Gradu ikasketak egiteko dauden bekak

Hezkuntza eta Lanbide Heziketako Ministerioaren beka orokorrak

MEC bekaren eskatzailea bazara, zure ohiko bizilekua Euskal Autonomia Erkidegotik kanpo dagoelako, jakin behar duzu Ministerioak 2022/2023 ikasturteko bekak eskatzeko epea aurreratuko duela. Eskaerak Ministerioaren webgunearen bidez egingo dira eta ez dira onartuko epez kanpo egiten direnak.

GARRANTZITSUA: aurten 2022-2023 ikasturterako Hezkuntza eta Lanbide Heziketako Ministerioaren bekak eskatzeko epea aurreratzen da: martxoaren 30ean ireki eta maiatzaren 16an amaituko da.

Hezkuntza eta Lanbide Heziketako Ministerioak mugikortasun-beketarako deia egiten du, ikasketak beren autonomia erkidegotik kanpora egiten dituzten ikasleentzako.

Beka horiek lortu ahal izateko zenbait baldintza bete behar dira, batzuk ikasketen arlokoak eta, beste batzuk, ekonomiaren arlokoak.

Bekaren osagarriak

  • Matrikula
  • Egoitzari lotutako munta
  • Errentari lotutako munta
  • Munta aldakorra
  • Errendimendu akademikoko bikaintasunari lotutako munta finkoa

Aurkezteko tokia eta epea

Beka eskatu nahi duten ikasleek Hezkuntza eta Lanbide Heziketako Ministerioaren web-orrian aurkituko dute eskaria egiteko eredua.

Jendearentzako arreta

​​​​​Arreta telefonikoa:

  • Leioa: 946 01 5818 / 946 01 5819 / 346 01 5820 / 946 01 3040 / 946 01 3039
  • Bilbao: 946 01 7118 / 946 01 3897 / 946 01 7119

Aurrez aurreko arreta:

  • ​​​​​​​Udako ordutegia eta ostiral guztiak: astelehenetik ostiralera, 09:00etatik 13:00etara
  • Neguko ordutegia: astelehenetik ostegunera, 09:00etatik 13:00etara eta 15:30etatik 16:30etara

Helbide elektronikoak:

Aurretiko hitzordua:

​​​​​​​https://aurretiko-hitzordua.ehu.eus/hasiera/