Gradu ikasketak egiteko dauden bekak

Eusko Jaurlaritzaren ikasketetako bekak eta laguntzetarako deialdi orokorra, 2022-2023 ikasturterako

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailak ikasketetarako laguntza-bekak ematen ditu, administrazio egoitza Euskal Herrian izanik,  ikasturte honetan deialdian zehaztutako goi mailako ikasketaren bat egingo duten ikasleentzako.

Beka horiek lortu ahal izateko zenbait baldintza bete behar dira, batzuk ikasketen arlokoak eta, beste batzuk, ekonomiaren arlokoak.

Unibertsitate mailako zein ikasketetarako eskatu ahal diren laguntzak:

  • Graduaren titulua lortzera bideratutakoetarako.

Laguntza motak

a) Oinarrizko zenbatekoa; horren barruan honako hauek:

  • Matrikularen prezio publikoa

  • Familia-errentari lotutako oinarrizko zenbatekoa

  • Egoitzari lotutako oinarrizko zenbatekoa
  • Aprobetxamendu akademikoari lotutako oinarrizko zenbatekoa

 

b) zenbateko osagarri aldakorra; horren barruan honako hauek:

  • Ikaskuntzari eta eraldaketa digitalari laguntzeari lotutako zenbateko osagarria
  • Hiriarteko joan-etorriari lotutako zenbateko osagarri aldakorra

Aurkezteko tokia eta epea

Eskabideak aurkezteko epea uztailaren 6tik irailaren 16ra bitartekoa izango da, biak barne.

Ikasleak sartu beharko du Eusko Jaurlaritzaren deialdiaren web-orrian erregistratzeko eta eskaria betetzeko. Orri honetan, era berean, informazio gehiago ere eskuratu ahal izango duzu.

Jendearentzako arreta

​​​​​Arreta telefonikoa:

  • Leioa: 946 01 5818 / 946 01 5819 / 346 01 5820 / 946 01 3040 / 946 01 3039
  • Bilbao: 946 01 7118 / 946 01 3897 / 946 01 7119

Aurrez aurreko arreta:

  • ​​​​​​​Udako ordutegia eta ostiral guztiak: astelehenetik ostiralera, 09:00etatik 13:00etara
  • Neguko ordutegia: astelehenetik ostegunera, 09:00etatik 13:00etara eta 15:30etatik 16:30etara

Helbide elektronikoak:

Aurretiko hitzordua:

​​​​​​​https://aurretiko-hitzordua.ehu.eus/hasiera/