Idazkari Nagusia

Idazkari Nagusia

Aitor Zurimendi Isla (Curriculum vitae)

Harremanetarako

Idazkaria: Begoña Rodriguez

Kokapena: Errektoretza eraikina

Posta helbidea:
Sarriena, z/g
48940 Leioa (Bizkaia)

Eskuduntzak

Estatutuetako 187. artikuluan aipatutako eginkizunak beteko ditu.

Idazkari nagusiak lege-araubidea eta unibertsitateak burututako ekintzen legaltasuna kontrolatzeko ardura hartuko du bere gain; era berean, unibertsitateko egiturak sortu, aldatu edo kentzeko ardura izango du, bai eta haien araubide juridikoarena ere, nahiz eta egituron jarduera beste errektoreordetza batera atxikita egon. Bere zuzendaritzapean, Unibertsitateko gobernu- eta ordezkaritza-organoei aholkularitza juridikoa emango zaie, eta e-administrazioa garatuko da, Eraldaketa Digitalaren eta Komunikazioaren arloko errektoreordearekin koordinatuta.

Halaber, bera arduratuko da gizonen eta emakumeen arteko berdintasun-politikak eta generoagatiko edo beste edozein inguruabarrengatiko diskriminaziorik ezaren politikak diseinatzeaz eta ezartzeaz. Politika horiek zeharkakoak izango dira, unibertsitate-jarduera osoari eragiten baitiote: irakaskuntza, ikerketa, transferentzia, dibulgazio zientifikoa eta kudeaketa.

Idazkari nagusiak unibertsitatearen ordezkaritza ofiziala hartuko du bere gain botere publikoen aurrean arlo judizial eta administratiboan, baita unibertsitatearen ordezkaritza juridikoa ere, beste arlo batzuek dituen eskumenei kalterik egin gabe. Halaber, Herriaren Defendatzailearekin Arartekoarekin, Datuak Babesteko Euskal Bulegoarekin, eta baita Aldezlearekin ere, harremanetan jartzeko ekimena dagokio.