Actividad

Lendoño Goikoa-Tologorri. Ibilbide geologikoa

Descarga

Fotos de la ruta

Foto deLendoño Goikoa-Tologorri. Ibilbide geologikoa Foto deLendoño Goikoa-Tologorri. Ibilbide geologikoa Foto deLendoño Goikoa-Tologorri. Ibilbide geologikoa

Autor

Estadísticas de la ruta

Distancia
12,29 km
Desnivel positivo
777 m
Dificultad técnica
Moderado
Desnivel negativo
777 m
Altitud máxima
1.101 m
TrailRank 
52
Altitud mínima
449 m
Tipo de ruta
Circular
Tiempo en movimiento
3 horas 3 minutos
Tiempo
3 horas 27 minutos
Coordenadas
2161
Fecha de subida
5 de mayo de 2023
Fecha de realización
marzo 2023
Sé el primero en aplaudir
Comparte

cerca de Lendoño de Abajo, País Vasco (España)

Vista 65 veces, descargada 3 veces

Fotos de la ruta

Foto deLendoño Goikoa-Tologorri. Ibilbide geologikoa Foto deLendoño Goikoa-Tologorri. Ibilbide geologikoa Foto deLendoño Goikoa-Tologorri. Ibilbide geologikoa

Descripción del itinerario

Ibilbideko zenbait ezaugarri geologiko aipatu eta deskribatu egiten dira. Geologian interesa duen edonorentzat egina dago. Oinarria "Top 10 Cumbres de Euskal Herria a vista de geólogo" liburua da, beraz norbait informazio gehiago nahiko balu liburuan aurki dezake.
Ibilbidea beti da interesgarriagoa inguruan duguna azaltzen eta interpretatzen jakinez gero.
Ibilbidea eta ibilbidearen gaineko mapa geologikoa gehitu dira ibilbidean zehar ikusiko duguna erakustearren.

Puntos de interés

IconoParquing Altitud 524 m
Foto deHasiera Foto deHasiera

Hasiera

Lendoño Goikoara doan BI-4532 karreteraren 44.9 kilometran pista bat irtetzen da eta 80 metro ingurura kotxea uzteko moduko aparkaleku txiki bat dago.

IconoIntersección Altitud 556 m
Foto deEzkerretara pista utzi

Ezkerretara pista utzi

Harri pilaketa batek eta zuhaitz bateko markak adierazten duten lekuan pista utzi eta ezkerrera joko dugu, pagadian barneratuz. Malda handia aurkituko dugu pagaditik irten arte.

IconoIntersección Altitud 653 m
Foto deBerriro pistan

Berriro pistan

Berrio pistara heltzen garenean ezkerretara joko dugu.

IconoIntersección Altitud 689 m
Foto deBihurgunea kartela

Bihurgunea kartela

IconoIntersección Altitud 705 m
Foto deEzkerrera pista utzi, harri pilaketa batek erakusten du lekua

Ezkerrera pista utzi, harri pilaketa batek erakusten du lekua

IconoIntersección Altitud 717 m
Foto deEskumara jo. Harri pilaketa

Eskumara jo. Harri pilaketa

Berriro pista utzi eta eskumara jokomdugu ondo ikusten den bidezidorra jarraituz.

IconoWaypoint Altitud 761 m
Foto deErrenaren harria Foto deErrenaren harria

Errenaren harria

Basoaren goiko eremu honetan asko dira ikusten diren eroritako kareharrizko bloke zati handiak. Blokeak, basotik irtetzean ikusten den gailurreko erliebe malkartsutik eroritako zatiak dira. Holako bloke bat da errenaren harria bezela ezagutzen dena, metalezko plaka batek adierazitakoa, eta inguruko artzain batek ardiak zaintzen zituen bitartean bere egurrezko hanka bertan pausatzen zuela esan ohi da. Inguruko kareharrizko blokeak Subijanako kareherrien goi-unitate gogorragotik eroritako zatiak dira. Azpitik dituen tupa apurkorragoak errezago eta azkarrago higatzen direnez, kareharriak baserik gabe gelditzen direnean grabitatez maldan behera erortzen dira.

IconoWaypoint Altitud 813 m
Foto dePagaditik irten ondorengo lehen azaleramendua Foto dePagaditik irten ondorengo lehen azaleramendua

Pagaditik irten ondorengo lehen azaleramendua

Hemen ikusten diren kareharriak Subijanako unitate estratigrafikoaren hasiera adierazten dute. Azpitik, zeharkatu dugun pagadi osoa Zuazoko tupak bezala ezagutzen den unitate estratigrafikoaren gainean dago. Tupak errazago higatzen dira eta pagoak sustraitzeko moduko lurzorua garatzen dute, Subijanako kareharriek egiten ez dutena. Hemetik aurrera kareharriak gero eta ugariagoak izango dira, gailurreko kareharrizko geruza lodiak agertu arte.

