Info_Carta-Servicios-Completo

Eduki publikatzailea

Pertsona erabiltzaileen eskubideak eta betebeharrak

Eskubideak

1.-Zerbitzuan gestionatutako prozedurei buruzko eta aplikatu beharreko arauen inguruko informazio eguneratua izan, webgune, intranet, GAUR eta bestelako bitartekoetan.

2.-Proposatutako ekintzen eta eskarien inguruko informazioa eta orientazioa jasotzea.

3.-Ezarritako bideak erabilita, egindako eskakizunei pertsonalak emaniko erantzuna jasotzea.

4.-Arian diren prozeduren aurrerabideaz eta egoeraz emaniko informazioa jasotzea

5.-Tratu pertsonalizatu eta errespetuzkoa jasotzea, bai informazioa jasotzerakoan bai kexa, iradokizunen edo erreklamazio bat plazaratzerakoan

6.-Euskal Herriko Autonomia Erkidegoko bi hizkuntza ofizialak erabiltzea.

7.-Zerbitzuak jarritako bide ofizialak erabiltzea, kexa, iradokizun edo erreklamazio bat planteatzerakoan.

 

Betebeharrak

1.- Arreta eskaintzen duten pertsonak errespetuz tratatzea, betiere eremu publikoetan oro eta, zehazkiago, unibertsitate-instalazioetan mantendu beharreko begirunezko jarrera mantenduz.

2.- Jendaurreko bulegoetan erabiltzaileentzat ezarritako arreta-ordutegia errespetatzea.

3.- Litezkeen premiak definitu eta zerbitzuak baliatzeko adierazi beharreko informazio guztia aktiboki agertu eta, hala dagokionean, ekarri .

4.-Zerbitzuak jarritako bide ofizialak erabiltzea, kexa, iradokizun edo/eta erreklamazio bat planteatzerakoan.