Banner_Presentación Convocatorias UPVEHU Bizkaia Aretoa_2017
Plan de Recuperación Transformación y Resiliencia- Fondos MRR
Deialdi gaurkotuak
-
Diru-laguntzen deialdia 2024 Osasun arloko eta Ikerketa eta garapen proiektuetarako (Eusko Jaurlaritza)
Aurkezteko epea zabalik (Eskabideak egiteko hasierako data: 2024/05/15) Eusko Jaurlaritzako Osasunaren alorreko ikerketa eta garapen-proiektuetarako laguntzen 2024ko deialdiaren barne jarraibideak argitaratu dira. Eskaerak aurkezteko epea: 2024ko maiatzaren 15etik ekainaren 14ra arte
-
IKERTZAILE DOKTOREAK UPV/EHUn KONTRATATZEKO DEIALDIA (2024)
Aurkezteko epea zabalik (2024/05/13 - 2024/06/12 15:00) (2024/05/17) Akatsen zuzenketa. (2024/05/10) Deialdia argitaratu egin da
-
PRESTAKUNTZA BIDEAN DAUDEN IKERTZAILEAK UPV/EHUn KONTRATATZEKO 2024ko DEIALDIA, IKERTALDE/IKERKETA PROIEKTU BATEN BALIABIDE PROPIOEKIN FINANTZATURIK
Aurkezteko epea itxita (2024/04/23 - 2024/05/07) 2024/05/14: Onartutako eta Baztertutako eskaeren behin behineko zerrenda 2024/04/22: Deialdia argitaratu da
-
PIFG23/52: “ Modelado y optimización con Inteligencia Artificial “
Aurkezteko epea itxita (2024/01/31 - 2024/02/21) 2024/03/13 Beka emateko proposamena. 2024/02/26 Balorazio fasera pasako diren eskaeren zerrenda. 2024/01/30 Deialdia argitaratu egin da
-
UPV/EHUn Azpiegitura Zientifikoa eta Funts Bibliografikoak erosi eta berritzeko laguntzak 2024
Aurkezteko epea itxita (2024/02/08 - 2024/02/29) 2024/05/10 Ebaluaziorako onartutako eta baztertutakp eskabideen behin betiko zerrenda. 2024/04/18- Onartutako eskabideen zerrenda argitaratu egin da. 2024/02/07- Deialdia argitaratu egin da
Albisteak
2017ko apirilaren 26-28an Madrilen izandako 20th Annual meeting - EBSA conference inauguratu dute SGIker zerbitzuek (2017/05/26)
Lehenengo argitaratze data: 2017/05/26
Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) SGIker Ikerkuntza Zerbitzu Orokorretako koordinatzaile eta Biosegurtasunaren Espainiako Elkarteko (AEBioS) lehendakari Iñaki Echeverriak ireki zuen Biosegurtasuneko Europako Elkartearen (EBSA) urteko kongresuaren 20. edizioa Madrilen.
Hiru egunetan zehar biosegurtasunaren eremuko Estatuko garrantzizko instalazioak bisitatu ahal izan zituzten, besteren artean, Animalien Osasun Zentroa, CISA-INIA edo Gomez Ulla ospitaleko isolamendu unitatea.
Bestalde, mundu osoko hizlariek beren ezagutza partekatu zuten gai hauei buruz: transmisio bektore berriak (akainak edo intsektuak) ospitale arloan, biosegurtasuneko etika edo biosegurtasun aplikatukoa, besteak beste. Programa osoa kontsultatzeko helbidea: http://www.ebsaweb.eu/ebsa20-conference-programme.
Gainera, zirriborro baten aurrerapena aurkeztu zuten biosegurtasuneko profesional batek izan behar dituen gutxieneko ezagutzei buruz eta bere aplikazioari buruz unibertsitateko prestakuntza arautu gisa.
Azkenik, AENORi bidaliko zaion araudia adostu zuten argitara ateratzeko, euspen biologikoko instalazio batek bete beharreko baldintzekin.