euskaraespañol

Kronika

Euskal Autonomia Erkidegoko II. Geografia olinpiada

  • Kronika

Lehenengo argitaratze data: 2019/03/20

Jon Angulo, Iñigo Tejedor eta Adei Lazarraga
Ezkerretik eskuinera, Jon Angulo, Iñigo Tejedor eta Adei Lazarraga. Argazkia: Nuria González. UPV/EHU.

Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatearen Letren Fakultateko gradu aretoan burutu da Euskadiko II. Geografia Olinpiada, X. Geografia Olinpiadaren fase autonomikoa, geografoen elkargoak antolatuta, UPV/EHUren Geografia, Historiaurrea eta Arkeologia saileko geografiako irakasleek lagun. Edizio honetan, 52 ikaslek hartu dute parte.

Proba egin ostean, batxilergoko 2. ikastaroko geografia irakasgaiaren edukiei loturiko 50 galdera egin ostean, Iñigo Tejedor Angulo Bizkaiko Urdaneta eskolako ikaslea garaile atera zelarik. Bigarren tokian honen ikaskidea geratu zen, Jon Angulo Iriondo, hain zuzen, eta hirugarren postuan Adei Lazarraga Fernández geratu zen Gasteizko Koldo Mitxelena institutukoa. Taldeka, notarik onena atera zuten Santa María Marianistas Ikastetxeko ordezkariek.

Geografia olinpiadak diziplina zientifiko honengatiko interesa sustatu nahi du, lurraldeari hertsiki loturik egonda, laguntzen baitigu inguruko mundua ulertzen eta konprenitzen, bai natura ingurunea nola bertan garatzen den giza jarduera. Olinpiadan har dezakete parte Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxeetan irakasgai horretan matrikulatutako ikasleek.

Proba honetan sailkatutako lehenengo hiru parte hartzaileak lehiatuko dira olinpiadaren estatu mailako fasean, apirilaren 5, 6 eta 7an Murtziako unibertsitatean egingo dena.