Ikasleen jardueretarako diru-laguntzak 2022

Ikasleen eta Enplegagarritasunaren arloko Errektoreordetzak urtero ematen die ikastegiei diru laguntza bat "ikasleen inguruko jarduerak" sustatzeko. Laguntza hauek jaso ahal izateko baldintza da ikastegiko zuzendaritzak eta ikasleen kontseiluak onartuta izatea.

Telefonoa: 943 01 85 12
Posta elektronikoa: ikasleen.jarduerak@ehu.eus

 

Diru laguntza honen xedea honako jarduera hauek izan daitezke:

Ikasleentzako jarduera batzuk

  • Ikastegiko jarduera akademikoarekin zerikusia duten ikasleen mugikortasuna.
  • Estatuko eta nazioarteko lehiaketetan eta biltzarretan parte hartzea.
  • Ikastaroak, ikasketa-teknikak edo landa-jarduerak
  • Hezkuntza-berrikuntzako, gizarte-erantzukizuneko eta ingurumena babesteko proiektuetan parte hartzea.
  • Inbestidura-ekintzekin, ikasleei diplomak ematearekin eta berariazko prestakuntza-saioekin lotutako jarduerak
  • Ikasleen onerako diren eta unibertsitate-bizitzan aktiboki parte hartzea sustatzen duten beste jarduera batzuk.

iIkastegiko Ikasleen Kontseiluaren oniritzia beharrezkoa da

Proposaturiko jarduerak iIkastegiko Ikasleen Kontseiluaren oniritzia eta bere ikastegiarena behar dutela. Ikastegiak Ikasleen Kontseilurik ez badu hau azaltzen duen idazki bat nahikoa izango da.

Prozedura

MARTXOAN ikastegi bakoitzari dagokion diru kopurua jakinarazten zaio eta diru partida honi dagozkion jardueren aurreikuspena zehaztuz.honako dokumentu hau betetzea eskatzen da.

I. eranskina: ikastegiko zuzendaritzaren eta ikasleen kontseiluburuak sinatuta egingo diren jarduerak.

AZAROAN II. eranskina  igortzea  eskatzen da, egindako gastua justifikatzeko fakturekin batera, beheko galdetegiaren bitartez.