XSLaren edukia

Osasunaren eta Ongizatearen Arloko Jarduera Fisikoak eta Kirol Jarduerak25762

Ikastegia
Hezkuntza eta Kirol Fakultatea. Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietako Atala
Titulazioa
Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietako Gradua
Ikasturtea
2023/24
Maila
4
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Gaztelania
Euskara
Kodea
25762

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala1522.5
Gelako p.4567.5

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

Osasunerako eta Ongizaterako Jarduera Fisikoa Minorraren zatia den irakasgai honek, eskuhartze eremu ezberdinetan aurrera eraman behar ohi dituzten osasunaren eta ongizatearen arloko jarduera fisiko eta kiroletan gaitzea du helburu.



Irakasgaiaren bitartez, ikasleengan osasunaren eta ongizatearen arloko jarduera fisiko eta kiroletan erabilitako baliabide material, giza, finantza eta denbora baliabideen kudeaketa sustatzen da eta jarduera fisiko eta kiroletan kontuan izan beharreko irizpideak zehazten dira.



Osasunaren eta ongizatearen arloko jarduera fisiko eta kirol egitasmoen kudeaketarekin duen loturarengatik, bere izaera praktikoagatik eta erabiliko den metodologiarengatik, irakasgaiak era berean, ikaskuntza autonomorako eta Gradu Amaierako Lana elaboratzeko prestatzen du.



Haatik, irakasgaiak bere kabuz, ikaslea eskuhartze eremu pertsonal eta/edo profesional ezberdinetan osasunaren eta ongizatearen arloko jarduera fisiko eta kiroletan jaztea du helburu.

Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

IKASGAIAREN GAITASUN ESPEZIFIKOAK

G1 Osasunaren eta ongizatearen arloko jardueretarako ohitura iraunkorrak eta autonomoak sustatu eta ebaluatu.

IKASKUNTZAREN EMAITZAK:Ikaslea, osasunaren eta ongizatearen arloko jardueretarako ohitura iraunkorrak eta autonomoak sustatzeko eta ebaluatzeko gai izango da.

G2 Osasuna hobetzera bideratutako Osasunaren eta ongizatearen arloko jardueren bitarteko programen sustapena eta programazioa.

IKASKUNTZAREN EMAITZAK:Ikaslea, osasuna mantentzera edo hobetzera bideratutako osasunaren eta ongizatearen arloko jardueren bitarteko programak sustatzeko eta programatzeko gai izango da.

G3 Osasunaren eta ongizatearen arloko jardueren praktikak osasunean izan ditzaketen arriskuak identifikatzea.

IKASKUNTZAREN EMAITZAK:Ikaslea, osasunaren eta ongizatearen arloko jardueren praktikak osasunean izan ditzaketen arriskuak identifikatzeko gai izango da.

G4 Osasunaren eta ongizatearen arloko jarduera mota bakoitzerako material eta kirol ekipamendu egokia hautatzea eta erabiltzen jakitea.

IKASKUNTZAREN EMAITZAK:Ikaslea, osasunaren eta ongizatearen arloko jarduera mota bakoitzerako material eta kirol ekipamendu egokia hautatzeko eta erabiltzeko gai izango da.



ZEHARKAKO GAITASUNAK

G019 Lidergorako, pertsonen arteko harremanetarako eta taldean lan egiteko trebetasunak garatzea.

IKASKUNTZA-EMAITZAK G019:



G021* Lan arloko bikaintasun eta kalitate ohiturak garatzea.

IKASKUNTZA-EMAITZAK G021: Ikaslea, kalitatezko osasunaren eta ongizatearen arloko jarduera fisiko programa eta/edo saio bat diseinatu, zuzendu eta gainbegiratzeko gai izango da, ariketak ertsonaren maila fisikora egokituz, eta beronen exekuzioa egokia izan dadin beharrezko zuzenketak eta feedbacka emanez klasean ikusi eta landutako eduki teoriko eta praktiko guztiak aplikatuz.



