Natur jarduerak: 1. lauhilabetea aire zabalean

Egungo egoerak aire zabaleko kirol-jarduera fisikoa sustatzea gomendatzen du, kutsatzeko arrisku gutxiago baitago eta hauek eginez errazagoa baita gaur egun planteatutako segurtasun-neurriei eustea.

Jarraian, 2020ko urrian hasiko diren 1. lauhilekoko aire zabaleko jardueren proposamena daukazue.

AIRE ZABALEKO NATUR JARDUERAK: 1. LAUHILABETEA
Jarduera Egunak Ordutegia Edukiera Prezioa Epealdia Asteak Orduak

Nordic Walking edo oinezko paseoa

Aire zabaleko erresistentzia-entrenamendua, inolako inpakturik gabe. Maila guztietarako egokia. Oinez ibiltzeko makilak erabiltzea hautazkoa da

Astero ordu bateko 2 saio Astelehen eta asteazkenetan 13:45-14:45 8-10 pertsona 132,00 € Urriak 13-
Otsailak 14
15 30

Hiriko bizikleta taldea

Aire zabaleko erresistentzia-entrenamendua, bizikleta material gisa erabiliz. Helburua: ibilaldiak egitea eta hiria eta inguruak ezagutzea, lan kardiobaskularra egiten den bitartean

Asteko ordu bateko saio 1 Ostiraletan 15:00-16:00 8-10 pertsona 67,00 € Urriak 13-
Otsailak 14
15 15

Mountain Bike taldea

Aire zabaleko erresistentzia-entrenamendua, material gisa mendiko bizikleta erabiliz. Helburua: bizikletarekin eremu konplexuagoetan ibiltzea  lan teknikoagoa eginez. Ibaetako campusaren inguruan izango da, inguruko mendi-bide eta pistak erabiliz. Ekipamendu teknikoagoa beharko da jantziei eta oinetakoei dagokienez

Asteko ordu bateko saio 1 Ostiraletan 13:45-14:45 8-10 pertsona 67,00 € Urriak 13-
Otsailak 14
15 15

Hasiberrientzako korrika taldea

Aire zabaleko erresistentzia-entrenamendua. Helburua: korrika egiten ikastea eta helburu errazak gainditzen joatea lan kardiobaskularra aire zabalean egiten den bitartean

2 irteera astero Astearte eta ostegunetan 09:00-10:00 8-10 pertsona 132,00 €

Urriak 13-
Otsailak 14

15 30

Hasiberrientzako korrika taldea

Aire zabaleko erresistentzia-entrenamendua. Helburua: korrika egiten ikastea eta helburu errazak gainditzen joatea lan kardiobaskularra aire zabalean egiten den bitartean

2 irteera astero Astearte eta ostegunetan 13:45-14:45 8-10 pertsona 132,00 € Urriak 13-
Otsailak 14
15 30

* Talde guztiek campuseko kirol-instalazioetako takilak eta dutxak doan erabiltzeko eskubidea izango dute. Irteerak leku horretatik bertatik hasiko dira: Ondarreta pasealekua, 22, 20018 Donostia, Gipuzkoa

WEB BIDEZKO AURRE-IZEN-EMATE DATAK: 

  • 2020ko irailaren 7tik urriaren 3ra

AURRE-IZENA EMATEKO JARRAITU BEHARREKO URRATSAK:

  1. Esteka sakatu: http://kirolak-app.adm.ehu.es/actividadesweb/
  2. Sakatu 'EHUko kideak'
  3. Sartu 'LDAP' datuak
  4. Sakatu 'IZEN-EMATE BERRIA'
  5. Aukeratu hemen:
    • Jarduera motak: 'ACTIVIDADES EN LA NATURALEZA / NATUR IHARDUERAK'
    • Campusa: 'CAMPUS GIPUZKOA DEPORTES'
  6. Aukeratu jarduera eta sakatu "GEZI BERDEA". Jarraitu urrats guztiak amaierara arte.
  7. Gorde aurre-izen-emate orria
Ohar garrantzitsua: izen-ematea amaitzeko, nahitaezkoa da aurre-izen-emate orria helbide elektroniko honetara bidaltzea: aknefedagipuzkoa@outlook.com . Bidali ondoren, plaza zuena izango da eta ordainketa egiteko prozedura bidaliko dizuete.