Destacado_HORIZON EUROPE 2021-2027

destacado_UPV-EHU_Participation_in_research_projects

destacado_Ayudas_a_la_preparacion_de_proyectos

Noticias

Marie Sklodowska Curie-Individual Fellowships finantziazio programari buruzko Jardunaldia

Fecha de primera publicación: 19/04/2018

Maiatzaren 8an, Marie Sklodowska Curie-Individual Fellowships programa aurkezteko jardunaldia antolatuko da Ikerbasqueren egoitzan.

Bertan, Harremanetarako Gune Nazionalarekin elkarrizketak edukitzeko aukera izango duzue. Programa honek ezagutza alor guztietako ikertzaileen formakuntza eta karrera-garapena babestea du helburua.

Individual Fellowships-ak (IF) Europan ikerketa proiektuak burutu nahi dituzten eskarmentuzko ikertzaileei zuzenduta daude.

Bilera Euskadiko Zientzia sistemako ikerlariei eta kudeaketan jardutenei zuzenduta dago eta ezinbestekoa da etorriko zaren jakinaraztea hurrengo helbidera email bat bidaliz: euraxess@ikerbasque.net, Maiatzaren 2a baino lehenago.

Gai-zerrenda:
 
10:00   Ongi etorria

10:15   2018ko Deialdia: Individual Fellowships. Cristina Gómez Corchete. MSCA National Contact Point

11:00   Esperientziak partekatzeko mahai ingurua, non arrakasta kasu bi eta harrera zentruaren ikuspuntua entzuteko aukera egongo da
• Javier Alonso  ENG Talde
• David Larreina  SOC Talde
• Izaskun Ibarbia - UPV/EHU-ko kudeatzaile

11:45   Kafea

12:15   MSCIF proposamenak aurkezteko alderdi praktikoak, 2018 deialdian parte hartuko duten ikertzaileei zuzenduta. Parte hartuko dute Cristina Gómez Corchete, Izaskun Ibarbia eta David Mecerreyes, aditua MSC akzioetan

13:00   Elkarrizketak Harremanetarako Gune Nazionalarekin proposamenak prestatzen ari diren eta harrera zentrutzat Euskadiko zentruren bat duten ikertzaileentzat. Interesaturik dagoen jendeak hitzordua eskatu behar du eta Maiatzaren 2a baino lehenago dokumentazio helarazi behar digu


info_masinformacionehurope