.

13.3. Campusean unibertsitate hedakuntzako jarduerak sustatzea (kongresuak, mintegiak, tailerrak, ikastaroak eta jardunaldiak) laguntzak emateko deialdien bidez.

13.4. Euskal artea eta kultura ikertzen duten nazioarteko beste erakunde batzuekin lankidetzan jardutea. 

14. Unibertsitateko campusetan euskararen eta euskal kulturaren erabilera indartzea, kantitatean eta kalitatean, eta gure hizkuntzaren eta kulturaren nazioarteko ezagutza areagotzea, bisitarien bidez.

14.1. Euskararen erabilera sustatzea, unibertsitateko kide bakarreko eta kide anitzeko organoen bileretan.

14.2. Atzerriko ikasleen parte hartzea sustatzea euskara ikastaroetan, eta Bikain ziurtagiriaren lorpena bultzatzea.

15. Erakunde publikoekiko unibertsitatearen harremanak eta irudia indartzea.

15.1. Erakunde publikoekin eta antzeko beste batzuekin (Eustat, Emakunde, Ararteko, Osakidetza, etab.) lankidetzan jardutea, lurralde historiko bakoitzean lankidetza hitzarmenak formalizatuz. 1

16. Unibertsitatearen eta lurralde historiko bakoitzaren sare sozioekonomikoaren eta kulturalaren arteko lotura sendotzea, eta lurralde historiko bakoitzak inplikazio handiagoa izatea prestakuntza, kultura eta transferentzia programetan.

16.1. Eragile sozioekonomikoak, Gizarte Erakundeen Sarea eta lurralde historiko bakoitzaren erreferentziazko erakundeak ezagutzeko bisitak antolatzea, campus bakoitzaren ikastegien lankidetzaz, praktikak, GRALak, MALak eta doktorego tesiak egiteko eta zerbitzuak kontratatzeko aukera emango duten hitzarmenak sinatzeari begira.

16.2. Beste bultzada bat ematea Graduondokoen Latinoamerikako Sareari, euskal ehun sozioekonomikoaren zerbitzura jarrita.

17. Nazioarteko harreman instituzionalak indartzea, bereziki EuskadiAkitania aliantzen eta ENLIGHT partzuergoaren esparruan.

17.1. ENLIGHT partzuergoaren esparruan topaketak antolatzea, eta horiek koordinatzea Euskadi-Akitania aliantzen eta Euskampus-Bordele mugaz gaindiko campusaren testuinguruan dagoeneko egiten diren lankidetza jarduerekin.

4. PERTSONAK

1. Urte anitzeko plangintza ahalbidetzea, bai sailetako irakaskuntza eta ikerketa baliabideen kasuan, bai unibertsitateko antolakuntza eta ikasketa unitateetako AZPko langileen baliabide beharren kasuan, lanpostuen egonkortasuna sustatzeko.

1.1. AZPko langileen erreferentziazko plantilla berriaren irizpideak berrikusten hastea, egungo egoerara egokitzeko.

1.2. Sailetako irakasle-ikertzaileen plantilla plan espezifiko bat egitea, haien irakaskuntza eta ikerketa beharrak eta epe ertaineko proiekzioa aintzat hartuta.

1.3. Irakasle-ikertzaileen poltsen arautegia berritzea, egungo egoerara eta sailetako beharretara egokitu dadin, eta hautagaien ebaluazio prozesuak eta emaitzen zerrenden kudeaketa azkartzea.

2. AZPko langileen eta irakasle-ikertzaileen lanpostuen zerrendak digitalizazioak eta unibertsitatearen helburu estrategikoek ekarritako premia berrietara egokitzea.

2.1. AZPko lanpostuen zerrenda gobernu egitura berrira egokitzea.

2.2. Irakasle-ikertzaileen lanpostuen zerrenda berrikusten eta eguneratzen hastea.

3. Ibilbide profesionala sustatzea, lanpostu iraunkorrak eta erakargarriak zehaztuz.

3.1. APZko langileen 2016ko eta 2017ko LEPen hautapen prozesuak amaitzea.

3.2. LEPen lekualdaketa lehiaketa amaitzea.

3.3. Barne promozioko deialdi bat egitea, AZPko langileen 2018ko, 2019ko eta 2020ko lan eskaintza publikoetatik eratorritako prozesuei lotutako funtzionarioentzat.

3.4. Irakasle-ikertzaileen 2018ko, 2019ko eta 2020ko LEPen exekuzioa osatzea eta 2021eko LEPa planteatzea, helburu argi bat edukita: plaza huts bat betetzen duten irakasle-ikertzaileen egonkortze itxaronaldia ahal den neurrian murrizteko aukerak ahal bezain beste areagotzea eta ibilbide profesionala sustatzea.

