Actividad

Aiako Harria, zirkularra Arritxulotik. Ibilbide geologikoa.

Descarga

Fotos de la ruta

Foto deAiako Harria, zirkularra Arritxulotik. Ibilbide geologikoa. Foto deAiako Harria, zirkularra Arritxulotik. Ibilbide geologikoa. Foto deAiako Harria, zirkularra Arritxulotik. Ibilbide geologikoa.

Autor

Estadísticas de la ruta

Distancia
11,41 km
Desnivel positivo
888 m
Dificultad técnica
Difícil
Desnivel negativo
888 m
Altitud máxima
830 m
TrailRank 
49
Altitud mínima
389 m
Tipo de ruta
Circular
Coordenadas
355
Fecha de subida
23 de noviembre de 2020
Sé el primero en aplaudir
Comparte

cerca de Arditurri, País Vasco (España)

Vista 70 veces, descargada 1 veces

Fotos de la ruta

Foto deAiako Harria, zirkularra Arritxulotik. Ibilbide geologikoa. Foto deAiako Harria, zirkularra Arritxulotik. Ibilbide geologikoa. Foto deAiako Harria, zirkularra Arritxulotik. Ibilbide geologikoa.

Descripción del itinerario

Ibilbideko zenbait ezaugarri geologiko aipatu eta deskribatu egiten dira. Geologian interesa duen edonorentzat egina dago. Oinarria "Top 10 Cumbres de Euskal Herria a vista de geólogo" liburua da, beraz norbait informazio gehiago nahiko balu liburuan aurki dezake.
Ibilbidea beti da interesgarriagoa inguruan duguna azaltzen eta interpretatzen jakinez gero.
Ibilbidea eta ibilbidearen gaineko mapa geologikoa gehitu dira ibilbidean zehar ikusiko duguna erakustearren.

Puntos de interés

IconoIntersección Altitud 436 m
Foto deBidearen hasiera Aritxulegiko tunelaren aurretik Foto deBidearen hasiera Aritxulegiko tunelaren aurretik

Bidearen hasiera Aritxulegiko tunelaren aurretik

Arritxuloko aparkalekuan kotxea utzi,, bertan zerbait gosaldu eta ibilbideari hasiera emango diogu, karreteratik eskuinera, Aritxulegiko tunelaren aurretik, dagoen pista hartuz.

IconoIntersección Altitud 480 m
Foto deBorda, iturria. Bidegurutzea ezkerretara

Borda, iturria. Bidegurutzea ezkerretara

Pistan kokatu ondoren gorantz joko dugu, lepoan kokatutako borda eta iturriraino. Bertan bidegurutzea dago, poste indikatzailearekin, eta ezkerretara joko dugu, Elurretxerantz. Hasiera batean, GR-121 ibilbidea jarraituko dugu, Gipuzkoako mugak jarraitzen duena, eta lerro zuri, gorri eta horiz markatuta dagoena.

IconoWaypoint Altitud 498 m
Foto deAritxulegiko faila

Aritxulegiko faila

GR-121 eta PR-Gi-1010 ibilbideen arteko gurutzetik gertu morfologia aldaketa nabarmena somatzen da erliebean. Iparraldera Aiako harriek erliebe positibo ikusgarria garatzen dute, non arroken azaleramenduak ugariak eta zuhaitzak zein sastrakak lasai hazten baitiren. Hegoaldera, aldiz, erliebea askoz ere lauagoa da, belarrez estalitako landak dira nagusi eta arrokarik apenas ikusten da. Eremu bata zein bestea Aiako granitoaren parte dira, baina konposizio desberdineko bi eremu dira, kasu honetan Aritxulegiko failarengatik banatuta. Iparraldera dauden arrokak gogorragoak dira higaduraren aurrean, hegoaldekoak errezago alteratu eta lurzorua garatzen duten bitartean.

