Graduko Batzordea

Osatzeko eta hautatzeko arautegia

Graduko batzordea unibertsitatearen estatutuen 87 eta 88. artikuluetan dator araututa, bai eta gobernu kontseiluak 2012ko irailaren 27an onetsi zuen hautaketa eta osaketarako arautegian ere, 2012.10.29ko EHAAn argitaratuta.

Osaera

Batzordeburua:

Laura Vozmediano Sanz andrea, Graduko eta Hezkuntza Berrikuntzaren arloko errektoreordea.

Kideak:

  • Irakasle eta ikertzaileen ordezkari gisa:
    • Arteak eta Giza Zientzien jakintza arloan:
      • Antón Arana San Sebastian
      • Iñigo Galtzakorta Muñoz
      • Isabel Muguruza Roca
    • Zientzien jakintza arloan:
      • Mª Asun García Sánchez
      • Alberto Gómez Caballero
      • Marian Iriarte Ormazabal
    • Osasun Zientzien jakintza arloan:
      • Antonia Alvarez Diaz
      • Alfredo Fernández Quintela
      • Mª Jose Uranga Iturrioz
    • Gizarte eta Lege Zientzien jakintza arloan:
      • Mª Sonia García Delgado
      • Ainhoa Novo Arbona
      • Asier Romero Andonegui
    • Ingeniaritza eta Arkitekturaren jakintza arloan:
      • Joseba Makazaga Odria
      • Miriam Peñalba Otaduy
      • Victor Petuya Arcocha
  • Ikasleen ordezkari gisa:
    • Arteak eta Giza Zientzien jakintza arloan:
      • Eba Aranburu Markaide
    • Zientzien jakintza arloan:
      •  
    • Osasun Zientzien jakintza arloan:
      •  
    • Gizarte eta Lege Zientzien jakintza arloan:
      •  
    • Ingeniaritza eta Arkitekturaren jakintza arloan:
      •  

Idazkaria:

Miren Bergareche Zulueta, Graduko Ikasketen Zerbitzuko burua.

Eskumenak

Hautaketa eta osaketarako arautegiaren 2. artikuluaren arabera, eskumen hauek ditu graduko batzordeak:

  • a) Aholku ematea errektoreari eta Gobernu Kontseiluari.
  • b) Gobernu Kontseiluari honako hauek aurkeztea, ontzat eman ditzan: graduko ikasketen helburuen proposamena, plangintza estrategiko orokorraren arabera egina, eta ikasketa horien akademia antolakuntza eta gestiorako arautegien proposamena.
  • c) Ikastegietako kalitate batzordeek zereginak zuzentasunez betetzen dituztela zaintzea.
  • d) Graduko titulu ofizialetako eta berezko tituluetako ikasketen eta graduko titulurik izan gabe egin daitezkeen beste ikasketa batzuen garapena ebaluatzea, bai eta UPV/EHUko graduen kalitateari buruzko urteko txostena egitea ere.
  • e) Graduko tituluak sortu edo aldatzeko proposamenen berri ematea.
  • f) Graduko ikasketen arloko ikasketa berrikuntzako programen berri ematea.
  • g) Ikastegiak eta sailak sortu, aldatu eta kentzeko proposamenen berri ematea Gobernu Kontseiluari, kasuan kasuko campuseko batzarra entzun ondoren.
  • h) Graduko ikasketetarako plaza mugak urtero aurkeztea Gobernu Kontseiluari, Campuseko Batzarra entzun ondoren.
  • i) Batzordearen eskumeneko diren berezko tituluak luzatzeko erabakia hartzea.
  • j) Graduko sari bereziak onartzea ikastegiaren proposamenari jarraituz.
  • k) Graduko ikasketen harmonizazioa zaintzea.
  • l) Estatutuek eta horiek garatzeko arautegiek eta indarreko legediak esleitutako gainerako eskumen guztiak, bai eta UPV/EHUko gobernu organoek eskuordetutakoak ere. Graduko ikasketen arloari buruzko unibertsitate araudian Akademia Antolakuntzako Batzordea aipatzen den bakoitzean, aipamen horiek Graduko Batzordeari buruzkoak direla ulertuko da.
  • m) Bere eskumeneko ikasketetako kalitatezko prestakuntza programen katalogoei buruzko iritzia ematea.

Aktak