3.5. Ikerketa ibilbidearen hasiera bultzatzeko neurriak aztertzea eta, hala behar bada, ezartzea.

4. Laguntza hobea ematea ibilbide profesionalaren hasieran, barne komunikazioan eta pertsonei eguneroko zereginetan eragiten dieten araudi edo antolaketa aldaketetan.

4.1. HELAZek irakasle-ikertzaile berriei emandako orientazioaren eta prestakuntzaren inpaktuaren ebaluazio bat hastea (IrakasBERRI, IRAKER, etab.), eta, hala behar bada, programa horien eguneratzea eta hobekuntzak proposatzea.

4.2. AZPko langileentzako harrera plana egiten hastea, langile berrien sarrera errazteko.

5. Irakasle-ikertzaileen prestakuntza hobetzea, irakaskuntza-metodologiak eraldaketa digitalaren arora eta diseinu unibertsalera egokitzeko.

5.1. Pandemiaren hasieratik tresna digitalen bidez emandako prestakuntzaren inpaktua ebaluatzea.

5.2. 2021-22 ikasturterako irakaskuntzan laguntzeko tresna digitalei buruzko prestakuntza osagarria diseinatzea eta, hala behar bada, ezartzea.

6. AZPko langileentzako prestakuntza erraztea eta areagotzea, beren lan jarduera hobetu eta egokitu dezaten eta, batez ere, unibertsitate osoaren eraldaketa digitalera egokitu daitezen.

6.1. Gaitasun digitalen egoeraren diagnostiko bat egitea.

7. Laneko bizitza hobetuko duten planak bultzatzea, unibertsitateko langile motibatuagoak eta osasuntsuagoak izateko. Arreta berezia jartzea kontziliazio neurrietan eta telelaneko planaren egokitzapenean.

7.1. Indarrean diren lanaldiak, telelana barne, aztertzea, unibertsitate zerbitzuaren prestazio eraginkortasunean duten inpaktua ebaluatzeko eta beharrezkoak diren egokitzapenak egitea, laneko eta familiako bizitzaren arteko kontziliazioaren esparruan.

7.2. Prebentzioaren Kudeaketa Eskuliburua onartzea eta haren prozedurak etengabe egokitzea.

7.3. Arrisku psikosozialen analisian ikusitako arrisku faktore jakin batzuetan prebentzio neurriak egiten jarraitzea.

7.4. Osasun indibiduala eta kolektiboa zaintzeko plan baten oinarriak ezartzea, arreta berezia jarrita bereziki zaurgarriak diren pertsonengan eta istripuen eta gaixotasunen prebentzioan.

8. Kolektibo bakoitzarentzat beharrezkoak diren aplikazio informatikoen erabilera erraztea.

8.1. Software arkitektura berri bat diseinatzea, unibertsitateko kolektiboek gehien erabiltzen dituzten kudeaketa prozesuei eusteko aplikazio informatikoen eboluzioari begira.

8.2. Prestakuntzaren arloko prozesu ez-automatizatuak edo erdi-automatizatuak identifikatzen hastea.

9. Unibertsitateko jarduera guztietan euskararen erabilera normalizatua ahalbidetzea eta bultzatzea, eta ofizialak ez diren hizkuntzen, bereziki ingelesaren, ezagutza maila zabaltzea.

9.1. Euskararen erabilera bultzatzea unibertsitate arloan.

9.2. Unibertsitateko kideei atzerriko hizkuntzak ikasteko laguntza ematea.

10. Unibertsitateko kide guztien artean lan egiteko, ikasteko eta bizitzeko modu jakin batzuk bultzatzea, non GJHei egindako ekarpena zeharkako irizpide bat izango baita, eta hala jokatzen dutenak publikoki aitortzea.

10.1. Kolektiboek (IRI, AZP eta ikasleak) GJHei egindako ekarpena jasotzea, nabarmentzea eta bultzatzea.

11. Proiektu kolektiboak eta biltzeko, eztabaidatzeko eta elkarrekin ekarpenak egiteko guneak sustatzea, unibertsitatea hobetzeko, baita haren gizarte proiekzioa ere, AZPko langileen eta irakasle-ikertzaileen artean.

11.1. Hiru kolektiboen ordezkariek osatutako lan taldeak eratzea, unibertsitaterako interesekoak diren gaiak garatzeko eta ezartzeko.

