Erakusketak: erakusketen zerrenda historikoa

Museoei buruzko liburuak

Erakusketa bibliografikoa Gipuzkoako Campuseko Bibliotekan

Lehenengo argitaratze data: 2013/10/17

Urriaren 17an eta 18an,  Museoei buruzko IX. Kongresua ospatzen da Donostian, Filosofia eta Hezkuntza Zientzien fakultatean eta San Telmo Museoan. Aurten, kongresu horren gaia da "Museoak eta ondare-guneak: publikoak ezagutzen".

Izan ere, antolatzaileak galdetzen dira ea ezagutzen al ditugun museoetako eta ondare-guneetako publikoak. Ez hori bakarrik, baizik eta beraien eta proposamen museografikoen arteko elkarreraginak ezagutzen ditugun. Kongresu horrek galdera horien inguruan eztabaidatu eta hausnartuko du.

Gipuzkoako Campuseko Bibliotekak Kongresu horri batzen da; horretarako, museoei buruz jaso dituen azken liburuak erakutsiko ditu.

Erakusketa hori ikus daiteke Ikaskuntzarako Laguntza Zerbitzuan (liburutegiaren beheko solairuan), azaroaren 15a arte.