G022 Lana behar bezala egiteko nahitaezkoak diren printzipio etikoak ezagutzea, eta horien arabera jardutea.

IKASKUNTZA-EMAITZAK G022: Ikaslea, nahitaezkoak diren printzipio etikoen arabera jokatuz, osasunaren eta ongizatearen arloko jarduera fisiko programa eta/edo saio bat diseinatu, zuzendu eta gainbegiratzeko gai izango da.



* Gaitasun hau ikasgai honetan ebaluatua eta kalifikatua izango da.



Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

EDUKI TEORIKO PRAKTIKOAK



1. Osasunaren eta ongizatearen mantenurako eta/edo hobekuntzarako osasun eta ongizate arloko jarduera fisiko eta kirol jarduerak.

1.1. Indar lanean funtsatutako jarduera fisikoak eta kirol jarduerak

(materialarekin eta gabe)

1.2. Musika oinarria duten jarduera fisikoak eta kirol jarduerak

1.3. Gorputz-adimeneko eta inpaktu baxuko jarduera fisikoak eta kirol

jarduerak

1.4. Genero ikuspegia duten jarduera fisikoak eta kirol jarduerak

- Pelbis-zorua eta perinea errespetatzen dituen ariketa fisikoa.

- Haurdunaldi bitarteko eta erditze osteko ariketa fisikoa.

1.5. Lan kardiobaskularrean funtsatutako ariketa fisikoak eta kirol

jarduerak



2. Osasunaren eta ongizatearen mantenurako eta/edo hobekuntzarako jarduera fisiko eta kirol saioen diseinua, antolaketa eta aurrera eramatea: pertsonaren osasun edo/eta forma fisiko zein maila tekniko jakin batetatik abiatuz, osasunaren eta ongizatearen mantenurako eta/edo hobekuntzara bideratutako jarduera fisiko eta kirolen inguruko saioak programatu, diseinatu eta aurrera eraman.



MetodologiaToggle Navigation

Irakasgaiaren metodologia aplikatua da. Erabiliko den metodologia zenbaitetan proiektuen bitarteko ikaskuntza da (IKD-Proiektuen bitarteko ikaskuntza). Osasunaren eta ongizatearen arloko jarduera fisiko eta kirol jardueren erabilerari buruzko proposamen teoriko eta praktikoak elaboratzeko asmoz, ikasleak gelako azalpenetan eta literaturan oinarrituz osasunaren eta ongizatearen arloko jarduera fisiko eta kirol jarduera ezberdinak ezagutu eta aztertuko ditu eta aurkeztutako egoera/arazo ezberdinei erantzuna emanez aplikatu beharko ditu.



Behin proposamen ezberdinak ezagututa, eta pertsonaren edo taldearen osasun edo/eta forma fisiko zein tekniko maila ezaguna izanik, ikasleak osasunaren eta ongizatearen mantenurako eta/edo hobekuntzara bideratutako jarduera fisiko eta kirolen inguruko saioak programatzen, diseinatzen eta aurrera eramaten ikasiko du. Eta horretarako, ikaslea bai ahoz, baita grafikoki, zein mugimenduaren bidez ere jarduera/ariketa ezberdinak azaltzeko gai izango da eta beharra dagoenean feedbacka ematen ere ikasiko du.



Ikasgaia ikasleen ikaskuntza zuzentzeko prestatuta dago. Irakasleak ez du soilik informazioa transmitituko, ikasleen ikaskuntza zuzenduko du. Horretarako, irakasgaiaren izaera praktikoa dela eta, beharrezkoa da klase teoriko zein praktikoetan aktiboki parte hartzea, ikasgaian proposatutako zeregin eta iradoki guztietan.



Ikasleen erantzukizuna da klaseetan aktibo agertzea, etxean landutakoari buruz galdetuz eta iritziak emanez.



Beraz, honako hau da ebaluatuko dena:



- Ikasgaiko klaseetan landutako guztia.



- Lan pertsonaleko denboran landu beharreko baliabideei buruzko informazio guztia.