IconoIntersección Altitud 576 m
Foto deTontorretarako bidegurutzea

Tontorretarako bidegurutzea

GR-121 ibilbidea jarraituz, tontorretarako bidea adierazten duen poste indikatzailera iritsiko gara. Hemen, GR-121 ibilbide utzi eta tontorretarantz abiuatuko gara, eskuinetara joz. Tontorretako ibilbidea puntu gorrien bitartez adierazita badago, eta kontuz ibili beharko gara arroketan puntuak ez direlako errez jarraitzen.

IconoWaypoint Altitud 739 m
Foto deLeukogranitoa Arrisoroko lepoan Foto deLeukogranitoa Arrisoroko lepoan Foto deLeukogranitoa Arrisoroko lepoan

Leukogranitoa Arrisoroko lepoan

Enarriko lepotik Arpetxegañako pinudia zeharkatu eta Arrisoroko landara hurbilduko gara. Landaren bukaeran Aiako tontorrak osatzen duten arroken oso azaleramendu ona dago eta bertan aztertuko dira ibilbide ia osoan zehar zapalduko ditugun arrokak. Aiako arroka bereizgarriak lasai hoztutako arroka igneo plutonikoak dira, leukogranito moduan definitutakoak erakusten duten kolore argia dela eta. Leukogranitoak dira Aiako granitoideko arroka arruntenak, granitoidearen kanpoko aldean azaleratzen direnak eta higadurarekiko gogorrenak direnez erliebe nabarmenenak ematen dituztenak. Egitura masiboa erakusten duten, haustura-familia desberdinengatik apurtutakoa. Esku-laginak aztertzean ikusten da luekogranitoak ehundura granudoa duela, 1-5 mm-tako kristal ekigranularrez osatutakoa. Tamaina handieneko (< 0.5 mm) kristal errektangular zurixkak plagioklasak dira, oso erraz bereizten direnak gris koloreko kuartzoen eta tamaina txikiagoko formarik gabeko feldespato eta plagioklasa kristalen artean. Kristal ilen txikiak biotitak dira. Leukogranitoaren barne kristalen tamaina aldakorra izan daiteke, baina mineralogia nagusia beti berdina da.

IconoCima Altitud 820 m
Foto deErroilbide Foto deErroilbide Foto deErroilbide

Erroilbide

Igoera malkartsu baten ostean Erroilbideko tontorrera iritsiko gara. Ikuspegia zoragarria da: N-ra Euskal Herriko kosta-lerroa, E-ra Pirinioetan erraz bereizten dira Anie eta Hiru Erregeen Mahaia, S-ra Txindoki eta Anboto eta W-ra Ernio. Jaizkibel eta Larrun bertan ditugu. N-ra Txurrumurru eta Irumugarrieta tontorrak daude, ibilbideko hurrengo helburuak. Pirinioetako morfologia malkartsu eta Akitaniako lurralde lauaren artean morfologia aldaketa izugarria dago, azalpen geologikoa duena, noski. Pirinioak Iberia eta Europaren arteko talkaren bitartez deformatutako eta ondoren higatutako eremua errepresentatzen duen bitartean, Akitaniako eremu lauak ez du deformazioaren ondoriorik pairatu eta bertan Pirinioetatik higatutako materialak pilatu dira azken milioi urteetan. Pirinioak beraz, eremu orogenikoa errepresentatzen dute eta Akitaniako lurralde lauak geologian Lurraldeaurrea arroa deritzona. Lurraldeaurre arroa da edozein mendikatearen bi aldeetara dauden eremua lauak, deformazioarik pairatu ez dutenak eta mendikatean higatutako sedimentuak pilatzen dituena. Ibilbidearen ezaugarri aipagarrienetarikoa da, Aiako harrietan baino garatzen ez den morfologia berezia zeharkatzen dugula. Lurralde granitikoek forma borobilduak nagusi direneko morfologiak garatzen dituzte, duten higatzeko moduarengaitik. Granitoideak hozketan zehar diaklasa moduan ezagutzen diren haustura ortogonal ugari garatzen dituzte. Horrela hausturek bloke kubikoak banatzen dituzte eta urak eta haizeak kuboetako ertzak borobilduz higatzen dituzte granitoideak.

