Erakusketak: erakusketen zerrenda historikoa

Hiru urte Nelson Mandela gabe - Erakusketa

Bizkaiko Campuseko Liburutegia. Leioa

Lehenengo argitaratze data: 2016/12/20

Irudia

Abenduaren 5ean hiru urte bete ziren Nelson Mandela hil zenetik. Hori dela eta, Liburutegiak omenaldi txiki bat egingo dio Hegoafrikako lider izandakoari, haren irudiaren eta lanaren inguruko liburuen erakusketa batekin. Erakusketan, halaber, "Madiba" arraza beltzeko lehen presidente izan zuen herrialdeari, Hegoafrikari, buruzko zenbait obra bildu dira.
Hitz gutxik laburtzen dituzte apartheidaren kontrako borroka zuzendu eta nazio bat adiskidetzeko bide eman zuen gizonaren idealak eta usteak, hark berak esandako hauek bezain ondo:

   "Denontzako justizia egon dadila. Denontzako bakea egon dadila. Denontzako lana, ogia, ura eta gatza egon daitezela. Gutako bakoitzak jakin dezala gorputz, buru eta arima oro asebeteta sentitzeko aske direla. Sekula, inoiz ez dituzte herri eder honetan batzuek besteak berriro zapalduko, eta herri honek ez du berriro jasango munduaren zaborra izatearen umiliazioa. Askatasuna nagusi izan dadila. Eguzkia inoiz ez da etzango giza lorpen distiratsu honen gainean. Jainkoak bedeinka dezala Afrika! Eskerrik asko."

(Nelson Mandelak 1994/05/10ean presidente kargua hartu zueneko ekitaldi ofizialean eman zuen hitzaldiaren zati bat)