AZP-entzat diren ebazpenak

Informazio oharra: aldi baterako ezintasun baja / alta / konfirmazio jakinarazpenak izapidetzeko prozedura

Aldi baterako ezintasun bajak, altak eta konfirmazioak osasun zerbitzu publikoko medikuak eman behar ditu.

Hala ere, alarma egoera honetan, medikuak telefonoz ere eman dezake baja aldi baterako ezintasunagatik, baina osasun zentroko arrera gunean utzi behar du agiria pertsona eskuordetuak har dezan. Hau da: norbait joan behar da osasun zentrora, baina ez da zertan izan pazientea bera.

Aldi baterako ezintasun baja/alta/konfirmazio agiria prozedura honi jarraikiz bideratu behar da:

1. Agiria daukatenek:

Agiriaren argazkia egin behar du edo eskaneatu, eta posta elektronikoz bidali helbide hauetako batera (afiliazioaren arabera):

Kontuan izan argazkian datuak ondo ikusi behar direla.

1.1.- Gizarte Segurantzako kideek:

Helbide elektroniko honetara bidali behar dute: segsocial@ehu.eus

1.2.- Klase pasiboetarako funtzionarioek (MUFACE):

Helbide elektroniko honetara bidali behar dute: neg.profesorado-funcionario@ehu.eus

2. Agiririk ez dutenek, telefonoz egin dutelako izapidea:

Mezu bat bidali behar dute posta elektronikoz honakoak adierazita: NANa, izen-abizenak, eta altaren/bajaren/konfirmazioaren eguna.

Gizarte Segurantzako kideek helbide honetara: segsocial@ehu.eus
MUFACEkoek helbide honetara: neg.profesorado-funcionario@ehu.eus

Ezinezkoa bada posta elektronikoz bidaltzea, telefonoz bidal daiteke 1. eta 2. puntuetan adierazitako informazioa. Telefono zenbakia: 688673414.

Altaren/bajaren/konfirmazioaren jatorrizko agiria gorde egin behar da eta lanera bueltatzean bidali.