12. Unibertsitatean egindako lana gehiago aitortzea eta eskertzea.

12.1. Emaitza indibidual eta kolektibo onen barne eta kanpo komunikazioa eta aitortza areagotzea eta hobetzea.

13. Kolektibo guztiek –baita egresatuek ere– unibertsitatearekiko duten identitate eta hurbiltasun sentimendua indartzea. Lan baldintza egokiak ezartzea giza ingurune kolaboratibo eta integratzaileetan.

13.2. Campus osasungarria bultzatzea, kultura eta kirola batu nahi dituen ekimen gisa.

14. Ikasleen askotariko beharrei erantzutea.

14.1. ARRAKASTA programa finkatzea, arloan eskumena duten erakundeen lankidetzaz.

14.2. Presondegietan dauden pertsonei unibertsitate ikasketak egiteko aukerak areagotzea eta hobetzea.

14.3. Hezkuntza premia bereziak dituzten pertsonei laguntzea, bai unibertsitatera sartzen, bai haien bizitza akademikoan.

14.4. Dibertsitate funtzionaleko ikasleak gizarteratzearen eragile aktiboa izatea erraztea, arrakasta esperientziak zabalduz eta transferituz.

14.5. Ikasleei, eskatzen badute, arreta psikologikoa ematea, Arreta Psikologikorako Zerbitzuaren (AZP) Arautegiaren esparruan.

5. GOBERNANTZA ETA BALIABIDEAK

1. Bi norabideko komunikazioa gauzatzea, enpatiaz, unibertsitateko kargudunen eta unibertsitateko kideen artean, campusetako ikastegi guztiekin eta sail guztiekin harremanak sendotuz.

1.1. Ikastegiak eta sailak bisitatzeko eta haiekin biltzeko programa bat garatzea, zuzendaritza taldeei kudeaketa lanean laguntzeko.

1.2. Ikertaldeekin eta Ikasleen Kontseiluarekin biltzeko egutegi bat egitea.

1.3. Unibertsitateko kolektibo guztiekin maiztasun batez biltzea.

2. Unibertsitateko kolektibo guztiek gobernantza estrategietan parte hartze handiagoa izan dezaten sustatzea.

2.1. Ikasleei unibertsitate bizitzaren jarduera guztietan eta, bereziki, erakundearen gobernantzan lotutakoetan parte hartzea ahalbidetuko dieten bideak aktibatzea.

2.2. Unibertsitateko Estatutuak berritzeko zirriborro bat egitea, irakasle-ikertzaile doktore ez-iraunkorren ordezkaritza hobeto egokitzeko dagokion ordezkaritza organoetan.

2.3. Unibertsitaterako kode etiko bat egiteko aukera aztertuko duen lan talde bat eratzea.

2.4. Batzorde akademikoen funtzionamendua aztertzea eta eraberritzea.

3. 2019-2022 Unibertsitate Planaren azken bi urteak eraginkortasunez gauzatzea. Eusko Jaurlaritzarekin 2023-2026 Unibertsitate Plana modu aktiboan negoziatzea, horren barruan gure unibertsitatearen dimentsiorako egokia den azpiegitura programa bat jasotzeko.

3.1. UPV/EHUko eraikinetako azpiegituren plan baterako oinarriak ezartzea, non eraikin bakoitzak bere jarduerak egiteko beharrezkoak dituen eraberritze lanak jasoko diren, instalazioen erabiltzaileen segurtasunerako neurriak ezarriko diren eta irisgarritasuna eta mugikortasuna hobetzeko neurriak bultzatuko diren. Eraikinen mantentze lan prebentiboa lehenetsiko da. 

4. Finantzaketa publikoa eta pribatua hobetzea. Funts publikoen erabilera eraginkorra sustatzea, eta unibertsitatearen garapenean lagundu nahi duten pertsona, enpresa edo erakundeen funts berriak erakartzea.

4.1. Foru Diputazioekin elkarrizketak hastea, UPV/EHUrako mezenasgoaren zerga harremanak hobetzeko.

5. Erabaki estrategikoak hartzen lagunduko duen kontabilitate analitikoa ezartzea. Horrela, errazagoa izango da baliabide ekonomikoen erabileraren eraginkortasuna neurtzea eta helburuen betetze maila ebaluatzea.

5.1. Kontabilitate analitikoaren sistema ezartzeko planarekin aurrera egitea, erabaki estrategikoak orientatzeko.

5.5. Gastuaren eta kontabilitate sistemaren eraginkortasuna ebaluatuko duten urteko txostenak egitea.

6. Hobeto ematea hartutako arauzko neurrien berri, aldez aurretik parte hartzea ahalbidetuz eta neurri horien laburpen exekutiboa eginez, errazago irakurri eta uler daitezen.

