Actividad

Mondarrain - Ezkondrai ibilbide geologikoa

Descarga

Fotos de la ruta

Foto deMondarrain - Ezkondrai ibilbide geologikoa Foto deMondarrain - Ezkondrai ibilbide geologikoa Foto deMondarrain - Ezkondrai ibilbide geologikoa

Autor

Estadísticas de la ruta

Distancia
5,74 km
Desnivel positivo
483 m
Dificultad técnica
Fácil
Desnivel negativo
483 m
Altitud máxima
734 m
TrailRank 
37
Altitud mínima
363 m
Tipo de ruta
Circular
Coordenadas
135
Fecha de subida
31 de agosto de 2023
Sé el primero en aplaudir
Comparte

cerca de Errobi, Nouvelle-Aquitaine (France)

Vista 55 veces, descargada 0 veces

Fotos de la ruta

Foto deMondarrain - Ezkondrai ibilbide geologikoa Foto deMondarrain - Ezkondrai ibilbide geologikoa Foto deMondarrain - Ezkondrai ibilbide geologikoa

Descripción del itinerario

Ibilbideko zenbait ezaugarri geologiko aipatu eta deskribatu egiten dira. Geologian interesa duen edonorentzat egina dago. Oinarria "Top 10 Cumbres de Euskal Herria a vista de geólogo" liburua da, beraz norbait informazio gehiago nahiko balu liburuan aurki dezake.
Ibilbidea beti da interesgarriagoa inguruan duguna azaltzen eta interpretatzen jakinez gero.
Ibilbidea eta ibilbidearen gaineko mapa geologikoa gehitu dira ibilbidean zehar ikusiko duguna erakustearren.

Puntos de interés

IconoWaypoint Altitud 364 m
Foto deMondarrain eta Ursuia tontorren ikuspegia

Mondarrain eta Ursuia tontorren ikuspegia

Ibilbidea Mondarraineko aparkalekutik abiatzen da eta bertara iristeko Lagarré gainatik 2 km egin behar dira Bordagainako errepidetik. Bertatik, NE-ra begiratuz gero Ursuiako tontor ikusgarria ageri da, eta hango arrokak dira Euskal Herriko zaharrenak, aurrekanbriarrak (< 540 Ma). Arroka bereziak dira, behe lurrazalean sortutako arroka metamorfikoak, granate handiak eta sillimanita bezalako mineral bereziak dituztenak. Mantuko arrokak ere ikus daitezke horren inguruan.

IconoWaypoint Altitud 458 m
Foto deKarboniferoko eskisto beltzak

Karboniferoko eskisto beltzak

Igoeraren gehiengoa Karboniferoko (326-313 Ma) eskisto beltzetan zehar burutzen da. Geldiunekoa ikusten den azaleramendurik onenetarikoa da. Oro har, eskistoek kolore grisa edo gris iluna dute, eta lutita edo buztinen metamorfismoaren ondorio dira. Horrela, lutitak edo buztinak presioaren eta tenperaturaren igoeraren ondorioz aldaketa mineralogikoak eta ehundurazkoak pairatu eta lehendabizi arbel eta ondoren eskisto bihurtzen dira. Presio eta tenperaturaren igoera orogeno Bariskoarekin (Pangea superkontinentea eratu zuen prozesua) lotutako esfortzu tektonikoen ondorio dira. Esfortzu tektoniko horiek dira azaleramenduan ikus daitezkeen deformazio-planoak (argazkia). Ikusten diren plano desberdinak deformazio-fase desberdinetan garatutakoak dira, orientazio desberdineko esfortzuen eraginpean.

IconoWaypoint Altitud 611 m
Foto deZohikaztegia

Zohikaztegia

Ibilbidean gora, bidetik eskumara, Mondarraineko tontorretik behera eroritako kuartzitazko lehendabiziko blokea ikusten den tokian, zohikaztegi baten lurzoru biguin eta irregularra ikusten da. Mota horretako zohikaztegiak malda gutxiko inguruetan ura pilatzen denean sortzen dira, klima hotza edo bitartekoa denean. Bertan landare-biodibertsitate handia pilatzen da, esfagnoa edo zohikaztegietako goroldioa nagusi izaten delarik. Urte guztian zehar ur gehiago edo gutxiago izaten dute eta landaretza apurka-apurka etengabe pilatu egiten da, tenperatura baxuaren, bakteria-jarduera eta oxigeno eskasaren eta uraren azidotasunaren ondorioz. Zohikaztegiak oso ekosistema zaurgarriak dira aldaketa klimatikoaren aurrean eta kontutan hartzekoa da planetako karbonoaren pilatzaile nagusiak baitira. Landaretza ugariak atmosferako anhidrido karbonikoa (CO2) bereganatzen du eta bertan pilatuta gelditzen da zohikaztegiaren bilakaeran zehar. Pilaketak aurrera jarraituko balu eta tenperatura eta pression behar beste igo, zohikatza ikatz bilakatuko litzateke.