IconoRiesgo Altitud 811 m
Foto deEskalatu beharreko lehen eremua

Eskalatu beharreko lehen eremua

Erroilbide eta Txurrumurru tontorren arteko ibilbidean aurrera egiteko eskuak erabiltzea komenigarri diren hiru eremu daude. Eskala-tarte errazak dira, baina baten bat ohitu gabe egonez gero edo lurra bustita dagoenean kontuz ibiltzeko tarteak dira.

IconoRiesgo Altitud 767 m
Foto deEskalatu beharreko bigarren eremua

Eskalatu beharreko bigarren eremua

IconoRiesgo Altitud 791 m
Foto deEskalatu beharreko azken eremua. Igoera diaklasa baliatuz Foto deEskalatu beharreko azken eremua. Igoera diaklasa baliatuz

Eskalatu beharreko azken eremua. Igoera diaklasa baliatuz

Hemen granitoan garatutako haustura edo diaklasa bat baliatuz erraz egingo dugu gorako bidea.

IconoCima Altitud 810 m
Foto deTxurrumurruko tontorra Foto deTxurrumurruko tontorra Foto deTxurrumurruko tontorra

Txurrumurruko tontorra

Aiako harrien erdiko tontorra da, igoera zailena duena eta mendebaldean izugarrizko horma bertikala duena. Hemendik, oso nabarmena da Euskal Herriko kostaldeak duen geometria. Bizkaia aldetik kostaldeak N120°E norabidearekin sartzen da Gipuzkoara eta Zarautz-Zumaia inguruan norabidea aldatu eta N60°E jartzen da. Aldaketa horren arrazoia egitura geologikoek eskala handian erakusten duten aldaketa berdinaren ondorioa da. Hemendik nabarmena da Jaizkibeleko mendizerra kostalerroarekiko paraleloa dela, garza bera gertatzen da Oizko mendilerroa edo Durangaldeko mendilerroarekin, biak N120°E norabidekoak. Egitura horri Euskal arkua deritzo, eta konplexutasun tektoniko handieneko eremua da Euskokantauriar arroan. Ondoren, kostaldeak iparralderako bidea hartzen du.

IconoWaypoint Altitud 793 m
Foto deFiloi mineralizatuak Txurrumurru behera Foto deFiloi mineralizatuak Txurrumurru behera

Filoi mineralizatuak Txurrumurru behera

Alde honetako Txurrumurruko jeitsierak ez du zer-ikusirik egin dugun beste aldeko igoerarerik, askoz errezagoa da. Jeitsieraren bukaeran, bidean bertan, 10 cm lodi den filoi mineralizatua ikus daiteke, progresiboki loditu eta ustiatu den lekuan metro erdi duena. Goethitara (FeO(OH)) oxidatutako sideritazko (FeCO3) filoia da. Zaina jarraituz mehatze lanak jasan duen hutsune bateraino iritsiko gara, eta bidet hutsunetik ateratako hondakinekin eratutako eskonbreraren gainetik igarotzen da.

IconoCima Altitud 800 m
Foto deIrumugarrietako tontorra Foto deIrumugarrietako tontorra Foto deIrumugarrietako tontorra

Irumugarrietako tontorra

Hiruren artean tontorrik txikiena da eta igoerarik errezena duena. Bertatik oso ondo ikusten da beste bi tontorren geometria borobildua. Tontorretatik igarotzen den lerro imaginarioak Oiartzun eta Bidasoa ibaien arteko arro hidrografikoen muga adierazten du.

