Ikasleentzako jarraitutasun akademikorako bueltatu-beharreko laguntzak

Eskaera egin ahal izateko UPV/EHU erabiltzaile eta pasahitzarekin sartzea beharrezkoa da (EGELA edo GAURekoak).

2020/2021 ikasturteko matrikula ordaintzeko zailtasunak dituzten UPV/EHUko ikasleentzako bueltatu-beharreko laguntzak

2021ko apirilaren 29an,Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateko Gobernu Kontseiluak onartu du bat-batean sortutako edo denboran zehar dirauten arazo ekonomikoen ondorioz, zailtasunak dituzten UPV/EHUko ikasleei laguntza bueltatu beharrekoak emateko deialdia. 

Laguntza eskatu ahal izango dute UPV/EHUn graduko ikasketetan edo lanbide atribuzio edo orientazioa duten unibertsitate masterretan 2021-2022 ikasturtean matrikulatuko diren ikasleek eta 2020-2021 ikasturtean ikasketak bukatuko dituzten ikasle guztiek.

Eskaria egin ahal izango dute, betiere, ikasturtea hasi ondoren bat-batean sortu bazaie arazo ekonomikoren bat edo, unibertsitate ikasketak hasi ondoren, denboran zehar dirauten arazo ekonomikoak badituzte, eta 2020-2021 ikasturtean bekarik edo ikasketetarako laguntzarik eskuratu ez badute.

Laguntza bueltatzeko bi bide daude: dirutan edo, kasu jakin batzuetan, emandako laguntzaren zati bat dirutan bueltatu ahal izango du ikasleak eta, beste zati bat, erakundearekiko edo unibertsitateko kideekiko lankidetza jardueren bidez. Jarduera hauek ez dute inola ere ordezkatuko ordaindutako zerbitzu profesionalik.

 

OHARRA: Izena emateko epea maiatzaren  12tik ekainaren 9ra izango da, hau barne.
Eskaerak Eusko Jaurlaritzaren beka erabakiari lotuta egongo dira.