Erakusketak: erakusketen zerrenda historikoa

Bohr modeloaren mendeurrena

Erakusketa Bibliografikoa. Bizkaiko Campuseko Biblioteka.Leioaa.Leioa

Lehenengo argitaratze data: 2013/10/11

Atomo eta molekulen egitura azaltzeko aurrerapen handia izan zen Bohr modeloaren mendeurrena dela eta, liburu erakusketa prestatu du Bizkaiko Campuseko Bibliotekak, Leioako eraikinaren 2. solairuan dagoen sarrera eta mailegu-gunean, 2013ko azaroaren 8ra arte.

1913ko uztailaren 6an Niels Bohr fisikari daniar gazteak On the constitution of atoms and molecules izeneko bere ikerketaren lehenengo zatia argitaratu zuen Philosophical Magazine aldizkarian. Bertan, atomoaren egitura eta materiaren osaketari buruzko teoria berria garatu zuen.

Bohr modeloak Fisika Nobel Saria ekarri zion 1922 eta Fisika kuantikoaren hasiera izan zen.

1925ean ikerketa berriek bere irizpide nagusia lurrera bota zuten arren, egoera geldikorra eta jauzi kuantikoei buruzko bere oinarrizko ideiak bizirik mantendu dira gmekanika kunatiko modernoan.

Egunero erabiltzen ditugun tecnología askotan (mikrouhinezko labea, DVD irakurgailu laserrak edo sustantzien anallisiak) Bohren ekarpenen eragina nabaritzen da.

Pentsalari moduan egin zuen ekarpena ere ezin dugu ahaztu, batez ere ezagutzaren metafísica arloan.