Hurrengo eran antolatuko da irakasgaia:



Irakaskuntza atalean atal teorikoa eta praktikoa lotuko dira, ez da teoria edo/eta praktika hutsa landuko, teoriaren aplikazio praktikoa bilatuko da uneoro, bai saio teoriko zein praktikoetan ere. Eta ebaluaketa ere norabide honetan burutuko da. Hainbat zeregin egingo dira, banaka edo taldeka, batzuk klase bertan eta beste batzuk klasetik kanpo burutu beharko direnak.



TUTORETZAK:

Tutoretza-ordutegiak erabiliko dira tutoretzak egiteko. Hala ere, komeni da posta elektronikoz tutoretza eskatzea, tutoretza-ordutegia libre dagoela ziurtatzeko. Zalantza zehatzak argitzeko erabiliko dira, eta ez eskolak berriz ere emateko. Tutoretzetara joan aurretik, ikasleek bertan egin nahi dituzten galdera espezifikoak prestatzeko lana egin behar dute.



Zalantzak ez dira e-mail bidez argituko. Ikasgaiaren programari buruz e-mailez zerbait galdetu aurretik, irakurri,

mesedez, bilatzen den informazioa ikasgaiaren programan dagoen.



Ikasgelan ematen denari buruzko zalantzak eta norberaren laneko denboran egin beharreko lanak ikasgelan argituko dira, ikasleak egoki irizten dionean. Tutoretzak zalantza espezifikoak argitzeko erabili ahal izango dira, baina ez eskola bat berriz emateko.





IRAKASGAIKO APUNTEAK:



1- Irakasleak ez du apunterik ematen.



2- E-gelan azaldutako diapositibak irakasleak klasea emateko erabilitako gidoia dira. Diapositiba horiek ez dira irakasgaiko apunteak.



3.- Ikaslea da ikasgaiko apunteak egiteko arduraduna. Horretarako, kontuan hartu beharko du eskoletan emandakoa, bai eta norberaren laneko denborarako egelan zintzilikatutako bestelako euskarriak (bideoak, irakurketak etab.) bai eta norberak egokiak direla ikusitakoak.



Nabarmentzekoa da saio batzuk, bere izaera bereizgarriek hala aginduta, Hezkuntza eta Kirol Fakultateko instalazioetatik (kirol atala) at egingo direla. Adibidez, Nordic walking praktikatzeko

natur/landa-ingurunerako irteera bat egin beharko da, eta, horretarako, fakultate inguruko auzoak/eremuak erabiliko dira. Halaber, Aquagym saiorako, udalak utzitako udal igerilekuak erabiliko dira (normalenean, Mendizorrotzako igerilekua).



Aldi berean, ikaskuntza ahalik eta aplikatuena izan dadin, fakultatetik kanpoko jendeak parte hartuko du saioren batean ikasleek ikasitakoa haiekin praktikan jarri dezaten.



Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Ebaluazio Jarraituaren Sistema
  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Praktikak egitea (ariketak, kasuak edo buruketak) (%): 20
    • Banakako lanak (%): 20
    • alde lanak (arazoen ebazpenak, proiektuen diseinuak) (%): 40
    • Lanen, irakurketen... aurkezpena (%): 20

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

ETENGABEKO EBALUAZIO SISTEMA



Taldean (2 eta 3 pertsona bitartekoa) egindako zeregin ezberdinen bidez eta banakako zereginen bidez ebaluatuko da.

1. IKERKETA ARTIKULUEI BURUZKO AHOZKO AURKEZPENA (Azken notaren %10): talde bakoitzak irakasgaiaren edukiekin lotura duten eta aurrera eraman beharreko saio praktikoaren gai/ildo bereko 3 artikulu zientifiko hautatuko ditu. Irakasleak oniritzia eman ondoren, ikasleek, ahozko azalpen baten bidez, horiek aztertu beharko dituzte, eta programaren eta saio praktikoaren oinarri izango diren FITT-VP printzipioak justifikatu eta aurkeztuko dituzte. Ebaluazioa eta kalifikazioa, errubrika baten bidez, eta taldeko kalifikazioa.





