Sare sozialak
Albisteak
Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolako ikasleak MITen
Lehenengo argitaratze data: 2019/05/24
Olatz Martinez eta Idoia Ruiz de Apodaca UPV/EHUko Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolako ikasleak Bostongo Massachussett Institute of Techonology-n (MIT) daude hilabete t'erdiko egonaldia egiten MISTI MIT-Spain Inditex Sustainability Seed Fund programaren barnean. Programa honen helburua ehungintzan sektorearen jasangarritasuna ikertzea da. Horretarako, Unibertsitate arteko ikasle-irakasleen arteko mugikortasuna finantzatzen du. Proiektu honetan, praka bakeroen higatzeko prozesuan erabiltzen diren materialak aztertzea izan da helburua. Silikarentzat ordezko materialak bilatu, aztertu eta ebaluatu egin dira, beti ere material berrien iturria, jasangarritasuna, osasuna eta prozesuen inpaktuak kontuan hartuz, alderdi energetikoa bereziki nabarmenduz. Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolako ikasleak UPV/EHUko GMT-'Materialak+Teknologiak' ikerketa-taldean ordezko materialen efizientzia frogatu ondoren, MITen ari dira material ordezkapenak praken bizi-zikloan duen eragina aztertzen.
UPV/EHUko Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolan, Eibarren, proiektua Cristina Peña eta Juan Luis Osa irakasleek zuzentzen dute; MITen, aldiz, Elsa Olivetti irakaslea da bertako arduraduna. Aurreko urtean aipatutako ikastegian izan zen MITeko Megan Dielh ikaslea proiektuko egonaldi osagarria egiten. Proiektuan Koopera fundazioak (Mungia), Washedcolors eta Sepol enpresek (Portugal), eta La Mejillonera-k (Donostia) parte hartzen dute.
main-albiste-gehiago
Cathedra
- Ramón y Cajal: reflexiones de un investigador y un humanista
- Athletic zuri ta gorria, zu zara nagusia, baina zertan? Gizonezko futbol profesionalaren gaitasun (im)mobilizatzaileari buruzko hausnarketa soziologikoa
- Emaitza desberdinak, hautestontzi berdina erabili arren
- Basoen bizi konstanteak denbora errealean neurtzea, kontserbatzeko eta babesteko
- Klára Dán von Neumann: MANIAC kodearen egilea
main-catedra-gehiago
Agenda
-
Zeinu mintzairaren eta gorren komunitatearen I. jardunaldia
2024/04/25, 09:00 Vitoria-Gasteiz
-
Gipuzkoako Campuseko Enplegu Foroa
2024/04/25, 11:00 - 16:00 Donostia / San Sebastián
-
I+Med ikasgelaren inaugurazioa
2024/04/25 Vitoria-Gasteiz
-
Eboluzioa eta Neurozientziari buruzko VI. Jardunaldia
2024/04/25 - 2024/04/26 Bilbao
-
Ekkofest. Musika Jaialdia.
2024/04/25, 17:00 - 19:30
-
Tarara (Hika Teatroa)
2024/04/25, 19:00
-
Gladys Sariaren IV. edizioaren aurkezpena
2024/04/26, 10:00 Donostia / San Sebastián
-
2023/2024ko Euskal Olinpiada Zientifikoen sari banaketa
2024/04/26 Leioa-Erandio
-
Erakusketa: Hitzak lege
2024/04/09 - 2024/05/09 Donostia / San Sebastián
-
Erakusketa: 20 artista 'Nire bulegoko horma'tik
2024/04/15 - 2024/04/26 Bilbao