KUDEAKETA TXOSTENA

1. IKASTEKO UNIBERTSITATEA

1.1. DAGOENEKO ESKAINTZEN DIREN TITULUAK HOBETZEA ETA TITULU BERRITZAILEAK ETA ERAKARGARRIAK SORTZEA, GIZARTEKO ERAGILEEN ETA IKASLEEN PARTAIDETZAREKIN.

1.1.1. Egungo prestakuntza eskaintza euskal gizartearen premietara egokitu dadin sustatzea, titulu berriak eta erakargarriak sortuta.

• Education Audiovisual and Culture Executive Agency (EACEA) agentziak, Erasmus+ deialdian (1. ekintza.- Erasmus Mundus Joint Master Degrees), Erasmus Mundus akreditazioa berritu die master hauei:

– European Master of Science in Marine Environment (MER2030), UPV/EHU unibertsitate koordinatzailea izanik. Parte hartzen dute ere unibertsitate hauek: University of Southampton, Bordeleko Unibertsitatea eta Liègeko Unibertsitatea.

– Renewable Energy in the Marine Environment (REM+), UPV/EHU unibertsitate koordinatzailea izanik. Parte hartzen dute ere unibertsitate hauek: Norwegian University of Science and Technology, University College Cork eta École Centrale de Nantes.

– International Master of Science in Marine Biological Resources (IMBRSea), Universiteit Gent unibertsitate koordinatzailea izanik. Parte hartzen dute ere  Unibertsitate hauek: Sorbonne Université, Universidade do Algarve, Universidad de Oviedo, Galway-Mayo Institute of Technology, Polytechnic University of Marche,  University of Bergen, Université de Bretagne Occidentale, University of Gothenburg, Université Côte d’Azur.

• Unibertsitateen Ministerioak 2020-2021 ikasturtetik aurrera emango diren titulu berri hauek egiaztatu ditu:

– Adimen Artifizialeko Gradua.

– Enologia Berritzaileko Unibertsitate Masterra, Nafarroako Unibertsitate Publikoarekin batera antolatutakoa; ikastegi arduraduna: Farmazia Fakultatea.

– Ingurumen Ingeniaritza eta Kudeaketa Unibertsitate Masterra, Kantabriako Unibertsitatearekin batera antolatutakoa. Ikastegi arduraduna: Bilboko Ingeniaritza Eskola.

• 2020-2021 ikasturtetik aurrera ezarriko diren master berri hauen proposamenak izapidetu dira:

– Ingurumenaren Kutsadura eta Toxikologia Erasmus Mundus Unibertsitate Masterra/ Erasmus Mundus Master in Environmental Contamination and Toxicology ECT+.UPV/EHU da unibertsitate koordinatzailea, eta beste unibertsitate hauek ere hartzen dute parte: Bordeleko Unibertsitatea, Liègeko Unibertsitatea, Norwegian University of Science and Technology, Paueko eta Aturriko Herrialdeetako Unibertsitatea eta Universidade do Porto. Ikastegi arduraduna: Zientzia eta Teknologia Fakultatea.

– Hizkuntza eta Komunikazio Teknologiak / Language and Communication Technologies (LCT) Erasmus Mundus Unibertsitate Masterra. Unibertsitate koordinatzailea Universität des Saarlandes da, eta beste unibertsitate hauek ere hartzen dute parte: Università degli Studi di Trento, Universita’ Ta’Malta, Université de Lorraine, Univerzita Karlova v Praze, eta Rijksuniversiteit Groningen. Ikastegi arduraduna Informatika Fakultatea da.

• Ministerioak funtsezko aldaketak egiaztatu ditu 2020-2021 ikasturtetik aurrera ezartzeko titulu hauetan:

– Psikologiako Gradua. Ikastegi arduraduna: Psikologia Fakultatea.

– Kazetaritzako Gradua. Ikastegi arduraduna: Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea.

– Publizitateko eta Harreman Publikoetako Gradua. Ikastegi arduraduna: Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea.

– Ikus-entzunezko Komunikazioko Gradua. Ikastegi arduraduna: Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea.

– Soziologiako Gradua. Ikastegi arduraduna: Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea.

– Politika Zientziako eta Kudeaketa Publikoko Gradua. Ikastegi arduraduna: Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea.

– Ingeniaritza Kimikoko Unibertsitate Masterra, Kantabriako Unibertsitatearekin batera antolatutakoa.

– Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko, Lanbide Heziketako eta Hizkuntzen Irakaskuntzarako Irakasleen Prestakuntzaren Unibertsitate Masterra, Goimailako Online Institutuan —UPV/EHUri atxikitako ikastegia—emateko, euskaraz eta modalitate erdi-presentzialean, hiru espezialitate hauek: Natura Zientziak eta Matematika, Giza eta Gizarte Zientziak, eta Hizkuntza eta Literatura. Ikastegi arduraduna: Hezkuntza, Filosofia eta Antropologiaf Fakultatea.

• Jarraian aipatutako tituluetan funtsezkoak ez diren beste aldaketa batzuk izapidetu dira jarraipen txostenen bidez, 2020-2021 ikasturtetik aurrera eman daitezen:

– Haur Hezkuntzako Gradua (hiru eleduna) Bilboko Hezkuntza Fakultatean.

– Kudeaketaren eta Informazio Sistemen Informatikaren Ingeniaritzako Gradua;
hautazko eskaintza Bilboko Ingeniaritza Eskolan.

• Funtsezko aldaketak izapidetzen hasi dira titulu hauetan:

– Farmazia Fakultatearen Giza Nutrizioko eta Dietetikako Gradua.

– Bilboko Hezkuntza Fakultatearen Psikodidaktika: Hezkuntzaren Psikologia eta Berariazko Didaktikak Unibertsitate Masterra.

– Informatika Fakultatearen Hizkuntzaren Azterketa eta Prozesamendua Unibertsitate Masterra.

• Unibertsitate graduen artean lehendik zeuden pasabideei zortzi berri gehitu zaizkie ikasturte honetan, gradu hauen artean:

Letren Fakultatean:

- Filologiako Gradua/Euskal Ikasketetako Gradua; Euskal Ikasketetako Gradua/

- Filologiako Gradua; Euskal Ikasketetako Gradua/Ingeles Ikasketetako Gradua;

- Ingeles Ikasketetako Gradua/Euskal Ikasketetako Gradua; Filologiako Gradua/

- Ingeles Ikasketetako Gradua; Ingeles Ikasketetako Gradua/Filologiako Gradua.

Bilboko Hezkuntza Fakultatean:

- Haur Hezkuntzako Gradua/Lehen Hezkuntzako Gradua; Lehen Hezkuntzako

- Gradua/Haur Hezkuntzako Gradua.

• Estatuko unibertsitateekiko hainbat lankidetza hitzarmen berritu dira, unibertsitate arteko masterrak batera antolatzeko.

• Unibasq-en nazioartekotze aitortza lortu da titulu hauetarako:

– Ekonomiako Gradua, Ekonomia eta Enpresa Fakultatea.

– Informatikaren Ingeniaritzako Gradua, Informatika Fakultatea (ibilbidea).

– Hizkuntzaren Azterketa eta Prozesamendua Unibertsitate Masterra, Informatika Fakultatea.

– Ekonomia: Aplikazio Enpirikoak eta Politikoak / Master in Economics: Empirical Applications and Policies Unibertsitate Masterra, Ekonomia eta Enpresa Fakultatea.

• Unibasq-en nazioartekotze aitortza lortzeko eskaerak izapidetu dira titulu hauetarako:

– Lehen Hezkuntzako Gradua, Bilboko Hezkuntza Fakultatea (ibilbidea).

– Kazetaritzako Gradua, Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea.

– Publizitateko eta Harreman Publikoetako Gradua, Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea.

– Ikus-entzunezko Komunikazioko Gradua, Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea.
– Soziologiako Gradua, Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea.

– Politika Zientziako eta Kudeaketa Publikoko Gradua, Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea.

– Biologia Molekularra eta Biomedikuntza Unibertsitate Masterra, Zientzia eta Teknologia Fakultatea.

– Kontrola Sare Elektriko Adimentsu eta Sorkuntza Banatuan / Control in Smartgrids and Distributed Generation Unibertsitate Masterra – Gipuzkoako Ingeniaritza Eskola.

1.1.2. Ikastegi eta/edo titulazioen arteko lankidetza bultzatzea, gradu bikoitzak
garatzeko.

• Bizkaiao Campusean gradu bikoitz hauek onartu dira, 2020-2021 ikasturtean emateko:

– Double Bachelor’s Degree in Business and Economics, Ekonomia eta Enpresa Fakultatea.

– Politika Zientziako eta Kudeaketa Publikoko eta Soziologiako Gradu Bikoitza, Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea.

– Ikus-entzunezko Komunikazioko eta Kazetaritzako Gradu Bikoitza, Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea.

– Publizitateko eta Harreman Publikoetako eta Kazetaritzako Gradu Bikoitza, Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea.

1.1.3. Prestakuntza programak garatzea Lanbide Heziketako zentroekin lankidetzan.

• Ezin izan da helburu honetan aurrera egin.

1.1.4. Online irakaskuntza izango duten taldeak modu esperimentalean ezartzeari ekitea, hezkuntzaren arloko irakasgaiekin hasita.

• “Ikaskuntza ingurune birtualetan online ikastaroak sortzeko gakoak” UIPP ikastaroaren (2 ECTS) laugarren edizioa eman da. Horren bidez, irakasleei laguntza eta aholkuak ematen zaizkie ikastaro ez-presentzialak diseinatzeko. 20 irakaslek hartu dute parte (% 80 emakumeak, % 20 gizonak).

• MOOC ikastaroak sortzeko deialdian 5 eskaera aurkeztu dira. Hiru ikastaro eman dira dagoeneko, eta beste biak hurrengo ikasturtean eskainiko dira.

• Euskarri teknologikoa eta orientazioa eman da 24 online ikastaroetan, “Prest_Gara” Irakasleen Etengabeko Prestakuntza Planaren esparruan. Ikastaroak Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailak sustatu ditu, eta UPV/EHUko irakasleek eman dituzte.

• COVID-19ak sortutako pandemiaren eraginez, UPV/EHUko irakaskuntza urrunetik ematen hasi zen 2020ko martxoaren 14tik aurrera. Horretarako, EHU-Edonondik estrategia diseinatu eta hedatu zen, eta haren helburua ildoak ezartzea izan da, aurrez aurreko jardun akademikoa etetearen eragina pairatu zuten irakaskuntza-ikaskuntza prozesuak errazteko, irakasleei laguntza, aholkularitza eta erronka horri aurre egiteko tresna pedagogikoak emateko, eta komunikazio etengabea mantentzeko dekanotza taldeekin, sailekin, irakasleekin, ikasleekin eta administrazio eta zerbitzuetako langileekin.

• Konfinamenduaren testuinguruan, EHU-Edonondik komunitatea sortu da eGelaPI plataforman. Komunitate hori 2.847 irakaslek osatzen dute, eta laguntza ematen die irakasleei, irakasgaia urrunetik emateko. 2020ko martxotik ekainera, 700 zalantza baino gehiago argitu dira horren bidez. Era berean, hainbat prestakuntza ikastaro eman dira, non jarraian aipatutako partaidetza izan baita.

– Irakaskuntza emateko Blackboard Collaborate erabiltzea: 1.785 parte hartzaile.

– Bideoak sortzea: 1.055 parte hartzaile.

– Galdetegiak: diseinua eGelan eta aplikazioak: 920 parte hartzaile.

– Ebaluazioa online modalitaterako egokitzea: 1.706 parte hartzaile.

• “Presentación, dinamización y evaluación de portafolios electrónicos del alumnado con Mahara” ikastaroa eman da, G9 unibertsitate taldearen Irakasleen Prestakuntza Planaren testuinguruan. Guztira, 35 irakaslek parte hartu zuten (%83 emakumeak, %17 gizonak), 8 unibertsitate hauetakoak: UPV/EHU, Nafarroako Unibertsitate Publikoa, Zaragozako Unibertsitatea, Gaztela-Mantxako Unibertsitatea, Kantabriako Unibertsitatea, Universitat de les Illes Balears, Errioxako Unibertsitatea eta Oviedoko Unibertsitatea.

• UIPP ikastaroen artean, “eGelaren sarrerako tailerra: zure ikastaroa sortzeko oinarrizko nozioak” eman da, euskaraz eta gaztelaniaz (1 ECTS). Gaztelaniazko saioan 73 irakaslek hartu dute parte (%55 emakumeak, %45 gizonak), eta euskarazkoan, berriz, 43k (%60 emakumeak, %40 gizonak).

1.1.5. Prestakuntza duala (ikas-ekinezkoa) bultzatzea graduetan eta graduondokoetan, ikasleen prestakuntza praktikoa hobetzeko eta haien enpleguratzea errazteko.

• Gobernu Kontseiluak “UPV/EHUko graduko eta masterreko tituluetan prestakuntza dualeko programak garatzeko lankidetza hitzarmenen arautegi erregulatzailea” izapidetu eta onartu du.

• Unibasq-en prestakuntza duala edo unibertsitate-entitate alternantzia aitorpena lortu dugu ibilbide batentzat titulu hauetan:

– Industria Antolakuntza Ingeniaritzako Gradua (ibilbidea).

– Kazetaritzako Gradua.

– Publizitateko eta Harreman Publikoetako Gradua.

– Ikus-entzunezko Komunikazioko Gradua.

– Soziologiako Gradua.

– Politika Zientziako eta Kudeaketa Publikoko Gradua.

• Unibasq-en “prestakuntza duala edo unibertsitate-entitate alternantzia” aitorpen eskaera izapidetu dugu ibilbide batentzat titulu hauetan:

– Kimikako Gradua.

– Marketing eta Enpresa Kudeaketako Gradua.

• Protokolo bat diseinatu da irakasle tutoreen eta prestakuntza dualean parte hartzen duten enpresa/erakundeen tutoreen prestakuntzarako.

1.1.6. Ikastegi eta sailekiko harremana areagotzea, arauen aplikazioari, irakaskuntza gidak egiteari eta irakaskuntza-ikaskuntza prozesuaren garapenerako modalitateak kudeatzeari buruzko ezagutza hobetzeko irakasle-ikertzaileen artean.

• Ikastegi eta sail guztietara bidali dira graduko, masterreko eta doktoregoko ikasketak kudeatzeari buruzko araudien dokumentu guztiak. Zehazki, graduko ikasketak kudeatzeko arauen liburua bidali da, non, ikasturtea kudeatzeko araudiaz gainera, ebaluazioari, kredituen aitortzari eta transferentziari, eta praktikei buruzko araudiak biltzen baitira, besteak beste. Masterreko tituluei dagokienez, eta haien kudeaketa ikastegietara eramango dela kontuan hartuta, antolakuntza irizpideen dokumentua eman zaie ikastegiei, kudeaketarako zeregin eta kontaktuekin batera.

• Era berean, irakaskuntza giden kudeaketari buruzko informazioa bidali da.


1.2. GRADUONDOKO ESKAINTZA GERO ETA ESKARI ZEIN INTERES HANDIAGOA DUTEN ARLOETARA BIDERATZEN LAGUNTZEA.

1.2.1. Graduondoko Ikasketen Plan Estrategikoaren hiru ardatzak ezartzea: prestakuntza-ikerketa, lurraldearekiko lotura, eta Nazioartekotzea.

• Berraztertu egin dira Graduondoko Ikasketen Plan Estrategikoaren helburu eta ekintza batzuk, master tituluen kasuan, Eusko Jaurlaritzak argitaratutako 274/2017 Dekretuarekin lerrokatzeko, honako hauen bidez:

– Master tituluen eskaintza birdimentsionatzea, ikasle kopurua handitzeko. 2019-2020 ikasturtean matrikula baxuko 3 master eskaintzeari utzi zaio, eta 4 berri ezarri dira (3k Erasmus Mundus aitortza dute, eta bat euskaraz ematen da). Master gehienen kudeaketa ikastegien esku geratu da, eta haiek antolatu dituzte ikasketa eskaintza horren difusiorako jarduerak, unibertsitateko zerbitzu nagusien koordinaziopean. Ikasle berrien matrikulazioa %7 inguru handitzea lortu da, eta masterreko batez besteko okupazioa 21,4tik 23,3ra igaro da.

– 1.1.6. puntuan aipatutako prestakuntza duala akreditatzeko hainbat master tituluk garatutako estrategiak.

– Bultzada nazioartekotze aipamenari, lankidetza hitzarmenak eginez atzerriko unibertsitateekin, titulu bikoitzak, tesiak kotutoretzan eta irakasleen arteko lankidetza indartzeko (ikus 7.4.3 eta 7. 4. 4).

– Unibertsitateen Ministerioan eta Hezkuntza Sailean, Erasmus Mundus unibertsitate masterren bi eskaera izapidetu ditugu, 2020-2021 ikasturtean ezartzeko (ikus 1. 1. 2).

• 408 tesi defendatu dira guztira: 195 nazioartekoak; 69 euskaraz defendatu dira (horietatik 38 nazioartekoak); eta, 26 tesi egin dira kotutoretzan, horietatik 7 beste herrialde batzuetako unibertsitateekin.

• Doktoregoko araudia aldatu da, industria doktoregoaren aipamena eta kanpo erakundeekiko lankidetza sartzeko.

– 1.2.2. Egin beharreko izapideak egitea UEU (Udako Euskal Unibertsitatea) UPV/EHUko ikastegi atxiki izan dadin eta “Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako, Batxilergoko, Lanbide Heziketako eta Hizkuntzen Irakaskuntzako Irakasleen Prestakuntza” masterra eskain dezan modalitate ez-presentzialean eta euskaraz.

• Gizarte Kontseiluari eta Eusko Jaurlaritzari Goimailako Online Institutua (GOI) ikastegia atxikitzeari buruzko dokumentazioa bidali zaie, berau onar dezaten. Ikastegi horretan Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko, Lanbide Heziketako eta Hizkuntzen Irakaskuntzarako Irakasleen Prestakuntzaren Unibertsitate Masterraren hiru espezialitate eman nahi dira, modalitate erdi presentzialean eta euskaraz. Ikastegia atxikita geratu da Hezkuntza Sailburuaren 2019ko apirilaren 11ko Aginduaren bidez (EHAA, 2019/5/8). Horrez gainera, ikastegi atxiki horretarako UPV/EHUko ordezkaria izendatu da, eta masterra 2020-2021 ikasturtean emateko beharrezkoak diren izapideak amaitu dira.

1.2.2. Master tituluen eskaintza birdimentsionatzea, ikasleen kopurua areagotuz.

• 2019-2020 ikasturtean matrikula baxuko 3 master eskaintzeari utzi zaio, eta 4 berri ezarri dira (3k Erasmus Mundus aitortza dute, eta bat euskaraz ematen da).

• Master guztiak eskatutako gutxienekora iritsi dira, matrikulatutako ikasleen kopuruari dagokionez. Hala ere, horietako batek (Enologia Berritzaileko unibertsitate masterra) bere proposamena aldatu du, erakargarriago egiteko asmoz; hala, 2020-2021 ikasturtean unibertsitate arteko masterra izango da, Nafarroako Unibertsitate Publikoarekin batera (titulu bikoitza izanik Bordeleko Unibertsitatearekin).


1.3. INGURUKO PREMIEI ERANTZUNGO DIEN ETENGABEKO PRESTAKUNTZAREN ESKAINTZA SUSTATZEA.

1.3.1. Etengabeko prestakuntzarako politika espezifikoa diseinatzea, gizarteko erakundeekin eta enpresekin lankidetzan.

• Unibertsitate arteko berezko 4 masterren eskaintza mantendu da.

• Komunikazio politika hobetu da:

– Online komunikazio estrategiaren garapenean aurreratu da.

• Berezko tituluen kalitatea eta kudeaketa hobetzeko azterlana amaitu da, RUEPEP sarearen lankidetzaz (Red Universitaria de Estudios de Postgrado y Educación Permanente). Emaitzen eta ondorioen txostena idaztea falta da.

1.3.2. Euskadi-Akitania ardatzeko beste unibertsitate batzuekin aliantzak ezartzea, etengabeko prestakuntza eskaintza partekatua garatzeko.

• Lanean jarraitzen dugu “Projet DIU transpyrénéen de pathologies de l’appareil locomoteur du sportif” proiektuan (kirolariaren sistema muskulu-eskeletikoaren patologiei buruzko Pirinioez gaindiko unibertsitate arteko titulu egitasmoa), Bordeleko Unibertsitate, Institut Européen de Management de la Santé eta Nafarroako Unibertsitate Publikoarekin batera.

1.3.3. Esperientzia Gelen eskaintza sozio-hezitzailea sendotzea.

– Hiru campusetan eskaintzen den Giza Zientzien tituluan, 702 ikasle matrikulatu dira (%59 emakumeak eta %41 gizonak).

– Helduentzako Unibertsitate Ikastaroak (HUI) eta Prestakuntza Eguneratzeko Ikastaro Osagarriak antolatu ditugu hiru campusetan, Giza Zientziak tituluan eskaini ez ziren hautazko irakasgaiekin eta irakaskuntza arautuko beste gradu batzuen ikasketa planetako irakasgaiekin. Orotara, 430 pertsona matrikulatu dira (%60 emakumeak, %40 gizonak).

Irakasgaien ikasketa planak osatzeko eta testuinguruan kokatzeko, askotariko prestakuntza eta kultura jarduerak antolatu dira hiru campusetan. Ekintza horiek Esperientzia Geletan eskainitako prestakuntza hobetu, eta ikasleen motibazioa areagotu dute.

– ACAEXA/AEIKE (Arabako Campuseko Esperientzia Geletako ikasle ohien Kultura Elkartea) elkartearekin lankidetzan jardun dugu, jarduerak batera antolatuz elkarteko bazkideentzat eta oraingo Esperientzia Geletako ikasleentzat. Esperientzia Geletako jardueren berri eman dugu Gasteizko Udalaren adinekoen zentro soziokulturaletan eta Arabako Foru Aldundiaren Hirugarren Adinekoen Ikasgeletan.

– Konfinamenduan, EtxeanMugi programa jarri zen martxan Gipuzkoan, UPV/EHUren AgeingOn ikertaldearen lankidetzaz. Proiektu horren helburua izan da Esperientzia Geletako ikasleei ariketa fisikoen saio telematiko egokituak ematea.


1.4. SORMENEZKO IKASKUNTZA EGOERA BERRIEN GARAPENA BULTZATZEA.

1.4.1. Prestakuntza programetan diziplinartekotasuna bultzatzea, ikasleen curriculum interesei erantzuteko gai izango diren eredu irekiagoak eta malguagoak eskainita.

• Zuzenbide Fakultateko Justizia Soziala Lab klinika juridikoak laugarren urtea hasi du jada, erakunde proiektu gisa. Ikasturte honetan, 6 mintegi, gradu amaierako 7 lan (%83 emakumeak, %17 gizonak) eta master amaierako 2 lan (%100 emakumeak) egin dira, eta horien zuzendaritzan 8 irakaslek parte hartu dute (%62 emakumeak, %38 gizonak). Horrez gain, estatuko beste 9 klinika juridikoen lankidetzaz, ekimen bat garatu da COVID-19aren ondorioz egoera kalteberan dauden pertsonen eskubideak defendatzeko. Proiektu horretan 33 ikasle ari dira lanean (%52 emakumeak, %48 gizonak).

• Formula Student Bizkaiak erakunde babesa jaso du. Proiektu horrek, lau irakaslek (%100 gizonak) gidatzen dutenak eta 66 ikasleren (%15 emakumeak, %85 gizonak) parte hartzea duenak, 4, 5, 7, 8, 12 eta 17. GJHak barneratzeko konpromisoa hartu du. Emakumeen parte-hartzea txikia bada ere, nabarmendu behar dugu lau emakumeek erantzukizun postuak betetzen dituztela; tartean, Team Leaderarena.

• Ocean i3 Plataforma, 2016an sortu zena, mugaz gaindiko campuseko Ocean i3 erakunde proiektu berritzaile bihurtu da. Bertan, UPV/EHUko 10 tituluetako eta Bordeleko Unibertsitateko 6 tituluetako irakasleek eta ikasleek parte hartzen dute, eta, ozeanoetan dauden mikroplastikoen mehatxuaren gaia ardatz hartuta, proiektuaren helburua da gradu amaierako lanak, master amaierako lanak, doktorego tesi bat eta doktorego ondoko ikerketa bat egitea, diziplina anitzeko ikuspegitik. Egitasmoan, 41 ikaslek parte hartu dute guztira, 26 UPV/EHUkoak eta 15 Bordeleko Unibertsitatekoak (%71 emakumeak, %19 gizonak), eta UPV/EHUko 22 irakaslek eta Bordeleko Unibertsitateko 11k (%64 emakumeak, %36 gizonak).

• Ikasgela Birtualen Kudeatzaile berriak aukera eman die lehenengoz mailako, graduko, masterreko edo doktoregoko koordinatzaileei, beren zeharkako ikasgelak eGelan altan emateko (MIB, GIB, MIB edo DIB). Era berean, berezko tituluen irakasleei eGela plataforman beren ikasgelak sortzeko aukera eman die, eta beharrezkoa den laguntza eman zaie, eGelaPI plataforman sortuak zituzten ikasgelen edukiak batetik bestera eramateko. Kudeatzaile berriak ikasgelak berehala sortzeko, batzeko eta ezabatzeko erraztasunak ematen ditu, edukien segurtasun kopien kudeaketa eta hirugarren pertsonei egin beharreko lagapenak barne hartuta.

• COVID-19ak sortutako egoera dela eta, eGela plataformaren erabilera areagotu da. Ikasturte osoan, graduko irakasgaien %93tan eGela erabili da irakaskuntza emateko euskarri gisa. Era berean, tresna erabiliena izan da, aurrez aurre eman ezin izan diren irakasgaien ebaluazioa egiteko. 2020ko martxoaren eta ekainaren artean, galdetegi erako 4.000 proba baino gehiago egin dira plataforman.

• Blackboard Collaborate bideokonferentzia tresnak COVID-19aren eraginpeko irakasgaiak modu telematikoan emateko aukera eman du. Egunero batez beste 20.597 pertsonak erabili zuten plataforma hori irakaskuntza eman eta jasotzeko, 2020ko martxotik ekainera bitartean egunero martxan jarritako 3.800 saio baino gehiagotan.

1.4.2. Urtero kongresuak egitea graduko eta graduondoko ikasleek kalitatearen  eta berrikuntzaren ikuspegitik gehien nabarmentzen diren gradu amaierako lanak eta master amaierako lanak aurkez ditzaten.

• UPV/EHUko ikasleen II. Biltzarra egin da, “Gradu amaierako gure lanek mundua eraldatzeko balio dute” izenburupean. 2019ko urriaren 17an Bizkaiko campusean egin zen biltzar hartan, Nazio Batuen 2030 Agendaren Garapen Jasangarrirako Helburuei lotutako ikerlanen aurkezpena eta aitortza egin zen. Guztira, 30 gradutako 61 lan aurkeztu ziren (24 euskaraz, 32 gaztelaniaz eta 5 ingelesez), jakintza arlo guztietakoak –Gizarte eta Lege Zientziak (24), Osasun Zientziak (15), Ingeniaritza eta Arkitektura (13), Zientziak (8), eta Arteak eta Giza Zientziak (1)–. 43 emakumek eta 18 gizonek hartu zuten parte. Biltzarraren amaieran, bi sari eman ziren 2030 Agendaren ardatz tematiko bakoitzeko.

• UPV/EHUko Ikasleen III. Biltzarrerako deialdia egin da, ikastegien eta ikasleen arreta erakartzeko komunikazio kanpaina baten bidez. 2020ko urrian egingo da, eta edizio honetan sari berezi bat banatuko zaio COVID-19 osteko egoerari buruzko ekarpen esanguratsu bat egiten duen lanari.

1.4.3. IKD GAZtE programaren proba pilotu bat egitea Bizkaiko Campusean.

• IKD GAZtE programaren proba pilotu bat egin da Bizkaian. Bertan, Ingeniaritza Elektrikoa, Ingeniaritza Mekanikoa, Ingeniaritza Elektronikoa eta Lan Harremanak tituluetako 7 ikaslek (%71 emakumeak, %29 gizonak) erantzun bat eman diote Iberdrolak planteatutako erronka bati (“Smart Meter bidez egindako neurketetan akatsak hautemateko proposamenak”). Gainera, proiektuaz baliatuta, Lan Harremanetako tituluaren ikasle batek gradu amaierako lana egin du.


1.5. GRADUKO ZEIN GRADUONDOKO IKASLEEN ARTEAN ERAGIN HANDIKO IKASKUNTZEN AUKERAK AREAGOTZEA.

1.5.1. Gaitasun zientifiko eta profesionalen garapena bermatuko duten ikaskuntza metodologia aktiboen erabilera finkatzea.

• “Metodologia aktiboen erabilerarako tailerra” (Metak, 1 ECTS) egin dugu hiru campusetan. 60 irakasle akreditatu dira (%70 emakumeak, %30 gizonak).

• “Activando el aprendizaje activo en el aula: el método Flipped Teaching/Aula invertida” oinarrizko ikastaroa eman da (8 ordu), eta 23 irakasle akreditatu dira (%74 emakumeak, %26 gizonak). Beste 55 irakasle hasi dira prestakuntza jasotzen “Aula invertida adaptativa” izeneko tailer erdi-presentziala eginez (1 ECTS) (%75 emakumeak, %25 gizonak).

• HBTAditua Banner berrikuntza taldeak “Unibertsitateko ikasgelako debatea: ikasketa aktibo eta kooperatiboa errazten duen jarduera” ikastaroa eman du, eta 19 irakaslek hartu dute parte (%68 emakumeak, %32 gizonak).

• “El diseño de simulaciones y juegos de rol para uso docente” tailerra eman da (1,5 ECTS), eta bertan 18 irakasle akreditatu dira (%50 emakumeak, %50 gizonak).

• Ikaskuntzak ebaluatzeko prestakuntza modulu espezifikoan “Diseño de un sistema de evaluación por competencias para una asignatura” (1 ECTS) izeneko oinarrizko tailerra ematen da, eta hura osatzeko ebaluazio tresnei eta teknikei buruzko beste hiru tailer (1 ECTS bakoitzeko) ematen dira (“Elaboración de rúbricas”, “Taller de talleres de coevaluación con Moodle” eta “Classroom Assessment Techniques” prestakuntza ebaluazio baterako). Guztira, 155 irakaslek jaso dute prestakuntza (%65 emakumeak, %35 gizonak).

1.5.2. UPV/EHUko erakunde, enpresa edo zerbitzu espezializatuetan kualifikazio handiko praktikak egiten dituzten ikasleen kopurua handitzea.

• Praktikak egiteko 10.929 plaza adjudikatu dira (%67 emakumeak, %33 gizonak), eta horien artetik, %68 curriculumekoak izan dira, eta %32, boluntarioak. Zehazki, 7.458 curriculum praktika egin dira (%75 emakumeak, %25 gizonak) 2.018 enpresa eta erakundetan, eta curriculumetik kanpoko 3.471 praktika boluntario (%50 emakumeak eta %50 gizonak), 2.039 enpresa eta erakundetan; horietatik 2.301ek ekarpen ekonomikoa izan dute.

1.5.3. GRALak, MALak eta doktorego tesiak inguruko erakunde eta enpresekin lankidetzan egin daitezen sustatzea.

• 123 gradu amaierako lan egin dira enpresetan. Doktoregoko praktikak egiteko 12 hitzarmen sinatu dira, eta beste 4, doktorego tesiak egiteko.

1.5.4. Kanpoko erakunde kolaboratzaileetan tutoretza lanak egiten dituzten pertsonen prestakuntza bultzatzea, prestakuntza dualean eta kanpo praktiketan.

• “Formación de las personas tutoras en formación dual y prácticas externas” ikastaroa diseinatu, eta “I Nazioarteko Kongresua: Unibertsitateko Prestakuntza Duala Europako Unibertsitate Eremuan” biltzarrean aurkeztu da.


1.6. KALITATEZKO IKASKUNTZARI LAGUNGARRI IZANGO ZAIZKION BERRIKUNTZA ESPERIENTZIAK GARATZEA.

1.6.1. EHUPortfolio elektronikoa ezartzea, ikasleek, nahi izanez gero, beren prestakuntza ibilbideak erregistratzeko eta ikusarazteko aukera izan dezaten.