6.1. Gobernu taldearen ekimenez onartutako arauen “laburpen exekutibo” bat egitea, erabiltzaileei horien edukiak eta helburuak azaltzeko.

7. Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen 39/2015 Legearen 129. artikuluan ezarritako erregulazio onaren printzipioak betetzea: premia, efikazia, proportzionaltasuna, segurtasun juridikoa, gardentasuna eta efizientzia.

7.1. Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen 39/2015 Legearen 133. artikuluan aipatutako “herritarrek lege-mailako arauak eta erregelamenduak egiteko prozeduran parte hartzea” (kontsulta publikoa) prozedura diseinatzea.

7.2. Barne araudien aplikazioan dauden zailtasunak identifikatzea eta horiek hobetzeko proposamenak egitea. 

8. Efizienteak edo proportzionalak ez diren arauak ezabatzea, haien helburua lortzeko administrazio karga garestiak eta alferrikakoak baitira eta, gainera, proiektu edo helburu estrategikoen, hala nola ENLIGHTen, garapena oztopa baitezakete.

8.1. Gune bat sortzea erakundearen webgunean, gehiegizko izapide burokratikoen edo neurriz gainekoak diren eta helburu komun bat oztopatu dezaketen arauen adibideak hautematea ahalbidetuko duten iradokizunak jasotzeko.

9. Administrazio elektronikoaren garapena osatzea, kudeaketa prozesu guztiak unibertsitate digitalizatuaren ikuspegitik berriro diseinatuz eta administrazio izapideak sinplifikatuz eta arinduz.

9.1. UPV/EHUren egoitza elektronikoa administrazio publikoen komunikazio sarean sartzea, haren erabilera hobetu eta bizkortuko duten barne prozeduren garapenaren bidez erabiltzaileek horietan igaro beharreko denbora murrizteko.

9.2. Dagoeneko abian den Kudeaketa Akademikoa berritzen eta eguneratzen jarraitzea.

10. AZPko langileek, ikasleek, eta irakasle-ikertzaileek telematikoki egiten dituzten izapideetarako behar den denbora murriztea. Aplikazioetan sartzeko eta haiek erabiltzeko interfazeak sinplifikatzea, eta erabiltzaileen premia teknologikoetara egokitzea.

10.1. Kudeaketa prozedurak modernizatzeko eta eguneratzeko plan bat egitea, eraldaketa digitaleko prozesuetan sartzeko. 10.2. Kudeaketa prozedurak eguneratzeko eta sinplifikatzeko prozesua hastea (dieten kontrola, ordutegiaren kontrola, etab.).

11. UPV/EHUko datu unitate bat sortzea eta horretarako langile kualifikatuak hautatzea, jarduera akademikoa etengabe monitorizatu eta informazio iturri guztiak koordina ditzaten.

11.1. Datu unitate bat sortzea eta haren egitura eta laneko plana definitzea, UPV/EHU unibertsitateen nazioarteko kalitate sailkapenetan ager dadin eskatzen diren adierazleen datuak bateratzeko.

12. Ikastegiei eta sailei berrantolaketa prozesuetan laguntzeko behar diren neurriak hartzea, ikasleen, AZPko langileen, eta irakasle-ikertzaileen ratioak antzekoak izan daitezen ikastegi eta sail guztietan.

12.1. Ikastegiak eta sailak berrantolatzeko prozesuak aztertzea haien zuzendaritzekin egingo diren bileretan, funtzionamendua erraztu dezaketen neurri osagarriak identifikatzeko.

13. Mugikortasuna hobetzea eta azpiegitura fisikoak eta teknologikoak egokitzea, COVID-19ak eragindako krisiaren testuinguruan, irisgarritasuna hobetuta eta aurrekontu erabilgarritasuna kontuan hartuta betiere. UPV/EHUko eraikinen azpiegitura plan bat diseinatzea, beharrezkoak diren berrikuntzak jasotzeko, eraikinen prebentzioko mantentze lanei lehentasuna emanez.

13.1. Etorkizuneko Medikuntza eta Erizaintza Fakultatearen lanen lizitazioa eta baimena martxan jartzea.

13.2. Joxe Mari Korta zentroaren II. fasea diseinatzeko lan talde bat sortzea.

13.3. Campuseko ikastegietan eraberritze, hobekuntza eta egokitzapen lanak egiteko plana garatzea.

13.4. Irisgarritasun Plana garatzen jarraitzea.