Entzute eta Erantzute Sarea
Unibertsitatean ematen diren urteak oso garrantzitsuak dira ikaslearen bizitzan.Etapa horretan aldaketa handiak gertatzen dira maila pertsonalean, familiarrean eta sozialean, eta badakigu zailtasunak sor daitezkeela bidaian.
Horretaz jabeturik, Entzute eta Erantzute Sarea sortu dugu, ikasleen, irakasleen, AZPkoen eta ikastegien arteko lankidetzarako egitura informala, bizi ditzakezun zaurgarritasun egoerak antzeman eta horiei erantzuna emateko.
Gainera, proiektu honen bidez, unibertsitatean ditugun baliabideak leku berean zentralizatu nahi ditugu, eta enpatia eta elkartasuna bezalako balioak sustatu, sentsibilizazio saioak eskainiz sarean parte hartu nahi dutenei.
UPV/EHUko ikaslea bazara eta zailtasun akademiko, psikologiko, ekonomiko edo sozialak badituzu, irtenbideak daudela jakin behar duzu, ez zaudela bakarrik.Zurekin batera pentsatuko dugu zein den eskaini ahal izango dizugun laguntzarik onena, gure aukeren barruan.
Nola?
Kontsultatu eskura dituzun baliabideak, jarri harremanetan zure ikastegiko erreferentziazko pertsonarekin edo idatzi entzute.sarea@ehu.eus helbidera.