• Portafolio elektronikoa erabili da Bilboko Hezkuntza Fakultatean, Bilboko Ingeniaritza Eskolan eta Ekonomia eta Enpresa Fakultateak (Gipuzkoa) eskainitako Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako Graduaren ibilbide dualean, eta aholkularitza eta laguntza eman zaie ekimenean interesa agertu duten hainbat irakasle talderi.

• Lankidetza hitzarmen bat sinatu da Praktiken eta Enplegagarritasunaren Zuzendaritzarekin eta Eusko Jaurlaritzak finantzatutako Ikasle Erlazio Kudeaketa (IEK) proiektuko irakasle arduradunekin, proiektu horretan eGelaPortfolio erabil dadin. Horren harira, plataformaren interfaze grafikoa berriz diseinatzeko prozesu bat abiatu da, intuitiboagoa eta erabiltzen errazagoa izan dadin. Beharrak analizatzeko proiektuaren lehen fasean, hainbat jakintza arlotako 5 irakaslek parte hartu dute (2 emakume, eta 3 gizon), eta 4 ikaslek (3 emakume, 1 gizon).


1.7. GRADUETAN ETA GRADUONDOKOETAN ENPLEGAGARRITASUNARI LOTUTAKO ZEHARKAKO GAITASUNAK GARA DAITEZEN SUSTATZEA.

1.7.1. Ikasleen eskura jartzea euren premietara egokitutako prestakuntza osagarria, aurrez aurrekoa edo onlinekoa (teknologia berriak, testu profesionalen idazketa, artikulu zientifikoen idazketa, bizitza profesionalera iragatea, ahozko komunikazioa, lan elkarrizketak, etab.).

• Ikastaro osagarri bat sortu dugu “trebetasun bigunak” (Soft Skills) lantzeko, Hezkuntza Mundutik Lan Mundura Igarotzeko Beken onuradun diren 510 lagunentzat (%67 emakumeak eta %33 gizonak). Euskaraz eta gaztelaniaz eman zen aurrez aurre irailean, eta online, berriz, 2019ko irailetik abendura bitartean.

• 2020ko otsailean, identitate digitalari buruzko ikastaro bat eman zen hiru campusetan, aurrez aurreko eta onlineko modalitateetan, eta 181 ikaslek hartu zuten parte (%73 emakumeak, %27 gizonak).

• 25 orduko 13 online ikastaro diseinatu eta eman dira (1 ECTS) 2020ko apiril ekaina bitartean. Gaiak hauek izan dira: “Zeharkako Gaitasunak”, “Identitate Digitala” eta “Enplegurako Baliabideak”. Orotara, 2.221 ikaslek hartu dute parte (%65 emakumeak, %35 gizonak).

1.7.2. Ikasleen parte hartzea bultzatzea oinarrizko gaitasunak eskuratzea bultzatuko duten jardueretan.

• Mugaz gaindiko doktoregoak antolatu dira, Paueko eta Aturriko Herrialdeetako Unibertsitatearen lankidetzaz, eta UPV/EHUko 38 doktoregaik hartu dute parte (%76 emakumeak, %24 gizonak).

• Oratoriari buruzko prestakuntza jardunaldiak antolatu dira hiru campusetan, eta 23 ikasle (%83 emakumeak eta %17 gizonak) trebatu dira. Azken mailetako eta masterretako ikasleak trebakuntza lanetan aritu dira.

• Ikasleen parte hartzea bultzatu zen preG9 eztabaida ligan, eta 18 ikaslek eman zuten izena parte hartzeko (%61 emakumeak, %39 gizonak). Nolanahi ere, oraingoz ez da liga egin; izan ere, COVID-19ak aurreikusitako datetan egitea eragotzi du.

• Graduko ikasleentzako “Bat egin nahi duzu iraunkortasunaren erronkarekin?” izeneko online ikastaroaren hirugarren eta laugarren edizioak egin dira.
Ikastaroa euskaraz eta gaztelaniaz eman da, eta 37,5 orduko iraupena izan du. Ikastaroaren edizio honetan, 401 ikaslek hartu dute parte (%67 emakumeak, %32 gizonak, %1 pertsona ez-binarioa). Arrakasta tasa %55etik gorakoa izan da.

• UPV/EHUko graduko ikasleentzako “Garapenerako unibertsitate lankidetza” online ikastaroaren hirugarren eta laugarren edizioak egin dira. Ikastaroa euskaraz eta gaztelaniaz eman da, eta 37,5 orduko iraupena izan du. Guztira, 188 ikaslek hartu dute parte (%77 emakumeak, %23 gizonak), eta horien artetik, 87k euskaraz egin dute, eta 101ek, gaztelaniaz. Arrakasta tasa %69koa izan da.


1.8. UNIBERTSITATEKO KIDE GUZTIEN ARTEAN KULTURA EKINTZAILEA SORTZEA.

1.8.1. UPV/EHUk ekintzailetzaren arloan eskaintzen dituen zerbitzuak ezagutzera ematea ikasleen artean eta irakasle-ikertzaileen artean.

• Ekintzailetza sustatzeko jarduerak egin dira hiru campusetan, eta 2.192 pertsonak parte hartu dute (%49 emakumeak, %50 gizonak eta %1 pertsona ezbinarioak).

1.8.2. Ekintzailetza sustatzeko sariak eta ekimenak bultzatzea hiru campusetan.

• Ekintzailetza sustatzeko hainbat lehiaketa eta sari antolatu ditugu. Ekimen horietan 404 pertsonak parte hartu dute (%54 emakumeak, %46 gizonak).

• 44 beka adjudikatu dira Eusko Jaurlaritzaren hitzarmen bidez finantzatzen diren ekintzaile gazteentzako beken 2019ko deialdiaren barnean (%45 emakumeak, %55 gizonak). 105 proiektu aurkeztu ziren deialdira.

1.8.3. Egun dauden junior enpresak mantentzea eta era horretako proiektu berriak sustatzea.

• Junior enpresak bultzatu dira; zehazki, Leioan, Portugaleten, Bilbon eta Donostian kokatutako 14ri laguntza eman zaie, eta beste 3ren sorrera bultzatu da (ZINNIA, INTRUSOS eta ERREVELIUM) argitalpenen, ikus-entzunezkoen industriaren eta ingurumenaren arloetan, hurrenez hurren.


1.9. TITULATUEN LANERATZEA SUSTATZEA.

1.9.1. Enplegu guneen jarduera babestea eta optimizatzea.

• Enplegu guneek UPV/EHUko 708 ikasleri egin diete harrera (%65 emakumeak, %35 gizonak), banakako 630 orientazio eskaini dituzte (%64 emakumeak, %36 gizonak), eta 577 enplegu eskaintza kudeatu dituzte.

• Alarma egoeraren ondorioz aurrez aurreko orientazioak bertan behera utzi ondoren, “Enplegurako baliabideak” online ikastaroa diseinatu eta eman da. Ikastaro hori Lanbideri aurkeztu zaio, modulu eta zeregin guztiak deskribatuta (CVa, aurkezpen gutuna, lan elkarrizketa, izena ematea Lanbiden…), eta, ikastaroaren izen ematearen eta aprobetxamenduaren trazabilitatea eginda, enplegu guneetan egindako orientazio gisa aitor dadin proposatu da.

• Enplegu guneei buruzko informazioa zabaldu dugu, eta informazio hitzaldiak egin dira hiru campusetan.

• Lehen enplegua lortzeko ikastaroak eta jarduerak antolatu dira, eta unibertsitate tituludunen enplegagarritasunarekin zerikusia duten foroetan parte hartu dugu.

• Erasmus+ Internship Graduates programaren EPEZ XIV programa kudeatu dugu, eta 40 lagunek (%88 emakumeak, %12 gizonak) egin dituzte praktikak Austria, Frantzia, Italia, Irlanda, Malta, Polonia, Portugal eta Txekiar Errepublikako enpresetan.

• Erasmus+ IkaslePraktikak 2019 programaren bidez, Erasmus+ Internship programaren barnean, 51 pertsonak (%57 emakumeak, %43 gizonak) egin dituzte praktikak Alemania, Belgika, Eslovenia, Finlandia, Frantzia, Grezia, Italia, Polonia, Erresuma Batua, Txekiar Errepublika, Errumania eta Turkiako erakunde eta enpresetan.

• Hezkuntzatik lan arlora igarotzeko 2020ko beken programa kudeatzen hasi gara. Horren bidez, 660 beka esleitzeko aukera izango dugu. 88 beka esleitu dira (%44 emakumeak, %56 gizonak), eta hiru hilabetez egingo dituzte praktikak, 2020ko apirila eta iraila artean. Gainerako bekak, 572, 2020ko urritik abendura arteko aldirako esleitu dira.

• Unibertsitate Enpleguko Behatokien IX. Jardunaldiak antolatu dira, EUEBren lankidetzaz. Jardunaldiak errektoreorde, arduradun akademiko, eta enplegu behatokietako eta unibertsitate zerbitzuetako arduradun eta teknikarientzat antolatzen dira, baita lan arloan diharduten beste pertsona batzuentzat ere. Estatuko eta nazioarteko 10 hizlariren (%40 emakumeak, %60 gizonak) parte hartzea baieztatu ondoren eta Bizkaia Aretoan 2020ko apirilaren 22, 23 eta 24rako EUEBren Behatokien Azpitaldearen lan bilerak, hitzaldiak, mahai inguruak, komunikazioak eta abar antolatu ondoren, jardunaldiak bertan behera utzi behar izan ditugu COVID-19ak sortutako egoera dela eta. 2021eko apirilean egitea proposatzen dugu.

1.9.2. Enplegu foro bat antolatzea, UPV/EHUko campus bakoitzean.

• UPV/EHUren Enplegu foroak antolatu dira hiru campusetan, 2020ko otsailean eta martxoan. Gainera, Arabako Enplegu Foroa Gasteizko Udalaren lankidetza estuaz antolatu da, aurreko edizioetan bezala. 34 enpresa eta erakunde izan ziren Arabako Foroan, 70 Bizkaikoan eta 98 Gipuzkoakoan. Unibertsitate profila duten 169 enplegu eskaintza aurkeztu ziren Bizkaian, eta 140 Gipuzkoan. Arabako Foroan, unibertsitate profileko 105 eskaintza aurkeztu ziren. 467 curriculum vitae bidali ziren Bizkaian aurkeztutako enpresetara, eta 198, Gipuzkoakoetara. Arabari dagokionez, interesdunek zuzenean bidali zituzten curriculumak enpresetara. Enpresek aurkezpenak egin zituzten hiru foroetan. Hiru enplegu foroetan 1.600 inguru pertsonak hartu zuten parte.

1.9.3. UPV/EHUren Enplegagarritasun Plana egitea.

• UPV/EHUko ikasle eta tituludunentzako I. Enplegagarritasun Planaren lehen zirriborro bat egin da, lankidetza metodologia bat erabilita eta hiru ardatz oinarri hartuta: gaitasun profesionaletan oinarritutako prestakuntza, enplegagarritasunean laguntzeko orientazioa, eta lan arlorako sarrera errazteko bitartekaritza.


1.10. IKASKETAK AMAITU BERRI DITUZTEN IKASLEEN BIKAINTASUNA IKUSARAZTEA ESPEDIENTE ONENEI EGINIKO AITORTZA PUBLIKOAREN BIDEZ.

• Ikastegiek urteko graduazio ekitaldietan titulu bakoitzeko espediente onenei egiten dieten aitortza osatzeko, 2018-2019 ikasturteko espediente onenen aitortza ekitaldi ba  egin dugu UPV/EHUko Gipuzkoako campusean. Diplomak eman zaizkie Gipuzkoako campusean emandako 22 tituluetako 44 espediente onenei (%66 emakumeak, %34 gizonak).

2. UNIBERTSITATE IKERTZAILEA

2.1. UPV/EHUN DOKTOREGO TESI GEHIAGO DEFENDATZEA ETA HORIEN KALITATEA AREAGOTZEA.

2.1.1. Doktoregoen deialdia kudeatzea, erakunde eta enpresen lankidetzaz.

• Ikertzaileak trebatzeko laguntzen beste deialdi bat (8 laguntza) jarri dugu martxan, erakunde eta enpresen lankidetzaz. Lehen deialdian 5 laguntza banatu ziren.

• Deialdi bat egin da, Tecnaliaren lankidetzaz, 7 doktore tesi egiteko; bi urte UPV/EHUn egin beharko dira, eta beste bi, Tecnalian.

• Akordioak izenpetu ditugu hainbat erakunderekin, UPV/EHUko ikertzaileek BIKAINTEK programan parte har dezaten. Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren programa horren helburua industria doktoregoak bultzatzea da.

2.1.2. Prestakuntza bidean dauden ikertzaileei zuzendutako prestakuntza eskaintza sustatzea.

• Izaera zientifiko eta teknologikoko 21 ikastaro eskaini dira, eta prestakuntza bidean dauden ikertzaile profila duten 201 lagunek parte hartu dute (%60 emakumeak eta %40 gizonak).

• Ikerketan hasteko lau tailer eskaini zaizkie Master eta Doktorego Eskolako ikasleei, eta 36 pertsonak parte hartu dute (%69,5 emakumeak, %30,5 gizonak).

• Prestakuntza saioak eskaini zaizkie 29 pertsonari (%49 emakumeak, %51 gizonak); saioak inpaktu zientifiko-teknologikoaren adierazleei buruzkoak izan dira, Nautika eta Itsas Garraioko Masterrean, eta zientziometriari buruzkoak, Analisi Forentseko Masterrean.

• Master eta Doktorego Eskolako ikasleei informazio tresnei eta baliabideei buruzko 9 orduko ikastaro bat eman zaie, eta 111 pertsonak hartu dute parte (%51 emakumeak, %49 gizonak).

2.2. IKERTZAILE BERRIEI BABESA EMATEA, BELAUNALDI ALDAKETA EGOKIA BERMATZEKO.

2.2.1. Ikertzaile berriek ikerketa proiektuetan lidergorako aukera izan dezaten sustatzea.

• Ikerketa deialdietan, ikertzaile nagusi izateko aukera eman zaie beste behin Ramón y Cajal programaren bidez UPV/EHUn kontratatutako pertsonei, irakasle atxikiei eta atxiki izan ondoren plaza iraunkor baterako akreditatuta daudenei.

• UPV/EHUko ikertzaileen prestakuntzarako 2019ko kontratazio deialdian, 5 puntu gehiago eman zaizkie defendatutako doktorego tesi bat baino gehiago zuzendu ez dituzten zuzendari ez-iraunkorrak dituzten proposamenei.

• Unibertsitate-Enpresa-Gizarte proiektuen 2020ko deialdian eta UPV/EHUko ikertaldeentzako laguntzen 2020ko deialdian, mantendu egin da Ikertzaile kide Nagusi bat sartzeko aukera. Gainera, aukera hori UPV/EHUko ikerketarako laguntzen bigarren deialdian ere (2020) sartu da (III. modalitatea: lankidetza proiektuak).

• Marie Sklodowska Curie Actions-Individual Fellowships programari buruzko infoday bat egin dugu bideokonferentziaz, Eusko Jaurlaritzaren eta Ikerbasqueren lankidetzaz, eta 410 pertsonak hartu dute parte (%62 emakumeak, %32 gizonak).

2.2.2. Ikertaldeei laguntza ematea, ikertzaile berriak har ditzaten.

• UPV/EHUko ikerketarako laguntzen 2012ko deialdian, mantendu egin da laugarren urtez I. modalitatea: Ikerketan hasteko edo ikerketari berriro ekiteko laguntzak. Ikertzaile bakoitzeko ekarpena finkatu da: 3.000 euro.

• 6 laguntza eman dira 3 emakume ikertzaile eta 3 ikertzaile berri ikertaldeetan has daitezen. Laguntza horiek jakintza adarka banatu dira, honela: Zientziak (laguntza 1), Ingeniaritza eta Arkitektura (2 laguntza), Gizarte eta Lege Zientziak (2 laguntza), eta Arteak eta Giza Zientziak (laguntza 1).

• Infoday bat egin dugu, Eusko Jaurlaritza eta Ikerbasquerekin batera, Marie Sklodowska Curie Actions - Initial Training Networks (ITN) programari buruz. Programaren helburua da zentro publiko eta pribatuen nazioarteko sare bat sortzea eta ikertzaile gazteak kontratatzea. Ekimenean 32 ikertzailek parte hartu dute (%53 emakumeak eta %47 gizonak).
 

2.3. IKERTZEKO KULTURA SUSTATZEA TRADIZIO IKERTZAILE URRIKO ARLOETAN.

2.3.1. Ikertalde berrien sorrera sustatzea ikerketarako ohitura gutxi daukaten arloetan.

• UPV/EHUko ikertaldeentzako laguntzen 2012ko deialdian, hirugarren urtez, laguntza eskatzeko aukera eman zaie talde berriei edo sortze prozesuan daudenei, baldin eta ikertalde aitorturik ez duten sailetakoak edo arlo tematikotakoak badira, edota ikerketa tradizio urriko arloetakoak badira, azken bost urteetan finantzaketa jarraiturik jaso ez badute ere edo haien finantzaketaren %25a kanpokoa ez bada ere.

2.3.2. Pizgarriak ezartzea, berriak ez diren doktoreak ikertalde egonkortuetan edo sortu berrietan sartzeko.

• UPV/EHUko ikerketarako laguntzen 2012ko deialdian, mantendu egin da laugarren urtez I. modalitatea: Ikerketan hasteko edo ikerketari berriro ekiteko laguntzak. Ikertzaile bakoitzeko ekarpena finkatu da: 3.000 euro. 2019-2020 ikasturtean, 3 laguntza eman dira, doktore ez berriak ikertaldeetan berriro sartzeko; hirurak Gizarte eta Lege Zientzien arloan (%100 gizonak).

2.3.3. Irakasle ez-doktoreei laguntza ematea doktorego tesiak egiteko, irakats betebeharrakmurrizteko programa sustatuta.

• 2019-2020 ikasturtean doktore titulua lortzeko lizentzien deialdia egin zen. Baiezkoa eman zitzaien eskaera guztiei. Lehenengo lauhilekoan, irakasleen %75 emakumeak ziren, eta %25, gizonak; bigarren lauhilekoan, berriz, %60 emakume irakasleak ziren, eta %40, gizonezkoak.

• Jardun akademikoaren planaren “Kredituak ematea ikerketarekin lotutako jarduerengatik” atalean, kredituak aitortzen zaizkie doktore tesia azken 4 urteetan inskribatu duten irakasleei.


2.4. IKERKETA INDARTZEA JAKINTZA ADAR BAKOITZAREN PREMIEN ETA EGOERAREN ARABERA.

2.4.1. Taldeen I+G+Bren kalitatea monitorizatzea, haien jasangarritasunerako eta bideragarritasunerako.

• Dagoeneko 273 talde erregistratu dira 2016-2017 ikasturtean martxan jarritako taldeen aplikazio informatikoan, azken urteetan haiek egindako I+G+B jarduerei buruzko informazioa barne hartuta.

2.4.2. Ikerketa gutxiko arloei zuzendutako prestakuntza eskaintza sustatzea.

• Gizarte eta Giza Zientzien arloetako ikertzaileei 5 ikastaro eman zaizkie, ikerketa baliabideei eta ebaluazioari buruz, eta 139 pertsonak hartu dute parte (%71, emakumeak, %29 gizonak).

• Bilboko Ingeniaritza Eskolan prestakuntza saio bat eman da ikerketarako informazioaren bilaketa eta alerta estrategiei buruz, Itsas Ingeniaritzako Masterrean eta Nautika eta Itsas Garraioko Masterrean. Saioan 9 pertsonak hartu zuten parte (%100 gizonak).

• Ikerketaren arloko errektoreordetza aurkezteko saio bat eta zientziometriari buruzko beste bat eman zaie IRAKER-III programan izena emandako irakasleikertzaileei, non 15 parte hartzaile izan baitziren (%67 emakumeak, %33 gizonak).

2.4.3. Azpiegiturak, laguntzaileak eta baliabide bibliografikoak ikertzaileen premietara egokitzea.

• Ikerketan laguntzeko azpiegiturak egokitu ditugu, prestazio handiak dituen ekipamendu zientifiko berri bat eskuratuta. Orotara, 2 milioi euro inbertitu ditugu.

• Bibliografia baliabideei dagokienez, osorik mantendu ahal izan dugu aldizkarien eta datu baseen bilduma, lehenengoz urte askoan, eta liburu elektronikoak erosi ditugu, BRTArekin eta BERC guneekin eginiko akordioei esker, haien erosketa bertan behera geratu baitzen 2018-2019 ikasturtean aurrekontu faltagatik. 33.465 aldizkari eta 84 datu base daude eskuragarri. Guztira, 8.299 monografia erosi ditugu paperean, eta 5.580 formatu elektronikoan. 2013. urteaz geroztik, Unibertsitateko Bibliotekaren erosketen politikak baliabide elektronikoa bultzatu du, paperezkoaren aurrean, lehenengoak sarbidea errazten eta erabilera areagotzen duela iritzita. Konfinamenduaren hilabeteetan, politika horrek liburutegien itxierak egindako kaltea aritzea ahalbidetu du, neurri batean. Baliabideen deskarga kopurua 2.522.005ekoa izan da. ADDI artxiboari dagokionez, 4.632 ikerketa artikulu eta 318 doktorego tesi gehitu zaizkio, eta 3.298.714 deskarga egin dira.

• UPV/EHUk lanean jarraitzen du, G9ren ordezkari gisa, Erosketa Taldeen eta Kontsortzioen Mahaian. Lau argitaletxerekin (ELSEVIER, SPRINGER, WILEY eta ACS) ari gara negoziatzen akordio eraldatzaileak lortzeko. Akordio horien ezaugarri nagusia zera da: sarbide irekian argitaratzeagatik ordaindu behar dela eta edukiak eskuratzeagatik; hau da, irakurtzeagatik ordaindu ordez argitaratzeagatik ordaindu beharko litzateke. Negoziazio horren buru EUEB dago.

• Espainiako gainerako unibertsitateekin lankidetzan jarraitzen dugu, artikulu zientifikoak doan trukatzeko. Dagoeneko 63 unibertsitatek hartzen dute parte truke horretan.


2.5. IKERTALDEEN ARTEKO LANKIDETZA ETA JAKINTZA FLUXUA BULTZATZEA.

2.5.1. Komunikazio bideak sortzea jakintza arlo desberdinetako ikertaldeen artean, lankidetza sustatzeko.

• Martxan jarraitzen du EAEko RIS3 estrategian inpaktu handia duten erronka sozial eta globaletara orientatutako lankidetzako ikerketa eta berrikuntza ekimenak, Euskampus Jakintza Guneen bitartez. 150 ikertzaile eta kudeatzaile baino gehiago parte hartzen ari dira ko-sorkuntza prozesuetan, non desafioak identifikatzen eta jardun agendak definitzen ari baitira. Horrez gain, Jakintza Komunitate bat sortu dugu Fotonikaren arloan, eta lanean hasi gara Adimen Artifizialeko Komunitate bat sortzeko.

2.5.2. Taldeen arteko lankidetza bultzatzea, egitasmo garrantzitsuei elkarrekin ekiteko.

• Martxan jarri dugu jarduera berritzaileak garatzeko lankidetzako proiektuen bigarren deialdia. Jarduera horiek Europako finantzaketa duten proiektuei ekiteko edo ikertaldeen arteko elkarlana bultzatzeko aukera emango dute, Mugaz gaindiko Lankidetza Laborategiak (Joint Research Laboratory - JRL) bezalako ekimenen bidez. Lehen deialdian 18 eskaera aurkeztu dira: 9 europar proiektu, 2 LTC, 4 JRL eta 3 institutu. Azkenean 14 (8 europar proiektu, 2 LTC, 3 JRL eta 1 institutu) eman dira, non aitortutako 35 ikertaldek parte hartzen duten.

2.5.3. Nazioarteko ikertaldeekin lankidetza sustatzea, horretarako bidea emango duten deialdien bidez.

• Mugikortasunerako Laguntzen III. modalitatean, 13 ekintza finantzatu dira nazioarteko ikerketa proiektuetan parte hartzea sustatzeko.

• 5 kontratu deitu dira tesia Bordeleko IDEXen egiteko, eta 3 kontratu, tesia Paueko eta Aturriko Herrialdeetako Unibertsitatean egiteko, prestakuntza bidean dauden ikertzaileak kontratatzeko deialdien bitartez, doktorego tesiak kotutoretzan egiteko.

• 2019ko uztailean UPV/EHUko eta Paueko eta Aturriko Herrialdeetako Unibertsitateko ikertzaileek egindako bileraren ondoren, baterako deialdi bat egin da, lankidetza jarduerak egiteko bi unibertsitateen artean.


2.6. NAZIOARTEAN ERREFERENTZIAZKOAK DIREN ARGITALPENEN KOPURUA HANDITZEA JAKINTZA ADAR GUZTIETAN.

2.6.1. Ikertzaileen ekoizpen zientifikoa aztertzea, askotan aipatutako pertsonak (Highly Cited Persons) izan daitezkeenak aurkitzeko eta horiei laguntzeko.

• Gure unibertsitateko ikertzaileen presentzia aztertu dugu Clarivate Analytics enpresaren zerrendan. Bertan, beren gaiari lotuta gehien aipatzen diren egileak agertzen dira. UPV/EHUko ikertzaile bat dago zerrenda horretan.

• UPV/EHUko langileek sinatutako artikuluak identifikatu ditugu Essential Science Indicators-en (ESI); artikuluak Hot Papers eta Highly Cited Papers gisa kontsideratzen dira. UPV/EHUko 49 ikertzailek (%30 emakumeak, %70 gizonak) bi eratako 38 argitalpen sinatu dituzte; horietatik 8 Hot Papers dira.

2.6.2. Ikertalde berrientzako babesa areagotzea, hasierako faseetan (sorrera eta abian jartzea) laguntzeko politiken bidez.

• UPV/EHUko ikerketarako laguntzen 2012ko deialdian, mantendu egin da II. modalitatea: Aurreko deialdietan finantzaketarik lortu ez duten ikertaldeentzako laguntzak. Laguntzak eman zaizkie 30 ikertalderi: Zientzien arloko 3; Ingeniaritza eta Arkitekturaren arloko 7; Gizarte eta Lege Zientzietako 13; Osasun Zientzietako 4; eta Arteen eta Giza Zientzietako 2. Horietatik 3 talde sortu berriak dira.

• UPV/EHUko ikertaldeentzako laguntzen 2019ko deialdian, ikertalde berri bati eman zitzaion laguntza.


2.7. LURRALDEAREKIN LANKIDETZAN ARITZEKO KULTURA SUSTATUKO DUEN ERAKUNDE IREKIA ETA BERRITZAILEA IZATEA.

2.7.1. Estrategia diseinatzea eta beharrezko azpiegitura sortzea behar diren zerga abantaila guztiak izango dituen mezenasgo eta dohaintzetarako prozedura erraz, ikusgarri eta eraginkor baten bidez hiritarrek, enpresek edo erakundeek proiektu zientifiko espezifikoei diru ekarpenak egin ahal izateko.

• Harremanetan jarri gara Bizkaiko eta Arabako Foru Aldundiekin, UPV/EHUren zuzendaritza taldeak estrategikotzat dituen jarduera jakin batzuk lehentasunezko jardueratzat hartuak izan daitezen, ekonomiaren sustapenaren eta berrikuntzaren arloan.

2.7.2. UPV/EHUko Zientzia Parkearen hazkundea bultzatzea, plataforma zientifiko eta teknologikoak zabalduz, lankidetzako ikerketa proiektuak indartuz eta oinarri teknologikodun enpresak finkatuz.

• 2019ko martxoan, Martina Casiano Plataforma Teknologikoaren eta Maria Goyri Bioteknologia Gunearen eraikinetako espazioak egokitzeko lanen beste lizitazio baterako izapideak abiarazi ziren. Lehiaketa ebatzi ondoren, lehian aritutako enpresa batek emaitza aurkaratu zuen. Azkenean, errekurtsoa ezetsi ondoren, enpresa adjudikazioduna Burdinola S. COOP izan zen. Obrak 2020ko ekaineko lehen astean hasi ziren, eta ikasturtea amaitu aurretik amaitzea espero dute.

• Martina Casiano Plataforma Teknologikoaren eraikinaren seinaleztatzea amaitu da, obren lizitazioaz aparte, eta Maria Goyri Bioteknologia Gunearenarena ari da prestatzen. 2019. urte osoan eta 2020ko lehen hiruhilekoan, bi eraikinetako Autobabeserako Batzordeak sortu eta bildu dira, eta hondakinen aretoak jarri dira martxan bietan.

• Martina Casiano Plataforma Teknologikoan RX Zerbitzu Orokorra aktibatu da, eta bertan kokatu da Analisi Zerbitzu Nagusiaren eta Fitotron eta Negutegi Zerbitzuaren hobekuntza. Maria Goyri Bioteknologia Gunean, Gene Adierazpenen eta Sekuentziazio eta Genotipo Azterketen Unitateak finkatuta geratu dira, eta nabarmen areagotu da Biomedikuntzaren arloko Mikroskopia Analitikoko Zerbitzuaren jarduera.

2.7.3. Esparruak eta tresnak diseinatzea ikerketa zentroekin, erakundeekin, enpresekin eta bestelako gizarte eragileekin epe luzerako elkarlana ezartzeko.

• Uraren eta ibai ekosistemen kudeaketaren arloan, ikerketako eta irakaskuntzako bi bikaintasun zentroren eraketarekin jarraitu dugu, Bilboko Uren Partzuergoarekin, URA agentziarekin eta Eusko Jaurlaritzarekin batera, eta horri begira, baterako proiektu espezifikoak bultzatu, Uraren unibertsitate-enpresa ikasgela sortu, eta ikasleentzako praktikak antolatu ditugu.

• Ikerketa emaitzak industriara transferitzeko sustapen proiektuarekin jarraitu dugu, RIS3 estrategiarekin lerrokatuen dauden EAEko kluster nagusiekin batera, eta arreta berezia ipinita industria aurreratuko AFM klusterrean.

• Programa berritzaile bat abiarazi dugu, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Sareko teknologia zentroetan ikertaldeen kalitate zientifikoa bultzatzeko, UPV/EHUko ikertzaileek IKERLAN teknologia gunean egindako egonaldi iraunkorren bitartez.

• Getxoko Udalarekiko lankidetza berritu dugu beste lau urtez, Punta Begoñako proiektuarekin jarraitzeko.

• UPV/EHUk ikerketa biosanitarioko institutuen (Biocruces, Biodonostia eta Bioaraba) bazkide izaten jarraitzen du.

• 12 unibertsitate-enpresa ikasgela berri sortu dira (2 Arabako Campusean, 4 Bizkaiko Campusean eta 6 Gipuzkoako Campusean). Aurrekoari lotuta, UPV/EHUko unibertsitate-enpresa ikasgelak ekipatzeko eta haietan jarduerak antolatzeko laguntzen lehen deialdia argitaratu da.

• G9ren Ikerketan Laguntzeko Zerbitzuen (SAI) lankidetzaren esparruan, UPV/EHUk Oviedoko Unibertsitateko 2 pertsona hartu ditu SGIkerreko Geokronologiako Unitatean.


2.8. ERREFERENTZIAZKO ERAGILE IZATEA EUSKAL HERRIA SOZIOEKONOMIKOKI ERALDATZEKO HAZKUNDE INTELIGENTE ETA JASANGARRI BATEN BIDEZ.

2.8.1. Enpresei, erakundeei eta, oro har, gizarteari bideratutako komunikazio jarduerak garatzea, I+G+Bren ahalmenak eta emaitzak ezagutzera emateko.

• UPV/EHUren eskaintza zientifiko-teknologikoak bere lekua izan du SGIkerren gaitasun teknologikoa komunikatzeko 7 jardunaldi eta ekitaldietan, eta berrikuntza eta teknologiaren transferentziara bideratutako 70 enpresa topaketetan; horien artetik, unibertsitatea 19tan izan da antolatzailea edo antolakuntzako kidea. Hainbat ikertaldek ekimen horietan in situ hartu dute parte 274 aldiz.

