Ruta de navegación

Seminario abierto de Filosofia

Charla

"XX. mendeko euskal pentsamendua Joxe Azurmendiren talaiatik"

El jueves de la próxima semana, 16 de octubre, tendremos a Pako Sudupe en el Seminario Abierto de Filosofía. Vendrá a presentar el libro XX. mendeko euskal pentsamendua Joxe Azurmendiren talaiatik, publicado recientemente (más abajo encontraréis un breve resumen del mismo). Como de costumbre, nos reuniremos a la una del mediodía, en la Sala de Juntas de la Facultad, y la presentación será en euskera.

Liburu aurkezpena: XX. mendeko euskal pentsamendua Joxe Azurmendiren talaiatik

Pako Sudupe

Bi atal ezberdin ditu liburu honek. Lehenak azaltzen du Azurmendik nola interpretatu izan dituen besteren idazkiak, nola egin duen transmisio lana. Autore asko eta alde askotatik ikertu ditu Azurmendik; lau aukeratu ditut: Orixe, Bitoriano Gandiaga, Rikardo Arregi eta Txillardegi. Azurmendik iruzkindu dituenetik, berak idatzitako testuetara etorrita, oso gaztetatik piztu zuen Joxeren interesa honako gai honek: Botereak, Estatuak, adimena edo kontzientzia nola bortxatzen eta manipulatzen duen. Horren harira, liburuaren bigarren atalean hariltzen ditut haren aurka hango eta hemengo espainolistek esaten zituzten gezurrak eta desinformazioak eta informazioaren manipulazioak salatzeko erabili zituen argudioak. Salaketa garbi bat egiten zuen Azurmendik: euskal eta espainiar politikariek moralera ihes egiten zuten politika egitetik libratzearren, eta hark azpimarratzen zuen irmoki Estatuak bortxarekin arazo politikoa zeukala eta ez morala. Nire asmoa ez da izan Azurmendiren arrazoi eta argudioei kritika egitea, baizik eta haiek ahalik eta ongien jaso, laburtu eta ematea. Haien erresonantzia-kaxa izatea, beste modu batera esanda.


imagen sola seminario filo