Sare sozialak

main-albiste-gehiago

main-catedra-gehiago

Agenda

'Ceremonia puñal', Edu Hurtadoren esku-hartze artistikoa Deustuko Zubian

Noiz eta non

Noiztik: 2018/01/15 Noiz arte: 2018/02/15, 00:00 - 00:00

Kokapena

Bilbao (Bizkaia)

Irudia

Deskribapena

Edu Hurtadoren 'Ceremonia puñal' esku-hartze artistikoa Deustuko zubian izango da ikusgai Otsailaren 15era arte.
Edu Hurtado Bilbon bizi da eta hor lan egiten du. Arte Ederretan lizentziatua da eta Historia Garaikideko gradu-ondokoa egin du UPV/EHUn. Unibertsitatean, gainera, Historia Garaikideko Esperientzia Modernoaren ikerketa-taldeko partaidea da, eta baita AHOA –Memoriaren Artxibokoa ere bai. Bere jarduera-eremua irudia itxuratzeko prozesuen azterketan kokatzen da, imintzio teknikoei, gorputz-esperientziari eta instrukzioaren narratibei lotuta, genero ikuspegi batetik abiatuta. Halaber, artista gisa, bere lana hainbat testuinguru, espazio, azoka eta arte-zentrotan erakutsi du, hala nola Berlingo Cervantes Institutuan, Párraga Zentroan, Windsor Kulturgintzan, Nublen, Bilboko Guggenheim Museoan edo La Tallerren.

 


main-ekitaldi-gehiago