• 645 esplorazio bilera egin dira enpresekin, eta aldebiko 464 topaketa, ikertaldeen eta UPV/EHUren ikerketa emaitzen eta aktibo zientifiko-teknologikoen transferentzian interesa duten enpresen artean. Era berean, unibertsitateko aktibo zientifiko-teknologikoen 377 eskaintza bidali dira, enpresek ustiatu ditzaten.

• Transferentziaren funtzioa 14 aldiz agertu da tirada handiko hedabide eta argitalpenetan ikasturtean zehar.

• Negozio berriak sortzeko 73 aukera berri baloratu, eta 11 spin-off berri sortu dira.

2.8.2. Ikerketa eta berrikuntza politika eta praktika arduratsuak diseinatzea eta ezartzea.

• Etika batzordeek ebaluazioak eta txostenak egiten jarraitu dute, gizakiak, haien laginak eta datuak, animaliak eta agente biologikoak, eta genetikoki aldatutako organismoak erabiltzen dituzten ikerketa proiektuetan (tutoretzapekoak eta eztutoretzapekoak).

• Formakuntza eman da eskatu duten arlo guztietan, eta beste unibertsitate batzuek ikerketa alorreko etikari buruz sustatutako jarduera eta ekintzetan parte hartu dugu, UPV/EHUko laborategietan ikertzeko Laborategiko Praktika Egokien (LPE) ikastaroa barne hartuta.

• UPV/EHUren aplikazioa hobetu da; beste unibertsitate eta ikerketa zentro batzuetara eraman daitekeen aplikazio bat sortu da; eta, etorkizuneko HERCULES aplikazioaren unibertsitate ikerketen etikarako taldearen burutza gureganatu dugu.

• Martxan jarri da zerbitzuaren digitalizazioa.

2.8.3. Ikerketa egitura berriak sortzea gure Nazioarteko Bikaintasun Campusaren eta Euskal Herriko RIS3 estrategiaren barruan, baita kanpoko laguntza duten beste arlo batzuetan ere.

• Tecnalia Research and Innovation Fundazioarekin eta Arabako Foru Aldundiarekin batera egin dugu lan, Farmakoen Garapen Aurreratuari buruzko ikergune bat abian jartzeko Arabako Campusean.

• Mugaz gaindiko Lankidetza Laborategiak (MLL) sortzeko baldintzak berrikusi dira, eta sorrera eta laguntza prozedura berri bat ezarri da. Prozedura horren barruan sartzen dira: urteko deialdi ireki bat MLL bat onartzeko; unibertsitateen (UPV/EHU eta Bordeleko Unibertsitatea) ekarpen handiago bat, doktore aurreko eta doktore ondoko ikertzaile bat emanez; eta, jarraipen protokoloaren berrikuspen bat. Berritasun horie  2019ko Euskampus Bordeaux Egunean komunikatu ziren.

• 2020ko maiatzaren 31n amaitutako deialdian, MLL aitortza jasotzeko hiru proposamen aurkeztu ziren.

• UPV/EHU eta Tecnalia barne hartuko dituzten Baterako Ikerketa Laborategiak - Joint Reseach Laboratory (JRL) sortzeko baldintzak aztertzen ari dira.

• Baterako Ikerketa Laborategi bat – Joint Research Laboratory (JRL) sortzea proposatu da, biomarkagailu neurologikoen ikerketan diharduen “Osasun Zientzia eta Teknologia” Gunean.

• Data Analytics-eko Baterako Ikerketa Laborategiak (JRL) bere konfigurazioa aldatu du, Adimen Artifiziala aztertzen duen JRL bat izateko.

• Jakintza Komunitate bat sortu da Fotonikaren arloan, Jasangarritasunerako Material Multifuntzionalen Gunearen barruan: “FOTONIKA-Euskampus Photonics Community”. Horren bidez, lankidetza jarduera egituratu nahi dugu arlo horretan, eta arloak Euskadiko RIS3ren lehentasunei eginiko ekarpenak areagotu nahi dira.

• Proiektu bat jarri dugu martxan Kultura eta Sormen Industrien Unibertsitate Gune bat eratzeko, unibertsitateak Euskadiko RIS3ren kultura eta sormen industrien aukera nitxoan ekarpen erabakigarria egin dezan.


2.9. UPV/EHUREN JAKINTZA ETA GAITASUN ZIENTIFIKO-TEKNOLOGIKOAK EGITURA SOZIOEKONOMIKORA HURBILTZEA.

2.9.1. UPV/EHUren eta enpresen arteko elkarlana sustatzea, Europa mailako lankidetza taldeetan, eta unibertsitateak ekimen garrantzitsuetan parte har dezan bultzatzea (Horizon 2020, 2014-20 aldirako egitura funtsak, Knowledge Innovation Communities-KICs...). Helburua lortutako itzulkina %25 handitzea izango da.

• “How to write a competitive proposal in H2020 (with special focus on impact)” izeneko ikastaroa antolatu zen, eta UPV/EHUko 41 ikertzailek parte hartu zuten (%53 emakumeak, %47 gizonak).

• UPV/EHUk Bilboko EIT Manufacturing CLC-n sartzeko eskaera aurkeztu du (epeak eten ziren COVID-19aren eraginez).

• UPV/EHUren eta Tecnaliaren arteko JRU Euskampus Joint Research Unit-a zabaldu da, BCAMen sarrerari esker (Basque Center for Applied Mathematics)

• JRU Euskampus formula erabili da lehenengoz, eta horri esker, Tecnaliak koordinatutako H2020 SHELTER proiektuak UPV/EHU barne hartzeko aukera izan du, unibertsitateak ez baitzuen parte hartzen partzuergo proposatzailean.

• Martxan jarri da Adimen Artifizialean Euskal Komunitate bat eratzeko Elkartek EAAGUNE proiektua, unibertsitateen, teknologia zentroen eta enpresen arteko jakintzaren transferentzia optimizatzeko.

• Unibertsitate eta Ikerketa Sailburuordetzak eta Europako Batzordeko Joint Research Center-ek (DG JRC) batera antolatutako “Workshop on Regional Innovation Impact Assessment Framework for Universities: Application in Policy Development” ekimenean parte hartu dugu. Horren ondorioz, UPV/EHU hautatu dute RIIA Book-en “Case Study” bat gisa ager dadin, non Euskadin berrikuntzak duen inpaktuaren “narratiba zenbakiekin” aurkezten baitu.

• I. Unibertsitate-Enpresa Euskal Estrategiaren garapenaren testuinguruan, “4GUNE unibertsitate klusterra” eratzen duten hamaika unibertsitate ikastegietatik zazpi UPV/EHUrenak dira. “Enpresa+Unibertsitatea” erronken programan parte hartzen duten ikasleen %80 UPV/EHUkoak dira.

2.9.2. Ikertaldeei eskaintza teknologikoa merkaturatzen laguntzea, enpresekin kontratu gehiago izenpetzeko, eta patenteak erabiltzeko lizentzien eta software erregistroen kopurua handitzeko.

• 1.251 transferentzia kontratu sinatu ditugu kanpoko 681 erakunde eta enpresarekin, 11,55 milioi euroren zenbateko batez, eta 200 ikertaldek baino gehiagok parte hartu dute.

• Aktibo teknologikoen zorroan, 430 inguru patentek babestutako 204 asmakizun sartu dira. Horien artean, 14 lehenetsi dira aldi honetan, eta 15 lizentzia kontratu sinatu dira, enpresek UPV/EHUren aktibo teknologikoak ustiatu ditzaten.

2.9.3. Komunikazio zientifikoko programa bultzatzea hainbat egitura eta ekitaldiren bidez: Kultura Zientifikoko Katedra, Zientzia Astea, Gazteak Laborategietan…

• Lehen eta bigarren hezkuntzako ikasleen artean zientzia eta ikerketa bokazioa sortzeko jarduerei dagokienez, hiru tailer antolatu eta eman dira Lamiako Eskolako Lehen Hezkuntzako lehen eta bigarren mailako 10 ikasleren talde batean, txikienen artean STEAM (Science, Technology, Engineering, Arts and Mathematics) jarduerekiko interesa pizteko programaren barruan. Horrez gain, City Shaper erronkarekin lerrokatutako jardueren eskaintza prestatu da. Horien bidez, unibertsitateko irakasle-ikertzaileek Innobasquek urtero antolatzen duen Euskadiko First Lego Leaguen (FLL) parte hartu zuten, eta guztira 400 plaza baino gehiago eskaini ziren FLLren lehiakideen prestakuntza eta inspiraziorako.

• Era berean, bokazio zientifikoak sustatzeari begira, unibertsitateko irakasleikertzaileek Elhuyarrek antolatutako Zientzia Azokan eta Bizilaben hartu dute parte.

• UPV/EHUko Zientzia Astearen XIX. edizioa hiru euskal hiriburuetan eta Barakaldon egin zen. 2019ko Zientzia Astearen jardueren eskaintza inoiz baino zabalagoa izan zen, 200 jardueren kopurura iritsita; tartean, 49 txoko zientifiko (22 Bilbon, 15 Donostian eta 12 Gasteizen) eta era askotako 150 proposamen, hala nola tailerrak (70 guztira), bisita gidatuak (30etik gora), hitzaldiak, erakusketak, lehiaketak eta txikienentzako zientzia ikuskizun bat, egoitza bakoitzean. Aurtengo Zientzia Astean “Jakinduriek mundue erreko dau” bertso zientziako ikuskizuna eman da lehenengoz, eta Donostian eta Gasteizen eskaini zuten Zientzia Astearen eskutik. Guztira, 17.000 pertsona inguru bildu ziren Zientzia Astean.

• Zientzia Astearen aurreko hiru astetan, “Ilusioa eta Zientzia UPV/EHUn” ekimena egin zen Bilboko Bizkaia Aretoan. Batik bat lehen hezkuntzako eta DBHko ikasleei begira antolatutako ekimen hura ikastetxeetako 150 taldek bisitatu zuten (3.000 ikasle inguru). Asteburuetan, berriz, ia 6.000 pertsonak bisitatu zuten erakusketa; bestalde, 776 pertsona joan ziren antolatutako hiru hitzaldietara, eta 1.200 pertsona baino gehiago, haurrentzako ikuskizunetara.

• The Conversation España-rekin sinatutako hitzarmenaren testuinguruan, 2019-2020. ikasturtean, gure unibertsitateko irakasle-ikertzaileek 107 dibulgazio artikulu argitaratu zituzten The Conversation España plataforman; aldi horretan, UPV/EHUko langileek argitaratutako artikuluak 2.201.903 aldiz irakurri ziren; irakurketen %33 Espainian egin ziren, eta gainerako %67a, beste herrialde batzuetan, hala nola AEB (%12), Frantzia (%9), Mexiko (%9), Australia (%8) eta Argentina (%6). The Conversation-en argitaratutako artikuluak hainbat hedabidetan argitaratu dira berriro; tartean, nabarmentzekoak dira eldiario.es, Infobae, Diario ABC, El País eta Ouest France.

• Ikerketa emaitzak zabaltzeko estrategiaren barruan, @EHUscientia twiter kontua sortu zen, eta horren bidez, UPV/EHUko irakasle-ikertzaileek aldizkari zientifiko prestigiotsuetan (kategoria bakoitzaren Q1) argitaratutako artikulu zientifikoen berri ematen da. Argitalpenaren izenburua, egilea eta aldizkaria adierazteaz gainera, artikuluaren DOIa eta esteka ematen dira. Artikuluak #EHUpaper etiketaz sustatzen dira, eta egunero batez beste 5 artikulu inguru argitaratzen dira. Kontua jarraitzaileak lortzen joan da (477); hilero 50.000 inprimaketa baino gehiago izaten dira, baina nabarmentzekoa da, batez ere, estekak 20-30 aldiz klikatzen direla egunean.

• UPV/EHUko ikerketa eta dibulgazio jarduerak presentzia nabarmena izan du EiTBko Teknopolis saioan; 2019-2020 ikasturtean, UPV/EHUn egindako jarduerei lotutako 27 erreportaje/elkarrizketa egin dira, eta saioaren amaieran 3 aipamen egin ohi dira. Horrez gain, UPV/EHUri lotutako askotariko ezagutza arlotako adituen parte hartze handia nabarmendu behar dugu, COVID-19aren osasun krisiari buruz egindako saio berezietan.

• UPV/EHUk Europar Batasunaren Marie Slodowska Curie programaren finantzaketa lortu du, Ikertzaileen Europako Gaua lehenengoz antolatzeko. Batzordeak hautatutako Night-S-TEAM proiektua G-9ren Ikerketa Sektorialeko Kultura Zientifikoko lan taldetik sortu zen.

2.9.4. Kalitate ziurtagiriak eta akreditazioak bultzatzea, zerbitzuen eta azpiegituren komertzializazioa indartzeko.

• AENORek 9001:2015 ISO arauaren arabera emandako kalitate ziurtagiriaren ebaluazio positiboa egin da SGIkerreko 13 unitatetan eta prestakuntza eskaintza osoan (guztira, 14 unitatek eskuratu dute ziurtagiria). Era berean, Bizkaiko Analisi Zerbitzu Zentralean eta Sekuentziazio eta Genotipatu Zerbitzuan, 8 analisi tekniken akreditazioa mantendu da, ISO 17025 arauaren arabera.

• RAMAN Zerbitzuan ezarritako Zerbitzuen Kartaren ziurtagiria berritu da, eta indarrean mantendu dira beste 4 unitateren zerbitzuen kartak (XPS, Polimeroen Mikroskopia, Analisirako Zerbitzu Zentrala –SCAB–, eta Fitotroia eta Negutegia).

• Kalitatearen inguruko aholkularitza eman dugu bi sailetan (Ingeniaritza Nuklearra eta Jariakinen Mekanika eta Ingeniaritza Kimikoa eta Ingurumenaren Ingeniaritza). Kasu batean, UNE: EN ISO 17025:2017 arauan oinarritutako kalitate sistemaren ezarpenean, eta, bestean, 5S metodologiaren ezarpenean.

3. IRAKASKUNTZAREKIN KONPROMETITURIKO UNIBERTSITATEA

3.1. UNIBERTSITATEKO KIDEEK ETA EUSKAL GIZARTEAK IRAKASKUNTZAREN KALITATEARI GARRANTZI HANDIAGOA EMAN DIEZAIOTEN LORTZEA.

3.1.1. Garapen akademiko profesionalerako estrategiak indartzea.

• irakasBERRI programaren (Irakasle berrien harrera eta orientaziorako) bigarren deialdia hiru campusetan egin zen, eta 67 irakasle gaztek hartu zuten parte, eta 40 akreditatu ziren (%82 emakumeak, %18 gizonak).

• iRAKER programaren bigarren deialdia amaitu da, eta 20 irakaslek eskuratu dute ziurtagiria (%57 emakumeak, %43 gizonak), haien mentoreen laguntzaz (%35 emakumeak, %65 gizonak). Hirugarren edizioaren bigarren modulua amaitu da jada, eta 14 irakaslek parte hartu dute (%64 emakumeak, %36 gizonak) eta haien mentoreek (%36 emakumeak, %64 gizonak). Nabarmentzekoa da edizio honetan ikerketari buruzko prestakuntza areagotu dela eta lanean ari garela modulu erdi presentzialak sartzeari begira.

• 2020ko urtarrileko UIPP ikastaroen deialdian 284 akreditazio berri eman dira (%65 emakumeak, %35 gizonak).

• Pandemia deklaratu eta aurrez aurreko jarduerak eten ondoren, 4 ikastaro hauek eman dira: “Blackboard Collaborate plataforma”, “Bideoak grabatzea”, “Galdetegiak eGelan” eta “Ebaluazioa”. Hainbat saiotan programatu ziren, eta 2.830 irakaslek hartu zuten parte.

• 2020ko ekainean, UIPP deialdia aldatu, eta orain formatu irekia du, eskaintza unean uneko beharren arabera egokitu ahal izateko. Horrez gain, IKD i3 estrategiarekin koordinatu da (irakaskuntza, diziplina ikerketa akademiko eta jasangarritasunerako prestakuntza). Hala, irakaskuntzarako prestakuntza indartu da formatu erdi-presentzialean, eta 10 ikastaro eta tailer eman dira online, modu sinkroniko eta asinkronikoan, non 356 irakaslek hartu duten parte.

3.1.2. UPV/EHUko irakasle onenek irakasleak prestatzeko programetan parte har dezaten lortzea.

• 74 irakaslek hainbat prestakuntza zeregin bete dituzte UPV/EHUren programetan:

– UIPP ikastaroetan 40 irakaslek parte hartu dute prestatzaile gisa (%70 emakumeak, %30 gizonak), eta horien %20 Hezkuntza Berrikuntzarako Proiektuetatik datoz.

– Metodologia Aktiboen Tailerretan, UPV/EHUko 17 irakasle aritu dira tutore eta prestatzaile gisa (%80 emakumeak, %20 gizonak).

– Ebaluaziorako prestakuntza espezializatutako taldea UPV/EHUko 5 irakaslek osatu dute (%60 emakumeak, %40 gizonak), eta kanpoko beste batek.

– iRAKER programaren bigarren eta hirugarren edizioan, 34 irakaslek parte hartu dute mentore gisa (%35 emakumeak, %65 gizonak).

3.1.3. Irakasleen irakaskuntza kalitateari buruzko emaitzak euskal gizarteari ezagutaraztea.

• IKD Jendartea jardunaldia egin da “EHUAgenda 2030: IKD i3 esperientzien elkargunea”izenburupean, eta 202 pertsonak hartu dute parte (%67 emakumeak, %32 gizonak, %1 pertsona ez-binarioak). Jardunaldi berean 45 poster aurkeztu, eta IKD i3 estrategia eman da ezagutzera, zeinak, IKD eredua oinarri hartuta, haren interpretazio berri bat egiten baitu, ikaskuntza ikerketa eta iraunkortasunarekin batera bultzatzeko. Era berean, ekitaldian, aitortza egin zitzaien IKD 37 irakasle talde egituratuei, Docentiazen 9. deialdian bikaintasun kalifikazioa lortu zuten 37 irakasleei, Berraktibatu+ programan parte hartu duten 4 ikastegiei, eta AUDIT ziurtagiria lortu duten 9 ikastegiei.

• IKD irakasle talde egituratuen kopurua 37ra iritsi da, eta 303 irakaslek osatzen dituzte (%62 emakumeak, %38 gizonak). Guztiek dute espazio bat Berrikuntzaren, Gizarte Konpromisoaren eta Kulturgintzaren arloko Errektoreordetzaren webgunean (https://www.ehu.eus/es/web/berrikuntza-gizarte-konpromiso-eta-kulturgintza-errektoreordetza/ikdit-edikd-2018-katalogoa). Espazio horretan, taldeak landutako arloa eta irakaskuntza hobetzeko aurrerapen lerroak deskribatzen dira.

• Ikasturteko lehen lauhileko irakaskuntzari buruzko iritzi inkesta normaltasunez egin da, eta irakasleekiko gogobetetze maila 4,1ekoa izan da 5etik.

• Osasun alerta egoera deklaratu ondoren, inkestak egiteko ohiko prozesua eten eta beste bat diseinatu behar izan zen, urruneko irakaskuntza egoerari egokituta. Inkesta berria online aplikazio baten bidez kudeatu da, eta horrela ikasleen iritzia biltzeko aukera izan dugu. Parte hartzea %20koa izan da; egoera honetan irakasgaien garapenari buruzko gogobetetze globala 5etik 3,6koa izan da, eta irakasleen gaineko gogobetetzea, berriz, 3,8koa.

• Irakaskuntza kalitatearen adierazleak (Docentiaz eta Ikasleen Iritzia) eguneratu eta argitaratu dira, eta Unibasq kalitate agentziari bidali zaizkio, Irakaskuntzaren Behatokian argitara ditzan.

3.1.4. Doktoregoko Ikasleen Iritzi Inkestaren urteko txostenak egitea.

• Doktoregoko ikasleen iritzi inkesta egin da (2019-2020 ikasturtea). Kanpaina honetan, ikasleen parte hartzea %52era iritsi da; beraz, doktorego programa guztiek eskuratu dute beren txostena. Aurtengo gogobetetze orokorra 5etik 4koa izan da.


3.2. IRAKASKUNTZA JARDUERA EBALUATZEKO PROGRAMEN ERABILERA NORMALTZEA.

3.2.1. Ebaluazio prozedurak mailakatzea, irakaskuntzaren garapenean gaindi daitezkeen mugarriak ezartzeko.

• Docentiaz programaren hamargarren deialdian 229 irakaslek hartu dute parte (%58 emakumeak, %42 gizonak). Konfinamendua dela eta, espedienteen ebaluazioa ez da gelditu, ezta moteldu ere. Une honetan, behin gutxienez ebaluatu diren irakasleen %53 gainditu dugu.

3.2.2. Docentiaz programa instituzionalizatzea.

• UPV/EHUk baloratzen du Docentiaz programaren bidez irakaskuntza akreditatuta edukitzea hainbat deialditan: irakasleen garapen akademikorako Gaituz programa; IKD-IT irakasle talde egituratuak; eta IKD i3 (ikaskuntza x ikerkuntza x iraunkortasuna) berrikuntza proiektuak. Horrez gain, Ikerketaren arloko Errektoreordetzak UPV/EHUko sailetan ikerketa sustatzeko eginiko deialdian Docentiaz programa baloratzen da.

3.2.3. UPV/EHUko irakaslana ebaluatzeko arautegi bat egitea.

• Irakaslana ebaluatzeko arautegia idatzi da. Une honetan, txosten juridikoaren zain dago, eta haren onarpena Gobernu Kontseiluan atzeratu da, aurrez aurreko jardun akademikoa etetearen ondorioz. Hurrengo ikasturtean prozesua amaitzea espero da.


3.3. ANTOLAKETA EREDU BERRI BAT DISEINATZEA, MASTERRAK IKASTEGIETATIK GESTIONATU DAITEZEN, ETA DOKTOREGO ESKOLA BAT SORTZEA.

3.3.1. Tituluen gestioa berrantolatzea, ikastegi bakoitzak prestakuntza eskaintza koherentea eta sendoa izan dezan.

• Master eta Doktorego Eskolari atxikitako 87 unibertsitate master ikastegietara lekualdatu dira, beharrezkoak diren izapideak Unibertsitateen Ministerioan eginda (Unibertsitateen, Ikastegien eta Tituluen Erregistroa). Era berean, antolakuntza irizpideen dokumentua eman zaie ikastegi arduradunei, titulu horiek kudeatzeko zereginak eta kontaktuak zehaztuta.

• UPV/EHUko ikastegi guztiek, gutxienez, master titulu bat eskaintzen dute, bertan emandako graduko ikasketen jarraipena dena.

3.3.2. Gestio taldeen barruan elkarlana bultzatzea (AZPko langileak eta IRIak) eta ikasleen ahotsa entzun dadin sustatzea titulazioei buruzko analisiak egin eta erabakiak hartzeko prozesuetan.

• Kalitate eta Ebaluazio Instituzionaleko Zerbitzuak (KEIZ-SCEI) aholkularitza eman die prestakuntza eskaintzan masterrak sartu dituzten ikastegiei, beren Kalitatea Bermatzeko Sistemak (KBS) titulu horien kudeaketara egokitu ditzaten.

• Doktorego Eskolarekin (DOKe) elkarlanean jarraitu dugu, berregituraketaren ondoren bere Kalitatea Bermatzeko Sistema doktoregoko ikasketetara egokitu behar izan baitu. Ezarpenaren ziurtapena AUDIT programaren bidez egitea espero dugu, 2020-2021 ikasturtean.

• Irakaslana Ebaluatzeko Zerbitzuak laneko gogobetetze inkesta egokitu du (EHUn Lan), eta irakasleei eta administrazio eta zerbitzuetako langileei egin die. Irakasle-ikertzaileen gogobetetze orokorra 4,1ekoa da, eta AZPko langileena, 4koa, biak ere 5etik.


3.4. TITULUEN ETA IKASTEGIEN KALITATEAREN KUDEAKETAN LIDERGO PARTEKATUA INDARTZEA.

3.4.1. Tituluek eta ikastegiek egiaztapen instituzionala lor dezaten laguntzea.

• UNIBASQek aldeko txostenak igorri ditu, 18 master tituluren akreditazioak berritzeko.

• UNIKUDE – DOKe aplikazioa egokitu da, doktorego programen akreditazioa berritzeko autoebaluazio txostenak egiteko lana errazteko. 2020ko maiatzetik ekainera prozesu hori egin dute akreditazioa berritu behar duten hiru doktorego programek. 2020-2021 ikasturtean, beste 54 doktorego programek egin beharko dute.

• Berrantolatutako 12 ikastegien kalitatea bermatzeko sistemak berrikusten jarraitu dugu, haien Kalitatea Bermatzeko Sistemak (KBS) ezartzeko ziurtapen prozesua amaitu ahal izateko, AUDIT programari jarraituta. 2019-2020 ikasturtean, lau ikastegi hauek egiaztatu dituzte beren KBS: Informatika Fakultatea, Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea, Zuzenbide Fakultatea, eta Arte Ederren Fakultatea.

3.4.2. Zuzendaritza taldeei (dekanotza/zuzendaritza taldeak eta sailak) kudeaketa aurreratuko ereduari buruzko prestakuntza ematea.

• Kalitate eta Ebaluazio Instituzionaleko Zerbitzuak (KEIZ-SCEI) 20 ikastegiak eta titulu ofizialak ematen dituzten unibertsitateko hiru zentro atxikiak bisitatu ditu, haien kudeaketarako laguntza beharrak ezagutzeko eta plan estrategikoak egiteko prozesuan laguntzeko.

3.4.3. Ikastegietako kalitate batzordeek erakundearen erabaki estrategikoetan duten egitekoa indartzea.

• “UNIKUDE – Plan Estrategikoa 2.0” proiektua hasi da, modulu berri bat edukitzeko. Horren bidez, ikastegietako zuzendaritzek eta kalitate batzordeek gogoeta estrategiko normalizatu bat modu gidatuan egin ahal izango dute maiztasun batez. Horrela, metodologia estandarizatu bat duen tresna bat izango dute urte arteko plan estrategikoak egiteko.


3.5. SINERGIAN ETA JOERA PARTEKATUETAN (KOMUNIKAZIOA, ELKARREKIKO AITORPENA ETA ILUSIOA) OINARRITUTAKO ANTOLAKUNTZA KULTURA SUSTATZEA.

3.5.1. Ikastegietan kohesioa eta barne identifikazioa bultzatzea.

• UNIKUDEn Ikastegiko Urteko Txosten eta Kudeaketa Planaren (UTKP) eredu baten sarrerari esker, ikastegietako kudeaketa txostenak normalizatzea lortu dugu, erakunde akreditaziori begira jarrita. UTKP dokumentuetan, egindako ekintzak, ikastegiko emaitza gako eta estrategikoak, eta haien ardurapeko gradu eta master tituluen emaitzak jasotzen dira. Ikastegi guztien 2018-2019 ikasturteko UTKPak beren webguneetan daude argitaratuta.

3.5.2. Ikastegietako barne dinamika babestea eta indartzea.

• 2019ko azaroan, 4 prestakuntza saio ireki egin genituen Araba, Gipuzkoa eta Bizkaiko (Leioa eta Bilbo) campusetan, eta saio horietan, ikastegi guztietarako oinarritzat hartuko den Urteko Txostena eta Kudeaketa Planaren (UTKP) eredu berriaren egitura aurkeztu zitzaien ikastegi eta tituluetako arduradunei. Gutxi gorabehera 160 pertsonak hartu zuten parte.

• 2019-2020 ikasturtean, laguntza eta orientazioa emateko 7 saio espezifiko egin ziren fakultate eta eskoletan, eta zuzendaritza taldeetako kideek, teknikariek eta tituluetako arduradunek parte hartu zuten; zehazki, 55 pertsonak (%55 emakumeak, %45 gizonak). Saioak aurrez aurrekoak eta telematikoak izan ziren, eta orientazioa eta laguntza eman dugu ikastegien barneko kudeaketaren askotariko alderditan: i) Kalitatea Bermatzeko Sistemen ezarpenaren ebaluazioa (Informatika Fakultatea, Arte Ederren Fakultatea, Zuzenbide Fakultatea), ii) tituluen akreditazioa (Arte Ederren Fakultatea, Letren Fakultatea, Ekonomia eta Enpresa Fakultatea), iii) Plan Estrategikoa egitea (Arkitektura Goi Eskola Teknikoa, Gasteizko Ingeniaritza Eskola).

3.6. PRESTAKUNTZA ESKAINTZAREN, PROGRAMA OSAGARRIEN ETA BESTELAKO JARDUEREN KOMUNIKAZIOA ERRAZTEA.

3.6.1. Lanbide Heziketako eta Batxilergoko sareekiko harremanak sendotzea.

• Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailarekin elkarlanean, orientaTU jardunaldiak egin ditugu, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntza Ez Derrigorrezko orientatzaileentzat. Hiru campusetan egindako jardunaldi horietan, Bigarren Hezkuntzako 172 ikastetxetako (%12 Arabakoak, %47 Bizkaikoak, %37 Gipuzkoakoak, %1 Nafarroakoak eta %3 Iparraldekoak) 199 orientatzailek parte hartu dute (%78 emakumeak eta %22 gizonak). Era berean, bigarren hezkuntzako irakasleek eta UPV/EHUko hainbat jakintza arlotako 37 irakaslek (%76 emakumeak, %24 gizonak) beren esperientziak trukatu dituzte.

• Bigarren Hezkuntzako orientatzaileentzako materiala sortu da, jakintza arloaren araberako eskaintza akademikoari eta arloetako sarrera eta irteera ikasleen profilari buruzko informazioa emateko. Horrez gain, UPV/EHUren prestakuntza proiektuari buruzko informazioa sartu da material horretan.

• Orientazio Jarduera Praktikoen Programa egin dugu, Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailarekin lankidetzan. 62 jarduera praktiko eskaini ditugu 17 ikastegitako 67 titulutan, eta orotara, 3.513 ikaslek parte hartu dute (%64 emakumeak, %36 gizonak). EAEko Bigarren Hezkuntzako 165 ikastetxeetako ikasleek hartu dute parte (%12 Arabakoak, %52 Bizkaikoak, %36 Gipuzkoakoak).

• Ateak Zabaltzeko Egunak aurrez aurre egin ziren, baita modu birtualean ere, COVID-19ak eragindako alarma egoeran. Aurrez aurreko jardunaldiak Bizkaiko eta Gipuzkoako campusetan egin ziren, eta 4.236 pertsona joan ziren (%62 emakumeak, %38 gizonak). Jardunaldi birtualak Arabako Campusean eta Bizkaiko Campusaren Lan Harreman eta Gizarte Langintza Fakultatean egin ziren, eta 866 pertsonak hartu zuten parte (%64 emakumeak, %36 gizonak).

• Eskolek eta fakultateek bere graduko tituluak aurkezteko informazio saioak egin zituzten, DBHko eta Batxilergoko ikastegietan.

• Ikasleentzako Argibide Zerbitzuaren Gida argitaratu dugu, eta haren edukia azaldu zaie DBHko eta Batxilergoko ikastetxeetako, helduentzako hezkuntza zentroetako eta Berritzeguneetako orientatzaileei.

3.6.2. Eskaintza akademikoari zabalkundea ematea, ikasleek prestakuntza ibilbideak diseinatzeko aukera izan dezaten (graduak, graduondokoak eta etengabeko prestakuntza).

• Unibertsitate Orientaziorako Azokak antolatu ditugu hiru campusetan, eta 10.906 lagunek parte hartu dute.

• Eskaintza akademikoaren zabalkundean unibertsitateko kolektiboen (irakasleikertzaileak, ikasleak eta AZPko langileak) parte hartzea bultzatzen jarraitu dugu. Zehazki, UPV/EHUko 514 pertsonak parte hartu dute orientazio azoketan (%61 emakumeak eta %39 gizonak), 479k jarduera praktikoetan (%53 emakumeak, %47 gizonak) –horietatik 47 ikasleak (%74 emakumeak, %26 gizonak)– eta 1.015ek ateak zabaltzeko egunetan (%58 emakumeak, %42 gizonak) –horietatik 478 ikasleak (%63 emakumeak eta %37 gizonak)–. Ikasleentzako Argibide Zerbitzuak banakako harrera egin die 3.700 lagun ingururi. Kontsulten %60 telefonoz egin dira; %25 posta elektroniko bidez; eta %15, aurrez aurre.