IconoMina Altitud 761 m
Foto deMehatzaritza Foto deMehatzaritza Foto deMehatzaritza

Mehatzaritza

Ustiatutako filoia diaklasa bat baliatuz garatu zen. Filoiaren orientazioa eta kokapena erraz somatzen dira ustiatutako hutsuneak adierazten duelako. Hormetan oraindino bereiztu daitezke burdin mineralizazioekin lotutako kolore okre eta beltzak.

IconoMina Altitud 746 m
Foto deMehatze-zuloa altarearekin Foto deMehatze-zuloa altarearekin

Mehatze-zuloa altarearekin

Ermita gisa erabiltzen den mehatze-zuloa, Juncaleko Ama Birjinaren irudia kokatzen da bertan. Oso nabarmena da sapaia ez hondoratzeko zutabe gisa utzitako arroka mineralizatua.

IconoWaypoint Altitud 576 m
Foto deGranito/ostalari ukipena. Ertzetako faziesa Foto deGranito/ostalari ukipena. Ertzetako faziesa

Granito/ostalari ukipena. Ertzetako faziesa

Basoan sartzen garenean arroka granitikoak nagusi izaten jarraituko dute baina erliebea lautu egiten denean bapatean desagertu egiten dira. Aldaketa topografikoak adierazten du granito gogorragoaren eta ostalari biguinagoaren arteko ukipena. Bien arteko ukipena ikusteko ezkerretara desbideratu behar gara. Puntu horretan muga oso lerrokara da, arde batean azaleramendu ugari ageri dira eta bestean belarrez estalitako eremu laua besterik ez. Ukipena horren zorrotza izateak adierazten du muga faila bati dagokiola. Ostalaria ez da ikusten, lurzorua garatzen duen arroka higakorra izan behar duela baino ezin da ondorioztatu. Granitoa aldiz, orain arte ikusitakoaren oso desberdina da, kuartzoa baino ez da bereizten eta ditone hutsune geometrikoak segurazko feldezpatozko kristal handien desagerpenak utzitakoak dira.

IconoWaypoint Altitud 502 m
Foto deElurretxe. Arroba ostalaria Foto deElurretxe. Arroba ostalaria Foto deElurretxe. Arroba ostalaria

Elurretxe. Arroba ostalaria

Joaneko ibilbidea Elurretxen bukatuko dugu, non iblbide ugari erakusten dituzten panelak dauden. GR-121 ibilbideak hemendik aurrera PR-Gi-1010 ibilbidearekin bat egiten du eta hortik abiatuko gara marka zuri, gorri eta horiak edo zuriak eta gorriak jarraituz. Karreteran bertan aurki daitezke granitoaren arroka-ostalariak. Laminazio oso estua erakusten duten oso arbel monotonoak ageri dira. Jatorriz lutitak izan miren, baina Karboniferoan zehar, orogenia Bariskarraren eraginez jasandako deformazio eta metamorfismoaren ondorioz arbel bilakatu ziren. Granitoa arroka horietan barneratzen denez, granitoa bera baino zaharragoak dira, eta Euskal Herriko arroka zaharrenetarikoak dira.

IconoRío Altitud 413 m
Foto deLehen errekastoa

Lehen errekastoa

Elurretxetik abiatuta Aiako Harrien W-ko magala zeharkatuko dugu, baso eder batetik. Bidea oso gorabeheratsua da, errekastoek eragindako higadura nabarmenaren eraginez. Euri-sasoietan arrekastoak zeharkatzea arazoren bat sor dezake.

IconoWaypoint Altitud 419 m
Foto deGranitoaren higadurak sortutako arenizazioa Foto deGranitoaren higadurak sortutako arenizazioa Foto deGranitoaren higadurak sortutako arenizazioa

Granitoaren higadurak sortutako arenizazioa

Granitoa zeharkatzen duen ibilbide zatietan edo arrokak zapaldu ditugu edo pikor larriko hare modulo bat. Harea granitoaren meteorizazio prozesu bereizgarriaren ondorioa da. Granitoan ugari diren feldespatoak erraz desegiten dira uraren eragin kimikopean, butina erratum eta arrokaren disgregazioa eraginez. Horrela, kuartzo, feldespato eta mikaz eratutako hondakin hareatsua sortzen da, gazteleraz "sábulo" bezala ezagutzen dena.

