Erakusketak: erakusketen zerrenda historikoa

Top 2016 Arkitektura

Liburuen erakusketa Gipuzkoako Campuseko Bibliotekan, Maider Uriarteren oroimenez

Lehenengo argitaratze data: 2017/01/13

Aurreko urtetan bezala, Gipuzkoako Campuseko Bibliotekako Arkitektura Arloak hilero funtsera gehituriko lanen hautaketa egin du.  2016an hautaturiko liburuak hainbat gairen isla dira: eraikuntza jasangarriaren kudeaketa Andaluzian, Gipuzkoako bainuetxeen historia, Margaret Michaelisen argazkigintza arkitektonikoari buruzko monografikoa, Xabier Unzurrunzagaren lanaren inguruko erakusketaren katalogoa, Flores & Prats-en  arkitekturari buruzko "Pensado a mano" lana, Luis Moyaren erlijio-arkitekturari buruzko monografikoa, Arquia Fundazioak Pritzker Sarien onarpen-hitzaldiekin argitaratutako lana,  "The anatomy of the architectural book"  lan interesgarria, Galina Balashovak sobietar espacio-programarentzat egindako diseinuari buruzko monografia,  "The tale of tomorrow : utopian architecture in the modernist realm" liburua eta eraikuntza-jostailuek arkitektura modernoarekin duten erlazioari buruz egindako erakusketaren katalogoa.

Hautaketa hau Maider Uriartek 2015eko urrian defendatutako tesiarekin osatzen da, "Paisaia-ikuspegia eta bere lau dimentsioak", Bibliotekako Arkitektura Arlorako urteko lantzat hartu dena.Tesia ADDI artxibo digitalean eskura daiteke. Tesi honetan Maiderrek paisaia eraikuntza gisa aldarrikatzen du eta berau ikertzeko metodologia berria garatzen du. Bilboaldeko mendi-magaletako paisaiak, adibidez, ez du zerikusirik hiriko edo nekazaritza eremuetako paisaiekin: berezko izaera du, baita garrantzia ere. Paisaia ikertzeko erremintak lau dimentsio integratzen ditu: nork eragin duen paisaian, nola irudikatu duen, zein ideiaren arabera eraldatu duen eta, ondorioz, zein elementu fisiko sortu diren. «Oro har, paisaia eta natura elkartzen dira, gauza bera dela pentsatzen da-eta, baina,  ikuspegi kulturaletik, modu ukigarrian eta modu ukiezinean, paisaia norbanakoak eta gizarteak eraikitzen duten kontzeptua bat da», azaldu du Maider Uriartek.

Hautatutako lanek "Arkitektura TOP 2016" erakusketa osatzen dute eta 2017ko otsailaren bukaera arte ikusgai egongo dira Gipuzkoako Campuseko Bibliotekako atari nagusian (Carlos Santamaria Zentroa). Bestalde,  abuztuan zendu zen Maider Uriarte  Arkitekturako G.E.T.ko irakaslearentzako gure omenaldi berezia izan nahi du.