Mugikortasunaren Europako Astea
![i3-GIH 11](/documents/4736101/13305588/i3-ods11.jpg/6f68acc2-744f-ffe6-361a-1158aade98e7?t=1572877361000)
2016 urtea
Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateak beste urte batez hartuko du parte Mugikortasunaren Europako Astean. Aurten, irailaren 16tik 22ra bitartean burutuko da ekimen hau "Mugikortasun Adimentsua. Ekonomia Gogorra" lelopean.
Laster emango dugu argitara 2016ko Mugikortasun Asterako jarduera plana, ohiko automobilaren erabilerari planteatzen zaizkio hautabide ezberdinen berri emateko. Jarduerok campus bakoitzean egin eta burutuko dira.
Sinopsia:
Egungo gizarteak aldaketa klimatikoa edo baliabide fosilen agortzea bezalako erronkei aurre egin behar dien honetan, automobilaren industriak, negozioari eusteko asmoz, gero eta presio estuago egiten duelarik, dokumental honetan mundu osoko hirietako aktibistek gogoeta egiten dute problematika honen inguruan eta erakusten digute egunetik egunera bizikletari gehiago egokitutako hiri eredua lortzearren egiten dute borroka, automobil pribatuan oinarritutako ereduari jarri beharreko hautabide gisa.
UPV/EHUren Arabako Campuseko errektoreordetza eta Vitoria/Gasteizko udalaren Ingurugiro Gaietarako Ikastegia
Informazioa eskaintzeko standa unibertsitatearen bibliotekara sartzeko patioan, hala nahi duten guztiek beren bizikleta eraman eta Bike Station-eko mekaniko batek bi gurpiletako ibilgailuaren diagnosia egingo dio. Berrikusketa amaitzerakoan, antzeman diren akats mekanikoak eta bizikleta behar bezala mantentzeko gomendioak jaso eta jabeari emango zaizkio txartel batean.
Standean erremintak ere izango dituzu bizikletan doiketa soil batzuk egin ahal izango dituzularik. Informazioa ere egongo da bizikleten borondatezko erregistroari buruz eta argiztapen eta lapurreten aurkako gailuen inguruan.
Astean zehar orri markatzaileak banatuko dira ikastegi guztietan. Bertan egongo dira unibertsitateak mugikortasun jasangarriaren alde antolatutako ekimenak.