Blogs

Leioa Gastro KOM+-en aurkezpena / Participación en la presentación de Leioa Gastro KOM+


LeioaGastro KOM+ ekimenak Leioa Gastro+-en bigarren edizioa dakar. Leioako Udalak sustatutako ekimen hau udalerriko kultura- eta gizarte-ekimenak bultzatzeko sortu da, turismoa erakartzeko eta herriaren ezagutza zabaltzeko helburuarekin. Edizio honetan, Leioako piperra aldarrikatu eta gastronomia- zein kultura-ikur gisa indartu nahi izan da, EHUko Publizitate, Kazetaritza eta Ostalaritza Eskolako ikasleak zein irakasleak, Graduko koordinatzaileen arteko lankidetza koordinatuan oinarrituta. Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko parte hartzea honako ikasgai hauetan islatu da: Multimedia and Transmedia Narratives, Creatividad I, Sormena I (euskarazko sormena), Publizitate Idazkera eta Diseinua.

Gureiker ikerketa-taldea ere presente egon da proiektuaren aurkezpenean, bere ikertzaile nagusia, Ainara Larrondo, EHUko Kazetaritzako Graduko koordinatzaile instituzional gisa parte hartu baitu, eta Publizitate eta Harreman Publikoetako Graduko koordinatzailea den Irene García Ureta-rekin batera, biak Fakultatearen ordezkari lanetan aritu direlarik. Ekimen hau funtsezkoa eta interes handikoa izan da, erronketan eta benetako proiektuetan oinarritutako ikaskuntza sustatzeko, baita Fakultatearen kanpo-proiekzioa eta inguruko erakundeekin duen harremana sendotzeko ere.

--------

La iniciativa Leioa Gastro KOM+  supone la segunda edición de Leioa Gastro+, iniciativa impulsada por el Ayuntamiento de Leioa para fomentar las iniciativas culturales y sociales del municipio con interés para atraer el turismo y fomentar un mayor conocimiento de la localidad. En esta edición, se ha buscado reivindicar el pimiento de Leioa y potenciarlo como símbolo gastronómico y cultural a partir del trabajo coordinado entre alumnado, profesorado y coordinadoras de Grado de Publicidad, Periodismo y la Escuela de Hostelería.  Las asignaturas participantes por parte de la Facultad de Ciencias Sociales y de la Comunicacion han sido Multimedia and Transmedia Narratives, Creatividad I, Sormena I (creatividad en euskera), Publizitate Idazkera y Diseño.El grupo Gureiker ha estado presente en la presentación del proyecto Leioa Gastro KOM+, a través de la participacion en el mismo de su IP, Ainara Larrondo, en calidad de coordinadora institucional de la iniciativa por parte del Grado de Periodismo (Ainara Larrondo) y junto a la coordinadora del Grado en Publicidad y Relaciones Públicas (Irene García Ureta), ambas en representación de la Facultad. La iniciativa ha sido de gran importancia e interés para el fomento de un aprendizaje basado en retos y en proyectos reales, así como para la proyección externa de la Facultad y su interrelación con los agentes institucionales del entorno.