• “Graduko Ikasketa Eskaintza 2020-2021” dokumentua argitaratu dugu, graduko tituluen eskaintza osoa eta bakoitzaren espezialitateak/aipamenak/ibilbideak biltzen dituena.

3.6.3. Eskaintza akademikoa ezagutzera ematea euskal diasporan.

• Mundu osoko 150 euskal etxerekin jarri gara harremanetan, eta UPV/EHUren eskaintza akademikoari buruzko informazio zehatza eman diegu, nola gradukoa hala graduondokoa.


3.7. UPV/EHUK BERE INGURUNEARI EGITEN DION EKARPENA EZAGUTZERA EMATEA.

3.7.1. Adituak zerbitzua zabaltzea, hedabideen artean.

• Adituak aplikazio informatikoa birdefinitu da, hedabideen beharrei egokitzeko, eta diseinatzeko prozesuan dago. Gaur egun, UPV/EHUko 590 espezialista daude izena emanda (%57 emakumeak, %43 gizonak), eta hedabideetako 192 profesional.

3.7.2. Jarduera egokien katalogo bat sortzea jakintza arlo bakoitzean.

• Hala IKD irakasle talde egituratuek nola HBT Adituak taldeek beren proiektuak eta irakaskuntza hobekuntzak webguneetan argitaratzen jarraitu dute. Lehen erregistroan 37 talde daude, eta bigarrengoan 8 gehiago, non beren irakaskuntzarako jardunbide egokiak islatzen baitira.

• Azaroan egindako IKD Jendartea jardunaldian 37 IKD irakasle talde egituratuen aitortza egin zen.


3.8. TOKIKO ETA NAZIOARTEKO ESPARRUETAN UPV/EHUREN IRAKASKUNTZA JARDUERA BERRITZAILEA IKUSARAZTEA ETA ZABALTZEA.

3.8.1. Harremanak sendotzea beste unibertsitate publiko batzuekin, batik bat komunikazio hizkuntza gisa euskara darabiltenekin, irakaskuntzaikaskuntzako esperientzia berritzaileak partekatzeko.

• Paueko eta Aturriko Herrialdeetako Unibertsitateak koordinatzen duen Erasmus+ European Cross-Border Skills proiektuak martxan jarraitzen du, mugaz gaindiko gaitasunak definitzeko eta haien ziurtapena zehazteko. Gure unibertsitatea, proiektuaren koordinatzailearekin batera, ustiapen plataforma garatzeaz arduratzen da. Proiektuak 2020ko abuztuan amaitu behar zuen, baina 2020ko abendura arte luzatu da.

• Ocean i3 mugaz gaindiko campuseko berrikuntza proiektua UPV/EHUren eta Bordeleko Unibertsitatearen arteko lankidetza proiektu bat da. Bordeleko Unibertsitatearen 3 titulu eta UPV/EHUren 9 titulu oinarri hartuta, diziplina eta hizkuntza anitzeko GRALak eta MALak egiten dira, erronketan oinarritutako ikaskuntza metodologiaren bidez. Proiektuak Europako finantzaketa lortu du, 2014-2020 POCTEFAren bidez (INTERREG V-A Programa, Espainia-Frantzia- Andorra).

• Urtarrilaren 27an, irakaskuntza-ikaskuntzarako metodologia berritzaileak erabiltzeari buruzko jardunaldi bat egin zen, Bilboko Ingeniaritza Eskolan. UNIBASQek UPV/EHUren laguntzaz antolatutako jardunaldi hori INNOMETH proiektuaren testuinguruan kokatzen da (Assessment of innovative methodologies in teaching and learning in the Basque University System – INQAAHE Capacity Building projects 2019).

4. AUKERA PROFESIONALAK ESKAINTZEN DITUEN UNIBERTSITATEA

4.1. IBILBIDE AKADEMIKOAREN GARAPENA ETA PROMOZIOA BABESTEA (IRAKASLE-IKERTZAILEAK).

4.1.1. Irakasle-ikertzaileen promozioa errazteko prestakuntza jarduerak garatzea.

• SAE-HELAZen UIPP programak promozio akademikorako prestakuntza eman die irakasleei, hainbat ikastaro eta tailerraren bidez. Hain zuzen ere:

– “DOITU tailerra: zer hobe dezaket nire irakaskuntzaren plangintzan” 34 lagun akreditatu dira (%59 emakumeak, %41 gizonak).

– “Irakasle agregatu eta titularren oposizioetarako irakaskuntza-proiektuko memoriaren elaborazioa”. 22 lagun akreditatu dira (%77 emakumeak, %23 gizonak).

– Ikerketen errendimendua areagotzeko ikastaroak.

• 2018an, martxan jarri genuen “GAITUZ: UPV/EHUko irakasleen garapen akademikorako laguntzen deialdia” programa, irakasleen akreditazio jarduerak finantzatzeko. 2019-2020 ikasturtean, 106 laguntza banatu zaizkie 80 pertsonari (%73 emakumeak, %27 gizonak). Finantzaketa hori irakasleen egoera berezira egokitzen da. Programa bi mailatan bereizten da. Lehenengoan, irakasle berriei dagokiena, 55 laguntza eman dira (%71 emakumeak, %29 gizonak); bigarrenean, irakasle iraunkorrei dagokiena, 25 (%76 emakumeak, %24 gizonak).


4.2. IRAKASLE-IKERTZAILEEN BELAUNALDI ALDAKETA EGOKIA BERMATZEA.

4.2.1. Prestakuntza orokorreko programa bat (irakaskuntzakoa, ikerketakoa eta kudeaketakoa) ezartzea, lagungarria izango dena irakasle-ikertzaile berrien akreditaziorako.

• Irakasle berrien prestakuntza ibilbidea finkatu da, irakasBERRI programaren bidez (irakasle berrien harrera eta orientazioa, 4 ordu), eta 40 irakaslek hartu dute parte (%82 emakumeak, %18 gizonak).

• Irakasle atxikientzako iRAKER programan (8 ECTS), 34 irakaslek parte hartu dute, eta 26k eman dute izena 4. ediziorako (%65 emakumeak, %35 gizonak).

4.2.2. Sailetan txertatutako tutoretza estrategiak finkatzea, irakasle berriei aholkua eta babesa emateko euren ibilbide akademikoaren diseinuan eta garapenean.

• iRAKER programan 51 irakaslek parte hartu dute mentore gisa (%38 emakumeak eta %62 gizonak).

• Irakasle atxikien plaza hutsetan dauden bitarteko irakasle kontratatuentzako tutoretza programak martxan jarraitzen du, betetzen duten plazaren kategorian lehiatzeko baldintzak betetzen laguntzeko. 2018-2019 ikasturtean berriro martxan jarri zen programa horretan, 27 sailetako 62 irakaslek hartu dute parte (%62 emakumeak, %38 gizonak). Horien artetik, 24k doktore titulua dute, eta 6 irakasle atxiki edo irakasle laguntzaile doktore gisa akreditatu dira. Programa honetan parte hartzeak berekin dakar ere kredituak aitortzea Jardun Akademikoaren Planean ikerketari loturiko jarduerengatik.


4.3. UNIBERTSITATEAREN ZEREGINAREKIN BAT DATORREN IBILBIDE PROFESIONALA GARATZEKO BALDINTZAK HOBETZEA (AZPKO LANGILEAK).

4.3.1. Funtzionarioen lekualdaketa lehiaketarako deialdia egitea.

• Funtzionarioen lekualdaketa lehiaketa izapidetzen jarraitu dugu.

• UPV/EHUko gerentearen 2019ko ekainaren 25eko erabakiaren bidez, UPV/EHUko administrazio eta zerbitzuetako karrerako funtzionarioentzat erreserbatutako lanpostuak hornitzeko lehiaketa deitu da.

• UPV/EHUko gerentearen 2019ko azaroaren 11ko erabakiaren bidez, merezimenduak baloratzeko batzordeko kideak izendatu dira, UPV/EHUko administrazio eta zerbitzuetako karrerako funtzionarioen lanpostuak hornitzeko lehiaketarako (2019ko ekainaren 25eko erabakiaren bidez deitutakoa).

• UPV/EHUko gerentearen 2019ko azaroaren 14ko erabakiaren bidez, lekualdaketa lehiaketan onartutako eta kanporatutako hautagaien behin-behineko zerrenda argitaratu da.

• UPV/EHUko gerentearen 2020ko martxoaren 4ko erabakiaren bidez, lekualdaketa lehiaketan onartutako eta kanporatutako hautagaien behin betiko zerrenda argitaratu da.

4.3.2. 2019ko LEPa onartzea.

• Gobernu Kontseiluaren 2019ko abenduaren 12ko akordioaren bidez, 2019rako Lan Eskaintza Publikoa onartu da, bai 2017ko Estatuko Aurrekontu Orokorren ekainaren 27ko 3/2017 Legeak eta 2018ko Estatuko Aurrekontu Orokorren 6/2018 Legeak onartutako tasa gehigarriei dagokiona, bai 2019rako birjartze tasari dagokiona, bai barne promozioarena.

4.3.3. 2018ko eta 2019ko LEPen oinarri orokorrak eta espezifikoak negoziatzea.

• 2020ko martxoaren 22an, negoziatzeari begira, zirriborro hauek helarazi zitzaizkien sindikatuei:

– Oinarri orokorrak, langile funtzionarioen prozesuak arautu behar dituztenak.

– Oinarri orokorrak, lan kontratudun langileen prozesuak arautu behar dituztenak.

– Oinarri espezifikoak, funtzionarioen A, B, C, D eta E taldeei dagokien birjartze tasari dagokiena.

– Oinarri espezifikoak, lan kontratudun langileen I, II, III eta IV taldeei dagokien birjartze tasari dagokiena.

– Oinarri espezifikoak, funtzionarioen A, B, C, D eta E taldeei dagokien finkatze tasari dagokiena.

– Oinarri espezifikoak, lan kontratudun langileen I, II, III eta IV taldeei dagokien finkatze tasari dagokiena.

– Oinarri espezifikoak, A, B, C eta D taldeen barne promozioarenak.

4.3.4. 2018ko eta 2019ko LEPei dagozkien lan kontratudun langileen lanpostuak hornitzeko prozesuaren deialdia egitea, hala behar bada.

• Hurrengo atalean ematen da horren berri, prozesu hau eta 4.3.5 atalean aipatutakoa lotuta daudelako.

4.3.5. 2018ko eta 2019ko LEPei dagokien lan kontratudun langileen laneko promozio prozesurako deialdia egitea, hala behar bada.

• AZPko lan kontratudunen III. hitzarmen kolektiboaren 15. eta 16. artikuluetan aurreikusitako promozio eta hornidura prozesuak arautu behar dituzten oinarriak negoziatu eta adostu ziren, 2020ko otsailaren 6ko eta 21eko eta martxoaren 10eko bileretan.

4.3.6. Funtzionarioen barne promoziorako deialdia egitea, 4.7.3. atalean aurreikusitako prozesuei lotuta.

• 2019. urterako Lan Eskaintza Publikoa onartzeko 2019ko abenduaren 12ko Gobernu Kontseiluaren akordioaren bidez, barne promoziorako deialdiaren plazak zehaztu ziren.

4.3.7. Berriro ekitea prozesu hauei: lanpostuen monografiak eguneratzeko prozesua; sailkapen profesionala aldatu eta lanpostuak talde, kategoria eta espezialitateetan behar bezala txertatzekoa; funtzionarioen eskalak definitzekoa...

• Ez da jarduerarik egin.


4.4. GESTIOAREN EGITURA EGOKITZEA UPV/EHUREN EGUNGO PREMIETARA (AZPKO LANGILEAK).

4.4.1. Organigramak eguneratzen eta egiturak bateratzen jarraitzea, lan bermeak mantentzeko 2014ko irailaren 17an onartutako akordioan ezarritakoa garatzeko.

• AZPko langileen antolamendu egitura batzuk aztertu, eta aldaketak egin ditugu Lanpostuen Zerrendan. Era berean, dagozkien organigramak egokitu ditugu. Zehazki, AZPko langileen lanpostuen zerrendetako aldaketak onartu ditugu, plangintza batzordeen hainbat bileretan, eta gero Gobernu Kontseiluak onartu ditu.

4.4.2. Unibertsitateko zenbait zerbitzuren egitura berrikusteko lanean aurrera egitea eta antolaketa modu berriak ezartzea, baita horietara egokitutako gestio prozedurak ere.

• 2018an lan poltsak sortzeko edo handitzeko hasitako deialdi guztiak amaitu dira. Honako hauek dira:

– Teknikari espezialista (Kimika).

– Gestioko teknikarien eskala (Zuzenbidea).

– Administrazio eskala.

– Bibliotekako laguntzaileak.

– Gestioko teknikarien eskala (Ingurumena).

– Gestioko teknikarien eskala (Medikuntza).

– Unibertsitate gestioko eskala (Enpresa/Erizaintzako EUD).

– SGIkerreko goi mailako teknikaria.

– Kalkulu zientifikoa.

– 3. babes maila biologikoa.

– Materialen eta gainazalen mikroskopia.

• Honako prozesu hauek daude amaitu gabe:

– Gestioko teknikarien eskala (Orokorra).

– Irakaskuntzan eta Ikerketan Laguntzeko erdi mailako teknikaria (Kimika).

• Poltsen prozesuetarako oinarrien zirriborro hauek prestatu dira sindikatuekin negoziatzeko:

– Gestio ekonomikoko teknikaria.

– Gestioko teknikariak (Pedagogia, Psikologia eta Psikopedagogia).

– Prebentzioko gestio teknikaria.

– Psikologia klinikoko gestio teknikaria.

– Osasun Irakaskuntza eta Ikerketan laguntzeko goi mailako teknikaria/Animaliategia.

4.4.3. Sailak eta Master eta Doktorego Eskola berrantolatzeko prozesuei lotuta lanpostuen zerrendan izandako aldaketak onartzea.

• 2019ko azaroaren 8an, administrazio eta zerbitzuetako funtzionarioen Plangintza Batzordearen bileran, Master eta Doktorego Eskolaren berrantolaketaren berri eman, eta sindikatuen ordezkariekin adostu zen. Orain, Doktorego Eskola da haren izena, eta ez da beharrezkoa izan lanpostuen zerrendako aldaketak izapidetzea.

• AZPko lan kontratudunen eta funtzionarioen Plangintza Batzordeak 2019ko maiatzaren 16an eginiko bileran, sailak berrantolatzeko prozesuan administrazio eta zerbitzuetako langileei aplikatu beharreko irizpide orokor objektiboak biltzen zituen dokumentu bat aurkeztu zitzaien sindikatuei. Prozesu horren ondorioz izandako lanpostuen zerrendako aldaketak egin gabe daude.


4.5. AZPKO LANGILEEI LAGUNTZEA BEREN IBILBIDE PROFESIONALEAN (ADMINISTRAZIO ETA ZERBITZUETAKO LANGILEAK).

4.5.1. Langile berriei sarrera erraztuko dien harrera plan bat prestatzea.

• Plana egiten ari gara.

4.5.2. Ezagutza gestionatzeko eta transferitzeko plan bat ezartzen hastea.

• Oraingoz ez da hasi.


4.6. ENPLEGUA EGONKORTZEKO ETA FINKATZEKO PROZESUAK AURREIKUSTEA.

4.6.1. Langileen egonkortasuna hobetzea, eta horretarako, finantzaketa arruntera pasatzea programa kontratuen bidez finantzatutako plazak eta kontratuak eta lanpostuen zerrendan kasuan kasuko lanpostuak sortzea.

• Programa kontratuaren 100 plazak pixkanaka lanpostuen zerrendan sartzen hasi dira. Zehazki, programa kontratuaren 5 ardatzetatik 4ri dagozkien 35 plazak sartu dira.

4.6.2. Kanpo finantziazio bidezko kontratuen egoera aztertzea, nagusiki, ikerketa proiektuei lotutakoena.

• Ezin izan da helburu honetan aurrera egin.


4.7. PERTSONEN OSASUN FISIKOAN, MENTALEAN ETA SOZIALEAN ERAGIN POSITIBOA DUTEN LAN INGURUNEAK SORTZEA (AZPKO LANGILEAK ETA IRAKASLE-IKERTZAILEAK).

4.7.1. Indarrean dauden lanaldi motak aztertzea, ikusteko eraginik duten unibertsitateko zerbitzuen eraginkortasunean, eta behar diren egokitzapenak egitea, lana eta familia kontziliatzeari begira.

• Lanaren eta familiaren arteko kontziliazioa hobetu da, arrisku psikosozialen ebaluazioan aztertutako presentzia bikoitzeko faktorea hobetzen duten neurriak mantenduta. Hala, 2020. urteko lanaldiari eta egutegiari buruzko zirkularraren bidez, neurriak finkatzen jarraitu dugu, esate baterako, hainbat lanaldi egiteko aukera ematea (normalizatua, mistoa eta trinkoa), ordutegi malgutasunaren tartea handitzea, baimenei dagozkien orduak hartzeko malgutasun handiagoa izatea, eta telelaneko plaza kopurua handitzea.

4.7.2. Prebentzioaren Gestiorako Eskuliburua onartzea eta haren prozedurak etengabe egokitzea.

• Campus arteko Segurtasun eta Osasun Batzordeak 2019ko urriaren 2an eta 2020ko otsailaren 3an eginiko bileretan:

– 15 prozedura berrikusi ziren, eta Prebentzioaren Gestiorako Eskuliburuan sartu beharreko prozedura berria aztertu zen: “Lan Arriskuen Prebentziorako prozedurak eta jarraibideak egitea, berrikustea eta onartzea”. Solik 11. prozedura (Enpresa jardueren koordinazioa) eta 12. prozedura (Segurtasuna eta osasuna obra proiektuetan eta exekuzioan) geratzen dira berrikusteko eta onartzeko, ondoren Gobernu Kontseiluaren akordio baten bidez guztiak berrets daitezen.

– Campus arteko Batzordearen eta campuseko batzordeen arautegi berriak.

4.7.3. Prebentzio neurriak ezartzen jarraitzea arrisku psikosozialen analisian ikusitako zenbait arrisku faktoreren aurrean.

• Eskakizun psikosozial emozionalen faktoreei dagokienez, estresa kudeatzeko teknikei buruzko ikastaroak eskaintzen jarraitu dugu, eta eskaini dugu, halaber, eguneroko bizitzarako mindfulnesseko ikastaro bat eta lanaren autogestioari lotutako prestakuntza (“controla mejor tu día” izenburupean).

• Era berean, 2020ko otsailaren 3an, gatazken bitartekaritza eta konponbiderako protokoloa aurkeztu zen Campus arteko Segurtasun eta Osasun Batzordean, eta Gobernu Kontseiluak berrestea falta da.

• Campus arteko Segurtasun eta Osasun Batzordeak “Lanpostuan indarkeria eta erasoak prebenitzeko jardun ildoei” lotutako prozedura onartu zuen, 2020ko otsailaren 3ko bileran.

• Eskakizun psikosozial kognitiboen faktoreari dagokionez, denbora luzez lanik egin gabe egon eta berriro lanean hasten direnen kasuan, mantendu egiten da neurri arbitrarioa: hots, aldi batez jarraitzeko baimena ematea ordezkoari, lanari berrekiten dion pertsonak bere burua prestatu eta lanpostura egokitu dadin.

• Etorkizunarekiko segurtasunik ezaren faktoreari dagokionez, azpimarratzekoa da lehen aipatutako 2019ko LEPeren onarpena.

• Lidergoaren eta pertsonen arteko harremanen kalitateari dagokion faktorean, lan gatazkak eta ezarpena kudeatzeari buruzko prestakuntza eskaini da, baita gatazken konponbideari buruzkoa ere.

4.7.4. Osasunaren promozioa instituzionalizatzea.

• Unibertsitate Osasungarrien Espainiako Sareak (REUS) Unibertsitate Osasungarrien Egunerako proposatutako jardueretan parte hartu dugu: #Reto5000 (unibertsitateko kideen artean odol emateak sustatzeko jarduera). 177 pertsonak parte hartu dute (%53 emakumeak, %47 gizonak).

• Haur eta helduen artean izaten diren eztarriko trabamenduei buruz informatzeko eta sentsibilizatzeko jarduera bat egin da, Mapfre Fundazioaren lankidetzaz, eta 63 ikaslek hartu dute parte (%70 emakumeak, %30 gizonak).

• UPV/EHUko Medikuntza eta Erizaintza Fakultateak eta Antibiotikoen Erresistentziari aurre egiteko Plan Nazionalak (PRAN) antolatutako “Korri erresistentziarik gabe” lasterketan lagundu dugu. Ikasle, AZPko langile eta irakasle-ikertzaileen artean, 228 lagunek hartu dute parte (%53 emakumeak, %47 gizonak).

• Elikadura jasangarriari eta osasuntsuari buruzko ikastaro bat egin da ikasleentzat, eta guztira 26 lagunek parte hartu dute (%89 emakumeak, %11 gizonak).

• AZPko langile eta irakasle-ikertzaileentzako ikastaro bat egin da, hamabost egunean behineko saioetan, estresa murrizteari begira: “Mindfulnes en la vida cotidiana” (239 pertsona izena emanda, 65 parte hartzaile edukiera dela eta, %80 emakumeak, %20 gizonak; eta, kolektiboka, %68 IRI, %32 AZP). Aurrez aurreko 25 saio eman ziren, eta alarma egoeraren ondoriozko konfinamenduan etxean ariketak egiteko audioak banatu ziren.

4.8. IRAKASLE-IKERTZAILEEN ETA AZPKO LANGILEEN ARTEAN PRESTAKUNTZA PARTEKATUA SUSTATZEA ETA GARATZEA.

4.8.1. Laneko arriskuen prebentzioaren arloko prestakuntza eta informazioa sustatzea.

• Ezin izan da helburu honetan aurrera egin.

5. BIZIKIDETZARAKO UNIBERTSITATEA

5.1. AZPIEGITURAK PRESTAKUNTZAKO ETA IKERKETAKO PREMIA BERRIETARA EGOKITZEA.

5.1.1. Basurtuko Unibertsitate Ospitalearen ondoan Medikuntza eta Erizaintza Fakultatea hartuko duen eraikin berria eraikitzeko proiektu teknikoaren idazketaren eta haren promoziorako hirigintza tresnen jarraipena egitea.

• Medikuntza eta Erizaintza Fakultatearen egoitza berriaren obra proiektua, obra zuzendaritza, aurre-proiektua eta hirigintzako kudeaketa tresnak idazteko kontratua adjudikatu da. Era berean, eraikin berriaren antolakuntzarako Hiri Antolakuntzako Plan Berezia idazteari ekin zaio. Dokumentu hori Bilboko Udalean aurkeztu zen 2020ko apirilean, baita Euskal Kultura Ondarearen Zentroan ere (EKOZ), planaren tramitazioaren barruan nahitaezko txostenak eskuratzeko. Aldi berean, dagokion Ingurumen Ebaluazio Estregikoaren dokumentua garatu eta izapidetu dugu. Behin eraikinaren bolumetria definituta, une honetan eraikin berriaren aurre-proiektuaren idazketa deskriptiboa ari gara egiten. Abuztuaren azkenean oinarrizko proiektua aurkeztu da Bilboko Udalean, izapidetu dadin.

5.1.2. Beharrezkoak diren eraberritze jarduerak egitea, unibertsitate jardunerako espazio egokiak bermatzen jarraitzeko eta espazio eta instalazioen bizigarritasun eta lan baldintzak hobetzeko.

Araba: Hainbat hobekuntza lan egin ditugu, eraikinetako arriskuen ebaluazioak aintzat hartuta: Elurreta eraikinean, barandak jarri dira eskailera nagusian eta argiztapena hobetu da; Farmazia Fakultatean, suteei aurre egiteko babes elementu berriak jarri dira, sektorizazioa hobetzeko, eta pabiloietako kanpoko barandetan tenkatzaile osagarriak jarri dira; eta Ingeniaritza Eskolan, suteen telefonogune berri bat instalatu da. Bestalde, simulazio gela bat egokitu da Farmazia Fakultatean, eta irakaskuntzarako bi espazio, Lan Harreman eta Gizarte Langintza Fakultatean. Era berean, hainbat ikastegi eta laborategitako akustika, argiztapena eta abar hobetzeko jarduera ugari egin dira.

Bizkaia: Iragazpenak konpondu, komunak eraberritu, eta hobekuntzak egin ditugu suteen aurkako instalazioetan eta sektorizazioan. Erorikoak saihesteko barandak eta babes sistemak jarri dira, arriskuen ebaluazioen berrikuspenen ondorioz. Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatean, irteera berri bat egokitu da, eta lehiak ireki dira aireztapena eta ikasteko/lan egiteko baldintzak hobetzeko. Bibliotekaren eraikinean, fatxada berritu da, eta hondatutako argizuloak aldatu dira. Errugbi zelai berri bat egin da, Leioako campusaren atletismo pistetan.

Gipuzkoa: Ikastegiak, eraikinak eta campuseko guneak egokitzeko eta hobetzeko lanak egin ditugu. Hala, Informatika Fakultateko aparkalekua egokitu da, hainbat terraza irazgaiztu dira, eta iragazpenak konpondu dira hainbat eraikinetan. Carlos Santamaria Zentroko teilatuko isurbideetan lanak egin dira. Bestalde, argiztapen eta segurtasun baldintzak hobetu dira hainbat ikastegitan. Lan horiek egiteko, aintzat hartu dira eraikinetako arriskuen ebaluazioak.


5.2. UNIBERTSITATEKO ESPAZIOEN IRISGARRITASUNA HOBETZEA.

5.2.1. UPV/EHUko irisgarritasun planaren ezarpenarekin jarraitzea.

Araba: Ate automatikoak jarri dira Ekonomia eta Enpresa Fakultatean, eraikin nagusian eta Hezkuntza eta Kirol Fakultateko Kirol Atalaren kiroldegian. Era berean, campuseko eraikin nagusietako ate automatikoen berrikuspen eta mantentze lanak egin dira, irisgarritasun unibertsala bermatzeko. Elurreta eraikinean, dibertsitate funtzionala duten pertsonentzako altzariak erosi dira.

Bizkaia: Hainbat lan egin ditugu campuseko eraikinetan (igogailuak konpontzea eta aldatzea, komunak egokitzea, ate automatikoak jartzea, etab.) dibertsitate funtzionala duten pertsonen sarrera eta mugimenduak errazteko. Horrez gain, Leioa-Erandio Eremuaren Julia Bidea eraberritu da, eta oinezkoentzako bidegorri bat egin da, pertsonen joan-etorria segurua izan dadin.

Gipuzkoa: Ate automatikoak eta barandak jarri dira hainbat ikastegitan. Era berean, Carlos Santamaria Zentroan, seinale bertikalak eta podotaktilak jarri dira. Informatika Fakultateak bi ebakuazio aulki erosi ditu, dibertsitate funtzionala duten pertsonentzat.


5.3. ESKAINITAKO ZERBITZUEN KALITATEA HOBETZEA.

5.3.1. Ikasketa gelen erabilera bultzatzea azterketa garaian, hiru campusetan.

• Azterketa garaietan, asteburuetan ikasteko gelak egokitzen jarraitu dugu ikasturtearen bi lauhilekoetan. Zenbait kasutan, aurreko urteetako ordutegiak eta zerbitzuak areagotu dira.

5.3.2. Ikasleen elkarteei espazioak uztea, beren jardun akademikoak egin ditzaten.

Araba: Campuseko Ikasleen Kontseiluak Unibertsitate Pabiloian utzi zitzaion espazioa erabiltzen jarraitzen du. Bestalde, campuseko ikasleen elkarteek campuseko hainbat lokal eta instalazio erabili dituzte, aldez aurretik eskaera eginda, beraiek antolatutako edo bultzatutako jarduerak egiteko.

Bizkaia: Ikastegiekin eta Ikasleen Kontseiluarekin elkarlanean, ikasleek campuseko ikastegietan eskura dituzten lan, ikasketa eta aisia guneen publizitatea egin dugu, horien berri emateko eta haien erabilera sustatzeko.

Gipuzkoa: Ikastegi bakoitzeko ikasleen kontseiluek eta Campuseko Ikasleen Kontseiluak ikastegiek eta campuseko errektoreordetzak utzitako espazioak erabil ditzakete. Era berean, jantoki gisa egokitutako espazio komun bat dago ikasle guztientzat. Amaitzeko, ikasleek maiz erabiltzen dituzte campuseko espazioak beren jarduerak egiteko.

5.3.3. Ikasleen egoitza berriak eraikitzeko aukerak aztertzea.

Araba: Campusak ekimen pribatuko ikasleen egoitza berri bat izango du etorkizunean, Ekonomia eta Enpresa Fakultatearen inguruan. Arabako Campuseko Errektoreordetza elkarlanean aritu da Gasteizko Udalarekin proiektu horren sorreran.

Gipuzkoa: Bere garaian campusean ikasleen egoitza berri bat eraikitzeko proiektuan aurreratu zen, baina campusetik kilometro eskas batera egoitza pribatu bat eraiki zenetik ekimena geldirik dago.


5.4. BIZI OHITURA OSASUNGARRIAK HARTZEKO LAGUNGARRIAK DIREN EKIMENAK BULTZATZEA.

5.4.1. Lankidetza hitzarmenak garatzea inguruneko erakundeekin, kirol eskaintza erakargarria eta kalitatezkoa izan dadin.

Araba: Indarrean jarraitzen du Gasteizko Udalarekin izenpetutako lankidetzarako esparru hitzarmenak. Horren bidez, erraztasunak ematen zaizkie UPV/EHUko kideei udal kirol instalazioak erabil ditzaten. Horrekin batera, kirol establezimendu pribatuekin lankidetza akordioak berritzen jarraitu dugu, unibertsitateko kideei abantailak eskaintzeko.

Bizkaia: Beste lankidetza hitzarmen bat sinatu da Bizkaiko Eskubaloi Federazioarekin, campusean eskubaloiko eskola bat sortzeko.

Gipuzkoa: Lankidetza hitzarmen berriak sinatu dituzte UPV/EHUk eta hainbat elkartek, unibertsitateko kideek kirol instalazio eta zerbitzu berriak erabiltzeko abantailak izan ditzaten.

5.4.2. Campus osasungarri baterako estrategia integral bat hedatzea (Healthy Campus).

Araba: Campuseko unibertsitate jantoki zerbitzuaren kontratu berrian baldintzak finkatu dira, elikadura estilo mediterraneoan oinarritutako dieta osasungarri eta orekatu bat bermatzeko, eta bertako produktu ekologikoak eta elikagaien propietate organoleptikoak mantentzen dituzten kozinatze prozedurak erabiltzea gomendatu dugu. Jaki solidoak eta likidoak ematen dituzten makinek ongi aholkatutako produktu osagarrien eskaintza egokia bermatzen dute. Bestetik, elikadura agroekologikoko tailerrak antolatzen jarraitu dugu.

Bizkaia: Leioako Ostalaritza Eskolaren lankidetzaz, eguneko menuak hobetu dira, elikagai ekologiko eta osasungarrien erabilera areagotuta.

Gipuzkoa: Ignacio María Barriola Ikasgelategiaren kafetegiaren lankidetzaz, lanean jarraitu dugu haren eskaintzan elikagai osasungarri gehiago sartzeko. Horrez gain, campusean konpostatzeko eta hondakin organikoak kudeatzeko planta txiki bat jarri da.

5.4.3. Laguntza psikologikoa ematea eskaria egiten duten ikasleei, hiru campusetan, Arreta Psikologikorako Zerbitzuaren (SAP/APZ) arautegiaren babesean.

• Laguntza psikologikoko 343 eskaera berri jaso ditugu (%77 emakumeak, %23 gizonak). Beraz, %10,8ko igoera izan da aurreko ikasturteari dagokionez.

• 468 laguni eskaini zaie arreta (%77 emakumeak, %22 gizonak eta %1 ezbinarioak), kolektiboen arabera honela banatuta: %80 graduko ikasleak, %11 graduondokoak, %7 irakasle-ikertzaileak, eta %2 AZPko langileak. Aurreko ikasturtetik kontsultan zeuden 125 pertsonak barne.

