euskaraespañol

Kronika

Iñaki Indak eta Ane Zabalak irabazi zuten XVII. Udaberriko Lasterketa

  • Kronika

Lehenengo argitaratze data: 2019/03/18

Irudia
Iñaki Inda eta Ane Zabala. Argazkia: Luis Peralta

XVII Donostiarrak-UPV/EHU Udaberriko Lasterketan Iñaki Indak eta Ane Zabalak lortu zuten sailkapen orokorreko garaipena gizonezkoen eta emakumezkoen modalitateetan, hurrenez hurren. Indak zirkuitua 32:06 minututan osatu zuen. Zabalak berriz, 37:18 denbora behar izan zuen 10.000 metro zituen ibilbidea burutzeko; Iñaki Indaren atzetik, Iñigo Olano (32:12) eta Endika Donnay (32:27) heldu ziren. Emakumezkoen sailkapen orokorreko lehen hiru postuak, Ane Zabalaren ondoren, Maite Arrazia (37:51) eta María Ibañez (38:28) osatu zituzten.

Unibertsitate-modalitatean marka hoberena Adrian Mongek lortu zuen (33:44), hain zuzen. Adrian Pajares (34:00) bigarrena izan zen eta Asier Calles (35:53) hirugarrena. Emakumezkoen lasterketan berriz, Maite Arraziak (37:51) irabazi zuen, sailkapen orokorreko bigarren postua osatu zuena. Irabazlearen atzetik, María Ibáñez (38:28) sailkapeneko bigarren postua lortu zuen eta gainera, sailkapen orokorreko hirugarrena. Honen atzetik, Maike Cuenca (43:41) heldu zen.

1.137 korrikalarik amaitu zuten lasterketa. Lasterketaren ohorezko 0 dortsal Richard Oribek bere bizikletarekin osatu zuen proba. Halaber, Lasterketaren ohorezko 0 dortsal ‘El Futuro es memoria’ erakundeko ordezkari Lourdes Urrestik 3.000 euroko laguntza jaso zuen. Proba jai giroan ospatu zen, eguraldi hotza eta euritsua izan arren.