Erakusketak: erakusketen zerrenda historikoa

Zientzia dibulgazioari buruzko liburuen erakusketa

Zientzia Astea

Lehenengo argitaratze data: 2013/11/06

Azaroaren 6tik 10era bitartean, Bilbon, Gasteizen eta Donostian adin guztietako pertsonei zuzendutako jaialdi handi hau ospatuko da, gizartearen eta zientziaren eta teknologiaren arteko zubiak lantzeko aukera emango diguna.

Zientzia Astean, Zientziaren, Teknologiaren eta Berrikuntzaren Astean, zientzialarien proposamenak ukitu, usaindu, dastatu eta beraiekin jolastu ahal izango duzu. Zientzia Asteak erakutsiko dizu du zientzia eta teknologia ez direla batere aspergarriak, sorpresaz beterik daudela eta eguneroko bizitzan gure begien aurrean ditugula. Tresna zientifikoak erabiliz, elementu desberdinekin esperimentatuz, fenomeno batzuk nola sortzen diren ikasiz, zientzialariekin hitz eginez eta beraiei nahi duzuna galdetuz deskubrituko duzu. Abenturaz betetako mundu liluragarri bat bisitatu duzunaren uste osoarekin aterako zara hemendik.

Zientzia Astea
http://www.zientzia-astea.org/

Gipuzkoako Campuseko Bibliotekak Aste horri batzen da; horretarako, zientzia dibulgazioari buruzko liburuak erakutsiko ditu. Erakusketa hau Ikaskuntzarako Laguntza Zerbitzuan (Liburutegiaren beheko solairuan), azaroaren bukaera arte zabalik egongo da.