• Aurrez aurreko 1.210 saio egin ziren, 2020ko martxoaren 13ra arte. Alarma egoera ezarri zenetik, arreta psikologikoa eskaini zaie bideokonferentzia bidez lehendik zeuden pertsona guztiei eta eskaera berriak egin dituzten guztiei.

• Konfinamenduan eta ekainaren 1a arte, 96 laguni eskaini zaie arreta bideokonferentziaz (%69 emakumeak, %30 gizonak eta %1 ez-binarioak), kolektiboen arabera honela banatuta: %78 graduko ikasleak, %14 graduondokoak, %8 irakasle-ikertzaileak. 289 saio egin dira modalitate ez-presentzialean.

5.4.4. Programa psikoedukatiboak eskaintzea unibertsitateko kolektiboei.

• Programa psikoedukatiboak egin dira tailer formatuan, hiru campusetan, ikasleentzat, AZPko langileentzat eta irakasle-ikertzaileentzat.

– Tailer hauek egin dira ikasleentzat: “Azterketa garaiko estresa kudeatzea” tailerraren 3 saio (49 parte hartzaile; %88 emakumeak, %10 gizonak eta %2 pertsona ez-binarioak); “Desira, Erotismoa eta Tratu Onak” tailerraren 3 saio (77 parte hartzaile; %78 emakumeak, %22 gizonak); eta “Mindfulnessa estresa kudeatzeko” tailerraren 4 saio (115 parte hartzaile; %85 emakumeak, %15 gizonak).

– Hiru ikastaro eskaini zaizkie irakasle-ikertzaileei “Sensibilización ante la ideación suicida” izenburupean (56 parte hartzaile; %73 emakumeak, %27 gizonak).

– Konfinamenduan: “Berrogeialdiari aurre egiteko gaitasun psikologikoen KITa” ikastaroaren bi edizio eskaini zaizkie ikasleei, eta 605ek hartu dute parte (%81 emakumeak, %17 gizonak, eta %2 pertsona ez-binarioak). Edizio bakoitzean bi saio egin ziren, bat gaztelania eta bestea euskaraz.

– Era berean, “Berrogeialdiari aurre egiteko gaitasun psikologikoen KITa” ikastaroaren edizio espezifiko bat egin zen AZPko langile eta irakasleikertzaileentzat, eta guztira 112 lagunek hartu zuten parte (%40 AZP eta %60 IRI; %79 emakumeak, %20 gizonak, eta %1 pertsona ez-binarioak). Edizio horretan Esperientzia Geletako 46 ikaslek ere parte hartu zuten (%63 emakumeak, %37 gizonak).


5.5. INGURUKO ERAKUNDEEKIKO HARREMANAK AREAGOTZEA.

5.5.1. Lankidetza esparruak bultzatzea erakunde publiko eta pribatuekin, guztien intereseko jarduerak egiteko goi mailako hezkuntzaren, ikerketaren eta lurralde garapenaren esparruan.

Araba: Ikasturte honetan, 20 lankidetza hitzarmen berri sinatu dira, 10 erakunde publikorekin eta 10, erakunde pribaturekin. Era berean, Esperientzien Gelen garapenari, campuseko gazte informazio zerbitzuari eta Cortada film laburren jaialdiari lotuta Gasteizko Udalarekin eta Arabako Foru Aldundiarekin genituen hainbat hitzarmen luzatu ditugu. Aipatzekoa dira honako hauek: Gasteizko Udalaren Kultura Sailarekin sinatutako lankidetzarako esparru hitzarmena, “hiri hezitzailea” lan ildoan kokatzen dena; Artium Fundazioarekin sinatutako hitzarmena, artearen irakaskuntzan eta ikerketan elkarlanean aritzeko; eta Vital Fundazioarekin sinatutako hitzarmena, egoitza Araban duten ikertaldeei laguntzeko, Fundazioak Covid-19 laguntzak emateko egindako ezohiko deialdiaren bidez; hitzarmen horrek lehendik beste arlo batzuetan (ekintzailetza, jakintzaren transferentzia, adinekoentzako irakaskuntza, kultura jarduerak…) genuen lankidetza areagotzen du. Bestalde, Novaltiarekiko hitzarmenaren bidez, Arabako Campusaren lehenengo enpresa ikasgela ireki da Farmazia Fakultatean, irakaskuntza praktikoari begira.

Bizkaia: 2019-2020 ikasturtean, irailetik martxora, 28 hitzarmen sinatu ditugu orotara erakunde publikoekin, irabazi asmorik gabeko erakunde pribatuekin eta estatuko nahiz atzerriko unibertsitateekin. Hitzarmen horietako batzuen xedea ikerketa bultzatzea da, hala nola onkologia molekularraren arloan ikertzeko CIC Biogunerekin sinatutakoa eta Basque Center for Applied Mathematics-BCAMekin sinatutakoa, eta beste batzuena, berriz, ekintzailetza jarduerak antolatzea, hala nola “Biscay Bay Startup Campus 2019” BBK Fundazioarekin. Arte Ederren Fakultateko ikasleen artean sorkuntza artistikorako deialdiak sustatzeko lankidetza hitzarmenak bultzatu ditugu. Ostatuen arloan, Bilboko udalarekiko lankidetza berritu dugu. Horren bidez, ikasle atzerritarrek edo nazioarteko babesa eskatzen dutenek ostatua eta mantenua eskura dezakete UPV/EHUn ikasten ari diren bitartean. Ikasleek praktikak egiteko hitzarmenen tramitazioa ere zeregin garrantzitsua izan da aldi honetan.

Gipuzkoa: 2019-2020 ikasturtean 30 hitzarmen sinatu dira (15 prestakuntza dualekoak). Nabarmentzekoa da 2020an eta 2021ean Gipuzkoako Foru Aldundiak (GFA) eta UPV/EHUk sinatutako Etorkizuna Eraikiz lankidetza estrategikoko hitzarmena, ikerketa, prestakuntza eta azterlanak sustatzeko eta garatzeko bi erakundeen intereseko jakintza arloetan. Aldundiarekin elkarlanean ere, Talentia Skills programarekin jarraitu dugu, Gipuzkoa Talent estrategiaren barnean. Gipuzkoako Campuseko Tecnalia enpresa gela jarri da martxan, eta horren baitan ikerketa proiektuak egingo dira Tecnaliaren lankidetzaz, campuseko hainbat ikastegitako ikasleak inplikatuz. Gela hori erabiliko da, halaber, Tecnalia Ventures enpresa mintegiarekin dugun lankidetzari jarraipena emateko. Horrez gain, Gipuzkoako Campusaren “Entreprenari” ekintzailetza programa garatzeko Bic Gipuzkoa Berrilan S.A.-ren eta UPV/EHUren arteko lankidetza hitzarmena berritu da.


5.6. KULTURA UNIBERTSITATEKO BIZITZAN TXERTATZEA.

5.6.1. Lankidetza finkatzea eta handitzea inguruko kultur eragileekin, erakunde publikoekin eta pribatuekin, kultur jarduerak bultzatzeko.

Araba: Kultura lehiaketak bultzatu dira, inguruko erakundeen lankidetzaz. Bertako proiekzioa izatetik 10 herrialde baino gehiagotik proposamenak jasotzen dituzten nazioarteko ekimenak izatera iritsi dira. Horren adibide dugu Cortada film laburren jaialdia, zeinak 1.279 film labur jaso baititu, baita 1.396 proposamen jaso dituen kontakizun laburren lehiaketa ere. Bestalde, EHUskarabandaeuskarazko film laburren bideo-maratoiaren kopurua bikoiztu da, 108 parte hartzailera iritsita. Kultura jarduera zabaltzeari dagokionez, Gasteizko Udalaren eta Vital Fundazioaren laguntza jaso dugu berriro. Babes horri Arabako Foru Aldundiarena batu zaio, Zientzia Astean, eta El Correo egunkariarena, kontakizun laburren lehiaketan, zeinak kanal digital esklusibo bat izan baitu lehengoz lehiaketan aurkeztutako kontakizunen aukeraketa bat argitaratzeko.

Bizkaia: Inguruko erakundeekin lankidetzan aritzeko espazioak sortu eta finkatu dira. Izaera publikoko erakundeen artean, proiektuak partekatu ditugu, besteak beste, Bizkaiko Foru Aldundiarekin, Bilboko Udalarekin eta Bizkaiko beste udalerri batzuekin, baita Azkuna Zentroarekin ere. Era berean, erakunde pribatuek antolatutako ekintzak bultzatu ditugu, hala nola antzerki eta dantza konpainiak, musika taldeak, zinemari lotutakoak, eskolak, tailerrak, etab. Horri guztiari esker, diziplina anitzeko eta kalitate handiko jarduera ugari egin ahal izan dira, UPV/EHUren irudiarekiko koherenteak guztik ere. Aipatzekoa da ere UPV/EHU-Bizkaia Aretoaren jarduera: 2019-2020 ikasturtean, Bizkaia Aretoak 544 ekitaldi hartu ditu, eta 63.000 pertsonak baino gehiagok bisitatu dute.

Gipuzkoa: Campusean (unea) Unibertsitate Eszena Arteak kultura elkartea eratu ondoren, sorkuntza eta performance tailer bat antolatu da haren lankidetzaz, eta 11 pertsonak eman zuten izena. Lankidetza mantendu dugu honako hauekin: Kresala zinekluba, Donostiako Orfeoia, Unibertsitate Kritiko Sarea, eta Kaxilda kultura elkartea. Bestalde, Emergentziak programaren 5 saio egin dira. Harremanetan jarraitu dugu NUPen Antzerki taldearekin eta Donostiako Giza Eskubideen Zinema Jaialdiarekin. Italia Txiki elkartearekin elkarlana hasi dugu, italiera eta kultura italiarra ezagutzera emateko unibertsitateko kideen artean.

5.6.2. Campusetan kultura eta kirol jarduerak antolatzea.

Araba: Cortada, kontakizun laburren lehiaketa eta EHUskarabanda bideo maratoia egin dira (5.6.1 puntuan aipatutakoak). Beste jarduera batzuk, ordea, atzeratu behar izan ditugu COVID-19aren pandemiaren eraginez; tartean, iritzi artikuluen lehiaketa eta Musiversika (unibertsitateko taldeentzako musika lehiaketa bat). Parte hartzea birformulatu da, eta orain bi lehiaketak modu digitalean egin dira: Musiversikaren kasuan, emanaldiak streaming bidez zabaldu dira. Era berean, lankidetzan hasi gara Europaren Sustraiak elkartearekin eta haren nazioarteko zinema jaialdiarekin. Unibertsitate hedakuntzako ohiko deialdien eta kirol ikastaroen bitartez urtero sustatzen diren jarduerez gainera, unibertsitateko kideek talde ekimenetan parte hartzea bultzatu dugu, hala nola Gasteizko Enpresen Lasterketa eta Arabako campuseko lehenengo unibertsitate lasterketa. Bestalde, running eta cycling jarduerak eskaintzen jarraitu dugu, Healthy Campus programaren barruan; jarduera horiek finkatzen ari dira. Kultura arloan, lauhileko bakoitzean lau ikastaro eskaini dira,
campusaren jarduera gisa: musika tailer bat (euskaraz), sormenezko idazketako beste bat (gaztelaniaz), oratoria ikastaro bat (gaztelaniaz) eta antzerkiko beste bat (ingelesez). Unibertsitateko pabiloian, 6 musika emanaldi programatu dira bertako taldeekin, eta 4 erakusketa antolatu dira, horietako bat Gasteizko Arte eta Lanbide Eskolaren lankidetzaz; era berean, ingelesezko antzerki ikastaroari lotutako jarduerak egin dira, eta Arabako Campuseko lehen antzerki gela, Zaldiko Maldiko unibertsitate taldearen zuzendaritzapean. Bestalde, unibertsitate elkarteekin elkarlanean jarraitzen dugu, haien jarduerak sustatuz.

Bizkaia: Kirola sustatzeko ikastaro eta jarduera ugari eskaini ditugu. Irailaren 26an Kirol Eguna egin zen. Urriaren 6an, igandea, XVI. Tipi Tapa - osasunaren aldeko UPV/EHUren martxa egin zen. Kirol lehiaketak antolatu ditugu UPV/EHU barruan, eta Euskal Herriko unibertsitate arteko lehiaketa antolatu dugu, baita parte hartu ere. Bizkaia Aretoan, aipatzekoa da “Ilusioa eta Zientzia UPV/EHUn” ekimena. Urrian egin zen, eta 9.000 pertsonak baino gehiagok parte hartu zuten. Ildo berean, Bizkaia Aretotik ere, eraikinaren posizionamendua eta UPV/EHUren irudia sendotzen duten kanpoko jardueretan parte hartu dugu, hala nolaBilboko gau zuria, Bilbao Open House, etab. esZena proiektuaren barruan, hiru antzezlan aurkeztu dira, musika eta dantzari lotutako bost ekimen, lau jaialdi/ziklo eta hainbat zinema saio, hitzaldi eta tailer ugari, eta oihartzun handia izan duen erakusketa handi bat. COVID-19aren alarma egoeraren hasieratik, beste bi kultura zuzendaritzen lankidetzaz eta bitarteko telematikoen bidez, egitarauari eustea lortu dugu antzezlanak, musika emanaldiak, prestakuntza tailerrak eta lehiaketak antolatuta.

Gipuzkoa: Erakusketa aretoaren izen berriaren harira, Jose Luis Alvarez Enparantza Txillardegi omentzeko ekitaldi bat egin zen, eta hari buruzko jarduera bat. Lankidetzan aritu gara José Mª Zendoia (UPV/EHU) eta Pelax artistekin, poesia emanaldi musikatuan. Ikasleek hala eskatuta, hirugarren urtez jarraian, areto bat utzi dugu NaNoWriMo idazketa maratoia egiteko. Ikasleen lankidetzaz ere, Tekno Egunaren (hitzaldia + DJ saioa) lehen edizioa egin dugu Barriola zentroan. Horrez gain, euskal musikari buruzko mahai inguru bat antolatu zen, eta bi kontzertu, aire zabalean (Petti eta Mice). Konpostatze ikastaro bat ere antolatu dugu lehengoz campusean. Bestalde, “Katugintza” tailer bat programatu zen, baina ez zen egin gutxieneko izen emateak egin ez zirelako. Txillardegi aretoan programatutako 12 erakusketen artean, 7 egin dira COVID-19aren eraginez aurrez aurreko jarduera eten arte. Gero, EHUkulturako bi ikastaro egin dira (argazkia, poesia), eta haren kudeaketa berrantolatu da, eskaintza online modalitatean emateko.

5.6.3. UPV/EHUko Orkestra Sinfonikoa finkatzea.

• Ikasturte honetan, EHUorkestrak ohiko jarduerak eta entseguak egiten jarraitu du. Sendotzen ari da gure unibertsitate barruan eta kanpoan, eta kontzertuak eskaintzen ditu beste eragile eta erakunde batzuekin batera. Hiru kontzertu eman ditu, campuseko bana.


5.7. CAMPUS JASANGARRIKO ESTRATEGIA OROKORRA GARATZEA.

5.7.1. EHUAgenda 2030en programa garatzen hastea, Garapen Jasangarriko Helburuei lotuta (GJH).

• Lehen pausoak eman ditugu campusaren jarduera mugikortasun, jasangarritasun eta garapen osasungarriaren arabera antolatzeko, Garapen Jasangarriko Helburuak (GJH) eta EHUAgenda 2030 bera aintzat hartuta. Healthy campus ekimena agendaren barruan kokatzen da, eta agendak berak helburu horiei egokitutako edukien komunikazio eta difusiorako estrategia bat du.

5.7.2. Inguruko entitateekin lankidetzan jardutea bizikletaren eta garraio publikoaren erabilera sustatzeko ekintzetan.

Araba: Unibertsitatera iristen den tranbia linea inauguratu da (“Unibertsitatea” geltokia) eta lurraldeko erakundeekiko lankidetza estuari eusten diogu garraio publiko jasangarriaren erabilera sustatzeko. Campusean bizikletentzako udal aparkaleku estali bat ere badugu.

Bizkaia: Mugikortasun Astean parte hartu dugu, “Ibili gurekin” lemapean. Leioako Campuseko Emilia Bidean autobus zerbitzu berezien (Altube Elkartearen autobusak eta ikasleen praktiketarako Arriaga autobusak) geltoki bat egokitu da, Parke Zientifikoaren egoitzaren aurrean, Apia Bidean autobusen trafikoa gutxitzeko eta horrela ordu puntetan harrapaketa eta istripuen arriskua murrizteko.

Gipuzkoa: Zabalik jarraitzen du Barriola eraikinaren beheko solairuan bizikletak konpontzeko guneak, eta mugikortasunari buruzko informazioa emateko atal bat zabaldu da campusaren webgunean:(https://www.ehu.eus/es/web/gipuzkoa/mugikortasuna). Mugikortasunaren Astearekin denboran bat etorriz, bizikletak konpontzeko bi tailer egin dira unibertsitateko kideentzat. Gipuzkoako Bizikleta Kontseiluan parte hartzen jarraitzen dugu. Kontseiluaren helburua mugikortasun jasangarria, garraio publikoaren erabilera eta intermodalitatea bultzatzea da.

6. GURE INGURUNEAN ERROTUTAKO UNIBERTSITATEA

6.1. EUSKARAZKO IRAKASKUNTZA ESKAINTZA HANDITZEA.

6.1.1. Euskarazko lerroan matrikulatzeko kanpainak bultzatzea.

• Graduko eta graduondoko ikasketak euskaraz egiteko aukerei buruzko informazio jardunaldiak egin dira, hizkuntza horretan matrikulazio ehuneko txikia duten tituluak azpimarratuz.

• Kanpaina bat egin da hiru unibertsitate orientazio azoketan, fakultateetan eta eskoletan matrikulazio garaian, graduko tituluetan matrikulazioa bultzatzeko euskarazko lerroan.

6.1.2. Euskarazko nahitaezko irakasgaien eskaintzan aurrera egitea.

• Graduko nahitaezko beste irakasgai bat eskaini da euskaraz.

• Medikuntzako graduaren 4. eta 5. mailetako nahitaezko irakasgaietan emandako kredituen ehunekoa 12,5 puntu igo da, ospitaletako irakasguneetan.

• Euskarazko nahitaezko irakasgaien irakaskuntza eskaintzaren jarraipen txostenak egin ditugu, eta irakasgai horiek hizkuntza horretan eskaintzen ez dituzten ikastegiei eta sailei bidali dizkiegu.

• Bilerak egin ditugu graduko irakas eskaintzari dagokionez Euskararen III. Plan Gidarian ezarritako helburua betetzetik urrunen dauden ikastegiekin, eta gaztelaniaz bakarrik ematen diren eta 40 ikasle baino gehiago matrikulatuta dituzten hautazko irakasgaiak euskaraz emateko aukera azter dezaten eskatu zaie, horrek irakats ahalmena areagotzeko beharra ekarri gabe.

6.1.3. Erraztasunak ematea masterretan euskarazko irakasgaiak parteka daitezen, eskaintza zabaltzeko.

• Euskarazko irakasgaien eskaintza areagotzeko elkartu daitezkeen masterretako hainbat irakasgairi buruzko txostena eguneratu dugu.

6.1.4. Gradu amaierako lanak euskaraz egin daitezen bultzatzea, ikastegiekin koordinatuta.

– Gradu amaierako lana euskaraz egiteko zailtasunak dituzten ikasleen kontsultei erantzun zaie.

– Deialdi bat egin da, Medikuntza eta Erizaintza Fakultatearekin koordinatuta, osasunaren arloan hizkuntzen kudeaketari buruzko gradu amaierako lanak egin daitezen.

6.1.5. Ikasleei kanpoko praktikak euskaraz egiteko aukera ematen dieten enpresen eta erakundeen erregistro bat sortzea.

• Borondatezko praktikak euskaraz eskaini eta eman dituzten kanpo erakundeak identifikatu eta zenbatu dira, baita 2018-2019 ikasturtean curriculumeko praktikak euskaraz eskaini zituztenak ere.

• Proiektu bat diseinatu da praktikak euskaraz eskaintzen dituzten erakundeak identifikatzeko eta zenbatzeko, baita euskararen presentzian, erabileran eta kudeaketan haien normalizazio maila egiaztatzen duen kalitate ziurtagiriren bat duten erakundeak baliozkotzeko ere (Bikain ziurtagiria eta/edo Bai Euskarari ziurtagiria).

6.1.6. Euskarazko etengabeko prestakuntzaren eskaintza babestea.

• Graduondoko berezko 3 titulu eskaintzen jarraitu dugu euskara hutsean eta beste bat ele bitan.

• Euskaraz osorik emango diren 2 berezko titulu aurkeztu eta ebaluatu dira, baita hiru titulu elebidun ere. 2020-2021 ikasturteko eskaintzan sartu ditugu.

• Etengabeko prestakuntzaren arloan lankidetzan jarraitu dugu Udako Euskal Unibertsitatearekin (UEU), Osakidetzarekin eta Uda Ikastaroak Fundazioarekin.


6.2. BIKAINTASUNA LORTZEA EUSKARAZKO IRAKASKUNTZAN.

6.2.1. Protokolo bat egitea, graduko ikasketetan euskararen egoeraren diagnostikoa egiteko.

• Graduko ikasketetan euskararen egoeraren diagnostikoa egiteko protokoloren proba pilotua egin da.

6.2.2. Euskararen Plan Gidariaren eskaintza antolatzea eta gradu irakasgaien edukia egokitzea.

• Euskal Hizkuntza eta Komunikazio Sailak ematen dituen Euskararen Plan Gidariaren graduko irakasgaien eskaintza antolatu da. Irakasgai horien edukia egokitu da, ikasleek berme handiagoz lor dezaten gradu bakoitzean euskaraz komunikatzeko gaitasun teknikoa.

6.2.3. Unibertsitateko kolektiboen komunikazio gaitasunak hobetzea, prestakuntza ekintza espezifikoen bidez.

• Irakasle-ikertzaileen Hizkuntza Prestakuntza Plana (EHP-2020) diseinatu eta balidatu da, Unibertsitate Irakasleen Garapen Profesionaleko Esparrua oinarri hartuta.

– EHP-2020 Planaren barruan, EIGA, Zuzen+ eta Aditu ikastaroen prestakuntza plana, eta ebaluazio protokoloa eta tresnak diseinatu dira.

• Euskara Zerbitzuaren hizkuntza hobetzeko ikastaroen eskaintzarekin jarraitu dugu, eta 6 taldek eta 98 pertsonak parte hartu dute (%66 emakumeak, %34 gizonak); Terminologia Sareak Ehunduz programan, berriz, 5 talde eta 101 parte hartzaile izan dira (%61 emakumeak, %39 gizonak); eta, Aitzinatu programan, 3 talde eta 21 parte hartzaile (%71 emakumeak, %29 gizonak). Horrez gain, Zuzen+ programak jarri dira martxan, 3 talde eta 37 parte hartzailerekin (%55 emakumeak, %45 gizonak). Datorren urtean EIGA eta Aditu ikastaroak batuko zaizkio eskaintzari.

6.2.4. Euskarazko eskuliburuen ekoizpena babestea.

• 2019-2020 ikasturteko deialdia egin dugu euskarazko irakaskuntza materialaren ekoizpena sustatzeko.

• UPV/EHUko irakasleek sortutako euskarazko 11 irakasmaterial argitaratu ditugu.

• 3 irakaskuntza eskuliburu eta 2 gida euskaratu dira; 7 irakaskuntza eskuliburu idatzi dira euskaraz; eta 2 irakaskuntza eskuliburu argitaratu dira, UEUrekin batera.

• Hiru argitalpen euskaratu dira bilduma hauetan: LEGEAK-LEYES (1), ZIO (1) eta EUSKAL LITERATURA SAILA (1).

• Euskara Zerbitzuaren hizkuntza baliabideen atalean 4 argitalpen argitaratu dira.


6.3. EUSKARAREN ERABILERA SOZIALA SUSTATZEA IRAKASKUNTZAKO ETA UNIBERTSITATE BIZITZAKO EREMUETAN.

6.3.1. Euskararen erabileran eta presentzian indarguneak eta hobetu beharreko alderdiak identifikatzea, kanpo ebaluaziorako prozesuen bidez.

• Unibertsitateko administrazio zerbitzuetan euskara zerbitzu hizkuntza eta lan hizkuntza gisa zenbat erabiltzen den neurtzeko azterketa bat diseinatu eta egin dugu.

• Ohiko solasaldietako euskararen erabilera neurtu dugu, hainbat ikastegitan.

• Soziolinguistika Klusterrarekiko lankidetzarekin jarraitu dugu, euskal gizartean euskararen egoera ezagutzeko azterketa soziolinguistikoak bultzatzeko jarraitu beharreko estrategia batera lantzeko. Besteak beste, soziolinguistika lanak saritzeko Txillardegi-Hausnartu lehiaketa antolatu dugu elkarrekin.

6.3.2. Euskararen erabilera unibertsitateko bizitzaren esparru guztietan areagotzeko Jarduerak sustatzea.

• Urruneko hainbat interpretazio sistema diseinatu eta martxan jarri dira, COVID-19aren osasun alarman eta “normaltasun berrian” kide anitzeko organoek eta sindikatuek egindako bileretarako.

• Euskarazko eztabaiden unibertsitate arteko ligaren VII. edizioa antolatu dugu Nafarroako Unibertsitate Publikoarekin batera. Eusko Legebiltzarrean egin zen, eta Euskadi-Nafarroa-Akitania euroeskualdeko 7 unibertsitatetik 4k parte hartu zuten.

• 2020ko Euskaraldirako UPV/EHUren parte hartzea diseinatu da, prestatzeko, erregistratzeko eta parte hartzeko prozedurak ezarrita.

• EAEn esanguratsuak diren beste erakunde publiko nahiz pribatuekin batera, Soziolinguistika Klusterrak koordinatutako “Jendaurrean Erabili” proiektuaren bigarren fasean parte hartu du UPV/EHUk, baita Gipuzkoako Foru Aldundiak bultzatutako “Gipuzkoa Berdinagoa” proiektuan ere.

6.3.3. Ikastegiei Bikain ziurtagiria lortzen laguntzea, kalitatea kudeatzeko sistemetan hizkuntza irizpideen sarrera bultzatuz.

• BIKAIN ziurtagiria lortzeko hautagai diren ikastegiekin lankidetzan jardun dugu, euskararen presentziari, erabilerari eta kudeaketari buruzko autodiagnostikoa egin dezaten. Lehendik zuten hiru ikastegiez gainera, beste bi ikastegik jaso dute Bikain ziurtagiria.


6.4. EUSKARAZKO EKOIZPEN ZIENTIFIKOA BULTZATZEA, BAITA HAREN HEDAPENA ETA DIBULGAZIOA ERE.

6.4.1. Doktorego tesiak, bereziki nazioartekoak, euskaraz egin daitezela sustatzea.

• Doktorego tesiak euskaraz egiteko urteko deialdian, doktore aurreko 7 kontratu berri eman ditugu.

• Urteko deialdia egin dugu, doktorego tesiak euskaraz defendatzeko beharrezkoak diren itzulpen eta interpretazio lanak diruz laguntzeko.

• Urrunetik egindako nazioarteko doktorego tesien defentsa ez-presentziala egiteko interpretazio sisteman bat diseinatu eta martxan jarri da COVID-19ak sortutako osasun alarma egoeran, Blackboard Collaborate plataformaren bidez.

6.4.2. Euskaraz argitaratutako ikerketen balioa eta oihartzuna areagotzeko estrategiak diseinatzea.

• Nabarmen baloratu da UPV/EHUren hainbat ikerketa deialditan eta Jardun Akademikoaren Planean euskaraz egindako ekoizpen zientifikoa.

• Euskaraz argitaratutako UPV/EHUren aldizkari zientifikoen (Ekaia, Gogoa eta Tantak) argitalpena, maketazioa eta difusioa bultzatu eta finantzatu dugu.

• Baterako argitalpenak egiteko hainbat proiektu egin dira ikerlanak argitaratzeko Euskal Herriko Giza eta Gizarte Zientzien arloan ezagunak diren erakundeekin: Euskaltzaindiko IKER bilduma, eta Dabilen Pentsamendua eta Ur Jauzia bildumak Jakin Fundazioarekin.


6.5. EUSKAL ARTEAREN ETA KULTURAREN PRESTAKUNTZAN, IKERKETAN ETA HEDAPENEAN ERREFERENTE IZATEA.

6.5.1. Euskal arte eta kulturaren adierazpenen azterlanekin eta hedapen sozialarekin zerikusia duten jarduerak bultzatzea eta zabaltzea.

• EHUkultura markak hiru campusetan finkatzen eta ezaguna egiten jarraitu du bere webguneen, sare sozialen eta kartelen bidez. Gainera, ikasturte honetan, disko bat eta liburu bat argitaratu dira markarekin.

• EHUKultura blogak UPV/EHUren kultura ekintzen erreferentziazko lekua izaten jarraitzen du sarean, eta, informazio eta difusio zereginez gainera, programatutako ekintzak artxibatzeko zeregina ere betetzen du. Ikasturte honetan 94 artikulu argitaratu dira, joan den ikasturtean baino 16 gutxiago (kontuan hartu behar dugu martxotik aurrera aurrez aurreko jarduna eten zela COVID-19aren eraginez). Sare Sozialetan difusio lan koordinatua egiten jarraitu dugu: Facebook (4.480 jarraitzaile), Twitter (3.822 jarraitzaile), Flickr (310 irudi) eta Instagram (760 jarraitzaile).

• Lan gehiago sartu ditugu BItaBE bideo gordailuan (www.bitabe.eus), COVID-19aren eraginez beste deialdirik egin ez bada ere.

• Gure Hitzak liburua argitaratu da, hogei bat egileren (AZP eta IRI) testu labur, ipuin, gogoeta eta poemen bilduma bat, literatura eta idatzizko hitzaren arloan gure unibertsitatearen sormena erakusten duena. Durangoko Azokan egin zen aurkezpen ofiziala.

• Musiversika diskoa argitaratu da, eta UPV/EHUko musika lehiaketaren lehen bi edizioetan (2018 eta 2019) finalista izan ziren bost banda eta egileren lanak biltzen ditu. Durangoko Azokan egin zen aurkezpen ofiziala.

• COVID-19aren krisialdian unibertsitateko kultura jarduerarekin jarraitzeko, EHUkulturak hainbat ekimen programatu ditu online: bi antzezlanen (BIBA VOI eta Barro Rojo) aurkezpena bideo bidez; Gure Hitzak liburuaren kapituluak banaka argitaratzea online, egileek eurek egindako ekarpen bereziekin; bideo argitalpenak, ilustrazioak, aurkezpenak, irakurketak, etab.

• EHUkulturak proposamen bat abiarazi du hiru campusetan, egungo egoeraren gaineko begirada bat emateko, gogoeta eta eztabaidatik abiatuta. Ekainean, lau elkarrizketa egin ziren online hainbat kultura eragileren artean, egungo kultura arazoak partekatzeko eta aztertzeko haiekin batera.

6.5.2. Sare zientifikoak sortzea, edo antzeko ekintzak sustatzea, euskal arte eta kulturaren azterketan diharduen komunitate zientifikoa egituratzeko, arreta berezia jarrita emaitzen nazioarteko zabalkundean.

• Mikel Laboa Katedraren bidez, euskal arteari eta kulturari buruzko ikerketa zientifikoa bultzatu dugu, doktorego tesiak egiteko eta ikerlan monografikoak saritzeko deialdien bidez. Horren helburua da euskal artea eta kultura nazioartean ezagutzera ematea.


6.6. UPV/EHUREN IDENTITATEA EZAGUTZERA EMATEA ETA HAREN POTENTZIAL AKADEMIKOAREN IKUSGARRITASUNA ETA HEDAPENA HOBETZEA.

6.6.1. Doktore, ikertzaile eta aditu euskaldunei buruzko aplikazioa ezartzea.

• “Doktore Euskaldunak” datu basea kudeatu dugu, eta prozesuan sortutako zalantzei erantzun diegu. 2020ko ekainaren 30erako 658 doktorek aplikazioan eskatutako informazioa sartua zuten jada (%49 emakumeak, %49 gizonak, %2 ezbinarioak).

6.6.2. Lankidetzan jardutea, era aktiboan, euskal arte eta kulturaren azterketan diharduten beste erakunde eta entitate batzuekin.