2.OSASUNAREN ETA ONGIZATEAREN ARLOKO JARDUERA FISIKO ETA KIROL JARDUERA BATEN INGURUKO LAN IDATZIA ETA ONDORENGO SAIO PRAKTIKOA (Azken notaren %65): talde bakoitzak osasuna eta ongizatea helburu duen jarduera fisiko edo kirol jarduera baten inguruko idatzizko lan bat garatuko du (%30). Talde bateko kideen hasierako osasun, forma fisiko egoera zein maila teknikoa kontuan izanik horien osasunaren eta ongizatearen mantenurako eta/edo hobekuntzara bideratutako jarduera fisiko eta kirolen inguruko saioak programatu eta diseinatu beharko ditu. Jarraian, saio praktiko bat burutu beharko dute (%35). Bertan, ikasleak bai ahoz, baita grafikoki zein mugimenduaren bidez ere jarduera/ariketa ezberdinak azaltzeko eta gidatzeko gai izan beharko dira eta beharra dagoenean feedbacka ere eman beharko dute. Errubrika eta talde kalifikazioaren bitarteko ebaluazioa eta kalifikazioa aurrera eramango da.

3. BANAKAKO LANAK/PRAKTIKAK (Azken notaren %25): irakasgai honetan G021 zeharkako gaitasuna (Lan arloko bikaintasun eta kalitate ohiturak garatzea) ebaluatuko dela kontuan izanik, saio praktikoa aurrera eramatean ikasleak erakutsitako lidergoa eta lan arloko bikaintasun eta kalitatea kontuan izango dira (%15) (saioan irakasle rolean aritzean lidergoa hartzean) eta baita jardule moduan aritzean (%10) (jardule ikasle rola) Horiek horrela, ikasle bati edozein unetan ariketa bat zuzentzeko edo feedbacka emateko eskatu ahal izango zaio.



-Saioetarako bertaratzea eta bertan garatutako zereginen %80ra gainditzea eskatuko da. Egun batean huts eginez gero, egun horretako zereginaren nota ez da eskuratuko.

OHAR GARRANTZITSUA: Irakasgaia gainditu ahal izateko ebaluazio alderdi guztiak bakoitza bere aldetik gainditu beharko dira 10en gainean gutxieneko 5eko notarekin.



AZKEN EBALUAZIO SISTEMA



Ebaluazio mota hau hautatutako ikasleek etengabeko ondorengo zereginak burutu beharko dituzte:

1. IKERKETA ARTIKULUEI BURUZKO AHOZKO AURKEZPENA (Azken notaren %5). Etengabeko ebaluaketaren berdina

2. OSASUNAREN ETA ONGIZATEAREN ARLOKO JARDUERA FISIKO ETA KIROL JARDUERA BATEN INGURUKO LAN IDATZIA ETA ONDORENGO SAIO PRAKTIKOA (Azken notaren %35): Lan idatzi bat eman beharko da (%15), eta aldi berean, saio praktiko bat aurrera eramango da (%20). Etengabeko ebaluaketaren berdina

3. AZKEN PROBA TEORIKO PRAKTIKOA (Azken notaren %60): Zati teorikoa (%20), zati praktikoa(%30)+ G021 (%10). Proba hau gainditzeko, probako zati bakoitza (zati teorikoa eta zati praktikoa) bakoitza bere aldetik gainditu behar da, 10en gainean 5 edo gehiago eskuratuz. Etengabeko ebaluaketaren berdina



OHAR GARRANTZITSUA: Irakasgaia gainditu ahal izateko ebaluazio alderdi guztiak 10en gainean gutxieneko 5eko batekin gainditu behar dira.



-Ohiko deialdian zatietako batean suspentso izatekotan, burututako ebaluaketa sistema dena delakoa izanda ere, gainditutako zati horien notak BAKARRIK IKASTURTE BEREKO EZOHIKO DEIALDIRA ARTE BAKARRIK gordeko dira.



