Aurrez aurreko saioa

Aurrez aurreko saio bat burutuko da kategoria bakoitzean aukeratutako 3/4 lan onenekin, bertan egileek euren lana aurkezteko aukera izango dute. Maiatzaren 31ean jakinaraziko da zein diren kategoria bakoitzeko lan onenak eta beraz, aurrez aurreko saioan parte hartuko dutenak.

Ikasleek 15-20 minutu izango dituzte euren lanak aurkezteko eta amaitzerakoan epaimahaiak galdera ezberdinak egingo dizkiete eta aurkezpen hau ere ebaluatuko da. Saio hau 2022ko ekainaren 13-17ko astean egingo da. Osasun-egoerak hala baimentzen badu, aurkezpenak aurrez-aurrekoak izango dira. 

Epaimahaiaren erabakia aurkezpen guztiak egin ondoren emango da jakitera. Kategoria bakoitzeko talde irabazleak Euskal Autonomi Erkidegoko parte hartzailea izateko aukera izango du estatu mailan SEIOk antolatzen duen fase nazionalean.

 

 

 

 

Irudia