• Harremanetan jarraitu dugu London College of Arts UAL zentroarekin, “Bilbo, Unibertsitate Hiria” udal proiektuaren testuinguruan, Zorrotzaurreko uhartean proiektu berriak ezartzeari begira.

• Lankidetzan jardun dugu euskal arteari eta kulturari buruzko ikerketak bultzatzen dituzten nazioarteko erakunde askorekin. Horren adibide dira: Nevadako Unibertsitatearen Euskal Ikasketen Zentroa, Comahueko (Argentina) Euskal Etxea, Arturo Campion Ikasketen Zentroa (Argentina) eta Bruselako Euskal Etxea.


6.7. GIZARTE ETA KULTURA ARLOETAKO ERAGILEEKIKO HARREMANA INDARTZEA.

6.7.1. EHUgune topagunea indartzea.

• Jardunaldi, mintegi edo hitzaldi formatuan eginiko 6 ekitalditan antolatzaileak edo antolakuntzako kideak izan gara, EHUgune foroaren testuinguruan. Nabarmentzekoa da Kalypso Nicolaidis Oxfordeko Unibertsitateko irakasle prestigiotsuak emandako hitzaldia (Europar Batasunaren krisia).

• COVID-19aren ondoren, bi dokumentu/artikulu argitaratu dira webgunean. 6 irrati elkarrizketa eman dira.

6.7.2. Erakunde katedrei babesa ematea.

• Martxan dauden erakunde katedrei laguntza ematen jarraitu dugu.

• Aktibitaterik ez zuten hiru katedra kentzeko espedienteak bideratu dira. Honako hauek dira: Nazioarteko Azterlanen Katedra, Zuzenbideko eta Giza Genomako Katedra, eta Miguel Sánchez-Mazas Katedra.

• Kultura Paisaiak eta Ondarea Katedrak UNESCO Katedra aipamena berritu du laur urtez.

• UPV/EHUren eta Bizkaiko Foru Aldundiaren arteko lankidetza hitzarmena berritu da, Zientzia kulturako Katedra 2020-2023 urtealdian garatzeko eta mantentzeko.

7. MUNDURA IREKITAKO UNIBERTSITATEA

7.1. ALIANTZA ESTRATEGIKOAK EZARTZEA, PRESTAKUNTZAKO, IKERKETAKO, GARAPENEKO ETA BERRIKUNTZAKO JARDUERETAN LANKIDETZAN ARITZEKO.

7.1.1. UPV/EHUk Latinoamerikan duen presentzia sendotzea, lankidetzan jardunda unibertsitateekin eta goi mailako hezkuntza erakundeekin. Zehazki, Graduondoko Sare Latinoamerikarra finkatzea.

• Orotara, 303 ikasle matrikulatu dira Graduondoko Sare Latinoamerikarra osatzen duten graduondoko ikasketa ofizialetan. Kopuru horretatik, 88 master ofizialetan (%37,5 emakumeak, %62,5 gizonak) matrikulatu dira, eta 215, berriz, doktorego programetan (%45 emakumeak, %55 gizonak).

• Sare horren barruan, 7 doktore tesi defendatu dira (%40 emakumeak, %60 gizonak). Tesi horietako batek nazioarteko aipamena jaso du.

• Lankidetza hitzarmen bat sinatu dugu Tlaxcalako Unibertsitate Autonomoarekin (Mexiko), Gizarte Demokratikoa, Estatua eta Zuzenbidea Unibertsitate Masterra emateko.

• Fundación Carolinarekiko lankidetza hitzarmenak berritu ditugu, “Energia Berriztagarrien Integrazioa Sistema Elektrikoan” eta “Multimedia Kazetaritza” masterretako ikasleei ikasteko laguntzak emateko. Ikasturte honetan, 6 ikasle matrikulatu dira (%50 emakumeak, %50 gizonak) hitzarmen horien bidez.

• Lankidetza hitzarmena berritu dugu Dominikar Errepublikaren Goi Hezkuntza, Zientzia eta Teknologia Ministerioarekin (MESCYT), erakunde horrek herrialde hartako ikasleei bekak eman diezaien, UPV/EHUko unibertsitate master ofizialak egin ditzaten.

• Lankidetza hitzarmen bat ari gara izapidetzen Pedro Henriquez Urueña Unibertsitate Nazionalarekin (Dominikar Errepublika), Teknologia, Ikaskuntza eta Hezkuntza unibertsitate masterra emateko.

• Hezkuntzaren Nazioartekotzerako Espainiako Zerbitzuarekin (SEPIE) hitzarmen bat sinatu dugu, Bec.Ar programaren “maisutzak” ezartzeko.


7.2. EUROESKUALDEKO ERAKUNDEEKIN DUGUN LANKIDETZA SENDOTZEA.

7.2.1. Akitania-Euskadi-Nafarroa sarean dugun presentzia eta partaidetza indartzea.

• UPV/EHUk Euskal Hirigune Elkargoak antolatutako Conférence Universitaire Pays Basqueren bigarren edizioan parte hartu du. Helburua da erreferentziako hezkuntza eredu erakargarri bat sortzea, ikerketa gai espezifikoen inguruan, Iparraldean benetako motor sozioekonomiko eta kultural izatera irits dadin. Esparru horren barruan, harremanetan jarraitu dugu Iker Herria proiektuarekin kolaboratzeko.

• UPV/EHUk Forum Bidasoan hartu du parte, Sud Ouest eta Diario Vasco egunkariek Europako Batzordearen laguntzaz bultzatutako proiektu bat, Ficoban egin zena (Irun). Ekitaldian Nafarroako, Euskadiko eta Akitaniako enpresaburuak eta zuzendariak bildu ziren, eta gai ugari aztertu zituzten, ahal nola garapen ekonomikoa, berrikuntza, ikerketa, enpresa lankidetza, eta Euroeskualdeko proiektu estrategikoak. UPV/EHU eta Bordeleko Unibertsitatea solasaldi baten protagonista izan ziren, eta unibertsitateen arteko mugaz gaindiko lankidetza aurkeztu zuten.

• Lankidetzan jardun dugu Baionako eta Donibane Garaziko lizeoekin, baita Euskararen Erakunde Publikoarekin (EEP) ere, zeinaren helburua baita unibertsitate ikasketak euskaraz egiteko aukeren berri ematea Seaskan edo sare publikoan batxilergoa euskaraz egiten ari diren ikasleei.

7.2.2. Bordeleko Unibertsitatearekin batera Mugaz Gaindiko Euroeskualdeko Campusa garatzea.

• 2019ko urrian, Euskampus Bordeaux Eguna antolatu zen Bordelen (189 parte hartzaile). Bertan aurkeztu ziren honako hauek: 23 lankidetza partekatuta, 5 MT180S proiektu (3 doktoregai eta master bikoitzeko 2 ikasle), 6 nazioarteko proiektu, eta Bordele eta Bilboren arteko lankidetza.

• Euskampus Fundazioaren eta Euroeskualdearen arteko urteko hitzarmena berritu da, Euskampus Bordele (2020ko urtarrila) campusa hedatzeko.

• Bazkideek komunikazio lan garrantzitsua egin dute Euskampus-Bordele campusaren jardueren inguruan:

– Hainbat ekimen edo jardunalditan parte hartzea (Bidasoa foroaren amaierako mahai ingurua, Sud-Ouest eta el Diario Vasco egunkariek batera antolatutakoa Irunen, 2019ko urrian).

– Artikuluak tokiko prentsan (7 Sud-Ouest eta Diario Vascon, 2019ko irailetik 2020ko ekainera).

• Mugaz gaindiko topaketak eta workshopak egin dira Euskal Herriko eta Bordeleko ikertzaileen artean, askotariko arlotan: fabrikazio gehigarria, aeronautika, gaixotasun autoimmuneak, biofisika transnazionala, matematikak eta haren aplikazioak, hizkuntza aniztasuna eta hezkuntza, industria antolakuntza, kimika fisikoa eskala kuantikoan, Joint Research Laboratories, polimeroak, adimen teknologikoa, osasun datuak, berrikuntza pedagogikoa mikroplastikoen bidezko itsasoaren kutsaduraren inguruan, kirolaren traumatologia, industria eta biosasuna, neurozientziak…

• Hamar konexio berri ezarri dira, lehen pauso gisa hainbat arlotako ikertzaileen artean lankidetza egituratuagoak egiteari begira.

• POCTEFA Interreg finantzaketa lortu dugu (2020ko urtarrila – 2021eko abendua), mugaz gaindiko Ocean i3 proiektua garatzen jarraitzeko. Hezkuntza berrikuntzako proiektu horren bidez, zeharkako gaitasunak eta gaitasun urdinak garatu nahi dira, eta unibertsitateko ikasleen enplegagarritasuna hobetu, Research Based Learning-ean oinarritutako metodologietatik abiatuta. Proiektua Euskal kostaldearen eta Akitania Berriko kostaldearen erronkak lortzera orientatu dago, eta horiek lotuta daude 2030erako Garapen Jasangarriko Helburuekin (GJH) eta lurraldeko ekonomia urdinarekin.

• UPV/EHUren eta Paueko eta Aturriko Herrialdeetako Unibertsitatearen arteko lankidetza hitzarmena berritu dugu, mugaz gaindiko doktoregoak antolatzen jarraitzeko.

• Europako edo nazioarteko baterako 2 proiektutan parte hartzen ari gara (Euskampus-Bordeaux campusaren bazkideak partzuergoaren parte baitira):

– Ocean i3 proiektua, Interreg POCTEFA (2019ko azaroan onartutakoa). Ocean i3 proiekturako finantzaketa lortu dugu Interreg POCTEFA proiektuen hirugarren deialdian (2014-2019) (ikus xehetasunak goian). Exekuzio aldia 2020ko urtarrilean hasi eta 2021eko abenduan amaituko da. Taldeko burua: UPV/EHU. Bazkideak: Euskampus Fundazioa eta Bordeleko Unibertsitatea.

– European Network for Alloys Behaviour Law Enhancement - ENABLE - H2020-MSCA-ITN-2017 proiektua; ekintza mota: MSCA-ITN-ETN (2017ko apirilean onartutakoa).

• Europako edo nazioarteko deialdietara honako proiektu hauek aurkeztu dira:

– ENLIGHT: “Europako Hiriak – European Universities” Erasmus+ deialdiaren esparruan, europar unibertsitateko ENLIGHT proiektua aurkeztu dugu (2020ko otsaila) Bordeleko Unibertsitatearekin eta Europako beste 7 unibertsitatearekin batera, eta Europako Batzordeak aukeratu du (2020ko uztaila).

– WISE2N (Wise Impact Sustainable Entrepreneurship & Employability Network. Turingo Koordinatzaile Politeknikoa. Proposamen bat aurkeztuko dugu Erasmus+ deialdi honetan: KA2: Cooperation for innovation and the exchange of good practices - Knowledge Alliances-2019. UPV/EHUk eta Bordeleko Unibertsitateak erakunde elkartu gisa hartzen dute parte, partzuergoan bazkide den Euskampusen bidez. Wise Impact-eko (WISE2N) Ekintzailetza Jasangarriko eta Enplegagarritasuneko Sarea sortzea proposatzen du. Unibertsitateak, enpresak, gizarte inbertitzaileak eta gizarte zibileko
erakundeak sartuko dira, eta hezkuntza eta gaikuntza programa malgu eta berritzaileak eskainiko ditu, Europako liderren agerpena bizkortzea ahalbidetuko duten gaitasunak garatzeko. Lider horiek sakon ezagutuko dituzte egungo erronka globalak, ideia irudikorrak izango dituzte, eta balio eta praktika arduratsuak egingo dituzte.

– “TranSPORT(S)/ Les sports et les loisirs dans le contexte de la coopération territoriale européenne : action publique, pratiques et usages “ (EU: Kirola eta aisia Europako lurralde lankidetzaren esparruan: ekintza publikoa, praktikak eta erabilera). Bordeleko Unibertsitatearen Kirol Fakultateak koordinatuta eta Euskampusen laguntza jasota, 2020ko maiatzean aurkeztu zen, “Maisons des sciences de l`homme” izeneko sare nazionalen deialdien esparruan. UPV/EHUk proiektuan parte hartu du, hiru euroeskualderen dimentsio konparatua eta gurutzatua baitu. Era berean, Akitania/Bordeleko Maison des Sciences de l´homme-rekin bat egin dute Alsazia/Estrasburgokoak eta Alpeak/Grenoblekoak. Proiektu horren bertsio egokitu bat aurkeztuko dugu, euroeskualdeko herritartasunari buruzko euroeskualdeko deialdian (joan den maiatzaren 22an kaleratu zena).

• Hainbat bilera egin dituzte UPV/EHUk eta Bordeleko Unibertsitateak, proiektu horren proposamena Itsas Energia Berriztagarriaren inguruan prestatzeko, Euroeskualdeko proiektu estrategikoen etorkizuneko deialdiaren esparruan (2020an kaleratutakoa).

• UPV/EHUk lideratutako baterako gogoeta prozesu bat hasi da, Euskadi-Akitania Berria-Nafarroa mugaz gaindiko uda ikastaroen programa bat antolatzeko.

• Euskampus Fundazioak Akitania Berria-Euskadi-Nafarroako Biosasun Industriaren 5. topaketen antolaketan parte hartu du, hiru lurraldetako enpresa, ikergune eta ospitaleen arteko mugaz gaindiko lankidetza eta harreman komertzialak bultzatzeko.

• Koordinazio iraunkorra ezarri da, MISSION COVID-19aren Batzordearen bidez, COVID-19aren krisiari lotutako erronkei elkarrekin aurre egiteko loturak eta lankidetzak ezartzeko.

7.2.3. Euroeskualdeko unibertsitateekin lankidetzan jardutea, elkarren arteko itunak egiteko mugikortasunaren, tutoretzan egindako tesien eta titulazio bikoitzen arloetan.

• Titulu bikoitzeko hitzarmen hau onartu da: ““Double Masters’ Degree in Chemistry, track in Polymers Sciences (U. Bordeaux) and Chemistry and Polymers (UPV/EHU)”. Ikastegi arduraduna: Kimikako Fakultatea.


7.3. NAZIOARTEKO SAILKAPENETAN HOBETZEKO AUKERAK IDENTIFIKATZEA.

7.3.1. Nazioarteko sailkapenetan UPV/EHUren posizioa hobetzeko neurriak identifikatzea eta ezartzea.

• UPV/EHUk zer sailkapenetan parte hartuko duen jakin dugu, eta haietan erabilitako adierazleetan eskatutako datu iturriak aztertzen eta hobetzen ari gara. Orain sailkapen hauetan ari gara parte hartzen: Shanghái, CWUR, Times Higher Education, QS, U-multirank eta CyD. Azken urte honetan, arlo espezifiko hauetan hartu dugu parte: Zuzenbidea eta Lurraren Zientziak.

• Shanghaiko rankingaren 2020ko edizioan UPV/EHUk gora egin du, eta munduko 400 unibertsitate onenen artean kokatu da, guztira 20.000 baino gehiago izanik. Jakintza adarren araberako sailkapen espezifikoan, UPV/EHU Ingeniaritza Kimikoko munduko unibertsitateen 51-75 tartean dago, eta, gainera, arlo horretan Estatuko lehena da. Nanozientzia eta Nanoteknologian, Kimikan eta Ingeniaritza Metalurgikoan ere agertzen da, 101-150 tartean. Energiaren Zientzia eta Ingeniaritzan eta Materialen Zientzia eta Energian, UPV/EHU 151-200 tartean dago. Azkenik, Matematika, Fisika, Farmazia eta Zientzia Farmazeutikoetan, Nekazaritza Zientzietan eta Komunikazioan, UPV/EHU munduko sailkapenaren 201-300 tartean dago.

• Center for World University Rankings (CWUR) zentroak, 2020ko edizioan, munduko 358. postuan kokatu du UPV/EHU; horrek esan nahi du unibertsitate onenen %1,8ren artean egotea mundo mailan.


7.4. GURE PRESTAKUNTZA ESKAINTZAREN NAZIOARTEKOTZEA BULTZATZEA.

7.4.1. Atzerriko hizkuntzen eskaintza akademikoa areagotzea eta berrantolatzea.

• Graduko tituluetan, atzerriko hizkuntzen eskaintza akademikoa bultzatu dugu. Hala, 408 irakasgai (400 ingelesez eta 8 frantsesez) eman dira Eleaniztasun Planaren testuinguruan, eta horiei ikasketa planetan jasotakoak gehitu behar zaizkie, hau da: 263 irakasgai ingelesez (Practicumari eta gradu amaierako lanari dagozkion 68 irakasgaiak barne) eta beste hizkuntza ez-ofizial batzuetan (alemana, arabiera, frantsesa, greziera modernoa, italiera, errusiera) eskainitako 170 irakasgai (gradu amaierako lanari lotutako 6ak barne hartuta). Guztira, graduko tituluetan 841 irakasgai eman dira hizkuntza ez-ofizialetan (663 ingelesez eta gainerakoak aipatutako hizkuntzetan). Eskaintza hori areagotzen da nazioarteko ikasle bisitarien kasuan, English Friendly Courseko (EFC) graduko 339 eta masterreko 60 irakasgaiekin.

• 21 master eman dira osorik edo partzialki ingelesez, eta 367 irakasgai eskaini dira hizkuntza horretan.

7.4.2. Ikasleei profesionalki hainbat herrialdetan jarduteko prestakuntza eskainiko dieten titulu bikoitzak eta baterako tituluak sustatzea nazioarteko bazkide estrategikoekin.

• Lankidetza hitzarmen bat sinatu dugu “European Partnership for Project and Innovation Management (Europin)” partzuergorako, honako unibertsitate hauekin: Norwegian University of Science and Technology, Dortmund University of Applied Sciences and Arts, Kaunas University of Technology, eta Katholieke Universiteit Leuven

• UPV/EHUren eta l´École Supérieure d´Architecture de Montpellier-en (ENSAM, Frantzia) arteko titulu bikoitzeko hitzarmena aldatu da, “Eraikitako Ondarearen eta Eraikinen Zaharberritzea, Kudeaketa Osoa eta Birgaitzea unibertsitate masterra” eta “Mastère Spécialisé Architecture et Patrimoine Contémporaine” tituluetarako. Ikastegi arduraduna: Arkitektura Goi Eskola Teknikoa.

• Hezkuntza Nazioartekotzeko Espainiako Zerbitzuak (SEPIE) eta UPV/EHUk hitzarmen bat sinatu dute, Bec.Ar programaren maisutzak ezartzeko.

• Partzuergo baten eraketa izapidetzen ari gara master hauetarako: Erasmus Mundus ECT+, LCT eta IMBRESea (ikus unibertsitate parte hartzaileak 1.1.1 puntuan).

7.4.3. Erraztasunak ematea atzerriko eta Iparraldeko ikasleei UPV/EHUn sartzeko.

• Harrera egin eta hitzaldi espezifiko bat eskaini diegu Iparraldeko ikasleei, Gipuzkoako Campusean egindako Orientazio Azokan.

• Ateak zabaltzeko egun berezi bat antolatu da Iparraldeko ikasleentzat bigarren urtez jarraian, baina ezin izan dugu egin COVID-19a dela eta. Bigarren edizio honetan, aurrekoan ez bezala, Baionako Bernat Etxepare lizeoko ikasleekin batera Donibane Garaziko Nafarroa lizeoko ikasleek parte hartu behar zuten. Alternatiba gisa, harreman estua mantendu dugu bi lizeoekin, informazioa bitarteko telematikoen bidez transmititzeko.

• 2020-2021 ikasturtean UPV/EHUn matrikulatzeko interesa duten ikasleen zerrenda eskatu zaie Baionako Bernat Etxepare lizeoari eta Donibane Garaziko Nafarroa lizeoari, eta zerrenda horretan erregistratutako ikasle bakoitzaren banakako jarraipena egin dugu.

• Lankidetza proposamen bat egin zaio Euskaren Erakunde Publikoari (EEP/OPLB), Iparraldeko ikastetxeen ikasle eta orientatzaileentzat egindako ate irekien eta orientazio jarduerak finantzatu ditzan, ikasle horiek unibertsitateko ikasketak ere euskaraz egiteko aukera izan dezaten.

• Egonaldi labur bat egin dute gure unibertsitatean jarraian aipatutako goi mailako hezkuntza erakunde hauetatik etorritako 11 doktoregaiek: Universidad Pontificia Bolivariana, Universidad de Buenos Aires, School of Natural & Computational Sciences, University of Gdansk, Paue eta Aturriko Herrialdeetako Unibertsitatea, University of Kent, Tarbiat Modares University, Amirkabir University of Technology eta Université Oran. Beste 7 egonaldi bertan behera geratu dira COVID-19ak eragindako bidaia murrizketak direla eta.

• Doktoregaien 10 egonaldi labur kudeatu dira jarraian aipatutako erakundeetan: Universidad Mayor, University of New South Wales, University of Oxford, University of Nottingham, University of Bournemouth, Univerisdade do Porto, Freie Universität Berlin, Albert-Ludwigs-Universität Freiburg eta Aarhus University. 12 egonaldi bertan behera geratu dira pandemiaren eraginez.


7.5. UNIBERTSITATEKO TALDE GUZTIEN HIZKUNTZA GAITASUNEN PRESTAKUNTZA ETA EGIAZTAPENA SUSTATZEA.

7.5.1. Unibertsitateko ikasleei eta langileei erraztasunak ematea atzerriko hizkuntzen ikastaroetan eta egiaztapen probetan parte hartzeko.

• Hainbat unibertsitatek eskatutako hizkuntza egiaztagiria lortzen laguntzeko helburuarekin, British Councilen bitartez, ingelesezko APTIS azterketa kudeatu dugu, lau deialditan, eta 134 ikasle aurkeztu dira (%52 emakumeak, %48 gizonak).

• Unibertsitate kide guztientzako FCE (First), Cambridgeko CAE (Advanced) eta IELTS azterketak egin dira. Orotara, 25 pertsonak egin dute azterketa (%56 emakumeak, %44 gizonak). Cambridge azterketen martxoko, maiatzeko eta ekaineko deialdiak bertan behera geratu dira, instalazioak eta zerbitzuak itxi zirelako UPV/EHUko errektorearen 2020ko martxoaren 12ko erabakiaren aginduz (COVID-19 (SARS-CoV-2) koronabirusaren egoera eta eboluzioaren ondorioz UPV/EHUn prebentzio neurriak hartzeari buruzkoa). Hori dela eta, azterketa egin duten pertsonen kopurua nabarmen txikiagoa izan da aurreko ikasturteetan baino.

• Irakasleei zuzendutako hainbat ikastaro eskaini ditugu, ingeleseko trebetasuna hobetzeko unibertsitateko irakaskuntzaren testuinguruan:

– Donostian eta Leioan “Improving English-Medium Instruction and Tutoring Skills at Level B2+” izeneko bi ikastaro antolatu dira, eta 18 parte hartzaile izan dira (%67 emakumeak, %33 gizonak).

– C1 mailako “Improving Pronunciation for English-Medium Instruction” izeneko 4 ikastaro eman dira Gasteizen, Leioan, Bilbon eta Donostian. 40 irakaslek hartu dute parte (%63 emakumeak, %37 gizonak).

– Gasteizen eta Leioan “Improving English-Medium Communication and Instruction Skills at Level B2+” ikastaroa eskaini da. 23 pertsonak hartu dute parte (%52 emakumeak, %48 gizonak).

– Leioan, Donostian eta Bilbon “Improving Writing Skills for English-MediumInstruction at C1” ikastaroa eman da, eta 14 pertsonak hartu dute parte (%50 emakumeak, %50 gizonak).

– Donostian “Improving Accuracy in Oral and Written Communication in EMI B2+” ikastaroa eman da lehenengoz. 6 pertsonak hartu dute parte (%67 emakumeak, %33 gizonak).

– Lehenengoz eman da “Face to Face: Improving Interpersonal Oral Communication Skills for EM Instructors” ikastaroa. 12 pertsonak hartu dute parte (%58 emakumeak, %42 gizonak).

– Irakasgaiak ingelesez ematen dituzten irakasle-ikertzaileentzako “Improving English Medium Instruction Skills- Online Tutoring” ikastaroa eman da. 32 pertsonak hartu dute parte (%63 emakumeak, %37 gizonak).

– “Improving English Medium Instruction Skills at C1” ikastaro trinkoa online eman da. 26 pertsonak hartu dute parte (%65 emakumeak, %35 gizonak).

– “Improving Pronunciation for English Medium Instruction” ikastaroak Bilbon eta Donostian eta “Face to Face: Improving Interpersonal Oral Communication Skills for EM Instructors” ikastaroa Gasteizen aurrez aurre eman ziren hasieran, baina gero online eman behar izan zituzten pandemiaren ondorioz aurrez aurreko jarduera eten zelako.

• Campuseko errektoreordetzetatik egindako eskaintzak hizpide hartuta, hauek izan dira datuak:

– Arabako Campusean, lehen lauhilekoan, ingeleseko hiru ikastaro eman dira (Communication Across Cultures, Writing for Impact eta Impromptu Speaking: Answering Questions and Difficult Situations on the Spot) eta 12 pertsonak hartu dute parte (%75 emakumeak, %25 gizonak)- Horrez gain, English PintxoPote jarduera soziokulturala eskaini da. Bi orduko sei saio egin ziren, eta batez beste 5 pertsona joan ziren (edonola ere, 200 pertsona daude izena emanda bilerei buruzko informazioa jasotzeko).

– Bigarren lauhilekoa aldatu egin da COVID-19aren egoeragatik. Abian ziren hiru ikastaro bertan behera utzi dira, eta maiatzean, beste deialdi bat egin zen “English in Use, Small Talk eta Impromptu Speaking: Answering Questions and Difficult Situations on the Spot” ikastaroak egiteko (15 pertsona: %66 emakumeak, %34 gizonak) eta “Pub & Science” jarduera soziokulturalerako. 16 pertsonak hartu dute parte (%75 emakumeak, %25 gizonak).

– Bestalde, testu zientifikoak berrikusteko tutoretza zerbitzu bat jarri dugu martxan.

– Bizkaiko Campusean, ingeles, frantses, aleman, italiera eta txinera ikastaroen eskaintza mantendu dugu, honako hauen lankidetzarekin: Hizkuntza Laborategia (Leioa-Erandio Eremuan kokatutakoa), Frantziako Institutua, Casaitalia eta Lu Xun Txinera Ikasketen Zentroa. Ingeleseko ikastaroetan 249 pertsonak hartu dute parte (%51 emakumeak, %49 gizonak). Frantseseko, italierako eta txinerako ikastaroak erakunde horien egoitzetan eman dira. Horrez gain, ingeles tekniko/akademikoko 25 orduko bi ikastaro antolatu dira (ingeles teknikoa, elkarrizketak eta ahozko adierazpena) irakasleikertzaileentzat, eta 34 pertsonak hartu dute parte (%54 emakumeak, %46 gizonak).

– Gipuzkoako Campusean, ingeleseko eta alemaneko ikastaroak eskaini dira. Bi ikastaro osagarri ingelesez eman dira.
a) “Effective Research Communication” ikastaroak ikertzaileei lagundu nahi die hizkuntza gaitasunak eskura ditzaten. Lehen lauhilekoan 16 pertsonak parte hartu zuten (%75 emakumeak, %25 gizonak).
b) Communication for the Professional & Academic Sphere. Ikastaro horren bidez, unibertsitateko ikasleei eta, oro har, profesionalei komunikazio, hizkuntza eta kultura arteko gaitasunak hobetzen lagundu nahi zaie. Lehen lauhilekoan 10 pertsonak parte hartu zuten (%70 emakumeak, %30 gizonak). Bigarren lauhilekoan lehenengoaren ikastaroetan landutako alderdietan sakontzeko bi ikastaro osagarri eskaini dira: Effective Research Communication- ADVANCED eta Communication for the Professional & Academic Sphere- ADVANCED. Ikastaroak emateko gutxieneko izen emateak ez ziren eman. Frantsesari dagokionez, Donostiako Alliance Françaiseren lankidetzaz, “Qui, Je parle Français” A.1.1 mailako ikastaroa antolatu zen lehen lauhilekoan, eta 8 pertsonak hartu zuten parte (%62,5 emakumeak, %37,5 gizonak). Bigarren lauhilekoan, A1.2 mailako “Qui, Je parle Français!” ikastaroa eskaini da, eta 11
pertsonak hartu dute parte (%45 emakumeak, %55 gizonak). Era berean, zinema frantsesez ikusteko zikloaren zati bat eman da, eta batez beste 20 pertsona joan
dira.
Italierari dagokionez, Gipuzkoako Campusa lankidetzan hasi da Italia Txiki elkartearekin, Italiako kultura ezagutzeko eta italiera praktikatzeko aukera emango duten kultura jarduerak antolatzeko. “Italia, Poesia e Altro” emanaldia antolatuta zegoen apirilaren 27rako, baina bertan behera utzi behar izan genuen.

• 2018/2019 ikasturtean, irakaskuntza beste hizkuntza batzuetan emateko 1.307 irakasle zeuden akreditatuta (%48,5 emakumeak, %51,5 gizonak), eta 2019/2020 ikasturtean 1.330ra iritsi gara (%48,5 emakumeak, %51,5 gizonak); horien artetik, 1.188 ingelesekoak dira (%49 emakumeak, %51 gizonak).

7.5.2. Kulturarteko prestakuntzarako jarduerak antolatzea UPV/EHUko kolektibo guztientzat.

• Komunikazio, kultura eta prestakuntza gaitasunak garatzeko Intercultural Competences ikastaroa antolatzen ari da, ikasleek beren esperientziak, hala pertsonalak nola akademikoak, optimizatu ditzaten. Ikastaroan 46 ikaslek hartu dute parte (%61 emakumeak, %39 gizonak). Ikastaroa Ekonomia eta Enpresa Fakultatean eman zen (Sarriko), baina azken bi saioak online modalitatean eman behar izan ziren pandemiaren eraginez.

7.5.3. Nazioarteko Sakontze Aipamena bultzatzea

• Gobernu Kontseiluak, 2018ko ekainaren 7ko saioan, Nazioarteko Sakontze Aipamena onartu zuen. Aipamen horrek egresatuen nazioarteko profila aitortuko du Tituluaren Gehigarri Europarrean (TGE) baldintza hauek betez gero: atzerriko hizkuntzetan 15 kreditu egitea gutxienez edo Intercultural Competences ikastaroa egina edukitzea; nazioarteko mugikortasun bat egina edukitzea; eta atzerriko hizkuntza batean C1 maila edo hortik gorako bat akreditatzea. 2019-2020 ikasturtean, 114 ikaslek lortu zuten Nazioarteko Sakontze Aipamena (%75 emakumeak, %25 gizonak).


7.6. UPV/EHUREN PARTAIDETZA ETA LIDERGOA AREAGOTZEA EUROPAKO ETA NAZIOARTEKO IKERKETA PROIEKTUETAN.

7.6.1. Europako Proiektuen Bulegoa indartzea, elkarlan estuan jardunez Eusko Jaurlaritzako bulegoekin eta EUEBk Bruselan dituen bulegoekin.

• Europar Proiektuen Bulegoko bi kidek parte hartze aktiboa dute europar proiektuen EUEB sarean; zehazki, kudeaketa azpitaldean eta nazioarteko harremanen azpitaldean ari dira, eta azken horrek lankidetza estuan dihardu Bruselako EUEBren bulegoarekin.


7.7. EUROPAN ETA EUROPAZ KANPOKO HAINBAT HERRIALDETAN IKASTEKO ETA PRAKTIKAK EGITEKO MUGIKORTASUNA AREAGOTZEA ETA DIBERTSIFIKATZEA.

7.7.1. Hitzarmenak sustatzea edo/eta sendotzea, lehentasunezkotzat jotzen diren eremu geografikoetan batez ere.

• Bi lankidetza esparru hitzarmen sinatu dira; bat, Bombayko Indian Institute of Technology-rekin, eta bestea, Hochschule für Recht und Wirtschaft-ekin (Alemania).
• Mugikortasunerako 5 hitzarmen espezifiko sinatu dira herrialde hauetako unibertsitateekin: Brasil (2), Alemania (1), India (1) eta Uruguai (1).