ETENGABEKO EBALUAZIOARI UKO EGITEA: ikasleak 9 asteko epea izango dute lauhilekoa hasten denetik (ikastetxearen egutegi akademikoaren arabera) irakasleari idatziz jakinarazteko etengabeko ebaluazioari uko egiten diola.



DEIALDIARI UKO EGITEA: deialdiari uko egiten dioten ikasleek “aurkezteke” kalifikazioa jasoko dute. Etengabeko ebaluazioaren kasuan, ikasleek deialdiari uko egin ahal izango dio dagokion irakasgaiaren irakaskuntza-aldia amaitu baino hilabete lehenago gutxienez. Uko egite hori idatziz aurkeztu beharko zaie irakasgaiaren ardura duten irakasleei.

Azken ebaluazioaren kasuan, azterketaren data ofizialean ezarritako probara aurkezten ez bada, automatikoki uko egingo zaio dagokion deialdiari.



- Ebaluazioa eta ikasketen ohiko printzipio etikoen urratzea eginez gero, kalifikazioa ZEROz izango da (0.0 - SUSPENTSOA).



Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

- Irakasgaia ohiko deialdian gainditzen ez duten ikasleek, hautatutako ebaluazio sistema gorabehera, eskubidea izango dute ezohiko deialdiko azken ebaluazioko proba osatzen duten azterketa eta jardueretara aurkezteko (notaren %100). Ohiko deialdian ezarritako zereginak, baldintzak eta portzentajeak mantenduko dira.



ETENGABEKO EBALUAZIO SISTEMA



Taldean (2 eta 3 pertsona bitartekoa) egindako zeregin ezberdinen bidez eta banakako zereginen bidez ebaluatuko da.

1. IKERKETA ARTIKULUEI BURUZKO AHOZKO AURKEZPENA (Azken notaren %10): talde bakoitzak irakasgaiaren edukiekin lotura duten eta aurrera eraman beharreko saio praktikoaren gai/ildo bereko 3 artikulu zientifiko hautatuko ditu. Irakasleak oniritzia eman ondoren, ikasleek, ahozko azalpen baten bidez, horiek aztertu beharko dituzte, eta programaren eta saio praktikoaren oinarri izango diren FITT-VP printzipioak justifikatu eta aurkeztuko dituzte. Ebaluazioa eta kalifikazioa, errubrika baten bidez, eta taldeko kalifikazioa.

2.OSASUNAREN ETA ONGIZATEAREN ARLOKO JARDUERA FISIKO ETA KIROL JARDUERA BATEN INGURUKO LAN IDATZIA ETA ONDORENGO SAIO PRAKTIKOA (Azken notaren %65): talde bakoitzak osasuna eta ongizatea helburu duen jarduera fisiko edo kirol jarduera baten inguruko idatzizko lan bat garatuko du (%30). Talde bateko kideen hasierako osasun, forma fisiko egoera zein maila teknikoa kontuan izanik horien osasunaren eta ongizatearen mantenurako eta/edo hobekuntzara bideratutako jarduera fisiko eta kirolen inguruko saioak programatu eta diseinatu beharko ditu. Jarraian, saio praktiko bat burutu beharko dute (%35). Bertan, ikasleak bai ahoz, baita grafikoki zein mugimenduaren bidez ere jarduera/ariketa ezberdinak azaltzeko eta gidatzeko gai izan beharko dira eta beharra dagoenean feedbacka ere eman beharko dute. Errubrika eta talde kalifikazioaren bitarteko ebaluazioa eta kalifikazioa aurrera eramango da.

3. BANAKAKO LANAK/PRAKTIKAK (Azken notaren %25): irakasgai honetan G021 zeharkako gaitasuna (Lan arloko bikaintasun eta kalitate ohiturak garatzea) ebaluatuko dela kontuan izanik, saio praktikoa aurrera eramatean ikasleak erakutsitako lidergoa eta lan arloko bikaintasun eta kalitatea kontuan izango dira (%15) (saioan irakasle rolean aritzean lidergoa hartzean) eta baita jardule moduan aritzean (%10) (jardule ikasle rola) Horiek horrela, ikasle bati edozein unetan ariketa bat zuzentzeko edo feedbacka emateko eskatu ahal izango zaio.



