euskaraespañol

Agenda

Guggenheim Bilbao Museoak eta EAEko hiru unibertsitateek lankidetza-hitzarmena sinatu dute

Noiz eta non

2017/12/15, 10:30 - 00:00

Irudia

Deskribapena

Guggenheim Bilbao Museoak eta EAEko hiru unibertsitateek — Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatea, Deustuko Unibertsitatea eta Mondragon Unibertsitatea— lankidetza-hitzarmen bat aurkeztuko dute: ikasleak Museoaren jardueretan parte hartzera eta bertako erakusketak bisitatzera bultzatzeko sortu dute akordioa.

10:30: Prentsaurrekoa Zero Espazioan, Guggenheim Bilbao Museoa

Bertan izango dira: Nekane Balluerka, UPV/EHUko errektorea; Vicente Atxa, Mondragon Unibertsitateko errektorea; José María Guibert, Deustuko Unibertsitateko errektorea eta Juan Ignacio Vidarte, Guggenheim Bilbao Museoko Zuzendari Nagusia.