Berriak

UHINAK Klima Aldaketa eta Itsasertzari buruzko mugaz gaindiko III. Kongresua

2018ko Martxoak 6 eta 7. Ficoba (Irun)

Lehenengo argitaratze data: 2017/09/27

Uhinak, aldaketa klimatikoak eta muturreko gertakariek itsasertzean duten eraginari buruzko mugaz gaindiko kongresua da. Uhinak kongresuaren helburua klima aldaketari aurre egiteko kudeatzaileen beharrak ezagutzea da eta mundu zientifikoak behar horiek asetzeko zein ekarpen dituen jakitea da.
Uhinak Kongresuko Batzar Teknikoak kongresuan aurkezteko lanen laburpenak bidaltzeko gonbidapena luzatzen du. Hirugarren edizio honen azterketa-eremua Arku Atlantikoan ardaztuko da. Laburpenak jasotzeko azken eguna urriaren 23a da.
Onartutako laburpenek Itsas Ikerketa Aldizkarian (RIM) argitaratzeko aukera izango dute (laburpen zabala). RIM aldizkaria AZTI Tecnaliako Itsas Ikerketa Unitateak argitaratzen du.
Kongresuaren eta laburpenen bidalketari buruzko informazioa kontsultatzera gonbidatzen zaitugu ekitaldiaren web orrian: www.uhinak.com.