Cabecera

Menua Webgunearen menua ireki/itxi

Eduki publikatzailea

Psikoanalisiaren Inguruko Hitzaldi Zikloa: "Amatasunaren tabua", Sofia Barandiaran (Hitzaldia)

Noiz eta non

  • Noiztik: 2021/11/06, 10:00
  • Noiz arte: 2021/10/06, 14:00
Argazkia: Tim Mossholder, Unsplash

Deskribapena

Iparraldeko Elkarte Psikoanalitikoak (CPN, gaztelaniaz), UPV/EHUko Psikologia Fakultateko Psikologia Klinikoa eta Osasunaren Psikologia eta Ikerketa Metodologia Sailaren lankidetzarekin, antolatzen du 2021-2022 ikasturteko Psikoanalisiaren Inguruko Hitzaldi Zikloa.

Oraingo ikasturte akademikoaren zikloaren gai komuna “PSIKOANALISIAREN GAUR EGUNGO IKUSPEGIAK” izango da.

Hitzaldiak 4 larunbatetan zehar izango dira, 4 orduko iraupenarekin horietako bakoitza. Psikologia Fakultateko Areto Nagusian emango dira.

LEKUA: Psikologia Fakultateko Areto Nagusia (Tolosa etorbidea, 70, 20018 Donostia)

HIZKUNTZA: gaztelera

SARRERA LIBREA ETA DOHAINIK

Egitaraua:

​​​1. Gaia: «AMATASUNAREN TABUA»

Hizlaria: Sofía Barandiaran

Data: 2021eko AZAROAren 6a

2. Gaia: «AUTOESTIMUA».

Hizlaria: Alberto Barrenechea

Data: 2022ko URTARRILAren 29a

3. Gaia: «SUPERNIAREN ALDERDI BIKOITZA».

Hizlaria: Mercedes Puchol

Data: 2022ko APIRILAren 30a

4. Gaia: «PSIKOANALISIA COVID-19AREN GARAIAN».

Hizlaria: José María López de Maturana

Data: 2022ko MAIATZAren 28a

 

OHARRA: Ziklo osoa (4 hitzaldi) betetzen duten UPV/EHUko Psikologia Fakultateko ikasleek  FORMAKUNTZA JARDUERETARAKO 0,5 KREDITU jasoko dute.