IconoIntersección Altitud 632 m
Foto dePagadiko sarrera

Pagadiko sarrera

Belar eremuaren ostean, bidea pagadian sartzen da. Bertan kuartzita bloke ugari ageri dira, gehiago zenbat eta gorago jo.

IconoWaypoint Altitud 715 m
Foto deKuartzita Devoniarrak Foto deKuartzita Devoniarrak

Kuartzita Devoniarrak

Pagaditik irtetzerakoan eroritako kuartzitazko blokeek sortutako labirintotik ibiliko gara. Eroritako bloketatik aparte, behe Devoniarreko (419-393) kuartziten lehen azaleramenduak aurkituko dira. Azaleramendu horietan deigarriak dira kuartzitazko bloke kubikoak. Bloke horiek geruzapen plonoengatik eta bi haustura-familien bitartez daude eratuta. Plano horiek baliatuz urak eta izotzak eragindako higaduraren ondorio dira 1 eta 5 m3 bitarteko blokeak. Higadurak aurrera egin ahala, blokeak desegonkortu eta maldan behera erortzen dira. Zenbait azaleramenduetan geruzapena jarraituz ikus daiteke lodiera aldakorreko bandeatu uhinkaria sortzen dela. Olatuen korronteek hare eremuetan garatutako geruzapen gurutzatuak bezala interpretatzen direnez, arroka horiek kostaldeko ingurune bat islatzen dutela onartzen da.

IconoCima Altitud 729 m
Foto deMondarraineko tontorra Foto deMondarraineko tontorra Foto deMondarraineko tontorra

Mondarraineko tontorra

Mondarraineko ( Arrano-mendi) tontorra kuartzitazko arroken gainean eraikitako harrizko gurutze txiki batek markatzen du. Gurutzearen inguruan XIX. mendeko gotorleku baten aztarnak daude. Gotorlekua, Nive Ibaia jarraituz, kostalderaino luzatzen zen defentza-lerro baten parte zen, Wellington ganeralak Frantzia ez inbaditzeko eraikitakoa. Tontorretik 360° ikuspegia dago eta bertatik hainbat tontor adierazgarri bereiz daitezke. Kuartzitak begi bistaz edo lupa txiki batekin aztertuz gero bere ehundura bereizgarria kus daiteke. Ikusten diren pikor gehienak kuartzozkoak dira, harea tamainakoak eta oso homogeneoak eta borobilduak. Homogeneotasunak eta borobiltasunak adierazten dute higadura handia eta sailkatze nabarmena jasan dutela, olatuen eraginpeko kostaldeetan eman daitekena.

Foto deAmezketako lepoa

Amezketako lepoa

Mondarrainetik aurrez aurre dagoen Ezkondraiko tontorrera joateko Amezketako lepotik pasatuko gara, pinudi txiki baten albotik.

IconoCima Altitud 542 m
Foto deEzkondraiko tontorra

Ezkondraiko tontorra

Tontorretik Mondarrain mendiko ikuspegi polita dago eta burututako ibilbidearen ikuspegi orokorra ere. Iparralderantz Lapurdiko paisaia zoragarria ikusten da, Ezpeleta ezkerrera eta Itxasu eskumara bereizten direlarik. Tontorreko arrokak kuartzitak dira ere, baina Mondarrainekoak baino zaharragoak, Ordoviziarrak (≈470 Ma), Euskal Herriko arroka zaharrenetarikoak. Hemendik, beheranzko ibilbideari ekingo diogu eta pinudia bukatu ondoren agertzen den laburbidetik joko dugu.

IconoWaypoint Altitud 364 m
Foto deAzken ikuspegia eta interpretazioa Foto deAzken ikuspegia eta interpretazioa

Azken ikuspegia eta interpretazioa

Ibilbidean zehar ikusten diren arrokak Paleozoikokoak (540-250 Ma) dira, zehatzago esatearren Ordoviziarrak (485-445 Ma), Devoniarrak (419-359 Ma) eta Karboniferoak (359-299 Ma), Euskal Herriko zaharrenetarikoak. Arroka horiek bi orogenia jasan dituzte, Bariskoa edo Hertziniarra eta Alpetarra. Orogenia Bariskoaren eragina askoz handiagoa izan da eta ikusten diren deformazio egitura guztiak eta egitura orokorra sortu zituen. Orogenia Bariskoa Karboniferoan zehar gertatu zen Laurussiaren (Euroamerika) eta Gondwanaren (Afrika, Hego-Amerika, Australia, Antartida, India eta Arabia) arteko kolisioaren ondorioz. Horrela garatu zen Pangea, azken superkontinente erraldoia.

Comentarios

    Si quieres, puedes o esta ruta