IconoWaypoint Altitud 829 m
Foto deTologorri paisaia Foto deTologorri paisaia

Tologorri paisaia

Hemendik Tologorriko egitura geologikoa ulertzeko oso ikuspegi ona dago. Goiko unitate estratigrafikoa Subijanako kareharriak bezala da ezaguna eta bi azpi-unitate ditu: behe unitatean tupa eta kareharriak txandakatuta ageri dira eta goi-unitatean (gailurra) kareharriak dira nagusi. Azpitik, malda txikiagoko eremuak markatzen du, Zuazoko tupak bezala ezagutzen den unitatea dago, nagusikitupez osatutakoa nahiz eta noizean behin kareharrizko geruza finak ere tartekatu. Ikusgai dugun erliebearen forma unitate bakoitzaren izaeraren araberakoa da, zenbat eta gogorrago eta konpetenteago izan sortzen den malda handlagda da.

IconoWaypoint Altitud 878 m
Foto deSenda Beltza

Senda Beltza

Senda Beltza moduan ezagutzen den tramoa ikusgarria da. Eskuma aldera malda oso handia da eta kontuz ibiltzea komeni da, batez ere izotza dagoenean. Bidea nahiko horizontala da, eta kareharri gogorragoren bat aprobetxatuz sortu da, gained tupa higakorragoak desegin direlako.

Foto deUrjausia Subijanako goi-unitatean. Barrerillako pasabidea Foto deUrjausia Subijanako goi-unitatean. Barrerillako pasabidea

Urjausia Subijanako goi-unitatean. Barrerillako pasabidea

La Ponata errekastoa gurutzatzean urjausi txiki baten kokalekua ikusiko dugu eta gero Barrarellako pasabidera iritsiko gara. Urjausia euria erruz botatzen duenean baino ez dago ikusgai, kareharriek eroritako ur gehiena bereganatu egiten dutelako. Xurgatu ezin dutena da azaletik mugitu eta urjausia elikatzen duena. Errekasto xume honek eragin du, denboraren poderioz, hemen abiatu eta beherantz zabaltzen den arroila.

IconoFuente Altitud 937 m
Foto deIturrigorri Foto deIturrigorri Foto deIturrigorri

Iturrigorri

Iturriaren inguruan arroka grisaren gainetik patina gorrixkak garatzen dira, uretan disolbatutako burdina oxido eta hidroxidoak hauspeatzean sortutakoak. Horiek kareharrietan sakabanatuta dauden piritaren alteraziotik datoz. Deigarria da kareharrietan garatutako losa moduko egituren agerpena. Kareharriak haustean garatutako diaklasak dira enlosatuaren erantzuleak eta bertatik sartzen da euri ura kareharrietan barna.

IconoCima Altitud 1.066 m
Foto deTologorriko tontorra Foto deTologorriko tontorra Foto deTologorriko tontorra

Tologorriko tontorra

Gailurrera iritsi orduko Aialako harana agertzen zaigu aurrez aurre. Aialako haranaren erliebe borobildua tupen nagusitasunaren ondorioa da, eta bertan ikusten diren erliebe altuagoak kareharri edo tupakareharri gogorragoek eratzen dituzte. Ekialdera begiratuz gero, Urduña alderantz, hondoratutako haran zirkularra somatzen da, Subijanako kareharriez inguratutakoa. Egitura zirkularra Urduñako diapiroa osatzen duten material biguinagoen higaduraren ondorioa da. Mendizerrako paisaia aldiz, lakarra eta gorabeheratsua da, ingurune karstikoan garatutako lapiaz izenekoa, euri uraren ondoriozko kareharrien disoluzioz garatutakoa.

IconoFoto Altitud 1.088 m
Foto deTxabolak menerdigan

Txabolak menerdigan

Foto deMenerdigako pasabidea

Menerdigako pasabidea

Gailurreria jarraituz Menerdigako pasabideraino iritsiko gara. Hemen abiuatuko dugu beheranzko bidea.

IconoIntersección Altitud 495 m
Foto deOrduñarantz hartu

Orduñarantz hartu

IconoIntersección Altitud 549 m
Foto deBidegurutzea. Orduñaruntz bota

Bidegurutzea. Orduñaruntz bota

IconoWaypoint Altitud 541 m
Foto deZuazoko tupak

Zuazoko tupak

Beheko aldeaz, pistan zehar, Zuazoko tupen azaleramendu onak aurkitzen dira. Unitateak 1000m baino lodiagoa da eta batez ere tupez ossatura badato ere, 5-20 cm lodi diren geruza gogorragoak ere aurkitzen dira, tupakareharri edo kareharrizkoak. Material horiek itsas azpian metatu ziren, kosta lergotik urrum kokatutako kontinente-plataforman.

IconoWaypoint Altitud 537 m
Foto deDiaklasatua. Adokinak dirudite

Diaklasatua. Adokinak dirudite

Zenbait lekutan pista, Lieja-Bastoña-Lieja txirrindulari lasterketako pabesa dirudi, baina naturala da, diaklasatu perpendikularrak eragindako pabes-moduko egitura.

Comentarios

    Si quieres, puedes o esta ruta