-Saioetarako bertaratzea eta bertan garatutako zereginen %80ra gainditzea eskatuko da. Egun batean huts eginez gero, egun horretako zereginaren nota ez da eskuratuko.

OHAR GARRANTZITSUA: Irakasgaia gainditu ahal izateko ebaluazio alderdi guztiak bakoitza bere aldetik gainditu beharko dira 10en gainean gutxieneko 5eko notarekin.



AZKEN EBALUAZIO SISTEMA



Ebaluazio mota hau hautatutako ikasleek etengabeko ondorengo zereginak burutu beharko dituzte:

1. IKERKETA ARTIKULUEI BURUZKO AHOZKO AURKEZPENA (Azken notaren %5). Etengabeko ebaluaketaren berdina

2. OSASUNAREN ETA ONGIZATEAREN ARLOKO JARDUERA FISIKO ETA KIROL JARDUERA BATEN INGURUKO LAN IDATZIA ETA ONDORENGO SAIO PRAKTIKOA (Azken notaren %35): Lan idatzi bat eman beharko da (%15), eta aldi berean, saio praktiko bat aurrera eramango da (%20). Etengabeko ebaluaketaren berdina

3. AZKEN PROBA TEORIKO PRAKTIKOA (Azken notaren %60): Zati teorikoa (%20), zati praktikoa(%30)+ G021 (%10). Proba hau gainditzeko, probako zati bakoitza (zati teorikoa eta zati praktikoa) bakoitza bere aldetik gainditu behar da, 10en gainean 5 edo gehiago eskuratuz. Etengabeko ebaluaketaren berdina



OHAR GARRANTZITSUA: Irakasgaia gainditu ahal izateko ebaluazio alderdi guztiak 10en gainean gutxieneko 5eko batekin gainditu behar dira.



ETENGABEKO EBALUAZIOARI UKO EGITEA: ikasleak 9 asteko epea izango dute lauhilekoa hasten denetik (ikastetxearen egutegi akademikoaren arabera) irakasleari idatziz jakinarazteko etengabeko ebaluazioari uko egiten diola.



DEIALDIARI UKO EGITEA: deialdiari uko egiten dioten ikasleek “aurkezteke” kalifikazioa jasoko dute. Etengabeko ebaluazioaren kasuan, ikasleek deialdiari uko egin ahal izango dio dagokion irakasgaiaren irakaskuntza-aldia amaitu baino hilabete lehenago gutxienez. Uko egite hori idatziz aurkeztu beharko zaie irakasgaiaren ardura duten irakasleei.

Azken ebaluazioaren kasuan, azterketaren data ofizialean ezarritako probara aurkezten ez bada, automatikoki uko egingo zaio dagokion deialdiari.



- Ebaluazioa eta ikasketen ohiko printzipio etikoen urratzea eginez gero, kalifikazioa ZEROz izango da (0.0 - SUSPENTSOA).



Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

E-gela bidez eta klasean bertan aditzera emango dira.

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

- Aramendi, J.M (1999) Vivir más en forma y con salud: ejercicio físico, forma física, bienestar y salud. Usurbil: Elhuyar.

- Anderson, B., & Anderson, B. (1995). Cómo rejuvenecer el cuerpo estirándose : guía completa de ejercicios de estiramiento, la técnica más sencilla y directa para lograr flexibilidad y relajación corporales. Integral.

- Alzugaray, J., & Alzugaray, J. (2016). Mi suelo pélvico (2{u00AA}). s.n.