7.7.2. Staff Week delakoak antolatzea eta nazioarteko azoketara joatea.

• “Langileentzako Nazioarteko Prestakuntza Astearen” bosgarren edizioa antolatu da (International Staff Training Week). Astebetez, nazioarteko ia hogeita hamar unibertsitatetako 29 ordezkarik (%62 emakumeak, %38 gizonak) UPV/EHU bisitatu dute. 18 herrialdetatik etorritako parte hartzaileek hiru campusak ezagutzeko aukera izan dute. Edizio honetako gaia Erasmus Without Paper eta online plataformak izan dira, eta ikasleen eta langileen nazioarteko
mugikortasunari lotutako askotariko alderdiak lan du dira sakontasunez.

• UPV/EHUk nazioarteko foro nagusietan parte hartzen du, eta goi mailako erakundeentzako erreferentziazko azoketara joaten da. Horren harira, Koordinazioaren eta Nazioarteko Harremanen arloko Errektoreordetzak ikastegietako mugikortasun arduradunen parte hartzea bultzatu du EAIEn (10: %70 emakumeak, %30 gizonak). ERACON eta NAFSA azokak bertan behera geratu dira COVID-19aren pandemiaren eraginez. UPV/EHU urtero joaten da bi azoka horietara.


7.8. IKASLEENTZAKO, AZPKO LANGILEENTZAKO ETA IRAKASLEIKERTZAILEENTZAKO MUGIKORTASUN PROGRAMAK FINKATZEA.

7.8.1. Deialdi espezifikoen bidez unibertsitateko talde guztien mugikortasuna babestea.

• UPV/EHUko graduko 1.630 ikasle (%62 emakumeak, %38 gizonak) joan dira beste unibertsitate batzuetara Erasmus+ (1.148: %64 emakumeak, %36 gizonak), Latinoamerika (413: %63 emakumeak, %37 gizonak) eta Beste Norako Batzuk (69: %70 emakumeak, %30 gizonak) programen testuinguruan.

• UPV/EHUko graduondoko 92 ikasle (%28 emakumeak, %72 gizonak) joan dira beste unibertsitate batzuetara Erasmus+ (59: %23 emakumeak, %77 gizonak), Latinoamerika (3: %67 emakumeak, %33 gizonak) eta Beste Norako Batzuk (30: %27 emakumeak, %73 gizonak) programen testuinguruan.

• Erasmus+ programaren barruan, 12 pertsonak (%67 emakumeak; %33 gizonak) Europako Unibertsitate Eremuko unibertsitate batera joateko aukera izan dute; horien artean, 11 irakasle-ikertzaileak ziren (%64 emakumeak, %36 gizonak) eta 1 AZPko langilea (%100 emakumea). Gainera, Errektoreordetzaren mugikortasun deialdiaren bitartez, 19 pertsonak (%74 emakumeak, %26 gizonak) mugikortasun beka bat jaso dute.

7.8.2. Egiturak eta zerbitzuak mugikortasun programa guztien kudeaketa premietara egokitzea.

• Lanean ari gara Erasmus Without Paper egitasmoa abian jartzeko, Erasmus+2021-2017 programaren esparruan. Horren bidez, programan parte hartzen duten erakundeen arteko datu trukeak nahitaez modu digitalean egin daitezen lortu nahi da. Datuak trukatuko dira, ez dokumentuak, unibertsitate parte hartzaileen artean; hortaz, aldaketak egin beharko dira GAUR aplikazioan. Lehen fasean, sistema berriaren bidez, programan erabilitako mila Erasmus hitzarmen baino gehiago berrituko dira. Ikasleen ikaskuntza akordioak ere bide horretatik kudeatuko dira, emaila ordezkatuta.


7.9. NAZIOARTEKO BISITARIAK ETOR DAITEZEN SUSTATZEA.

7.9.1. Ikasle nahiz irakasle-ikertzaile bisitariei harrera egiteko zerbitzua hobetzea.

• Beste unibertsitate batzuetako 1.232 ikasle (%61 emakumeak, %39 gizonak) etorri dira UPV/EHUra Erasmus+ (799: %58 emakumeak, %42 gizonak), Latinoamerika (312: %63 emakumeak, %37 gizonak) eta Beste Norako Batzuk (121: %69 emakumeak, %31 gizonak) programen testuinguruan. COVID-19aren eraginez 10 ikasle bisitari gutxiago etorri dira, azken urteetan izandako gorako joera nabarmena hautsiz.

• UPV/EHUk irakasle-ikertzaileen eta AZPko langileen kolektiboetako 82 pertsona hartu ditu Erasmus+, Latinoamerika eta Beste Norako Batzuk programen testuinguruan (%52,5 emakumeak, %47,5 gizonak).

• Ikasle bisitarien harrerari dagokionez, Help Centres/Harrera Bulegoetan 1.139 kontsultari erantzun zitzaien (%55 emakumeak, %45 gizonak).

• Ongietorria egiteko eta orientatzeko bi ekitaldi egin ziren UPV/EHUko hiru campusetan.

• Nazioarteko bisitariak agurtzeko ekitaldia ez zen egin pandemiaren eraginez.

7.9.2. Ikasle bisitariak hartzeko Buddy programa finkatzea eta ikasle horientzako harrera eta orientazio saioak antolatzea.

• Nazioarteko Harremanetako Bulegoaren Buddy programan, UPV/EHUko 153 ikaslek parte hartu zuten (%87 emakumeak, %13 gizonak). Programa hori UPV/ EHUko hainbat ikastegik kudeatutako antzeko ekimenez osatzen da (Buddy, Cicerone…); zehazki, ikastegi hauek dira: Ekonomia eta Enpresa Fakultatea, Bilboko Ingeniaritza Eskola, Zientzia eta Teknologia Fakultatea, Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea, Gipuzkoako Ingeniaritza Eskola, Gasteizko Ingeniaritza Eskola, Gasteizko Erizaintzako Unibertsitate Eskola, Medikuntza eta Erizaintza Fakultatea (Donostia: Erizaintzako Gradua), eta Arte Ederren Fakultatea.

7.9.3. Atzerritarrentzako gaztelania eta euskara ikastaroak kudeatzea, baita lortutako maila egiaztatu nahi duten bisitarientzako azterketak ere.

• Espainiako kulturako eta gaztelaniako ikastaroak eman dira ikasle bisitarientzat hiru mailatan: oinarrizkoa, ertaina eta goi mailakoa. 857 ikaslek hartu dute parte (%56 emakumeak, %44 gizonak) ikastaroetan. Horrez gain, euskara eta euskal kulturaren hastapeneko hiru ikastaro eman ditugu Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako campusetan; 82 ikaslek parte hartu dute (%74 emakumeak, %26 gizonak), aurreko ikasturtean baino 11 gehiago.

• Irakasleentzako bi ELE Prestakuntza Ikastaro (Español como Lengua Extranjera) antolatu eta egiaztatu ditugu, Cervantes Institutuarekin elkarlanean: “Cómo ser Profesor de ELE” (39 ikasle: %64 emakumeak, %36 gizonak) eta “Desarrollo de competencias y revisión de enfoques para la enseñanza de ELE” (19 ikasle: 89,5 emakumeak, %10,5 gizonak).

• Etxepare Institutuarekin lankidetzan, “Atzerriko unibertsitateetan eta goi mailako ikastegietan euskara irakasteko prestakuntza ikastaro bat” eman dugu, eta 22 pertsonak parte hartu dute (%77 emakumeak; %23 gizonak).

8. GIZARTEAREKIN KONPROMETITURIKO UNIBERTSITATEA

8.1. IKASLEEN PREMIEN ANIZTASUNARI ERANTZUTEA.

8.1.1. Zailtasun ekonomikoak dituzten ikasleei ikasten hasteko eta jarraitzeko aukera ematea, hainbat laguntza motaren bidez.

• Bat batean sortu diren edo luzaroan irauten duten arrazoi ekonomikoengatik matrikula ordaintzeko zailtasunak dituzten ikasleentzako laguntza itzulgarrien deialdia kudeatu dugu, eta 29 ikaslek jaso dituzte (%48 emakumeak, %52 gizonak).

8.1.2. Hezkuntza jasotzeko egoera kalteberan dauden ikasleak hartzeko Arrakasta programa sendotzea, arlo horretan eskumena duten erakundeen laguntzaz. (TR,IF)

• Arrakasta programa ikastaro osoan garatu dugu, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako foru aldundien laguntzaz, eta 19 ikaslek parte hartu dute (%90 emakumeak, %10 gizonak); 12 Gipuzkoako Foru Aldunditik etorritakoak, 5 Bizkaiko Foru Aldunditik, eta 2 Arabako Foru Aldunditik. Era berean, jarraipen bilerak egin dira hiru aldundiekin.

• Santa Maria Fundazioarekin dugun lankidetza hitzarmenaren jarraipen bilerak egin dira, Arrakasta programaren finantzaketarako.

• Arrakasta programa aurkeztu dugu gizarte eta hezkuntza inklusioari buruzko nazioarteko CIISE Kongresuan.

8.1.3. UPV/EHUk errefuxiatuei laguntzeko hartutako konpromisoak garatzea.

• Administrazio izapideak egin ditugu Siria, Afganistan, Sahara, Venezuela eta Nikaraguatik etorri eta nazioarteko babesa duten 15 pertsonak (%27 emakumeak, %73 gizonak) unibertsitateko ikasketak egiten hasi eta jarraitu ditzaten; horietako 3ri (%100 gizonak) ostatua eta mantenua eman zaie UPV/EHUko ikastetxe nagusietan eta egoitzetan.

• “Mujeres entre fronteras: Persecución por motivos de género y LGTBI en Africa Subsahariana” proiektua garatu dugu, errefuxiatuentzako Nazio Batuen Agentziaren (ACNUR) lankidetzaz eta Garapenerako Nazioarteko Lankidetzarako Espainiako Agentziaren (AECID) finantzaketaz. Proiektu horren barruan, prestakuntza tailer bat garatu da, ikasleei ezagutzak emateko, mundu zuzenago eta solidarioago bat eraikitzen lagun dezaketen kanpaina kreatiboak martxan jartzeari begira. Ikastaroan 14 ikaslek hartu dute parte (%86 emakumeak, %14 gizonak).

8.1.4. Presondegietan diren pertsonek unibertsitate ikasketak egiteko dituzten aukerak handitu eta hobetu daitezen bultzatzea.

• Datorren ikasturtean presondegietan egin daitezkeen tituluen eskaintza onartu dugu (32 gradu eta 3 master ofizial), kartzela barrutik horiek amaitzeko aukerei buruzko informazioa ere eskainita.

• Plataforma birtualen erabilera bultzatzen jarraitu dugu, presondegietako ikasle eta koordinatzaileekiko komunikazioa errazte aldera. eGelaPI plataformaren erabilera kudeatu dugu 7 ikaslerekin (2 emakume eta 5 gizon).


8.2. UNIBERTSITATEKO JARDUNEAN GENERO ZEHARKAKOTASUNA BULTZATZEA.

8.2.1. Sentsibilizazio eta prestakuntza ekintzak sustatzea emakumeen eta genero identitate desberdinetako pertsonen ahalduntzeari laguntzeko.

• AKADEME programaren V. edizioa egin da. Gipuzkoako Campusean 16 akademikok hartu dute parte, eta Bizkaiko Campusean 18k; hala, parte hartzean igoera nabarmena eman da azken edizioekin alderatuta. Orotara, 159 emakumek amaitu dute programa hau 5 edizioetan.

• Hirugarren laukia (“pertsona ez-binarioa) unibertsitateko barne dokumentazioan ezartzen jarraitu dugu.

• Martxoaren 8ko ekitaldi instituzionala —UPV/EHUko emakumeen nazioarteko eguna— iragartzeko kartela hautatzeko lehiaketaren bigarren edizioa egin da. Hamaika lan aurkeztu dira, emakumeek egindakoak guztiak.

8.2.2. Unibertsitateko kide guztiei zuzendutako ikastaro osagarriak ematea, berdintasunaren eta maskulinotasun berrien inguruan.

• Ikasle, irakasle-ikertzaile eta AZPko langileentzako hiru online ikastaro (25 ordukoak) eman ditugu, euskaraz eta gaztelaniaz: “Hizkuntza inklusiboa”: 196 pertsona akreditatuta (%80 emakumeak, %18 gizonak, %1,5 pertsona ezbinarioak); “Emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna”: 236 pertsona akreditatuta (%83 emakumeak, %17 gizonak); “Maskulinitateak. Gizonak eta Berdintasuna: erronkak eta erresistentziak”: 204 pertsona akreditatu (%74 emakumeak %25 gizonak; %1 pertsona ez-binarioak).

• Ikasleentzako “Hezkidetzaren alde busti!” online ikastaroaren beste edizio bat eman da, 75 ordukoa. Ikastaroa euskaraz eman zaie fakultate hauetatik etorritako ikasleei: Hezkuntza Fakultatea; Letren Fakultatea; Lan Harreman eta Gizarte Langintza Fakultatea; Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatea; eta, Hezkuntza eta Kirol Fakultatea. Orotara, 2019-2020 ikasturtean antolatutako bi deialdietan, 126 pertsona akreditatu dira (%83 emakumeak, %16 gizonak, %1 pertsona ez-binarioak).

• “Sexu dibertsitatea” online ikastaroa eman da (bai euskaraz bai gaztelaniaz), eta harrera oso ona izan du. Orotara, 91 pertsona akreditatu ziren (%79 emakumeak, %18 gizonak eta %3 pertsona ez-binario).

8.2.3. Parekotasuna bermatzea UPV/EHUko kide anitzeko organoetan.

• Ezin izan dugu aurrera egin helburu honetan.

8.2.4. UPV/EHUko Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako III. Plana garatzea.

• UPV/EHUko Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako III. Planak martxan jarraitzen du, eta, gaur egun, UPV/EHUko Berdintasunerako Zuzendaritzak erreferentzia gida gisa erabiltzen du bere jarduna eta proiektuak aurrera ateratzeko. Horretarako, Emakunderen laguntza jasotzen du, bi erakundeen artean sinatutako hitzarmenaren bidez.

8.2.5. Berdintasunerako Sektorearteko Batzordearekiko lankidetza sendotzea, eta genero zeharkakotasuna txertatzea, gizarte eta lan harremanetan.

• UPV/EHUrako Kontziliazio Gida oso aurreratuta dago. Sektorearteko Batzordeak 2020ko udaberrian onartzea aurreikusita zegoen, baina atzeratu ezin zen COVID-19ari lotutako alarma egoeraren eraginez. Behin betiko testua hurrengo ikasturtearen hasieran onartzea espero dugu.

• Jaiotza, adopzio, harrera eta harrerako zaintzarako baimen berriak, zeinak gurasoak, adoptatzaileak edo zaintzaileak parekidetuko baititu, 18 asteko iraupena du, Gobernu Kontseiluaren 2019ko azaroaren 5eko akordioaren ondoren.

• Telelanerako plazen kopurua areagotu dugu berriro, III. Berdintasun Planaren 4.3.6 puntuan ezarritakoaren arabera. 2020ko urtarrilaren 1etik, 35 plaza eskaintzen dira; 2021ean, 38ra igoko da eskaintza, eta 2022an, 40 plaza egongo dira modalitate horretan.

8.2.6. Genero Indarkerien aurkako UPV/EHUren Protokoloa aktibatzea eta normalizatzea unibertsitateko kideen artean.

• Genero indarkeriari buruzko protokoloaren 5 aurkezpen egin dira hiru campusetan: 1 Gipuzkoako Campusean, 1 Arabakoan, eta 3 Bizkaikoan. Orotara, 169 pertsonak hartu dute parte aurkezpenetan (%82 emakumeak, %18 gizonak).

• Genero indarkerien aurkako UPV/EHUren Protokoloa egiteko sariaren II. edizioaren deialdia egin dugu. 53 proiektu aurkeztu ziren lehiaketara; horien artetik, %64 emakumeek eginak, eta %36, gizonek. Kartel irabazlea ikastegi guztiei bidali zaie, ikasgeletan eta espazio komunetan jartzeko. Era berean, kartela Zuzendaritzaren webgunearen bidez zabaldu da. Urtebetez egongo da jarrita espazio horietan.

• Protokolo beraren esparruan, “INDARTU. UPV/EHUn genero indarkeriak prebenitzeko programaren” II. edizioa egin da. Bigarren edizio hori Medikuntza eta Erizaintza Fakultatearekin batera egin da, gaia osasun arlora eramateko. Bi talde izan dira programan, bat Donostian eta bestea Leioan. Orotara, 31 ikasle akreditatu dira (emakumeak guztiak).

8.2.7. Bigarren hezkuntzako emakumezko ikasleen artean zientziarako bokazioa bultzatuko duten ekintzak diseinatzea, beste gizarte eta erakunde eragileekin batera.

• Ezin izan dugu aurrera egin helburu honetan.


8.3. DIBERTSITATE FUNTZIONALA DUTEN IKASLEEI BABESA BERMATZEA.

8.3.1. Hezkuntza premia bereziak dituzten pertsonei laguntzea, bai unibertsitatean sartzen, bai ibilbide akademikoan zehar.

• Harrera egin zaie 274 ikasleri, eta horien artetik, 141 (%59 emakumeak, %41 gizonak) erroldan sartu dira.

• Zerbitzuan erroldatutako 425 ikasleen (%51 emakumeak; %49 gizonak) beharren balorazioa, kudeaketa eta jarraipena egin da, beste ikastegi batzuekin koordinatuta.

• Unibertsitate aurreko ikasleen 405 egokitzapen eskaera (%46 emakumeak, %54 gizonak) jaso eta baloratu ditugu, unibertsitatera sartzeko ebaluazio probak egiteko. Eskaerak bigarren hezkuntzako 135 ikastetxek izapidetu dituzte, eta 394 eskaerari erantzun diegu, 44 epaimahairen lankidetzaz.

• NACES Proiektuan parte hartu dugu. Horren helburua GAUR tresna hobetzea da, unibertsitatera sartzeko probak egiteko egokitzapen eskaeren kudeaketa hobetzeko eta unibertsitateko kudeaketa hobetzeko.

• Ezgaitasunak dituzten tituludunen datu basea eguneratu da. Ikasturte honetan, ezgaitasunak dituzten ikasleek curriculumetik kanpoko praktikak egin ditzaten eskainitako 47 plaza espezifiko kudeatu dira, aurreko ikasturtean baino 8 plaza gehiago. Praktikak egiteko baldintzak hobetu dira (Hezkuntzatik Lan Arlora Igarotzeko Bekak, ONCE-EUEB bekak, Gureak bekak, Lantegi Batuak…).

• 18 irakaslek (%61 emakumeak, %39 gizonak) 24 ikasleren tutoretza lanak egiten dituzte (%25 emakumeak, %75 gizonak), hiru campusetan.

• UPV/EHUko inklusioari buruzko gida argitaratu eta zabaldu dugu unibertsitate irakasleen artean.

• Online ebaluazio probetan egokitzapenak egiteari buruzko gida egin dugu.

• Epaimahaiei zuzenduta, UPV/EHUra sartzeko probetan premia bereziak dituzten ikasleen arretarako gida berrikusi eta zabaldu dugu.

• Inklusioaren gaiari buruz ikasle, irakasle-ikertzaile eta AZPko langileentzat egindako eta zerbitzuak kudeatutako prestakuntza eta sentsibilizazio ikastaroetan 325 pertsonak hartu dute parte (%74 emakumeak, %26 gizonak).

• Zeinuen hizkuntzako 11 ikastaro antolatu ditugu unibertsitateko ikasleentzat, eta 145 lagunek hartu dute parte (%86 emakumeak, %14 gizonak); beste hiru ikastaro antolatu dira irakasleentzat eta horietan diziplina guztietako 35 irakaslek eman dute izena (%57 emakumeak, %43 gizonak).

• Dokumentuen eskuragarritasunari buruzko online ikastaro bat eta online saio bat antolatu dira, ikasle itsuei irakaskuntza ematen dieten unibertsitateko irakasleentzat.

• Asperger sindromeari eta arreta defizitaren eta hiperaktibitatearen nahasmenduari buruzko online prestakuntza saioa antolatu dugu, irakasleen tutoreei eta hainbat ikastegitako inklusioren arloko pertsona erreferenteei zuzenduta.

• Unibertsitate Inklusiboaren Kartelen IV. Lehiaketa antolatu da, eta 26 ikaslek aurkeztu dituzte beren lanak. Hiru kartel saritu dira. Erakustaldiak antolatu dira ikastegietan.

• Irakasle berriak: Prestakuntza saioetarako ikasleen behar bereziei erantzuteari lotutako jarduerak prestatu dira, Hezkuntzarako Laguntza Zerbitzuarekin koordinatuta.

8.3.2. Dibertsitate funtzionala duten ikasleak gizarteratzearen eragile aktibo bilakatzea, bai UPV/EHUn, bai ingurunean, esperientzia arrakastatsuen hedapenaren eta transferentziaren bidez.

• “Ikaslearen ahotsak” II. topaketa egin dugu Gipuzkoako eta Bizkaiko campusetan. Topaketetan, ezgaitasuna duten UPV/EHUko 15 ikaslek (%40 emakumeak, %60 gizonak) eta bigarren hezkuntzako 12 ikaslek (%33 emakumeak, %67 gizonak) parte hartu dute, beren esperientziak trukatzeko.

• Ezgaitasuna duten ikasleen parte hartze proaktiboa bultzatu dugu ikastegiek antolatutako jardueretan: jarduera praktikoen saioak, Ateak Zabaltzeko Egunak, ikastegietako batzordeetako bilerak, besteak beste.


8.4. POLITIKA BERRITZAILEAK GARATZEA, SORMENEZKO IRTENBIDE ERAGINKORRAK ESKAINIKO DITUEN UNIBERTSITATE JASANGARRI BAT GARATZEKO.

8.4.1. Unibertsitateko talde guztien (AZPko langileak, irakasle-ikertzaileak eta ikasleak) arteko lankidetza sustatzea, unibertsitatearen jasangarritasun arazoak konpontzeko.

• Berraktibatu+ Unibertsitateak ingurumen jasangarritasunerako ekimenaren testuinguruan, abian jarri dira ingurumena hobetzeko planak, hainbat gairen inguruan (hondakinak, energia, mugikortasuna eta elikadura osasuntsua). Berraktibatu+ Unibertsitateak programa bat da, Global Action Plan (GAP) sare globalak bultzatzen duena eta Bizkaiko eta Gipuzkoako Foru Aldundiek eta beste kolaboratzaile batzuek babesten dutena. 2019-2020 ikasturtean parte hartu zuten Bizkaiko Campuseko lau ikastegiri (Lan Harreman eta Gizarte Langintza Fakultatea, Zuzenbide Fakultatea, Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultate, eta Bilboko Hezkuntza Fakultatea) Arabako Campuseko bi ikastegi (Farmazia Fakultatea eta Gizarte Langintza eta Lan Harremanetako Fakultatea) eta Gipuzkoako Campuseko hiru ikastegi (Informatika Fakultatea, Gipuzkoako Ingeniaritza Eskola, eta Carlos Santamaria Zentroa) batu zaizkio, baita Biblioteka Nagusia ere, Bizkaiko Campusean. Ikasle, AZPko langile eta irakasle-ikertzaileen artean, 187 lagunek hartu dute parte (%70 emakumeak, %30 gizonak).

• Ikastegietan ingurumena hobetzeko taldeak edo batzordeak martxan jartzeko aholkularitza eta laguntza eskaini dugu, bai ingurumena kudeatzeko sistemen ziurtagiriei begirako auditoretzak prestatzeko, bai unibertsitateko jarduerak ingurumenean duen inpaktua gutxitzeko. 2019-2020 ikasturtean, unibertsitate ikastegien %63k baino gehiagok Ingurumena Hobetzeko Planak (IHP) zituzten indarrean.

• Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Saileko Ingurumenaren Administrazio Zuzendaritzari hondakin ez-arriskutsuen produktoreen komunikazioa eskatu zaio, bost ikastegi hauentzat: Gipuzkoako Ingeniaritza Eskola, Carlos Santamaria Zentroa, Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatea, Ekonomia eta Enpresa Fakultatea (Elcano), eta Bilboko Hezkuntza Fakultatea. Era berean, Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolari dagokion Hondakin Arriskutsuen Produktore Txikien Erregistroaren inskripzioa aldatzeko eskatu da.

• Hondakin arriskutsu gehien kudeatzen dituzten ikastegietako teknikariei zuzendutako aurrez aurreko bi prestakuntza ikastaro eman dira, “Laborategiko jardunbide egokiak: laborategiko hondakinen minimizazioa” izenburupean. Guztira, 26 pertsonak hartu dute parte (%73 emakumeak, %27 gizonak), 12k Zientzia eta Teknologia Fakultatean, eta 14k Farmazia Fakultatean.

• “Formula Student Bizkaia (FSB)” proiektuaren laborategi eta tailerretan hondakin arriskutsuak kudeatzeari buruzko aurrez aurreko prestakuntza saio bat antolatu dugu, proiektuan partaide diren ikasle, irakasle-ikertzaile eta AZPko langileentzat. Saio horretan barne kudeaketa (prebentzioa, sailkapena, ontziratzea, etiketatzea eta biltegiratzea) eta kanpo kudeaketa (garraioa eta tratamendua) landu dira. Guztira 27 pertsonak hartu dute parte (%22 emakumeak, %78 gizonak).

• Aurrez aurreko ikastaroen osagarri, “Laborategiko jardunbide egokiak: hondakinen kudeaketa” online ikastaroaren hirugarren eta laugarren edizioak antolatu ditugu, bai gaztelaniaz bai euskaraz. Ikastaroak 25 orduko iraupena du, eta ECTS kreditu baten balioa. Guztira 279 irakasle-ikertzailek eta ikaslek parte hartu dute (%66 emakumeak, %33 gizonak eta %1 ez-binarioak). Lehen bi edizioetako arrakasta tasa %90etik gorakoa izan zen.

• Kontsumo arduratsuaren eta hondakinen kudeaketa zuzenaren bidez ingurumen inpaktua murrizteko hainbat jardueraren antolakuntzako kide izan gara (hondakinak aparatu elektriko eta elektronikoetan, lanpara fluoreszenteak, idazketa materiala…). Horrez gainera, ontzi berrerabilgarrien erabilera bultzatzeko kanpaina bat abiarazi dugu, unibertsitateko kideen artean kontsumo ohitura osasungarriak bultzatzeko. Kanpaina hasteko, behin erabiltzeko ontzien ingurumen eta ekonomia eragin negatiboaz ohartarazteko kartelak jarri, eta tazak banatu ditugu.

• 2020ko otsailean eta martxoan, “STOP klima aldaketa” SORKUNTZA tailerra antolatu zen, Jolas eta Ekin GGKErekin lankidetzan. Tailerrean parte hartu zuten 4 pertsonek (%75 emakumeak, %25 gizonak) proiektu bat jarri dute martxan, pintura eta eskultura arloan materialen kontsumo arduratsua eta Arte Ederren Fakultatean sortutako hondakinen kudeaketa arduratsua bultzatzeko.

8.4.2. UPV/EHUren Garapen Jasangarrirako EHUagenda 2030en konpromisoak eta jarraipen adierazleen taula garatzea.

• Garapen jasangarrirako EHUagenda eta adierazleen taula aurkeztu dira hainbat ekimenetan:

– “Agenda 2030 Bizkaiko Enpresetan sartzea” izeneko jardunaldia egin zen 2019ko urriaren 15ean, Bilboko Merkataritza Ganbarak antolatuta.

– Espainiako Unibertsitateetako Errektoreen Biltzarraren (EUEB) jardunaldi sektoriala egin zen, Oviedon eta Mieresen, “La Universidad en la transición social hacia la Agenda 2030”izenburupean.

– EuroBasque-k eta EDE fundazioak antolatutako “EBko kohesio politikaren 30. urteurrena: gobernantza eta etorkizuna” jardunaldia egin zen, Ekonomia eta Enpresa Fakultatean (Sarriko).

– EUSKALITen Jardunbide Egokiei buruzko jardunaldi bat egin zen, GJHak erakundeetan sartzea ardatz hartuta, Bizkaiko Teknologia Parkean. UPV/EHU sari horietako 6 finalistetako bat izan zen.

• Garapen jasangarriaren aldeko EHUagendaren 2018-2019 ikasturteari dagokion jarraipen adierazleen taula kalkulatu, eta haren bilakaera aztertu da. Adierazleen taula hori erreferentzia gisa erabili da orain dela gutxi argitaratutako “Cómo evaluar los ODS en las universidades” eskuliburuan, zeina Garapen Jasangarriko Espainiako Sareak egin baitu Ecoembeserekin lankidetzan.

• Garapen jasangarrirako EHUagenda eta haren adierazleen taula jardunbide egokien adibide gisa sartu dira Eusko Jaurlaritzak egindako “Nola heldu Garapen Jasangarriaren helburuei tokiko eremutik” izeneko gidan. UPV/EHUk Euskadi 2030 Gunea gida egiteko talde motorrean hartu du parte.

• UPV/EHUk parte hartze handiagoa izan du Garapen Jasangarrirako Arabako Aliantzan, eta lurralde horretan Garapen Jasangarrirako 4. helburuaren (Kalitateko Hezkuntza) hedapena gidatu du, Unesco Etxearekin batera.

• UPV/EHUko langileek inpaktu aldizkarietan argitaratutako argitalpenen bilduma egin da. Argitalpen horiek unibertsitateak konprometitutako 12+1 helburuak lortzeko ekarpenak egiten dituzte. Argitalpenak EHUagenda 2030en webgunean daude jasota dagokien Garapen Jasangarrirako Helburuan.

• UPV/EHUk lehenengoz parte hartu du jasangarritasunari lotutako Times Higher Education (THE) sailkapenean. Genero berdintasunaren arloan munduko 49 unibertsitate onenen artean geratu da, eta 59 onenen artean, berriz, kontsumo arduratsuaren arloan.

• “Universidad y Sostenibilidad: Compañeras de viaje para una gran misión” izeneko uda ikastaroa antolatu da, 2020ko ekainaren 29 eta 30erako. Ikastaroa online modalitatean egin da, eta jasangarritasunaren arloan eta bereziki goi mailako hezkuntzan esanguratsuak diren pertsonek hartu dute parte. Guztira, 56 pertsonak hartu dute parte (%82 emakumeak, %18 gizonak).

• Jasangarritasunari buruzko online ikastaro bat abiarazi dugu graduko azken mailetan dauden ikasleentzat “Garapen iraunkorrerako 2030 Agenda txertatzea GRALetan” izenburupean. Ikastaroa gaztelaniaz eta euskaraz eman da, eta Unesco Etxea eta Mugarik Gabeko Ingeniaritza elkarteek lagundu dute. Ikastaroaren lehen bi edizioetan, 81 pertsonak hartu dute parte (%72 emakumeak, %28 gizonak), eta horien artetik, 28k euskaraz egin dute, eta 53k, gaztelaniaz. Arrakasta tasa %42koa izan da.

• Nazio Batuek UPV/EHU saritu dute “Antolakundeek sortutako Balio Sozial Integralaren Monetizazioa” ikastaroagatik; zehazki, MOOC 2019 saria jaso du.


8.5. UNIBERTSITATEKO JASANGARRITASUNAREN KUDEAKETAN AURRERA EGITEA.

8.5.1. Ingurumena eta Osasuna Kudeatzeko UPV/EHUren I. Plan Pilotua garatzea.

• UPV/EHUko eraikinen %76ek energia ziurtagiria jaso dute, energia eraginkortasuneko A, B edo C etiketak lortuta, eta energia elektrikoaren kontratazioa aldatu da; hartara, 2019-2020 ikasturtean kontsumitutako energia guztia iturri berriztagarrietatik eskuratu da. Era berean, Euskal Autonomia Erkidegoko Jasangarritasun Energetikoari buruzko otsailaren 21eko 4/2019 Legea betetze aldera, abian jarri dira UPV/EHUren jasangarritasun energetikoari buruzko plana egiteko izapideak.

