IKD i3 ereduari buruzko galdetegia

2010 geroztik UPV/EHUn IKD hezkuntza ereduarekin diardugu lanean. Urte honetan, momentuko errektoretza taldeak, hezkuntza eredu propio, kooperatibo, eleanitz eta inklusibo baten aldeko apustua egin zuen, XXI. mendeko irakaskuntza eta ikaskuntza nola garatu beharko litzatekeen galderari erantzun bat eman nahian  euskal Unibertsitatean. 2016an, testuinguru soziopolitiko berrira egokitu nahian, IKD i3 estrategia definitu zen irakaskuntza, ikerketarekin eta iraunkortasunarekin uztartzeko asmoarekin.

Orduz geroztik, HELAZ-etik IKD ereduaren garapena bultzatzeko lan egin da programa eta proiektu ezberdinak martxan jarriz. Baina badakigu garapen hori ez dela uniformea izan zentro eta titulazio guztietan.

Honengatik guztiagatik, hau da, IKD ereduren inguruan une honetan UPV/EHUko irakasleok dugun ezagutza eta barneratze maila zenbatekoa eta nolakoa den aztertzeko, galdetegi bat prestatu dugu HELAZ-etik. Garrantzitsua iruditzen zaigu ahalik eta zehatzena izan daitekeen irudi edo argazki bat izatea, etorkizunean eman beharko genituzkeen pausuak hobeto zehazteko eta HELAZ-en eskeintza komunitateak dituen beharretara hobeto egokitzeko.

Beraz, eskertuko genizueke galdetegi hau erantzungo bazenute. Esteka:

Eskerrik asko, aldez aurretik, zuen laguntzarengatik.