euskaraespañol

Kronika

Aitortza Zientzia Astean parte hartu dutenei

  • Kronika

Lehenengo argitaratze data: 2019/03/06

Irudia

Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateak aitorpena eman zien 2018ko Zientzia Astean parte hartu zuten unibertsitateko kideei, hiru campusetan antolatutako ekitaldien bidez. Guztira, 857 pertsonak, IRI zein ikasle, hartu zuten parte UPV/EHUren Zientzia Astearen iazko edizioan antolatutako jarduera ezberdinetan. Horietatik, 536 Bizkaian aritu ziren, 145 Araban eta 176 Gipuzkoan.

Zientzia Astea dugu UPV/EHUk antolatzen duen Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako astea, inguruarekiko jakinminik duen orori eskainita, gazte zein adineko, neskato zein mutiko, nerabe… guzti-guztiek aukera izan dezaten zientzia ikusi, entzun, sentitu eta hitz egiteko egunero zientzia bera langai dutenen eskutik. Iazko edizioan ere parte hartze handia izan da hiritarren aldetik. 2018ko Zientzia Asteari dagozkion zenbatekoak eta, hura baino lehen, egin zen ‘UPV/EHU itsasoan’ ekimenekoak batuz, hiru lurraldeetan 26.000 pertsona hurbildu ziren zientzia eta jakintzara.

Euskal Herriko Unibertsitatea jada ari da aurtengo Zientzia Astearen edizioa lantzen, egoitza ezberdinetan azaroaren 5 eta 10 bitartean garatuko delarik.