Erakusketak: erakusketen zerrenda historikoa

Tipografiari buruzko liburuak ikusgai - Gipuzkoako Campuseko Bibliotekan

Lehenengo argitaratze data: 2013/12/04

Carlos Santamaría Zentroko Andrestegi erakustaretoan, ikusgai dago "EHU Tipografia" erakusketa, abenduaren 9tik 18ra. UPV/EHUko tipografia korporatibo berria aurkezteko antolatu diren ekitaldien artean barneratzen da erakusketa hori. Bertan ezagutarazten da tipografia hori gauzatzeko jarraitu den hausnarketa eta sorkuntza prozesua. Halaber, berezko tipografia osoa sortzen duen lehen unibertsitate europarra da UPV/EHU. Izan ere, letra berriak unibertsitatearen beharrei erantzuten dio eta bi hizkuntz ofizialak elkarrekin idazteko konponbide berritzailea ematen du. Gipuzkoako Campuseko Biblioteka erakusketa horri batzen da, horretarako antolatu du tipografiari buruzko liburuen esposizioa. Azken erakusketa hori kontsultagarria dago Ikaskuntzako Gelan, liburutegiko beheko solairuan, abenduaren amaiera arte.