Sare sozialak
Albisteak
- Zailtasun ekonomikoak dituzten ikasleei laguntzeko deialdi berria onartu du UPV/EHUk
- Gladys Sarira hautagaitzak aurkezteko epea ireki da
- Pedro Miguel Etxenike Honoris Causa doktore izendatu du Madrilgo Unibertsitate Autonomoak
- UPV/EHU-i+Med Medikuntza Pertsonalizatuko Ikasgela inauguratu dute
- Parkinson-gaixoen eboluzio kognitiboa iragar liteke erretinaren lodieraren bilakaera aztertuta
- Martina Villate: «Gertutik ikusi dut Europako Kontseilua, eta han lan egitea gustatuko litzaidake»
main-albiste-gehiago
Cathedra
- Ramón y Cajal: reflexiones de un investigador y un humanista
- Athletic zuri ta gorria, zu zara nagusia, baina zertan? Gizonezko futbol profesionalaren gaitasun (im)mobilizatzaileari buruzko hausnarketa soziologikoa
- Emaitza desberdinak, hautestontzi berdina erabili arren
- Basoen bizi konstanteak denbora errealean neurtzea, kontserbatzeko eta babesteko
- Klára Dán von Neumann: MANIAC kodearen egilea
main-catedra-gehiago
Agenda
‘De la lucha de bandos a la hidalguía universal. El País Vasco a fines de la Edad Media’ kongresua
Noiz eta non
2019/06/26, 09:00 - 00:00
Kokapena
Letren Fakultatea
Paseo de la Universidad 5. -01006- Vitoria-Gasteiz (Araba)
Deskribapena
Ekainaren 26, 27 eta 28an, Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatearen Letren Fakultateak ‘De la lucha de bandos a la hidalguía universal. El País Vasco a fines de la Edad Media’ [Bandoen burrukatik kaparetasun unibertsalera. Euskal Herria Erdi Aroaren amaieran] izeneko kongresua burutuko da, UPV/EHUren udako ikastaroen programazioaren barruan.
Kongresu hau bereziki eskaintzen zaie Historia eta Artearen Historiako graduetako ikasleei, bai eta Europa eta Mundu Atlantikoa: Boterea, Kultura eta Gizartea unibertsitate arteko master eta doktorego programako ikasleei eta Gasteizko UHUNeko unibertsitate hedakuntzako eta UPV/EHUren Arabako campuseko Esperientzia Geletako ikasleei ere. Lehenengo eta bigarren hezkuntzako irakasleentzat ere bada, Erdi Aroko bilakaera historikoarekiko interesa izanez gero eta gai honen inguruko aurrerapen zientifikoak ikasi nahi badituzte. Era berean, hezkuntzaren edozein mailatan egindako jarduera akademikoa zein den kontutan hartu gabe, bandoen arteko borrokari eta kaparetasunaren orokortzeari buruzko egungo jakintzaren berri jaso nahi duen edozeinentzat ere bada.
Informazioa eta matrikula udako ikastaroen webgunean.