- Caliz, I (2004) Tai Chi: el fluido de luz. Madrid. Librería argentina

- Calle, R (2004) El Yoga y sus secretos. Madrid: Jaguar

- Castro-Pardiñas M.A, Torres-Lacomba, M., & Navarro-Brazález B. (2017). Función muscular del suelo pélvico en mujeres sanas, puérperas y con disfunciones del suelo pélvico. Actas Urologicas Espanolas, 41(4), 249–257. https://doi.org/10.1016/j.acuro.2016.11.007

- Delavier, F., & Delavier Frédéric. (2008). Guia de los movimientos de musculacion: descripcion anatomica (5. ed.). Paidotribo.

- Fernández Arranz Mayte, Lambruschini, R., Lambruschini, R., Fernández Arranz Julita, Fernández Arranz Julita, & Fernández Arranz Mayte. (2016). Manual de pilates aplicado al embarazo. Editorial Médica Panamericana.

- Filippi, A.M. (1994) Las nuevas gimnasias. Barcelona: Paidotribo

- González-Merlo, J., González, J. (2014). Ginecología (9ª.). Elsevier Masson.

- Greenberg, J., Dintiman, G., Myers, B. (2004) Physical fitness and wellness. EEUU: Human Kinetics.

- Grossmann, M., & Castellet, L. (2020). El suelo pélvico al descubierto: las claves para cuidar tu periné (Primera edición: febrero de 2020). RBA.

- Gutiérrez I.(2005). Resumen de ejercicios de calentamiento, estiramiento y fuerza (1a. ed.). Federación Gipuzcoana de Pelota Vasca.

- Houareau, M.J.(1986) Guía práctica de las gimnasias suaves. Barcelona: Martínez Roca.LAGARDERA, F. (2007) Ejercicio físico y bienestar. Lleida. Universidad de Lleida

- Isidro, F. (2007). Manual del entrenador personal : del fitness al wellness (1st ed.). Barcelona: Paidotribo.

- Jiménez P.J., & Menchén T. (2013). Yi jin jing : ejercicios tradicionales para el estiramiento del músculo-tendón en la antigua china. Barcelona: Paidotribo.

- Jorrín, P., Navarro-Brazález, B., & Torres-Lacomba, M. (2018). Efecto de un programa de fisioterapia pelviperineal con biofeedback ecográfico sobre el aprendizaje motor de la musculatura del suelo pélvico en mujeres con disfunción del suelo pélvico: serie de casos. Fisioterapia, 40(4), 219–222. https://doi.org/10.1016/j.ft.2018.03.004

- Lacima, G., & Espuña M. (2008). Patología del suelo pélvico. Gastroenterologia Y Hepatologia, 31(9), 587–595. https://doi.org/10.1157/13128299

- Maiztegi, A. y Gonzalez, J. (2006) Pilates, monitore eta irakasleentzako fitxa didaktikoak. Bergara: Debarroko Euskara eta Kirol Zerbitzua

- Martín, M. (2000). Aerobic y fitness: fundamentos y principios básicos. Madrid: Librerias deportivas Esteban Sanz.

- Mateu, M. (1996) 1300 ejercicios y juegos aplicados a las actividades gimnásticas. Barcelona: Paidotribo

- McAtee, R.E.(1994). Estiramientos simplificados: introducción al estiramiento con FNP (facilitación neuromuscular propioceptiva) (Ser. Colección fitness). Barcelona: Paidotribo.

- Morán, O.(2008). Musculación: enciclopedia de ejercicios. Pila Teleña.

- Muñoz-Pastor S., Arranz-Martín B, & Torres-Lacomba, M. (2021). Percepción del suelo pélvico en mujeres supervivientes de violencia sexual. Estudio cualitativo. Fisioterapia. https://doi.org/10.1016/j.ft.2021.03.006

- Payne, R.A. (, Donaghy, M., Donaghy, M., Jiménez Noelia, & Payne, R. A. (2009). Técnicas de relajación: guía práctica para el profesional de la salud (5ª ed. rev. y aum). Paidotribo.

- Ramírez, I., Kauffmann, S., Blanco, L. (2013). Rehabilitación del suelo pélvico femenino: práctica clínica basada en la evidencia. Madrid: Médica Panamericana.

