Erakusketak: erakusketen zerrenda historikoa

Chillida, artea liburu bihurtzen denean

Lehenengo argitaratze data: 2015/04/24

Erakusketa Gipuzkoako Campuseko Bibliotekan

Apirilaren 23an, Liburuaren Nazioarteko Eguna dela eta, Gipuzkoako Campuseko Bibliotekak "Chillida, artea liburu bihurtzen denean" erakusketa zabalduko du.  Esposizio hau maiatzaren bukaera arte ikusgarri egongo da liburutegiaren atarian.

Bertan,  liburutegian ditugun Chillidaren idazlan batzuk erakusten dira,  "Sobre lo que no sé" liburua bereziki. Izan ere, erakusketa honen bidez azken liburu hori  jendarteratu nahi da. Liburu horrek Eduardo Chillidaren lan grafiko eta pentsamendu artistikoaren zehar ibilbide liluragarria egiten du. Arean ere, idazlan berezi-berezia da, Chillida beraren testuak izateaz gain,artista unibertsal honen  60 lan grafiko eta collageen faksimile-erreprodukzio ere dituena. Abentura, esploratu gabekoaren erronka, jakin-mina..., kontzeptu horiek guztiak arte-sorkuntzaren sinonimo dira Eduardo Chillidarentzat.  Eta horiek guztiak liburu honetan aurkituko dituzu; horregatik, argitalpen berezi honek Chillidaren lanera gerturatzeko modu eraginkorrena da.

Idazlanean agertzen diren marrazkiak eta collageak tamaina handiko liburu gisa erreproduzitu dira.  Irudi horiek Chillida-Leku Museoak hautatu ditu artistaren koadernoak eta orijinalak  arakatu ondoren, eta gehienak argitaragabekoak dira. Halaber, idazlanak hiru zati ditu: "Más vale ciento volando", "Yo soy un fuera de la ley" eta "Preguntas". Eta horiek guztiak Chillidak bere ibilbidean zehar egindako etapen lagin esanguratsuaren,  haren tematika aberatsaren eta bere obra grafikoan erabili zituen teknika  ugarien erakusgarri dira. Izan ere, Chillidaren obra grafikoari behatzeak trazadura bakoitzaren borondatea eta emozioa transmititzen dizkigu aldi berean.

Bestalde, testuetan bere pentsaera eta bere obsesioak ziren gaiak azaltzen dira, baita artearen eta bizitzaren aurrean zeukan jarrera ere. Testu haietako bakoitzarekin konposizio orijinala egin da, baliabide estetikoen bitartez mezua indartzeko asmoz. Idazlan hau erakusterakoan, nahi dugu errealitate bihurtzea editoreak obrarekin batera dagoen azterlanen bolumenean azaldu duena "Eduardo Chillida, bere besoekin, bere lanarekin, mundu osoarengana iritsi nahi zuen sortzailea".

Horregatik  guztiarengatik uste dugu esposizio  honek ezin duela "Artea liburu bihurtzen denean" baino izenburu egokiagorik eraman.