Hitzartutako gimnasioak

2020-2021 ikasturtea

Kirol ikastaroetan izena emateko arauak

  1. Gimnasioen ikastaroetarako aurre-izen-ematea Gipuzkoako Campuseko Kirol Zerbitzuan egingo da eta beharrezkoa da UPV/EHUko kidea izatea. Aurten zerbitzuko Web orrian ere egin ahal izango da aurre-izen-emate hau.

  2. Aurre-izena emateko datak:
    - 1. lauhilabetekoa: 2020-09-14(e)tik 2020-10-02(e)ra
    - 2. lauhilabetekoa: 2021-01-11(e)tik 2021-02-05(e)ra

  3. Izen-emate hau ez da ontzat emango ordaindu arte, horretarako ezarri den gehienezko epea aurre-izena emateko eskabidea bete ondoren bi egunekoa izango delarik.

  4. Ordainketa gimnasioan bertan edo kiroldegian egingo da, aurre-izen- emate-orria aurkeztuz.

  5. Ikastaro guztiek, burutu ahal izateko, gutxienezko izenemate kopuru bat beterik izan beharko dute izen- emate epea bukatutakoan. Halaber, eta klaseen kalitatea bermatzeko, ikastaroetan gehienezko partaide kopurua egongo da.

  6. Ikastaro hauek gehienez ere astean 2 ordukoak izango dira, bi egunetan banatuak. Kreditu bat emango zaie 25 orduko parte-hartzeagatik.

Hitzartutako gimnasioen kirol kurtsoak

Aurre-izena ematea

Datak: 

  • 1. lauhilabetekoa: 2020-09-14(e)tik 2020-10-03(e)ra
  • 2. lauhilabetekoa: 2021-01-11(e)tik 2021-02-05(e)ra

 Jarraitu beharreko urratsak:

  1. Esteka sakatu: kirolak-app.adm.ehu.es/actividadesweb
  2. Sakatu "EHUko kideak"
  3. Sartu "LDAP" datuak
  4. Sakatu "IZEN-EMATE BERRIA"
  5. Aukeratu:
    • Jarduera motak: "CENTROS Y GIMNASIOS CONCERTADOS"
    • Campusa: "CAMPUS GIPUZKOA DEPORTES"
  6. Aukeratu jarduera eta sakatu "GEZI BERDEA". Jarraitu urrats guztiak amaierara arte
  7. Inprimatu aurre-izen-emate orria
OHARRA: Aurre-izen-emate orria dagokion Kirol Zentru edo Gimnasiora eraman behar duzue, han ordainketa egiteko. Aurre-izen-ematea egin duzuenetik 2 EGUN dituzue ordainketa egiteko (aurre-izen-emate orria begiratu) (larunbat, igande eta jai-egunak kenduta). Denbora hau igarota (2 EGUN) aurre-izen-ematea baliorik gabe geratuko da ordainketa eginda ez badago.

Liburuxka