IconoWaypoint Altitud 418 m
Foto deTxurrumurru eta Erroilbideren ikusegia

Txurrumurru eta Erroilbideren ikusegia

Bigarren errekastora iritsi aurretik W-ko hormaren ikuspegi ederra dago eta Erroilbide eta Txurrumurru tontorrak begi bistan gelditzen dira ere. Bigarren errekastoak oso haran estu eta sakona sortu du, labanaz moztutako erliebea dirudi.

IconoRío Altitud 422 m
Foto deBigarren errekastoa

Bigarren errekastoa

Errekastoek ur-emari aldakorrarekin oso irudi desberdinak erakusten dituzte.

IconoWaypoint Altitud 556 m
Foto deKuartzozko dikeak Foto deKuartzozko dikeak

Kuartzozko dikeak

Erripa handiko aldaba gogorra igo ondoren bidea granitoaren azaleramendu handi batekiko paralelo kokatzen da. Azaleramendua begiratzean metro inguruko kolore zuriko banda bat bereizten dela ikus daiteke. Kuartzoz eratutako dike bat da. Dikearen jatorria hidrotermala da, ur beroek graviton sakabanatutako kuartzoa disolbatu eta ondoren diaklasek sortutako hutsuneetan hauspeatzen da. Ohikoak dira, granitoaren azken hozketa faseetan.

IconoRío Altitud 567 m
Foto deHirugarren errekastoa

Hirugarren errekastoa

IconoRío Altitud 570 m
Foto deLaugarren errekastoa

Laugarren errekastoa

IconoWaypoint Altitud 405 m
Foto deGranito/ostalari muga Arritxulo inguruan

Granito/ostalari muga Arritxulo inguruan

Ibilbidea amaitu aurretik, GI-3420 karreteran behera egingo dugu 100-200 m inguru. Azaleramenduak begiratzen joango gara ikusi arte granitoa desagertu egiten dela. Hemen granito eta ostalariaren arteko ukipen magmatikoa ikusten da. Mota honetako granitoek egoera magmatikoan (700°C inguru) intruitzen dute ostalaria, eta intrusioaren eta ostalariaren arabera ukipen mota desberdinak garatzen dituzte. Kasu honetan ostalaria hareharriz eta grawvackez dago eratuta, eta arremetan ez da inolako ehundura- edo mineralogia-aldaketarik somatzen. Hozketa azkarra denean granitoaren eragina ostalarian murriztu egiten da eta mugak garbiak izan ohi dira. Aldiz, hozketa motela denean ostalaria eta granitoaren arteko elkarrekintzak areagotu egiten dira eta ukipena graduala izan ohi da. Eragina duen beste faktore bat ostalariaren izaera da, zenbat eta buztintzuago izan oro har, elkarrekintzak areagotu egiten dira.

IconoWaypoint Altitud 391 m
Foto deUkipen metamorfismoa

Ukipen metamorfismoa

Karreteratik apur bat gehiago jeitsiz gero, abiadura mugatzen duen seinale baten parean arroka adierazgarriak azaleratzen dira. Kolore argia duten arroka batean Fe-oxidoz eratutako punto ilun ugari ikusten dira, arrokak elgorria duela dirudi. Punto ilunak granitoak eragindako ukipen-metamorfismoaren ondorio dira eta ondorioz arrokari korneana deritzo. Arroka honen mineralogia egokia izan da granitoak sortutako beroaren aurrean erreakzionatu eta mineral berriak sortzeko. Kasu honetan biotitak garatu ziren, burdina barneratzen duen minerala, eta ondoren alteratzean burdin oxidoak garatu dira ehundura moteatu berezia sortuz.

Comentarios

    Si quieres, puedes o esta ruta