euskaraespañol

pil-pilean

UPV/EHUk material informatikoa eta ikus-entzunezkoa emango du

EAEko ikasleen elkarteak eta ikasleen gurasoen elkarteak aurkeztu ahalko dira deialdira

  • Albisteak

Lehenengo argitaratze data: 2019/05/20

Irudia

Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatearena den eta dagoeneko unibertsitate zerbitzurako balio ez duen material informatiko eta ikus-entzunezkoaren adjudikaziodunak hautatzeko baldintzak argitaratu dira EHAAn. Unibertsitateak doan emango ditu materialok, eta adjudikaziodunek ez diote unibertsitateari inongo ordainik edo zerbitzurik eman beharko.

Legez eratutako ikasleen elkarteek eta ikasleen gurasoen elkarteek parte har dezakete prozeduran, baldin eta kontratatzeko gaitasuna badute, mota guztietako kontratuetarako gaitasun orokorrari buruzko Kode Zibilaren arauekin bat, eta, zehazki, dohaintzak jasotzeko gaitasuna badute eta egoitza soziala Euskal Autonomia Erkidegoan badago.

Prozeduran parte hartu nahi duten erakundeek eskaera bat bidali beharko dute Euskal Herriko Unibertsitateko Ondare Zerbitzuko Ondare eta Kontratazioko Gerenteordetzari, deialdian zehaztutako dokumentazioarekin batera.

Eskaerak aurkezteko epea 2019ko ekainaren 3an amaituko da.

Deialdi honetako ekipoak (69 mahai ordenagailu, 42 PUZ eta 40 bideo proiektagailu) Arabako Campusean eta Gipuzkoako Campusean daude, eta erakunde adjudikaziodunak arduratuko dira horiek hartzeaz, jakinarazi eta gero.

Aurkeztu beharreko dokumentazioa UPV/EHUren Ondare Zerbitzuaren webgunean eskura daiteke.

Informazio gehiago telefono zenbaki honetan: 946015030.


Kronika