Kirol jarduera fisikoaren programa

Udal eskaintza

Gasteizko Udalak eta Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateak sinatutako hitzarmenak jasotzen duenez, unibertsitate kreditu gisa homologatuko dira, arautegiaren arabera, udalaren ikastaroak eta kirol jarduerak. Jarduera honek ez du aurreko denboraldietan eragingo. 
Hemen aurkitu ahal duzue eskaintza:

2023-2024ko udal kirol jardueren programa

Jarduera amaituta eta, irailaren 30a baino lehen, ikasleak Arabako Campuseko Errektoreordetzara joango dira egindako jardueraren matrikularen inprimakiarekin. Kreditu kopurua izandako asistentziaren araberakoa izango da.

UPV/EHUko Arabako campusetik oso gertu dago HEGOALDEko gizarte-etxea, gazteei zuzendutako ikastaroak eta jarduerak aurkitzeko. Informa zaitezke Gasteizko Udalaren webgunean www.vitoria-gasteiz.org.

EHUkirola Araba 2023-24ko 1. lauhileko KIROL JARDUERA FISIKOAREN PROGRAMA

EHUko Arabako Campuseko EHUkirola Arabak 2023-24 ikasturte akademikoko lehenengo lauhilekoan, honako kirol-jarduera fisikoen programa hau eskaintzen du:

 

IZENEMATEAK 2023ko Abuztuaren 28tik iIrailaren 24ra arte: UPV/EHUko Ikasleak, IIP, AZP 
IZENEMATEAK 2023ko Irailaren 11tik 24ra: UPV/EHUtik kanpoko pertsonak

Plaza libreak: 2023ko Irailaren 25tik aurrera, izenemateak bete arte

 

JARDUEREN PROGRAMA

JARDUERA

INSTALAKUNTZA Ubikazioa

EGUNAK ORDUTEGIA    

PREZIOA  UPV/EHUko pertsonak

PREZIOA UPV/EHUko kanpoko pertsonak

MIN. PLAZAK MAX. PLAZAK

Pilates Hastapena

Erabilera anitzeko gela (Unibertsitate Pabiloia) Al-Az 18:15-19:15 30€ 50€ 10 16

 Pilates

Erabilera anitzeko gela (Unibertsitate Pabiloia) As-Og 17:00-18:00 30€ 50€ 10 16
Luzaketak eta jarrera gimnasia Erabilera anitzeko gela (Unibertsitate Pabiloia) Al-Az 17:00-18:00 30€ 50€ 10 16
Yoga Erabilera anitzeko gela (Unibertsitate Pabiloia) As-Og 18:15-19:15 30€ 50€ 10 16
GAH (Gluteoak, Abdominalak, Hankak) HEGOALDE GE Al-Az 17:00-18:00 30€ 50€ 12 18
Muskuluen tonifikazioa Hezkuntza eta Kirol Fakultateko gimnasioa (HEZKUNTZA) As-Og 18:30-19:30 30€ 50€ 12 18
Zumba Hezkuntza eta Kirol Fakultateko gimnasioa (HEZKUNTZA) As-Og 19:30-20:30 30€ 50€ 12 18
Running Hastapena Elkargunea: Unibertsitate Pabiloiko sarrera Asteazkena 19:00-20:00 20€ 40€ 6 10
Ibilketa Nordikoa I

Elkargunea: Unibertsitate Pabiloiko sarrera

Asteazkena 17:00-18:30 30€ 50€ 6 10
Ibilketa Nordikoa II Elkargunea: Unibertsitate Pabiloiko sarrera Osteguna 17:00-18:30 30€ 50€ 6 10
Ibilketa Nordikoa Aurreratua Elkargunea: Unibertsitate Pabiloiko sarrera Asteartea 17:00-18:30 30€ 50€ 6 10
Boleibol eskola Kiroldegia  Hezkuntza eta Kirol Fakultatea (KIROLA) As-Og 19:00-20:30 20€ 40€ 12 20
Euskal Pilota Jokamoldeak eskola Neskak Maitena Trinketea Beti Jai Asteazkena 17:00-18:00 20€ 40€ 5 8
Errugbi eskola Lakua Asteazkena 19:30-21:30 20€ 40€ 12 30
Tenis Entrenamendua Mendizorrotza  4. pista estalia Astelehena 15:30-17:30     4 8

* Arabako campuseko Tenis Entrenamendu jardueran parte hartu nahi dutenek e-mail bat bidali dezakete helbide honetara: ar-kirolak@ehu.eus

IZENA EMATEKO EPEAK

2023-24ko 1. lauhilekoa

  • UPV/EHUko Ikasleak, IIP, AZP: 2023ko Abuztuaren 28tik iIrailaren 24ra arte
  • UPV/EHUtik kanpoko pertsonak: Irailaren 11tik 24ra
  • Plaza libreak: Irailaren 25tik aurrera, izenemateak bete arte

 

NOLA IZENA EMATEA

ON-LINE. Izen-emate ordenaren araberako esleipena.