- Pinsach, P., & Rial, T. (2015). Manual práctico de hipopresivos : nivel 2 (1ª). Cardeñoso.

- Pinsach, P., & Rial, T. (2015). Ejercicios hipopresivos: mucho más que abdominales: reprograma tu cuerpo de forma inteligente, alivia tus dolores de espalda, reduce la cintura, mejora tu rendimiento deportivo y sexual (1ª). La Esfera de los Libros.

- Rodríguez P.L. (2008). Ejercicio físico en salas de acondicionamiento muscular: bases científico-médicas para una práctica segura y saludable. Madrid: Médica Panamericana

Gehiago sakontzeko bibliografia

- Caliz, I. (2004). Tai Chi: el fluido de luz. Madrid. Librería argentina
- Calle, R. (2004). El Yoga y sus secretos. Madrid: Jaguar
- Houarau, M.J.(1986). Guía práctica de las gimnasias suaves. Barcelona: Martínez Roca.
- Del Castillo, J.M. (2021). Manual completo entrenamiento actual del core. Almería: Círculo Rojo.
- Ruiz de Viñaspre, R. (2018). Eficacia de la gimnasia abdominal hipopresiva en la rehabilitación del suelo pélvico de las mujeres: revisión sistemática. Actas Urológicas Españolas, 42(9), 557–566. https://doi.org/10.1016/j.acuro.2017.10.004
- Serra J.R., & Bagur Calafat, C. (2004). Prescripción de ejercicio físico para la salud (Ser. Colección fitness). Barcelona: Paidotribo.
- Siler, B., Guix, J.C., Guix, J.C., & Siler, B. (2010). El método pilates : la guía más moderna de desarrollo muscular, estiramiento y tonificación corporal para practicar en casa y sin aparatos (1a ed. en esta presentación, Ser. Terapias naturales). Oniro.
- Waymel, T., Choque, J., Choque, J., & Waymel, T. (2000). 250 Ejercicios de estiramiento y tonificación muscular (1 ̇). Barcelona: Paidotribo


Portales web:
American College of Sports Medicine (ACSM)
OWACademy (https://www.owacademy.com/

Aldizkariak

Medicine & Science in Sports & Exercise - http://www.acsm-msse.org/pt/re/msse/home.htm;jsessionid=LpPS3QSFfgHGZsGcqkhgZnXRQ6HXKQXpBmTBk09v9V7n9Qzsn5sQ!1379360954!181195629!8091!-1

FEMEDE- http://www.femede.es/portada.php

AMERICAN ALLIANCE FOR HEALTH, PHYSICAL EDUCATION, RECREATION & DANCE
http://www.aahperd.org/aahperd/template.cfm?template=rqes_main.html

JOURNAL OF PHYSICAL ACTIVITY AND HEALTH:
http://www.humankinetics.com/jpah/journalAbout.cfm

Web helbideak

PUBMED: https://pubmed.ncbi.nlm.nih.gov/
ACSM (American College of Sports Medicine): https://www.acsm.org/
OWA: https://www.owacademy.com/
https://4trebol.com/

5., 6. eta salbuespenezko deialdien epaimahaiaToggle Navigation

  • BLAS PEREZ, FERNANDO
  • GONZALEZ SUAREZ, ANGEL MANUEL
  • SAUTU APELLANIZ, LUIS MARIA
  • BADIOLA LEKUE, ADUNA
  • MALDONADO MARTIN, SARA
  • ROMARATEZABALA ALDASORO, ESTIBALIZ

TaldeakToggle Navigation

01 Teoriakoa (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-25

12:00-13:30 (1)

Irakasleak

01 Gelako p.-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-25

13:30-15:00 (1)

09:00-10:30 (2)

26-30

12:00-13:30 (3)

10:30-12:00 (4)

Irakasleak

31 Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-25

10:30-12:00 (1)

Irakasleak

31 Gelako p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-25

13:30-15:00 (1)

09:00-10:30 (2)

26-30

10:30-12:00 (3)

10:30-12:00 (4)

Irakasleak