Eduki publikatzailea

Euskal Herriko Unibertsitateko eraikinetara sartzen diren pertsonek nahitaez erabili behar dituzte maskarak

2020ko maiatzaren 20ko BOEn (142. zk.), SND/422/2020 Agindua argitaratu da, maiatzaren 19koa, COVID-19k eragindako osasun-krisialdian maskara nahitaez erabiltzeko baldintzak arautzen dituena.

Agindu horren xedea da arautzea herritarrek nahitaez erabili behar dutela maskara bat aire zabaleko espazioetan eta erabilera publikoko edozein espazio itxitan edo jendearentzat irekita dagoen edozein espaziotan, betiere ezinezkoa bada pertsonen arteko segurtasun-tartea gutxienez bi metrokoa izatea.

Araudi honen helburua biztanleentzako arriskua minimizatzea da maskara erabileraren bidez kutsatzeko ahalmen handia duten lekuetan, hala nola leku itxietan eta jende asko biltzen den leku publikoetan.

Beraz, ohar honek balio du jakinarazteko ezen, aipatutako SND/422/2020 Aginduan ezarritakoaren arabera, UPV/EHUko eraikinetan dauden jendearentzako arreta-guneetara (administrazio-kudeaketak egiten diren eremuetara) sartu behar duten pertsona guztiek (ikasleak barne) nahitaez izan behar dituztela maskarak, eremu horietan ezinbestean egon baitaitezke artatuak izateko zain dauden pertsonak.

Pertsona bat UPV/EHUko eraikin batera sartu behar bada eta 2.2 artikuluan aurreikusitako nahitaezko erabileraren salbuespenen batek babesten badu, aldez aurretik jakinaraziko dio zuzentzen zaion zerbitzuari, beharrezko argibideak eman dakizkion.

SND/422/2020 Aginduan araututako maskara erabiltzeko betebeharra publikoari zuzenduta dago soil-soilik, eta ez UPV/EHUko zerbitzu hauek atenditzen dituzten langileei. Unibertsitateko langileei dagokienez, UPV/EHUko Prebentzio Zerbitzuak emandako jarraibideak eta oharrak hartuko dira kontuan.

 

 

Leioan, 2020ko maiatzaren 22an

UPV/EHUko PREBENTZIO ZERBITZUA