  • Aurrez aurrekoa kontsulteei erantzungo zaie, UPV/EHUko Arabako Campuseko Errektoreordetzaren eraikinean (Gasteizko Izarduy komandantea k. 2, 01006).

ON-LINE: FireFox edo Google Chrome nabigatzaileak erabiltzea komeni da.

SARBIDEA HEMEN eso sartu EHUkirola UPV/EHUko Kirola-ren aplikazioan, esteka honetan klik eginda: https://jarduera2.ehu.eus/kirolak// zonaabo.php. Identifikatzeko, UPV/EHUko LDAP izena eta pasahitza erabiliko dira.

Kirol Jarduerak Menua: BIZITZA AKTIBOA = BIZITZA OSASUNGARRIA/Kirol Jarduerak
Kirol Eskolak Menua: BIZITZA AKTIBOA = BIZITZA OSASUNGARRIA/Kirol Eskolak

Erabiltzaileak LDAPen erabiltzaile-izena eta pasahitza ezagutzen ez baditu, GAUR-en sartuta aurki ditzake (http://gestion.ehu.es/gaur). GAUR-en sartzeko zure erabiltzailea eta pasahitza ere ezagutzen ez badituzu, dagokion unibertsitateko idazkaritzan eman ahal izango dizute.

UPV/EHU kanpoko pertsonak aplikazioan erregistratu behar dira.

ORDAINKETA: izena ematerakoan.

UPV/EHUk jardueraren bat eteteko eskubidea gordetzen du, gutxieneko izen-emate faltagatik.

 

DIRU ITZULKETAK

UPV/EHUri egotz dakizkiokeen arrazoiengatik jarduera egiten ez bada bakarrik itzuliko dira ordaindutako zenbatekoak.

Jarduera hasi ondoren, ez da itzuliko aurrez ordaindutako zenbatekoa.

 

JARDUEREN HASIERA ETA IRAUPENA

23-24 ikasturteko 1. lauhilekoa: 2023ko Urriaren 3tik Abenduaren 21era

Kirol jarduera fisikoen programa UPV/EHUren eskola aldian garatuko da.

 

JARDUERARIK GABEKO EGUNAK

  • Urriaren 12a, Pilarreko Ama Birjina

  • Azaroaren 1a, Santu Guztien Eguna

  • Abenduaren 6-7-8a, Konstituzio Eguna eta Andre Maria Sortzez Garbiaren Eguna

 

UPV/EHUKO IKASLEARENTZAKO HAUTAZKO KREDITUAK

Graduko planetarako, 3 kreditu baliozkotzen dira gehienez ikasturte bakoitzeko.
Kreditu kopurua asistentziaren araberakoa izango da. Hau da, kreditu 1 = 25 ordu; 0,5 kreditu = 13 ordu.

Posible da jarduera batean baino gehiagotan parte hartzea.

 

DATU PERTSONALEN BABESA
Abenduaren 13ko Izaera Pertsonaleko Datuak Babesteari buruzko 15/1999 Lege Organikoak 5. artikuluan jasotakoarekin bat etorrita, jakinarazten dizugu zure datuak UPV/EHU titularra den "EHUkirola Araba-Izen Emateak" izeneko fitxategian gordeko direla. Izan ere, horren helburua da "ikastaro eta jardueretarako izen ematea erraztea, estatistika helburuak…". Jakinarazten dizugu zure datuak ikusi, zuzendu, ezeztatu eta aurka egiteko eskubideak erabili ahal dituzula idazki bat Arabako Campuseko Errektoreordetzara (Gasteizko Izardui Komandantea K., 2-01006) bidalita, zure nortasuna egiaztatzen duen agiriaren kopia erantsita.

 

UPV/EHUKO OHARRAK

  • Izena eman duten pertsonei jarduera bakoitza burutu ahal izateko beharrezkoa den kirol materiala eskuratuko zaie.

  • Ez du eskatuko partaidetza-oinarri hauetan ezartzen direnen ordainketa osagarririk.

  • Instalazioak ezingo dira erabili oinarri hauetan ezarritakoak ez diren aldietan, berariazko baimena eman ezean. Baimen hori, hala badagokio, publiko egingo da.