• Mugikortasunaren Europako Astea (MEA) egin da “Oinez elkarrekin” lelopean. Edizio honetan, ibiltzeak eta pedalak emateak ingurumenerako eta etxeko ekonomiarako dituen onurak landu dira. Hiru campusetan askotariko jarduerak antolatu ziren, motorrik gabeko garraiobideak eta garraio publikoa bultzatzeko.
• “UPV/EHUko ingurumen eta gizarte aztarna: nola murriztu gure inpaktua?” jardunaldia antolatu dugu Copernicus Alliance - Garapen Jasangarrirako Goi Mailako Hezkuntzaren Europako Sarearen babesaz eta EHUaztarna taldearen lankidetzaz. Bizkaia Aretoan 2019ko urriaren 9an egindako jardunaldi honetara 25 pertsona joan ziren (%56 emakumeak, %44 gizonak), eta zuzenean eman genuen EHUtb-n.

8.5.2. Era esplizituan garapen jasangarriaren parametroen baitan lan egiten duten elkarte, enpresa, erakunde publiko eta pribatuekin lehentasunezko harremanak izatea.

• Eskatu eta lortu da United Nations Academic Impact (Unai) elkarteari atxikitzea. Nazio Batuen ekimen horren helburua da goi mailako hezkuntza erakundeei laguntzea beren politikak Garapen Jasangarriaren Helburuekin lerrokatzen, giza eskubideen sustapena eta babesa, hezkuntzarako sarbide unibertsala, iraunkortasuna eta gatazken konponketa barne.

• Red Española para el Desarrollo Sostenible (REDS) erakundearekin lankidetzan aritu gara “Cómo evaluar los DOS en las universidades” gidaliburua diseinatu eta egiteko, bai eta “Implementando la Agenda 2020 en la universidad. Casos inspiradores de educación para los Objetivos de Desarrollo Sostenible en las universidades españolas” txostena egiteko ere.

• Eusko Jaurlaritzako Kanpo Harremanetarako Idazkaritzak sustatutako “Euskadi 2030 Gunea” talde pilotuan parte hartu da, garapen jasangarrirako Euskadiko erakundeetan aliantzak ezarri, garatu eta sortzeko. “Nola heldu Garapen Jasangarriaren Helburuei tokiko eremutik. Gida praktikoa” izeneko gidaren prestaketan aktiboki parte hartu da, 2019ko urritik 2020ko maiatzera bitartean egindako ekintzen produktu nagusia.

• Arabako Foru Aldundiak sustatutako Garapen Jasangarriaren Arabako Aliantzaren talde eragileko kide gisa, UPV/EHUk konpromisoa hartu du lurralde horretan Garapen Jasangarriaren 4. helburuaren (“Kalitatezko hezkuntza”) buru izateko.


8.6. JASANGARRITASUNERAKO, BERDINTASUNERAKO ETA GARAPENERAKO HEZKUNTZA SUSTATZEA, HORIEK UNIBERTSITATE CURRICULUMEAN TXERTATUZ.

8.6.1. Jasangarritasunerako hezkuntza graduko zein graduondoko curriculumean txertatuko duten berrikuntza proiektuak sustatzea.

• Gizarte erronkei, jasangarritasunari, ekitateari eta elkartasunari lotutako Hezkuntza Berrikuntzarako 7 proiektu garatzen ari dira, eta parte hartzen ari dira 66 irakasle (%71 emakumeak, %29 gizonak), kanpoko 21 profesional (%43 emakumeak, %57 gizonak), 4 ikasle (%50 emakumeak, %gizonak), eta AZPko gizonezko bat.

• FOPU/UIPRE ikastaroetan, “Docencia comprometida con la perspectiva de género” ikastaroa eman dute hiru emakumezko irakaslek eta gizonezko irakasle batek (19 parte hartzaile: %79 emakumeak, %21 gizonak), eta unibertsitate ikasketen jasangarritasunerako hezkuntzan gaitasunak txertatzeko tailerra ere eman da (35 parte hartzaile: %60 emakumeak, %40 gizonak).

• IKD i3 Laborategia berrikuntza proiektuen beste deialdi bat jarri da martxan. Horren bidez, GJHak curriculumean txertatu nahi dira, zeharkako gaitasun konplexuak garatuko dituzten metodologia berritzaileen bidez, esate baterako, azterketan edo ikerketan oinarritutako ikaskuntza. 389 pertsonak (IRI, ikasleak, eta kanpo profesionalak) bermatutako 48 proposamen jaso dira, eta horien artetik, 28 onartu eta diruz lagundu dira. Proiektuak 2020-2021 ikasturtean jarriko dira martxan, eta 214 irakaslek (%65 emakumeak, %35 gizonak), 3 AZPko langilek (%33 emakumeak, %67 gizonak), 15 ikaslek (%67 emakumeak, %33 gizonak) eta 24 kanpo profesionalek (%75 emakumeak, %25 gizonak) hartuko dute parte.

• “¿Cómo integrar las competencias en Educación para la Sostenibilidad en los estudios universitarios?” tailerraren 3. edizioa egin genuen 2019ko ekainean online modalitatean. Tailer horren helburua graduko edo graduondoko ikasketetan eskolak ematen dituzten irakasleei tresnak eta ereduak ematea da, irakasgaiak jasangarriago izan daitezen. Orotara, 33 pertsonak hartu dute parte (%61 emakumeak, %39 gizonak). Haren iraupena 25 ordukoa izan da.

8.6.2. EHU Campus Bizia Lab proiektua unibertsitateko gradu guztietara zabaltzea.

• Campus Bizia Lab (CBL) programan parte hartzen duten unibertsitateko kideen eta proiektuen kopurua areagotu da. CBLren bigarren deialdian, 4 proiektu berri onartu dira, eta CBL komunitatea 221 pertsonak osatzen dute (%55 emakumeak, %45 gizonak); horien artetik, 123 irakasle-ikertzaileak dira, 37 AZPko langileak eta 61 ikasleak. 2018-2019 ikasturtean egindako aurrerapenen emaitza gisa, 29 argitalpen egin dira: 5 inpaktuko aldizkarietan, 21 estatuko eta nazioarteko kongresuetan, eta 3 liburu kapitulu.

• “Taller sobre metodología de estudio de caso basado en proyectos de cooperación al desarrollo” izenburuko tailer erdi-presentziala eman da irakasleentzat, Unibertsitate Irakasleen Prestakuntza Programaren esparruan, eta 28 pertsonak parte hartu dute (%57 emakumeak, %43 gizonak).


8.7. BAKE ETA BIZIKIDETZA KULTURA SUSTATZEA.

8.7.1. Unibertsitateko ikasleek giza eskubideekin duten konpromisoa sustatzea.

• Giza eskubideen inguruko eztabaida eta sentsibilizaziorako 2 ekitaldi antolatu ditugu (EHUgune): bat Gernika Gogoratuz zentroaren lankidetzaz (Bakearen ekonomiaz), eta bestea Foru Sozialarekin batera (Bergizarteratzea).

• Adi-adian programa hezkuntzako titulu guztietan garatzean planifikatuta genuen (Bilboko Hezkuntza Fakultatearen Gizarte Hezkuntza titulua lehenengoz sartuta). Kasu askotan, programaren garapena bat etorri da COVID-19ak eragindako konfinamenduarekin, eta ezin izan da bete jatorrizko formatuan.


8.8. GARAPENERAKO LANKIDETZAREN ARLOKO PRESTAKUNTZAN EGITEN DEN LANA FINKATZEA.

8.8.1. Practicuma eta kanpoko praktikak elkartasuneko ekimenetan eta garapenerako lankidetzako ekimenetan egitea bultzatzea.

• Laguntzak eman zaizkie 51 ikasleri (%86 emakumeak, %14 gizonak), garapenerako lankidetzaren arloan unibertsitate praktikak eta gradu amaierako lanak egin ditzaten. Pertsona horiek 6 ikastegiri daude atxikita.

• Gaztenpatiaren V. edizioa jarri da martxan, Iparraldeko eta Hegoaldeko gazteen arteko enpatia eta elkartasuna sustatzen dituen programa bat. Orotara, 3 unibertsitate ikastegietako 6 ikaslek parte hartu dute (%67 emakumeak, %33 gizonak), eta Guatemala eta Kolonbiara bidaiatu dute, non Euskal Fondoak lankidetza proiektuak baititu.

• Garapenerako lankidetzaren arloan praktika akademikoen tutore diren eta/edo gradu amaierako lanak (GRAL) zuzentzen dituzten UPV/EHUko irakasleen mugikortasunerako laguntzen deialdi bat onartu da. Bidaia horien helburua testuinguruaren ahalmenaren balorazioa erraztea da, UPV/EHUko ikasleek beren praktikak edo GRALa in situ garatu ditzaten. Bi laguntza onartu dira UPV/EHUko bi irakaslerentzat; bat, Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatekoa (Saharara bidaiatzeko), eta bestea, Bilboko Ingeniaritza Eskolakoa (El Salvador bisitatzeko). Osasun alerta dela eta, soilik lehena egin ahal izan da.

8.8.2. Garapenerako lankidetzaren arloan diharduten elkarteekin batera egiten den lana ezagutzera ematea.

• IV. Boluntariotza Azoka egin da. Horren bidez, elkartasunaren balioak zabaldu nahi dira, UPV/EHUko kideen gizarte parte hartzea bultzatu, eta gure inguruko erakundeek egindako lanaren berri eman nahi da. Aldi berean egin zen hiru campusetan, eta boluntarioen hiru euskal agentzien lankidetzaz antolatu zen (Batekin, Araban; Bolunta, Bizkaian; eta, Gizalde, Gipuzkoan). Harrera oso ona izan zuen; 700 pertsona inguru joan ziren 120 erakundetik gorako estandetara eta hogei bat jarduera osagarrietara.

• Gaztenpatia kulturarteko proiektuaren IV. edizioa egin dugu. Egitasmo honek gazteen arteko enpatia eta elkartasuna bultzatzen du, sormenaren eta gizarte ekintzailetzaren bitartez. Topaketa hau Gipuzkoako eta Bizkaiko campusetan egin zen, eta UPV/EHUko kideez gainera, Guatemala eta El Salvadorren Gaztenpatia proiektuen lau ordezkariek ere hartu zuten parte.

• UPV/EHU United Nations Academic Impact (UNAI) sareari atxiki zaio.

8.8.3. Ikasleek gizarteko boluntariotzako ekimenetan parte har dezaten sustatzea.

• 2019-2020 ikasturtean lankidetza eta elkartasun jarduerak egiteagatik hautazko kredituak aitortu zaizkie graduko 208 ikasleri (%76 emakumeak, %23 gizonak, %1
pertsona ez-binarioak) eta guztira 21.960 ordu izan dira.

• “Gu geu bolondres!” boluntariotzako programa autokudeatuta sustatzen jarraitu dugu. Hainbat unibertsitate ikastegitan aurkeztu, eta ikus-entzunezko materiala zabaldu dugu sare sozialetan.

• Laguntza eman diegu “Gu geu bolondres” programaren boluntariotzako proiektu autokudeatu hauei: “Inklusiaren aldeko SOMOS+ bloga”, “DBHko lehen zikloko ikasleek laguntza akademikoa ematea”, “Errefuxiatuei hizkuntza prestakuntza ematea online” eta “Lehen laguntzetako prestakuntza”.

• Garapenerako lankidetzari buruzko 3 ikastaro monografiko antolatu ditugu, Mugarik Gabeko Ingeniaritza (MGI) unibertsitate elkartearen, UPV/EHUko Nazioarteko Lankidetzari eta Garapenari buruzko Azterlanen Institutuaren (HEGOA) eta euskal GGKEen lankidetzaz.

– “Garapena, Lankidetza eta Giza Garapenerako Teknologiak” mintegiaren XX. edizioa egin zen Bilboko Ingeniaritza Eskolan eta Bilboko Udalak batera finantzatuta. Mintegian Giza Garapenerako Teknologien kontzeptua aztertu dugu; hau da, pertsonak eta komunitateak erdigunean jarrita, genero parekidetasuna kontuan hartzen duen giza garapen jasangarrian laguntzen duten teknologiak. 11 ikaslek hartu dute parte (%73 emakumeak, %27 gizonak).

– “Nutrizioaren eta osasunaren arloko profesionalek Garapenerako Lankidetzari egindako ekarpenak” izeneko ikastaroa eman dugu, Arabako Foru Aldundiaren laguntzaz. Alarma egoera dela eta, ikastaroa online eskaini zen, eta harrera bikaina izan zuen osasunaren arloko ikasleen artean. Guztira, 58 ikaslek hartu dute parte (%79 emakumeak, %21 gizonak), eta horien artetik, 93k amaitu zuten.

– “Videoactivismo en Gaztenpatia: comunicando en cooperación al desarrollo” izeneko tailerra, Gizarte eta Komunikazio Zientzien adarreko graduko eta graduondoko ikasleei zuzendutakoa. Online modalitatean egin zen, eta orotara 47 ikaslek hartu dute parte (%66 emakumeak, %34 gizonak).

• Lankidetza eta gizarte konpromisoaren arloan, antolakuntzako kide izan gara 9 ekitalditan (eztabaidak, erakusketak, zineforuma…). Nabarmentzekoa da “Invisible express” film laburren lehiaketa. “Klima aldaketa edo klima larrialdia?” gaia ardatz hartuta, Kultura Comunication Desarrollo (KCD) GGKEren lankidetzaz antolatu zen, eta orotara 171 ikaslek hartu zuten parte (%64 emakumeak, %36 gizonak), gehien-gehienak Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatekoak.

9. GOBERNU ONA SUSTATZEN DUEN UNIBERTSITATEA

9.1. E-ADMINISTRAZIOA GARATZEA.

9.1.1. Egoitza elektronikoa aplikazio berri baten bidez egokitzea, tresnen eta prozeduren garapen eraginkorrago bat ahalbidetu dezan.

• Tresna berri bat ezarri dugu (Tangram softwarean oinarritutakoa) egoitza elektronikoa ezartzeko. Modulu tramitatzaile bat dauka, zerbitzuetako lana automatizatzen eta prozeduretan antolatzen duena, tramitazio elektronikoa eta telelana erraztuz.

• Ikastaroak prestatu eta formakuntza eman zaie administrazio eta zerbitzuetako langileei, tresna hori erabiltzen ikas dezaten. Horrez gain, haren funtzionaltasunak erabilita, Administrazio Prozeduraren Lege berriari buruzko prestakuntza sakona eman zaie langileei (2015eko 39. eta 40).

• Izapideen, prozeduren eta zerbitzuen inbentario bat egin da administrazio unitateen partaidetzaz, guztiak egoitza berrian integratzeko.

• Egoitza elektronikoan garatu beharreko funtzionaltasun berriak definitu eta espezifikatu dira.

9.1.2. Behar bezala metadatatutako dokumentu elektronikoen sorreran aurrera egitea, haiek kudeatzeko eta artxibatzeko.

• Hainbat dokumentazio benetako kopia elektroniko bihurtzeko proba pilotu bat egin dugu, gero dokumentazio hori artxibatzeko.

• Dokumentu saila aztertzen hasi gara, inbentarioan sortutako prozedura berrietara egokitzeko.

9.1.3. Erregistro elektronikoaren interoperabilitatea integratzea.

• Egoitza berria prest dago, erregistro elektronikoa inplementatzeko estatuko administrazio orokorraren GEISER aplikazioarekin zuzenean konektatuta, aplikazio horrek SIR plataformara konektatutako beste erakunde batzuekiko formatu elektronikoko erregistroen arteko interoperabilitate funtzioa ematen baitio sistemari. GEISERekin hitzarmen bat sinatzeko izapideak egiten ari gara.

9.1.4. Dokumentuen sinadura elektronikoa sustatzea eta sinatze politika garatzea.

• Sinatze politika berria idatzi da, eta gaur egun onartzeke dago. Hainbat sinadura ziurtagiri ari dira baloratzen (Izenpe, B@k-q, Giltza, Clave, DNIe, FIRMe, eta Europako ziurtagiriak …).


9.2. UNIBERTSITATEKO JARDUERETAN GARDENTASUN MAILA HOBETZEA.

9.2.1. Gardentasun atariko datuak eguneratzea eta datu kopurua handitzea.

• Ataria eguneratu dugu, eta aurrera pausoak eman, eguneraketen automatizazioan.

• Ebaluazio agentziek (Compromiso y Transparencia Fundazioa, Dyntra) definitutako adierazleak berrikusi dira, horiek hobetze aldera.

9.2.2. Datuen babeserako politika definitzea eta ezartzea, eta horiek eskuratzeko aukera bermatzea.

• Tratamendu guztiak, hala kudeaketakoak nola ikerketakoak, eguneratu dira, eta Tratamendu Jardueren Erregistro bat (TJE) sortu da unibertsitateko webgunearen Babestu atarian.

• Datuen babeserako ordezkaria izendatu dugu.


9.3. UNIBERTSITATEKO EGITURAK EGOKITZEA ETA HAIEN KUDEAKETAHOBETZEA.

9.3.1. Masterren kudeaketa formalizatzea eta martxan jartzea ikastegietan.

• Doktoregoko Eskolako AZPko langile batzuk ikastegietara eraman dira, eta ikastegien esku utzi da masterren kudeaketa.

9.3.2. Sailen berrantolaketa amaitzea eta sailen eskema berriaren ezarpena kudeatzea.

• Sailen Oinarrizko Arautegia aldatu da.

• Sailen egitura berriaren arabera sailak berrantolatzeko memoria onartu du Gobernu Kontseiluak.

• Berrantolaketaren eraginpeko sailak sortzeko, aldatzeko eta desegiteko erabakia onartu du Gobernu Kontseiluak.


9.4. KONTABILITATE ANALITIKOKO SISTEMA MARTXAN JARTZEA.

9.4.1. 2014ko kontuei buruzko Kontabilitate Analitikoaren emaitzen azterketa eta orrazketa amaitzea, eta 2018ko urteko kontuei buruzko informazioa sartzeko izapideak abian jartzea.

• 2018ko ekitaldiaren amaieran, 2014ko ekitaldiaren kontabilitate analitikoan lortutako datuak aztertu eta orraztu ziren, eta 2019. urtean, berriz, beharrezkoak ziren aldaketak egin ondoren, datuak aurkeztu zitzaizkion Zuzendaritza Kontseiluari.

• 2014ko ekitaldiari dagokion lanaren ondorioak edukita eta datozen ekitaldietarako hobekuntza arloak ezagututa, Kontabilitate Analitikoko Atalak laneko lan bat aurkeztu du, 2018ko ekitaldiaren (likidatu eta ikuskatutako azken ekitaldia) kontabilitate analitikoaren itxiera eskuratzeko, 2020. urte amaiera arteko egutegia eta egin beharreko lanen kronograma batez. 2019ko azken hilabeteetan, kostu eta sarrera elementuen behin betiko katalogoak lortu ziren, kostu zentroei eta bakoitzaren jarduera finalistei –akademikoak eta ikerketakoak– zegozkienak, hain zuzen ere. Era berean, egin beharreko interfazeen behin-behineko lehen bistak ekuratu ziren.

• 2018ko ekitaldiari dagozkion datuen kalitatea analizatze aldera, 2020ko ekitaldiaren lehen hilabeteetan jakintzaren bost arlo ordezkatzen dituzten bost tituluren azterketa konparatibo bat egin da, eta lortutako emaitzak beste unibertsitate batzuek emandako informazioarekiko koherenteak eta antzekoak izan dira.


9.5. KUDEAKETA EKONOMIKO GARDENA EGITEA, ERRAZA ETA ULERGARRIA.

9.5.1. Aurrekontuak egiteko mekanismoen argitasuna hobetzea.

• Aurreko urteetako ildoari jarraituta, 2019ko ekitaldiaren likidazioari dagozkion datuak aurkeztu zaizkie errektoreordetzei, zehaztutako helburuak eta ekintzak barne hartuta, eta, datu horiek oinarri hartuta, 2020ko aurrekontu aurreproiektuaren proposamen bat egin dugu.

• 2020ko Aurrekontuen Aurreproiektuan, unibertsitateko ikastegiei eta sailei esleitutako langileen gastuaren xehetasuna ematen da, eta, Gizarte Kontseiluak emandako argibideei jarraituta, horren aurrekontua haren kontabilitatea egingo den organiko eta funtzional berberetan egiten da. Era berean, ahalegin bat egin da estimatutako gastuen aurrekontua beren izaeraren arabera egiteko, eta espero diren sarrerak zehazteko dagokien kontzeptu ekonomikoetan, 2019ko ekitaldiaren aurrekontu exekuzioaren emaitza gisa estimatutako diruzaintzako gerakina barne hartuta.

9.5.2. Kontabilitate gestioaren arauen difusioa egiten jarraitzea aurrekontu likidazioa ixterakoan.

• Kontabilitate Zerbitzuak jarraipena eman dio aurreko urteetan hasitako lanari, 2019ko ekitaldiaren Itxiera Ekonomikoaren Agindua sinplifikatzeko, zehazteko eta gehiago zabaltzeko; hartara, errazago ulertuko da, eta lagungarria izango da gastu unitate bakoitzeko aurrekontu likidazioa ixtean sor daitezkeen arazoak konpontzeko. Helburu horrekin jarraituta, zerbitzu honen asmoa da kontabilitate eta kudeaketa arau mota horiek unitate organikoen arduradun guztiei banatzea zuzenean, haien ezagutza eta difusio maila gorena lortzeko.

9.5.3. Langileen prestakuntza mantentzea, UXXI sistemaren funtzionaltasun guztien erabileran.

• Aurreko ekitaldian hasitako prozedurarekin jarraituta, UPV/EHUko hainbat zerbitzutako zortzi pertsonen talde batek bilerak egin ditu hilero UXXIeko langileekin, aplikazioaren erabileran hautemandako gorabehera nagusiak eta arazoak aztertzeko eta lan arlo bakoitzean hobekuntzak proposatzeko.

• Prestakuntza lan horrekin jarraitzeko, 2019. urteaz geroztik, Kontabilitate Zerbitzuko hiru adituk unibertsitateko UXXI Ekonomikoaren erabiltzaile guztien kontabilitate arazoak artatzen, kudeatzen eta konpontzen dituzte. Arazoak konpontzeaz gainera, langile horien zeregina erabiltzaileei prestakuntza eta laguntza ematea da, kontabilitate aplikazioa hobeto ezagutu eta erabil dezaten.

9.5.4. Sartutako gerakin espezifikoen analisia egiten jarraitzea eta erasandako finantzaketa desbideraketak kalkulatzea.

• 2019ko ekitaldiaren urteko kontuen itxierari eta aurkezpenari dagokienez, azken bost ekitaldi ekonomikoetan sartutako gerakinen analisi eta konparazio lana egin da, urtez urte automatikoki sartzen diren amaitutako jarduerei dagozkienak hautemateko. Lan hori amaitu da, Ikerketaren arloko Errektoreordetzak ikerketa gerakinei dagozkien proiektu eta kontratuen hasiera eta amaierako datei buruz emandako informazioarekin. Modu osagarrian, informazio hori ez dugun gerakinen kasuen, organikoaren sorrera urtea landu da, gerakinen sarreraren oinarri jardueraren jatorria eta indarraldia aztertzeko.

• Era berean, eta unibertsitateko gastu eta sarrera guztiak organikoaren arabera kontabilizatzeko aukerari esker, 2019ko ekitaldiaren itxiera ekonomikoan,
ekitaldi horren aurrekontu emaitza egokituaren parte diren finantzaketa erasaneko desbideraketen xehetasun bat kalkulatzeko eta aurkezteko aukera izan dugu.

9.5.5. Aurreko urteetan aitortuta eta kobratzeke dauden eskubideak berraztertzea eta kontrolatzea.

• Aurreko urtean bezala, 2019ko ekitaldia ixteari begira, kobratu gabe dauden partida zahar eta garrantzitsuenen jarraipena egin dugu, eta emaitza gisa, horien zenbatekoa murriztu dugu.

9.5.6. UPV/EHUk egindako administrazio kontratazioaren kudeaketa integrala ahalbidetuko duen back office tresna bat erosteko lizitazioa abiaraztea.

• 17/20 prozedura irekia martxan da. Horren bidez, Kontratazio Espediente Elektronikoen Tramitatzaile bat ezarri nahi da, kontratazio espedienteen oinarrizko kudeaketa ahalbidetuko duena, kontratu publikoak tramitatzeko funtzionaltasun guztiak edukiko dituena, eta kontratazioaren arloan Sektore Publikoko Kontratuen azaroaren 8ko 9/2017 Legean (zeinaren bidez, Europako Parlamentu eta Kontseiluaren 2014/23/UE eta 2014/24/UE zuzentarauak, 2014ko otsailaren 26koak, Espainiako antolamendu juridikorako transposizioa egiten baita) edo kontratazioa arautzen eta haren esparruan aplikagarriak diren EBko, estatuko edo EAEko beste arauetan ezarritako lege betebeharrak beteko dituena.


9.6. IRAKASLE-IKERTZAILE, AZPKO LANGILE ETA IKASLEEN ARTEKO KOMUNIKAZIOA ETA HARREMANA ERRAZTUKO DUEN GIROA SORTZEA ERAKUNDEAN.

9.6.1. UPV/EHUren webgune instituzional berria ezartzea.

• Unibertsitatearen webgune korporatibo berria inplementatzen hasi gara; hala, ikasturte honetan, gradu, master, berezko titulu eta doktoregoen eskaintzari buruzko orriak berritu ditugu. Era berean, atal berriak diseinatu, eta ezartzen ari gara, hala nola ikastegiei eta ikasteari buruzkoak. Nolanahi ere, edizio enpresen homologazioan sortutako arazoak direla eta, berrikuntza prozesua moteldu egin da azken 8 hilabeteetan.

9.6.2. Komunikazio Bulegoaren jarduerak zabaltzeko kanpaina bat egitea, unibertsitateko kideen inplikazioa lortzeko.

• Ikastegietako komunikazio arduradunen sarearekiko ohiko harremanen bidez, Komunikazio Bulegoak egindako jardueren berri eman zaie unibertsitateko kideei; era berean, komunikazio eta lanerako kanalak formalizatu ditugu beste zerbitzu batzuekin (Argitalpen Zerbitzua, Biblioteka, Nazioarteko Harremanak, IAZ), eta Komunikazio Bulegoaren webgunean dagoen informazioa eguneratu dugu.

9.6.3. Marka atariaren difusioa egitea.

• UPV/EHUren markaren ataria eman dugu ezagutzera unibertsitateko unitate eta zerbitzuen arduradunen artean. Gaur egun unibertsitateko 214 profesional daude (%54 gizonak, %46 emakumeak) izena emanda komunikazio euskarrien diseinua errazten duen Grafika plataforman. Era berean, marka ataria eguneratu da, eta plataforma digitaletarako markaren gidaliburua sartu da. Gida horretan UPV/EHU marka plataforma digitaletan garatzeko gakoak ematen dira, edukiari, elementuei eta aplikazioei dagokienez.

9.6.4. Urtean bi newsletter espezifiko egitea EHUalumni kolektiboarentzat.

• EHUalumni kolektiboak ere jasotzen duen Newsletter orokorraren maiztasuna areagotzea erabaki da (azken estatistikaren arabera, UPV/EHUko 7.097 egresatuen posta elektronikoetara bidaltzen da). Era berean, EHUalumni plataformaren ekintzei buruzko albisteak eman dira, hala nola kolektiboko kideek egindako mentoringa, eta lankidetza sekzioak (Photocampus) ireki dira, non EHUalumniek parte hartzeko aukera baitute, eta dagoeneko parte hartu dute.

9.6.5. Webgunean gordailu bat ezartzea, UPV/EHUk kudeatutako sare sozialak bilduko dituena, eta prestakuntza espezifikoa antolatzea hura kudeatzen dutenentzat.

• Gordailua diseinatu da, baina ez da abian jarri, webgune instituzionalaren berrikuntzaren barruan garatuko baita. Covid-19aren pandemiaren eraginez, ez zaie prestakuntza ikastaroa eman UPV/EHUko sare sozialen administratzaileei.

9.6.6. UPV/EHUren mendeko gailu mugikorretarako aplikazioen eta webguneen sarbidea hobetzea.

• Indarrean den legedia betetze aldera, Ezgaitasunak dituzten Pertsonentzako Zerbitzua UPV/EHUko Irisgarritasunaren Unitate Arduradun izendatu da.

• Plataforma digitaletarako marka gida egin da; bertan, UPV/EHU marka plataforma digitaletan erabiltzeko gakoak biltzen dira, edukiei, elementuei, irisgarritasunari eta aplikazioei dagokienez.


9.7. UNIBERTSITATEKO TALDE GUZTIEK GOBERNANTZAKO ESTRATEGIETAN PARTAIDETZA HANDIAGOA IZATEAREN ALDEKO APUSTUA EGITEA.

9.7.1. Ikasleen partaidetza bultzatzea, unibertsitateko jardueretan.

• Ikasleen elkarteen parte hartzea bultzatu dugu, Ikasleen arloko errektoreordetzaren dinamiketan; zehazki, ADUEEE Eztabaida Elkarteak oratoriako prestakuntza ikastaroak eman ditu, eta preG9 eztabaida ligaren antolakuntzan lagundu du, zeina bertan behera geratu baitzen azken unean COVID-19aren eraginez.

• Azken mailetan diren ikasleek lehen mailako ikasleen tutoretzan parte har dezaten bultzatzen jarraitu dugu. Zehazki, 148 ikaslek (%66 emakumeak, %34 gizonak) ikasle tutore gisa hartu dute parte BAT programan, 16 ikastegitan. Lehen mailako 3.763 ikaslek parte hartu dute parekoen arteko tutoretza programan.

• Abian jarri da, lehenengoz, 21 ikasleren (%86 emakumeak, %14 gizonak) talde motor bat, eta 2020-2021 ikasturtean ikastegietako ikasle tutoreen prestakuntza eta jardueraren dinamizazioan parte hartzeko eskaera egin du.


9.8. EHUALUMNI PROIEKTUA SUSTATZEA.

9.8.1. EHUalumni kolektiboarentzako jarduera erakargarrien katalogo bat egitea.

• Hainbat prestakuntza ikastaro antolatu dira (“Cómo cuento mi proyecto”; “Cómo brillar en una entrevista”; “LinkedIn: posiciona con éxito tu perfil”). Horietako batzuk bide telematikoz egin ziren, COVID-19aren alarma egoeraren eraginez, eta orotara 123 pertsonak hartu dute parte (%63 emakumeak, %37 gizonak).

• Hainbat ekimen jarri dira martxan, ikasle egresatuen parte hartzea bultzatzeko EHUalumni-n.

9.8.2. Mentoring, Enbaxadorea eta Cicerone programak finkatzea.

• Mentoring programaren laugarren edizioa antolatu dugu, eta 41 lan bikotek hartu dute parte (aholkulariak: %46 emakumeak, %54 gizonak; aholkatutakoak: %61 emakumeak, %39 gizonak).

• Cicerone programa bultzatu dugu. Gaur egun, 27 pertsona ditu 20 herrialdetan eta 5 kontinentetan (%33 emakumeak, %67 gizonak).

9.8.3. Unibertsitate barruan eta gizartean EHUalumni sustatzea, erregistro eta kolaborazio berriak erakarriz.

• 1.396 pertsona erregistratu dira EHUalumni-n (%60 emakumeak, %40 gizonak). Gaur egun, 7.209 lagunek osatzen dute kolektiboa (%59 emakumeak, %41 gizonak).

• Unibertsitate orientazioko azoketan parte hartu dugu EHUalumni azoketan parte hartzen duten ikasleen gurasoei ezagutarazteko.

• Enplegu foroetan parte hartu dugu, eta liburuxkak banatu dizkiegu haietara joandako azken mailako ikasleei eta tituludunei, EHUalumni ezagut dezaten.

• EHUalumnien liburuxkak eta bideoak bidali ditugu ikastegietako graduazio ekitaldietara.

• Aisialdiko atalean, UPV/EHUn egindako erakusketei, zinema emanaldiei, kontzertuei, kirol jarduerei, hitzaldiei, bilerei eta kongresuei buruzko informazioa eguneratzen dugu, maiztasun batez.

• EHUalumniren berri emateko kanpaina bat egin dugu.

• EHUalumniren webgunean eta sare sozialen kontuetan UPV/EHUn egindako hainbat jardueraren berri eman dugu, eta, konfinamenduak eragindako egoera berrian, unibertsitatean errealitate berrira egokitzeko emandako urratsei buruzko informazioa eman dugu.

Facebook: @EHUalumni - 642 jarraitzaile
Twitter: @ehualumni - 1378 jarraitzaile
Instagram: ehualumni_naiz - 672 jarraitzaile